GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
GOBERNANTZA
DEPARTAMENTUA
5/2020 Foru Dekretua,
otsailaren 13koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuen lehentasun
hurrenkera berria ezartzekoa.
Uztailaren 12ko
6/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa,
Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 26.3.b) eta 64. artikuluetan emandako
eskumenak erabiliz, Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuak finkatu ziren
Diputatu Nagusiaren ekainaren 29ko 3/2019 Foru Dekretuaren bidez; eta
departamentu horien lehentasun hurrenkera ezarri zen bere 3. artikuluan.
Ingurumeneko eta
Obra Hidraulikoetako foru diputatua bigarren diputatu nagusiorde izendatu
ostean, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru diputatuaren partez
izendatu ere, egoera berri horri egokitu behar zaio departamentuen lehentasun
hurrenkera.
Horiek horrela,
XEDATZEN DUT
Artikulu bakarra. Departamentuen
lehentasun hurrenkera.
Foru dekretu hau
indarrean jartzen denetik aurrera, honakoa izango da Gipuzkoako Foru
Aldundiko departamentuen lehentasun hurrenkera:
1. Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa
Inguruneko Departamentua.
2. Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako
Departamentua.
3. Gobernantza Departamentua.
4. Proiektu Estrategikoetako Departamentua.
5. Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako
Departamentua.
6. Ogasun eta Finantza Departamentua.
7. Bide Azpiegituretako Departamentua.
8. Gizarte Politiketako Departamentua.
9. Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol
Departamentua.
Xedapen gehigarria. Aurrekontu
eta antolaketa egokitzapenak.
Foru dekretu honetan
xedatutakoaren ondorioz beharrezkoak diren aurrekontu eta antolaketa egokitzapenak
Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Gobernantza Departamentuak egingo
dituzte, hurrenez hurren.
Xedapen indargabetzailea.
Indargabetu egiten
da Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuak, eta horiei dagozkien jardun
esparruak eta eginkizunak finkatzeko ekainaren 29ko 3/2019 Foru Dekretuaren
3. artikulua.
Amaierako xedapena. Indarrean
jartzea.
Foru dekretu hau Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratzen
den egun berean jarriko da indarrean.
Donostia, 2020ko
otsailaren 13a.—Markel Olano Arrese, diputatu nagusia. (903)