2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO
ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

0069 LI/2020 Foru Agindua, martxoaren 2koa, «XIX. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak» iragartzekoa.

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuak 2020ko martxoaren 2an ondorengo agindua eman du:

XIX. Sagardo lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundia sariak.           

Milaka urteko usadioz Gipuzkoako baserrien nekazaritza-ekintzen artean sagarraren laborea eta sagardogintza aurkitzen ditugu.

Denboran zehar Gipuzkoako Foru Aldundiak pomologiaren sustapenerako eta sagardoaren ikerketarako hainbat ekintza garatu ditu. Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko funtzioen artean aurkitzen ditugu sagardotarako sagarrondoaren sustapena, ezagutzen diren barietateen hobekuntza eta elkarte profesionalekin elkarkidetza sagardoaren kalitatearen hobekuntzarako.            

Zentzu honetan, lehiaketa bat egitea kalitate hobereneko sagardoa ekoizten duen sagardotegia baloratzeko, sustatzeko eta saritzeko, bai alderdi analitikotik, baita organoleptikotik ere, produktu honen lehiakortasuna hobetzen duen neurri bat da.       

Foru agindu honen xedea da «XIX. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak» izeneko deialdia onartzea.               

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko foru diputatu honek

EBAZTEN DU

Lehenengo.  Iragartzea «XIX. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak», 2020ko ekainaren 12an ospatuko dena, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak antolatuta, eta Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen lankidetzaz.

Bigarren.  Lehiaketaren oinarriak izango dira 2019ko martxoaren 25eko 0250 LI/2019 Foru Aginduaren eranskinean ezarritakoak (2019ko apirilaren 2an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoak), xehetasun hauekin:

— Eskaerak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 8an amaituko da. Eskariak, behar bezala beteta, helbide honetara bidali behar dira:

Gipuzkoako Foru Aldundia. Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentua. Landare Alorreko Unitatea.

Gipuzkoa plaza z.g. 20004 Donostia.

— Laginak jasotzeko aurreikusten den epea 2020ko apirilaren 30era arte luzatuko da.

— Lehiaketara aurkezten diren sagardo guztiek 2019ko uztakoak izan behar dute.

Hirugarren.  Baimena ematea 3.000,00 euroko gastua egiteko, 1.0240.430.480.01.01.2020 kontu sailaren kargura, lehiaketako sarien kontzeptu gisa.

Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, zuzenean, Donostiako administrazioarekiko auzietarako epaitegietan. Horretarako, bi hilabeteko epea dute, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Hala ere, aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko foru diputatu honi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezezpena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.       

Donostia, 2020ko martxoaren 2a.—Segundo Díez Molinero, idazkari teknikoa.             (1340)