2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO
ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

Talentudunak erakartzeko eta eusteko Fellows Gipuzkoa Programa»ren 2020. urteko deialdia.

Diputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2020ko otsailaren 18an:

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2020-2023 aldirako Plan Estrategikoan, zientzia, teknologia, eta berrikuntzako ekosistemaren bikaintasuna lortzea ezarri du helburu gisa. Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da ekosistema hori osatzen duten pertsonek beharrezko ezagutzak eta esperientzia izatea, planteatuko zaizkien erronken eskakizunei aurre egiteko; beraz, ekosistema bikain bat edukitzeko, talentudun pertsonak behar ditugu. Talentu hori erakartzea eta eustea, Gipuzkoa zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arloan punta-puntako eskualde izaten lagundu dezan, ez da batere erraza. Zientzia arloan, pertsona horiek bikaintasuneko prestakuntza dute nazioartean, eta, horretarako, bizilekuz aldatu eta beren arloko ikerketa talde aurreratuenetan lan egin dute.

Fellows Gipuzkoa programaren xedea da nazioarte mailan garrantzia duten ikerketa taldeetan prestatutako ikertzaileak Gipuzkoako ikerketa taldeetara ekartzea. Helburu hori bi jarduketen bidez lortu nahi du: batetik, talentua erakartzea, ikertzaileak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Gipuzkoako zentroetan sartzeko, eta, bestetik, talentua eustea, zentro horiei laguntza emanda ikertzaileei hiru urtez eusteko.         


Ikertzaileen bikaintasun zientifikoaz, esperientziaz eta nazioarteko prestakuntzaz gain, kontuan hartzen da pertsona horiek Euskadirekin duten lotura, eta, bereziki, emakumeen kontratazioa bultzatzen da, ikerketaren esparruan emakume gutxiago dagoelako.

Fellows Gipuzkoa Programa 2016. urtean jarri zen abian eta 2020-2023 aldirako Plan Estrategiko berriaren esparruan gaurkotasun handikoa izaten jarraitzen du. Horregatik, jarduera honi jarraipena eman nahi zaio beste deialdi baten bidez.

Horregatik, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta gaiaz hitz egin ondoren, Diputatuen Kontseiluak

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.    Onartzea «Talentudunak erakartzeko eta eusteko Fellows Gipuzkoa Programa» izeneko dirulaguntzen 2020ko deialdia, erabaki honen eranskinean jasota dagoena.            

Bigarren.    480.000 euroko gastua baimentzea deialdi hau gauzatzeko, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretarako kontu-sail hauen kargura:  

1.0220.200.781.00.03.2020: 240.000 €.

5.0220.200.781.00.03.2021: 240.000 €.

Baimendutako gastua handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, dirulaguntza ematea ebatzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.       

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, zuzenean, Donostiako administrazioarekiko auzietako epaitegietan. Horretarako, bi hilabeteko epea dute, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.        

Donostia, 2020ko otsailaren 21a.—Departamentuko idazkari teknikoa, ez dagoenez, Juan Elustondo Alustiza, Lege Aholkularitzako atalburua.                (1094)

ERANSKINA

«Talentudunak erakartzeko eta eusteko Fellows Gipuzkoa Programa»ren 2020ko deialdia.

1.    Helburua.

2020ko deialdia egitea hautapen prozedura bidez nazioarte mailan garrantzia duten ikerketa taldeetan doktoratu osteko formazioa jaso duten ikertzaileak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Gipuzkoako zentroetan sartzen laguntzeko, 2016ko apirilaren 19an Diputatuen Kontseiluak dirulaguntza hauek emateko onartutako oinarri arautzaileen arabera (2016ko apirilaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 75 zk. 2016ko apirilaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean zuzenduta, 80 zk.).


2.    Finantzazioa.

Deialdi honetako dirulaguntzen kopurua guztira 480.000 eurokoa izango da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2020. urteko aurrekontuetan horrela banatuta: 

— 240.000,00 euro, aurrekontuko 1.0220.200.781.00. 03.2020 kontu sailaren kargura.

— 240.000,00 euro, aurrekontuko 5.0220.200.781.00. 03.2021 kontu sailaren kargura.

Baimendutako gastua handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, dirulaguntza ematea ebatzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.       

3.    Eskaerak aurkezteko epea.

3.1.  Entitateek eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte, laguntzen programaren bigarren oinarrian zehaztutako baldintzak betetzen badituzte.

3.2.  Eskaerak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako Foru Aldundian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko da eta martxoaren 30ean bukatuko da, 13:00etan.         

4.    Jarduerak hasteko epea.

Talentudunak erakartzeko jarduerak diruz laguntzeko eskaera aurkezten denetik aurrera hasi beharko dira.

Talentudunei eusteko jarduerak diruz laguntzeko berriz, aurreko deialdiko erakartzeko edo eusteko jardueraren bukaera egunetik aurrera hasiko dira.

5.    Jarduera gauzatzeko epea.

Ikerlari bakoitzaren kontratazio gastuak urte betez diruz lagunduko dira, 8.3 oinarrian jarritako zenbatekoak kontuan hartuz.

Subentzionatutako jarduerak 2021eko irailaren 30a baino lehen bukatuko dira.

6.    Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerarekin batera, eranskinean dagoen ereduari jarraituz, honako agiriak aurkeztu behar dira:

a)  Erantzukizun aitorpena, eranskinean edo bide telematikoz egindako eskaeran dagoen ereduari jarraituz, 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritako onuradun izaera lortzeko ezein debekurik ez izatearena.   

b)  Eskatzaileak edozein administraziori edo estatu zein nazioarte mailako entitate publiko nahiz pribaturi eskatutako edo haiengandik eskuratutako dirulaguntzen, sarreren edo baliabideen adierazpena, eskatutakoekin bateraezinak diren dirulaguntzak jasotzen dituena.      

c)  Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean egiaztatuta egotearen zuriketa.

d)  Entitateak dirulaguntza eskatzen dueneko denboraldian, ikertzailea kontratatzeko aurreikusitako aurrekontua.

Talentudunak erakartzeko jarduerentzat gainera:

— Kontratatuko den ikertzailearen CVa, 6.1.a) oinarrian ezartzen diren baloratzeko irizpideak adierazten dituena.

— Ikertzailea sartuko den edo sartuta dagoen ikerketa taldeak egingo duen lanaren memoria, 6.1.b) oinarrian ezartzen diren baloratzeko irizpideak adierazten dituena.  

— Ikertzailea sartuko den edo sartuta dagoen ikerketa taldearen memoria, 6.1.c) oinarrian ezartzen diren baloratzeko irizpideak adierazten dituena.

— Dirulaguntza eskatzen duen entitatearen memoria, 6.1.d) oinarrian ezartzen diren baloratzeko irizpideak adierazten dituena.

Talentudunak eusteko jarduerentzat, a), b), c), eta d) ataletan adierazitakoaz gain:

— Aurretiko epean egindako lanaren memoria.

— Entitateak dirulaguntza eskatzen dueneko denboraldian lanaren memoria.

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo igorleetatik; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio dagokion dokumentazioa aurkeztea.

7.    Eskaerak erabakitzeko epea eta jakinarazpena.

Dirulaguntza emateko ala ukatzeko ebazpena eta horren jakinarazpena egiteko gehienezko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.

Departamentuak bakarka eskatzaile bakoitzari jakinaraziko dio, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gain, 2007ko martxoaren 27ko Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz.          

Onuradunak 10 eguneko epea izango du, jakinarazpenaren datatik aurrera, dirulaguntza onartzeko. Kontrakoa berariaz jakinarazten ez bada, tazituki onartutzat joko da.            

Nahiz onuradun izaera eskuratzeko baldintza administratibo eta teknikoak bete, puntu gutxiago izateagatik eta aurrekontu kreditua agortzeagatik dirulaguntzarik jaso ez duten entitateek itxaron zerrendan geldituko dira, emandako dirulaguntza batzuk eraginik gabe geratuko balira onuradunek uko egiteagatik. 

Deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, eskaera ezetsi egin zaiola ulertuko da.   

8.    Borondatezko itzulketa.

Onuradunak borondatezko itzulketa egin nahi badu, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari 16.4 oinarrian zehazten den moduan. Idatzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiaztatzeko itzulketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.