OHARRA
28 zenbakia duen Aldizkari honetako iragarki guztien argitaratze data 2020ko otsailaren 12koa da, nahiz eta horietako batzuetan azaltzen den argitaratze data 2020ko otsailaren 13koa izan.

3
TOKI ADMINISTRAZIOA

URRETXUKO UDALA

Iragarkia

Udalbatzak, 2020ko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, 2020-2022 Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartu zuen: Hau dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoa betez, publiko egiten da, denek jakin dezaten.    

Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.           

Urretxu, 2020ko otsailaren 5a.—Jon Luqui Albisua, alkatea.  
                (713)

2020-2022 Diru-laguntzen Plan Estrategikoa

ATARIKOA

Diru-laguntzen Lege Orokorra beste aurrera pausu bat da sistema ekonomikoaren hobekuntza eta arrazionalizazio prozesuan. Legearen oinarrian dauden printzipioetako bat gardentasuna da, eta legean jasotzen diren askotariko tresna ugariekin batera, berekin dakar zuzenean efizientzia eta eraginkortasun mailak handitzea diru-laguntza bidezko gastu publikoaren kudeaketan.

Azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzen Lege Orokorraren 8.1. artikuluak oinarrizko izaera du, eta beraz, diru-laguntzak eman nahi dituzten udal guztiek diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartu behar dute, diru-laguntzak eman aurretik eta hainbat urtetarako. 

Era berean, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak, 38/2003 Legearen Araudia onartzen duenak, ezartzen du diru-laguntzen plan estrategikoak politika publikoen planifikazioaren tresna gisa egituratzen direla, erabilera publiko edo interes sozialeko jarduera baten sustapena duelarik helburu. Halaber, diru-laguntzen plan estrategikoen edukia arautzen du.              

Horrenbestez, Urretxuko Udalak diru-laguntzen Plan Estrategiko hau onartzen du, udal diru-laguntzak ematea arautuko duten helburu estrategikoak, arauak eta printzipio orokorrak jasotzen dituen plana, baita ere horren justifikazioa eta kontrola.              

I KAPITULUA

DIRU-LAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOAREN XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek 2020-2022 denboraldian zehar emango dituen diru-laguntzak bat etorriko dira plan honetan eta Urretxuko Udalaren diru-laguntza ematea arautzen duen Ordenantza Orokorrean aurreikusitakoarekin.

Nolanahi ere, jarraipen txostenak ikusirik eta aurrekontuan erabilgarri dagoenaren arabera, plan honetako diru-laguntza lerroak urtero eguneratu edo aldatu daitezke, baina aldaketa horrek ezingo du ekarri funtsezko aldaketarik haren osagarrietan.          

2. artikulua.

Plan honetan aurreikusitako diru-laguntzak benetan ezartzeko, dagozkion kontsignazioak sartu beharko dira urteari dagokion udal aurrekontuan, eta diru-laguntzak arautzeko oinarriak edo zuzeneko ematea onartzen duen erabakia onartu.   

Era berean, diru-laguntzak erabakitzeko, nahitaezko baldintza izango da aurrekontu-egonkortasunaren helburuak betetzea; horregatik haiek nola eman arautzeko oinarriak eta onartu beharreko aurrekontu kontsignazioak helburu horietara egokituko dira uneoro.

3. artikulua.

Plan honek hiru urteko iraunaldia izango du, hau da, 2020-2022 denboraldirako, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 11.4 artikuluak dioena, Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren Araudia onartzen duena. Horretarako organo eskuduna den Udalbatzak onartzen duen unean sartuko da indarrean.   

2022ko ekitaldia amaitu eta Diru-laguntza Plan Estrategiko berri bat oraindik onartu gabe egongo balitz, plan hau luzatutzat hartuko da egiten jarraituko diren jarduera lerroetan, beti ere aurrekontuan diru-atal egokia eta nahikoa baldin badago.  

4. artikulua.

Tokiko Gobernu Batzarra da Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren exekuzioaren eginkizuna duen organoa, laguntzak edo diru-laguntzak emateko eskuduna, diru-laguntzak emateko Udal Ordenantzaren arabera.              

5. artikulua.

Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartzeak ez du inolako eskubiderik sortzen onuradun izan daitezkeenentzat, eta horiek ezingo dute kalte-ordainik edo konpentsaziorik eskatu, plana zehaztuta dauden baldintzetan betetzen ez bada.            

6. artikulua.

Plan honen printzipio orokorrak honako hauek dira:               

— Publizitatearen eta gardentasunaren printzipioa, aurrez egindako deialdi bidez, objektibitatea, gardentasuna, eta fondo publikoen banaketan berdintasuna bermatu beharko dituena, guztia emakida zuzenaren kaltetan gabe. Emakida zuzenak, aplikatu dakiokeen arauan ezarritakoaren arabera, aurrez dagokion aurrekontu kontsignazioa izan beharko du.

Printzipio hau diru-laguntza arloko publizitatean ere gauzatzen da, diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren Araudiaren 30 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta modu horretan Urretxuko Udalak emandako diru-laguntza guztiak, bere lerro estrategiko, laguntza programa eta deialdi bakoitzean, hiruhileko bakoitzeko hurrengo hilabetean argitaratuko dira Udalaren web orrian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioaren menpeko Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean.

— Lehiakortasun askearen, berdintasunaren eta diskriminazio ezaren printzipioa onuradunek bete beharreko baldintzak erabakitzean, interes orokorra guztiz asebetetzeko helburuarekin.

— Objektibotasunaren printzipioa: Aurrez deialdian ezarritako irizpide objektiboen arabera emango dira diru-laguntzak, onuradun izan daitezkeenak irizpide horiek aurrez ezagutzen dituztela bermatzeko.

— Eraginkortasun eta efizientziaren printzipioak: Eraginkortasuna jarritako helburuak betetzerakoan eta efizientzia baliabide publikoak esleitzerakoan, kantitate eta kalitate aldetik justifikatu beharko direlarik.

— Aurrekontuko egonkortasunaren eta gastu erregelaren printzipioa: diru-laguntzak ematea egonkortasunaren eta gastu erregelaren printzipioari egokituko zaio, Aurrekontu Egonkortasuna eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera.

— Diru-laguntza eskatzen duten erakundeen helburuak diruz lagundutako jardueretan berdintasuna eta diskriminaziorik ezaren printzipioetara egokitzen direla kontrolatzea eta aztertzea.     

II KAPITULUA

PLANAREN HELBURU OROKORRAK ETA ESTRATEGIKOAK

7. artikulua.

Honako hauek dira plan honen helburu orokorrak:

— Azaroaren 17ko 38/2003 Legean jasotako legezko agindua betetzea; 8.1 artikuluan, dagokion Plan Estrategikoa onartzera behartzen dira diru-laguntzak eman nahi duten udalak.

— Diruz lagundutako gastu publikoaren kudeaketan eraginkortasun mailetan modu zuzenean igotzeko eragitea, laguntza lerroen emakidari eta justifikazioari egokitu beharreko araudia izaera orokor batekin arautuz.

— Diru-laguntza programetarako sarbidea optimizatzea herritarrei, beti ere gardentasun, udal irizpideen uniformetasun eta lehia libreko bermearekin.

— Diru-laguntzen udal kudeaketa arrazionalizatzea, planifikazioan zeharkakotasuna emanez, prozeduretan sistematizatzea eta ebaluaziorako teknika aurreratuko tresnak emanez.     

8. artikulua.

Diru-laguntzen Plan Estrategikoak lortu nahi dituen helburu estrategikoak eta ondorio orokorrak honako hauek dira:               

— Udalaren eskumen esparruaren barruan, interes orokorreko jarduerak sustatzeko eta laguntzeko ahalbidetuko duen tresna bat ematea Udalari.

— Udal kudeaketaren hainbat arlotan gizarte zibilaren parte-hartzea sustatzea, indartzea eta bultzatzea.

— Gizarte-ahultasunezko egoera jakin batzuetan dauden pertsonen gizarte-inklusioa erraztea.

— Aukera berdintasunaren printzipioa defendatzea.

III. KAPITULUA

PERTSONA EDO ERAKUNDE ONURADUNAK ETA DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA

9. artikulua.

Udalak, deialdi publikoen bidez edo lankidetza-hitzarmenak sinatuz, diru-laguntzak emango dizkie pertsonei, elkarteei edo erakunde pribatuei, erabilera publikoko edo interes sozialeko jarduerak egiteko nahiz toki eskumenari dagozkion xede publikoen lorpena sustatzeko.               

10. artikulua.

Urretxuko Udaleko Plan Estrategiko hau zuzenean aplikatuko zaie udalak urtero honako prozedura hauen bidez ematen dituen diru-laguntzei:        

— Norgehiagoka-erregimenean emandako diru-laguntzei.      

— Aurrekontuan aurreikusitako diru-laguntza izendunei.

Oro har, diru-laguntzak norgehiagoka-erregimenean emango dira; hala ere, diru-laguntzak zuzenean eman ahal izango dira udaleko aurrekontuetan izendun gisa jasotako diru-laguntzen kasuan, bai eta, interes publikoko, sozialeko, ekonomikoko edo humanitarioko arrazoiengatik, aurreikusi gabe eta hitzarmen berrien bidez ematen diren diru-laguntzen kasuan ere; diru-laguntza horiek izenpetu ondoren, plan honetan jasoko dira.  

11. artikulua.

Plan honen aplikazio-eremutik at geldituko dira honako hauek:

a)  Onuradunak aurrez eskatu gabe emandako sariak edo bekak.

b)  Toki-korporazioko talde politikoei zuzendutako diru-laguntzak.

c)  Udalak komunitateei, erakundeei, elkarteei eta partaidetzako sozietate publikoei kuota arruntak nahiz apartekoak ordaintzeko egiten dizkien diru-ekarpenak, haien oreka ekonomiko eta finantzarioari eusteko.              

IV. KAPITULUA

GAUZATZEKO EPEA, AURREIKUS DAITEZKEEN KOSTUAK ETA DIRU-LAGUNTZEN FINANTZAKETA

12. artikulua.

Oro har, udalaren diru-laguntzek urtebeteko epea izango dute gauzatzeko (diruz lagundutako jarduketak garatzeko), eta urte naturala izango da horiek justifikatzeko aldia.               

Gauzatzeko epea urtebetetik gorakoa izatea komeni den egoeretan edo diru-laguntzak justifikatzeko aldia aldatzea komeni denean, diru-laguntzen oinarrietan informazio hori jaso beharko da; halako kasuetan, indarrean dagoen legeak ezarritako baldintzak bete beharko dituzte urtero.    

13. artikulua.

Plan Estrategiko honek aipatzen dituen diru-laguntzak erreferentziazko ekitaldi bakoitzeko udal-aurrekontuen kargura finantzatzen dira, eta urteko aurrekontuan eta horren izendapenetan diru-laguntzak onartzeari baldintzatuta geratuko da.         

Kasu bakoitzean, udalaren aurrekontu orokorrean urtero zehaztutako kopuruaren arabera mugatuko dira kostuak, eta ezingo dira zehaztutakoak baino diru-laguntza handiagoak eman.

Diru-laguntzen programak aurrera eraman ahal izateko, beharrezkoa izango da aurrekontuan diru-hornidura nahikoa eta egokia izatea. Diru-laguntzak eman baino lehen, dagokion gastu-baimena izapidetu beharko da, Urretxuko Udaleko aurrekontu-arauetan aurreikusitako baldintzetan.

V. KAPITULUA

PLANAREN EDUKIA

14. artikulua.

Plan honetan aurreikusitako diru-laguntzek eta bestelako laguntzek honako hauek biltzen dituzte, diru-laguntzaren ildo bakoitzean:

— Helburu estrategikoa.

— Lortu nahi diren berariazko helburuak eta ondorioak.

— Helburuak lortzeko epea.

— Laguntzak zer sektoretara zuzentzen diren.

— Gauzatzeko aurreikusitako kostuak eta finantzaketa-iturriak.

— Diru-laguntzak emateko prozedura.

— Ekintza-plana.

— Jarraipena eta etengabeko ebaluazioa egiteko erregimena eta adierazleak.

15. artikulua.

Honako hauek dira Plan Estrategiko honetan jasotako jarduketa-ildo estrategikoak, udalak emandako diru-laguntzen ildoak biltzen dituztenak:

I. eranskina.    Familia eta gizarte-ongizatea.

II. eranskina.    Lankidetza, elkartasuna eta giza garapena.

III. eranskina.    Asoziazionismoa sustatzea eta kultura eta kirola bultzatzea eta hedatzea.

IV. eranskina.    Euskara sustatzea.

V. eranskina.    Haurrak eta gazteak babestea.

VI. eranskina.    Tokiko merkataritza sustatzea.

VII. eranskina.    Ingurumena eta landa-garapena.

VIII. eranskina.    Ekintzailetza sustatzeko eta enpresa-lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzak.

VI. KAPITULUA

DIRUZ LAGUNDUTAKO PROGRAMEN KONTROLA ETA EBALUAZIOA

16. artikulua.

Diru-laguntza bakoitzaren eraginkortasuna hobeto aztertu ahal izateko, diru-laguntzak ematerakoan instrukzio-organo gisa ari diren zerbitzuek honako alderdi hauei buruzko txosten arrazoitua eskatuko diete onuradunei, hala dagokien kasuetan: garatutako ekintza-kopurua, diru-laguntza zenbat herritarrengana iritsiko den, eta lortutako helburuen justifikazioa.

VII. KAPITULUA

PLAN ESTRATEGIKOAREN KONTROLA, EBALUAZIOA ETA JARRAIPENA

17. artikulua.

Urretxuko Udalaren Diru Laguntzen Plan Estrategikoaren kontrola eta jarraipena urtero egingo da, honako bi alderdi hauetan:

a)  Emandako diru-laguntzen kontrol ekonomiko-finantzarioa: udaleko kontu-hartzailetzari aginduko zaio, eta indarreko legedian zehaztutako baldintzen arabera egingo da. Diru-laguntzen zenbatekoen ordainketa-data errealak aztertuko ditu, bai eta ordainketarako erabilitako bideak eta diru-laguntza lortzeko pertsona edo erakunde onuradun bakoitzari eskatu zaizkion betekizunen justifikazio zuzena ere.

b)  Planaren kontrol, ebaluazio eta jarraipen teknikoa: urtero, Plan Estrategikoa ebaluatu eta eguneratuko da, eskuragarri dagoen informazio garrantzitsuarekin bat etorrita.

Hurrengo ekitaldiko lehen lauhilekoaren barnean, tokiko gobernu-batzarrari eta Antolakuntza Batzordeari ebaluazio-memoria bat bidaliko die diru-laguntzak emateko prozeduran instrukzio-organo diren zerbitzuetako bakoitzak, eta, memoria horretan, plana zer mailataraino bete den jasoko da; horrez gain, helburuen lorpenean eta erdietsi nahi diren eraginetan zenbateraino egin den aurrera adieraziko da, planean aurreikusitako jarduketa-ildoetako diru-laguntza mota jakin bakoitzean xede horretarako zehaztu diren adierazleen arabera. Horrez gain, hurrengo Diru Laguntzen Plan Estrategikorako iradokizunak jasoko dituen proposamen bat ere txertatuko da memoria horretan.

Zehazki, honako alderdi hauek zehatz-mehatz azalduko dira ebaluazio-memorian:

— Diru-laguntzaren xedea.

— Pertsona edo erakunde onuraduna eta, hala dagokionean, kolaboratzailea.

— Diru-laguntzaren zenbatekoa.

— Diru-laguntzaren zenbateko horren barnean garatutako ekintza zehatzak.

— Diruz lagundutako ekintza zenbat pertsonarengana iritsi den.

— Adierazleen lorpena.

— Instrukzio-organoaren balioespena, lortu nahi diren helburuak diru-laguntza eman den unearekin bat datozen eta oinarriko programari eusteko edo bertan behera uzteko egokitasuna aztertzeko.

18. artikulua.

Diru-laguntzak eman dituzten zerbitzuek eta udaleko kontu-hartzailetzak emandako jarraipen-txostenen emaitzen arabera diru-laguntzen ildo batzuk ez badira iritsi lortu nahi zen helburuen lorpen-mailara edo inbertitutako baliabideen arabera egokitzat jotzen den mailara, horiek aldatu edo eraginkorragoak diren beste batzuez ordezka daitezke, edota, hala badagokio, ken daitezke.

I. ERANSKINA

Familien eta gizarte-ongizatearen arloko diru-laguntzak.

1.    Helburu estrategikoa: udalerriko gizabanakoekin eta familiekin lankidetzan aritzea, behar handiko egoerak arintzeko eta gizarteratzen laguntzeko, gizarte-bazterketari aurrea hartzeko eta horrelakoak saihesteko, gizarte-izaerako xedeak dituzten eta urretxuarren mesedetan lan egiten duten elkarteei beren proiektu eta jarduerak egiten laguntzeko.

2.    Helburu espezifikoak, eta horien bidez zertan eragin nahi den:

— Krisi ekonomikoaren eraginak arintzea.

— Droga-mendekotasunei, adikzio psikologikoei eta nerabeentzat arriskutsuak diren egoerei aurre egiteko tratamenduetan laguntzea.

— Mendeko pertsonei edo gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten pertsonei zuzendutako laguntza sustatzea.

— Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta horrelako kasuetarako laguntza-zerbitzuak sustatzea.

— Kulturartekotasuna sustatzea.

— Gizarteratzen laguntzea, gizarte-bazterketa saihesteko.

3.    Diruz lagundu daitekeen ildoaren denbora-eremua: 2020-2022 aldia.

4.    Laguntzak honako sektore hauei zuzentzen zaizkie: gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei eta kolektiboei, eta beren jarduerak gizarte-zerbitzuen esparruan garatzen dituzten elkarteei.

5.    Aurreikusten diren kostuak: aurreikusitako kostuak urtero onartzen den aurrekontuan xede horretarako erabil daitekeen aurrekontu maximora iritsi artekoak izango dira.

6.    Finantzaketa-iturria: finantzaketa udal-aurrekontuko funts propioekin egingo da, gizarte-larrialdiko laguntzen kasuan izan ezik; azken kasu horretan, Eusko Jaurlaritzatik jasotzen da diru-laguntza, eta ematen diren laguntzen % 100 estaltzera irits daiteke diru-laguntza hori.

7.    Diru-laguntza emateko prozedura: oro har, lehiaketa bidez egingo da, eta zuzenean emango zaie interes publikoko, sozialeko, ekonomikoko edo humanitarioko arrazoiengatik aurrekontuan izenez ageri diren erakundeei. Lehiaketa bidez ematen diren diru-laguntzen deialdien oinarrietan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzera zuzendutako ekintzen balioespena jasoko da, halakorik bada.

8.    Jarduketa-plana: deialdirako oinarri arautzaileak egingo dira, eta honako hauek guztiak bilduko dira oinarri horietan: helburuak, parte hartzeko baldintzak, baztertzeko irizpideak, merituak balioesteko irizpideak, puntuazio-sistema, diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa, diruz lagundu daitezkeen ekintzen justifikazioa. Gizarte-zerbitzuen esparruan lan egiten duten elkarteei zuzendutako diru-laguntzen programan, urteroko deialdiaren oinarri arautzaileek balioespen-irizpide gisa jasoko dute erakundeen barnean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko politikak edo jarduketak gauzatu dituzten erakundeen ibilbidea (3 punturaino): erakundearen barnean, emakumeek eta gizonezkoek duten egoerari buruzko diagnostikoak eginda izatea; berdintasun-planak izatea; berdintasunaren alorrean esku-hartze espezifikoetarako ildoak garatzea, besteak beste: erakundearen zuzendaritza-organoetan ordezkaritza paritarioa bermatzen duten arauak; egiten dituzten materialetan, hizkuntza ez-sexista erabiltzeko arauak, etab. Lehentasunezko egutegia: diru-laguntzen deialdia eta onarpena, urteko lehenengo seihilekoan.

9.    Jarraipenerako eta ebaluazio jarraiturako erregimena: ekintzen eta lortutako helburuen memoria teknikoa, eta memoria ekonomikoa. Adierazleak: generoaren, eskaera-kopuruaren, onuradunak diren pertsona-kopuruaren, ukatze-kopuruaren eta laguntzen batez besteko zenbatekoaren arabera bereizita.

Zk.

Xedea

Hartzaileak

Emakida modalitatea

Helburuak eta ondorioak

Exekuzio epea

Aurreikusitako aurrekontua

Ezarpena aurrekontuan

Adierazleak

1

Udal tasak ordaintzeko laguntza

Urretxun erroldatutako pertsona eta familia unitateak, laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituztenak.

Lehia librea

Udal tasa eta prezio publikoen ordainketan baliabide urriko pertsonei eta familia unitateei laguntza ematea.

Urterokoa

2020ko ekitaldia: 600 €

2021ko ekitaldia: 600 €

2022ko ekitaldia: 600 €

4000.480.231.00.01

*Aurkeztutako eskaera kopurua.

*Emandako diru-laguntzen kopurua.

*Dagokion aurrekontuko partidaren exekuzioaren portzentazia.

*Aurkeztutako eta emandako diru-laguntzen arteko portzentaia.

*Onuradunen kopurua sexuz banatuta.

*Helburua.

2

Norbanakoen laguntzak

Urretxun erroldatutako pertsona eta familiak: Gizarte-bazterketa arriskuan; tratamendu programaren bat egiten dutenak; espetxean sendikoak dituztenak; Urretxun erroldatutako adin txikikoak.

Lehia librea

Lehen mailako premia egoerak arintzea; drogomendeko-tasun, adikzio psikologiko eta nerabeen arrisku egoeren tratamenduetan laguntzea. Gizarte bazterketa ekiditen eta gizarteratzen laguntzea. Gizarte Larrialdietako Laguntzak osatzea.

Urterokoa

2020ko ekitaldia: 20.000 €

2021ko ekitaldia: 20.000 €

2022ko ekitaldia: 20.000 €

4000.480.231.00.02

*Aurkeztutako eskaera kopurua.

*Emandako diru-laguntzen kopurua.

*Dagokion aurrekontuko partidaren exekuzioaren portzentazia.

*Aurkeztutako eta emandako diru-laguntzen arteko portzentaia.

*Onuradunen kopurua sexuz banatuta.

*Helburua.

3

Gizarte Larrialdietako Laguntzak

Urretxun erroldatutako pertsona eta familia unitateak, laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituztenak.

Lehia librea

Gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonen edo/eta sendikoen gizarteratzea hobetzea eta lehen mailako beharretara iristeko erraztasuna ematea, dauden laguntzak lortzeko oztoporen bat daukaten kasuetan.

Urterokoa

2020ko ekitaldia: 75.000 €

2021ko ekitaldia: 75.000 €

2022ko ekitaldia: 75.000 €

4000.480.231.30.01

*Aurkeztutako eskaera kopurua.

*Emandako diru-laguntzen kopurua.

*Dagokion aurrekontuko partidaren exekuzioaren portzentazia.

*Aurkeztutako eta emandako diru-laguntzen arteko portzentaia.

*Onuradunen kopurua sexuz banatuta.

*Helburua.

4

Jarduera gizarte zerbitzuen arloan egiten duten elkarteak

Urretxun edo Urola Garaia Mankomunitatea osatzen duten udalerrietakoren batean egoitza duten erakundeak edo/eta pertsonak, eta euren jarduerak gizarte zerbitzuen arloan egiten dituztenak.

Salbuespen gisa, laguntza jaso ahal izango dute helbide soziala Urola Garaiko inongo udalerritan ez duten baina udalerrirako interesgarritzat jotzen diren erakunde eta/edo pertsonek.

Lehia librea

Mendekotasuna, ezgaitasuna duten edo gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonen arreta, gizarteratzea, laguntza sustatzea.

Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra sustatzea.

Gizarte arloan boluntariotza sustatzea.

Kultura aniztasuna sustatzea.

Gizonezkoen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea.

Urterokoa

2020ko ekitaldia: 15.500 €

2021ko ekitaldia: 15.500 €

2022ko ekitaldia: 15.500 €

4000.481.231.00.01

*Aurkeztutako eskaera kopurua.

*Emandako diru-laguntzen kopurua.

*Dagokion aurrekontuko partidaren exekuzioaren portzentazia.

*Egindako jardueren kopurua.

*Diruz lagundutako jarduerez zuzeneko onuradun urretxuarren kopurua.

*Onuradunen kopurua sexuz banatuta.

*Bazkide urretxuarren kopurua.

5

Jubilatuen elkarteak

Urretxuko Aterpe Jubilatuen Elkartea.

Zuzena.

Hitzarmena

Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak antolatu eta garatzea, bai eta jai-, kultura- eta gastronomia-ekitaldien agenda bat ere, elkartekide diren edo ez diren 65 urtetik gorako pertsonentzat.

65 urtetik gorako pertsonen ongizatea sustatzea.

Urterokoa

2020 ekitaldia:5.000 €

2021 ekitaldia: 5.000 €

2022 ekitaldia:5.000 €

 

*Diruz lagundutako jarduerez zuzeneko onuradun urretxuarren kopurua.

*Lagundutako proiektuen kopurua.

*Proiektu bakoitzean parte hartzen duten bolondresen kopurua.

 

II. ERANSKINA

Lankidetzaren, elkartasunaren eta giza garapenaren arloko diru-laguntzak.

1.    Helburu estrategikoa: gizarte-egoera ahuleneko herrien garapenean laguntzea, eta haien bizi-kalitatea hobetzeko lan egitea.

2.    Helburu espezifikoak, eta horien bidez zertan eragin nahi den:

— Laguntzea, herriek giza garapen burujabe eta iraunkorra, baliabide endogenoak mugiaraziko dituena, lor dezaten.              

— Larrialdiko egoerei erantzutea, laguntza humanitarioko ekintzen bidez.

3.    Laguntzak honako sektore hauei zuzentzen zaizkie: garapenerako gobernuz kanpoko erakundeei, lankidetzako proiektuak kudeatzen dituzten erakundeei, Euskal Fondoari.

4.    Diruz lagundu daitekeen ildoaren denbora-eremua: 2020-2022 aldia.

5.    Gauzatzeko aurreikusten diren kostuak: aurreikusitako kostuak urtero onartzen den aurrekontuan xede horretarako erabil daitekeen aurrekontu maximora iritsi artekoak izango dira.

6.    Finantzaketa-iturria: udal-aurrekontua.

7.    Diru-laguntza emateko prozedura: oro har, norgehiagoka-erregimenean emango da, eta zuzenean emango zaie interes publikoko, sozialeko, ekonomikoko edo humanitarioko arrazoiengatik aurrekontuan izenez ageri diren erakundeei. Norgehiagoka-erregimenean ematen diren diru-laguntzen deialdien oinarrietan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzera zuzendutako ekintzen balioespena jasoko da, halakorik bada.

8.    Jarduketa-plana: urteroko deialdiari dagozkion oinarriak zehaztuko dira, eta diru-laguntza izendunen esleipena arautzeko sina daitezkeen lankidetza-hitzarmenak egingo dira. Nazioarteko lankidetza-programei zuzendutako diru-laguntzen programan, urteroko deialdiaren oinarri arautzaileek balioespen-irizpide gisa jasoko dute erakundeen barnean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko politikak edo jarduketak gauzatu dituzten erakundeen ibilbidea (5 punturaino): erakundearen barnean, emakumeek eta gizonezkoek duten egoerari buruzko diagnostikoak eginda izatea; berdintasun-planak izatea; berdintasunaren alorrean esku-hartze espezifikoetarako ildoak garatzea, besteak beste: erakundearen zuzendaritza-organoetan ordezkaritza paritarioa bermatzen duten arauak; egiten dituzten materialetan, hizkuntza ez-sexista erabiltzeko arauak, etab. Lehentasunezko egutegia: diru-laguntzen deialdia eta onarpena, urteko lehenengo seihilekoan.               

9.    Jarraipenerako eta ebaluazio jarraiturako erregimena: ekintzen eta lortutako helburuen memoria teknikoa, eta memoria ekonomikoa. Adierazleak: generoaren, eskaera-kopuruaren, onuradunak diren pertsona-kopuruaren, ukatze-kopuruaren eta laguntzen batez besteko zenbatekoaren arabera bereizita.

Zk

Xedea

Hartzaileak

Emakida modalitatea

Helburuak eta ondorioak

Exekuzio epea

Aurreikusitako aurrekontua

Ezarpena aurrekontuan

Adierazleak

1

Nazioarteko lankidetza programa

Egoitza iraunkorra Euskal Herrian duten GKEak (zentrala edo delegaritza) ; Urretxun erroldatutako pertsonak, adinez nagusiak eta GKE batean irabazi asmorik gabeko kooperazio lanak egin behar dituztenak.

Lehia librea

Garapenerako lankidetza programak sustatzea, garapen bidean dauden herrietako biztanleriaren baldintza sozioekonomikoak hobetzera zuzenduak.

Nazioarteko elkartasunaren eta Urretxuko herritarren artean berdintasunaren balorea sustatzea.

Urterokoa

2020ko ekitaldia: 56.550 €

2021ko ekitaldia: 56.550 €

2022ko ekitaldia: 56.550 €

4000.481.230.20.01

*Aurkeztutako eskaera kopurua.

*Emandako diru-laguntzen kopurua.

*Dagokion aurrekontuko partidaren exekuzioaren portzentazia.

*Aurkeztutako eta emandako diru-laguntzen arteko portzentaia.

*Kooperanteen kopurua sexuz banatuta.

2

Euskal Fondoa Hitzarmena

Euskal Fondoa

Emakida zuzena. Hitzarmena

Justizian oinarriturik, bakezko bizikidetzaren baloreen garapena sustatzen duten lankidetzaren arloan hainbat proiekturekin laguntzea.

Urterokoa

2020ko ekitaldia: 6.200 €

2018ko ekitaldia: 6.200 €

2019ko ekitaldia: 6.200 €

4000.421.230.20.01

Lankidetza proiektu kopurua eta egindako sentsibilizazio jarduerak.

 

III. ERANSKINA

Elkartegintza indartzeko eta kultura eta kirola sustatzeko eta zabaltzeko diru-laguntzak.

1.    Helburu estrategikoa: Urretxun dauden elkarteen edota Urretxuko herritarren onurarako lanean ari diren elkarteen proiektuak eta jarduerak bultzatzea, gizartea, kultura, kirola, gazteria, hezkuntza eta Urretxuko balio historikoak helburutzat dituzten proiektu eta jarduerak direnean, zehazki.

2.    Helburu espezifikoak, eta horien bidez zertan eragin nahi den:

— Kulturaren eta festen arloko jarduerak sustatzea udalerrian.

— Kulturaren eta festen arloko jardueren antolaketan, boluntariotza eta herritarren parte-hartzea sustatzea.

— Sormenezko adierazpena sustatzera eta kultura ekoiztera eta zabaltzera bideratutako programak eta jarduerak babestea eta sustatzea.

— Elkartegintza sustatzea, eta kirol-elkarteen egiturak garatzea eta sendotzea, kirola egitearekin lotutako antolamendua eta emaitzak optimizatzeko.

— Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea.

3.    Diruz lagundu daitekeen ildoaren denbora-eremua: 2020-2022 aldia.

4.    Laguntzak honako sektore hauei zuzentzen zaizkie: besteak beste, kultura-elkarteei, eta baita euren jarduketa-esparrutzat Urretxu duten irabazi asmorik gabeko kirol-elkarteei ere.

5.    Gauzatzeko aurreikusten diren kostuak: aurreikusitako kostuak onartzen den aurrekontuan xede horretarako erabil daitekeen aurrekontu maximora iritsi artekoak izango dira.

6.    Finantzaketa-iturria: udal-aurrekontua.

7.    Diru-laguntza emateko prozedura: oro har, norgehiagoka-erregimenean emango da, eta zuzenean emango zaie interes publikoko, sozialeko, ekonomikoko edo humanitarioko arrazoiengatik aurrekontuan izenez ageri diren erakundeei. Norgehiagoka-erregimenean ematen diren diru-laguntzen deialdien oinarrietan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzera zuzendutako ekintzen balioespena jasoko da, halakorik bada.

8.    Jarduketa-plana: deialdiari dagozkion oinarriak zehaztuko dira, eta diru-laguntza izendunen esleipena arautzeko sina daitezkeen lankidetza-hitzarmenak egingo dira. Film laburrak, bideoklipak edota audio-grabazioak egiteko diru-laguntzen programan, deialdia arautzen duten oinarriek genero-berdintasunaren aldeko jarreraren sustapena hartuko dute balioespen-irizpide gisa; ildo honetako diru-laguntza jaso dezaketen gainerako programetan ere, deialdia arautzen duten oinarriek genero-berdintasunaren aldeko jarreraren sustapena hartuko dute balioespen-irizpide gisa, hau da, emakumeen parte-hartzea eta lidergoa sustatzen dutenak eta indarkeria matxistaren prebentzioan lan egiten dutenak, sexuaren eta generoaren arabera estereotipatuta dauden ereduak zalantzan jartzen dituztenak eta zuzendaritza-batzordearen %40 gutxienez emakumeak dituztenak.

9.    Jarraipenerako eta ebaluazio jarraiturako erregimena: ekintzen eta lortutako helburuen memoria teknikoa, eta memoria ekonomikoa. Adierazleak: generoaren, onuradunak diren elkarte-kopuruaren, egindako jarduera-kopuruaren eta herritarren parte-hartze mailaren arabera bereizita.

Zk.

Xedea

Hartzaileak

Emakida modalitatea

Helburuak eta ondorioak

Exekuzio epea

Aurreikusitako aurrekontua

Ezarpena aurrekontuan

Adierazleak

1

Kultura elkarteak

Urretxun diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteak.

Kultura edo/eta aisialdiko jarduera jakin bat egiteko maiz edo noizbehinka elkartzen diren pertsonak eta taldeak.

Lehia librea

Kultura eta jaietako jardueraren sustapena.

Urterokoa

2020 ekitaldia: 77.000 €

2021 ekitaldia: 77.000 €

2022 ekitaldia: 77.000 €

6000.481.334.00.01

Diru-laguntza eskatu duten erakunde kopurua.

Egindako jarduera kopurua eta zuzentzen zaion publiko mota.

Taldeko kide kopurua.

2

Jaietarako diru-laguntzak

Jarduera eremua Urretxun duten eta jaietan jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteak.

Lehia librea

Jaietako jardueraren sustapena.

Urterokoa

2020 ekitaldia:40.000 €

2021 ekitaldia: 40.000 €

2022 ekitaldia: 40.000 €

6000.481.338.00.01

Diru-laguntza eskatu duten erakunde kopurua.

Egindako jarduera kopurua eta zuzentzen zaion publiko mota.

Taldeko kide kopurua.

3

Laburmetraiak, bideoklipak, edo/eta audio grabaketak egitea

Urretxun bizi diren pertsonak eta taldeak, laburmetraia edo/eta bideoklipa egiteko maiz edo noizbehinka elkartzen direnak, % 50 edo gehiago Urretxuko biztanlez osatuta.

Lehia librea

Sormen adierazpena bultzatzea, eta genero berdintasunaren sustapenaren aldeko jarrera indartzea.

Urterokoa

2020 ekitaldia: 1.800 €

2021 ekitaldia: 2.000 €

2022 ekitaldia: 2.000 €

6000.481.330.00.01

Egindako proiektu kopurua eta bere zabalkundea.

Urretxuko biztanle izanik, talde eskatzailea osatzen duten pertsona kopurua.

4

Kirol jarduera arruntak

Egoitza soziala Urretxun izanik, edo Zumarragan, baldin eta euren espezialitatea bi udalerrien eremuan garatzen badute, eta irabazi asmorik gabeko kirol elkarteak, erakundeak eta klubak.

Euren espezialitatea Urola Garaia Mankomunitateko eremuan garatzen duten eskualdeko izaerako kirol erakundeak, elkarteak eta klubak.

Lehia librea

Egiturak garatu eta sendotzea.

Urretxuko Udaleko Sustapen Soziokulturaleko Arloaren helburuekin bat datozen jarduerak egitea, beti ere kirol arloan gizonezkoen eta emakumeen arteko berdintasuna betikotu gabe.

Urterokoa

2020 ekitaldia: 90.000 €

2021 ekitaldia:90.000 €

2022ekitaldia:90.000. €

6000.481.341.00.01

Klub edo erakunde eskatzaile kopurua.

Kirolari parte-hartzaile kopurua.

5

Aparteko kirol jarduerak

Urretxuko eta Urola Garaiko kirol klubak eta elkarteak.

Irabazi asmorik gabeko kirol federazioak eta beste elkarte batzuk, kirol sustapena helburu duten pertsonak eta taldeak.

Lehia librea

Izaera bereziko kirol jarduerak sustatzea: kirol ekitaldiak, kluben urteurrenak…

Urterokoa

6000.481.341.00.01

Izaera bereziko ekitaldi kopurua.

Ekitaldi bakoitzeko parte-hartzaile kopurua.

Jarduera mota.

 

IV. ERANSKINA

Euskara sustatzeko diru-laguntzak

1.    Helburu estrategikoa: Urretxun, euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea eta normalizatzea.

2.    Helburu espezifikoak, eta horien bidez zertan eragin nahi den:

— Euskararen ikaskuntza sustatzea, eta horretarako erraztasunak eskaintzea.

3.    Diruz lagundu daitekeen ildoaren denbora-eremua: 2020-2022 aldia.

4.    Laguntzak honako sektore hauei zuzentzen zaizkie: Urretxuko herritarrei oro har, Urretxun kokatuta dauden pertsona juridikoei, negozioei eta ostalaritzako establezimenduei, eta herriko nahiz eskualdeko komunikabideei.

5.    Gauzatzeko aurreikusten diren kostuak: aurreikusitako kostuak onartzen den aurrekontuan xede horretarako erabil daitekeen aurrekontu maximora iritsi artekoak izango dira.

6.    Finantzaketa-iturria: udal-aurrekontua.

7.    Diru-laguntza emateko prozedura: oro har, norgehiagoka-erregimenean emango da, eta zuzenean emango zaie interes publikoko, sozialeko, ekonomikoko edo humanitarioko arrazoiengatik aurrekontuan izenez ageri diren erakundeei. Norgehiagoka-erregimenean ematen diren diru-laguntzen deialdien oinarrietan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzera zuzendutako ekintzen balioespena jasoko da, halakorik bada.

8.    Jarduketa-plana: deialdiari dagozkion oinarriak zehaztuko dira, eta diru-laguntza izendunen esleipena arautzeko sina daitezkeen lankidetza-hitzarmenak egingo dira. Antzerkiaren, musikaren eta kulturaren arloko euskarazko ikuskizunei zuzendutako diru-laguntzen programan, deialdia arautzen duten oinarriek genero-berdintasunaren aldeko jarreraren sustapena hartuko dute balioespen-irizpide gisa.               

9.    Jarraipenerako eta ebaluazio jarraiturako erregimena: ekintzen eta lortutako helburuen memoria teknikoa, eta memoria ekonomikoa. Adierazleak: generoaren, onuradunak diren pertsona-kopuruaren eta egindako jarduera-kopuruaren arabera bereizita.

Xedea

Hartzaileak

Emakida modalitatea

Helburuak eta ondorioak

Aurreikusitako aurrekontua

Ezarpena aurrekontuan

Adierazleak

Euskara ikastea

Urretxun erroldatutako pertsona fisikoak, barnetegietan edo herritik kanpoko euskaltegietan euskara ikasten dutenak, eta euskararen normalizazioarekin zerikusia duten UEUko ikastaroetan parte hartzen dutenak.

Lehia librea

Euskara ikastea eta erabileraren normalizazioa sustatzea.

2020 ekitaldia: 1.500 €

2021 ekitaldia: 1.500 €

2022 ekitaldia: 1.500 €

6000.480.335.00.01

Eskatzaile kopurua

Kanpoko eta barruko errotulazioa, irudi korporatiboa eta euskarazko web orria

Beraien jarduera Urretxuko udalerrian kokaturiko lokaletan garatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Lehia librea

Euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzea.

2020 ekitaldia: 2.000 €

2021 ekitaldia: 2.000 €

2022 ekitaldia: 2.000 €

6000.471.335.00.01

Diruz lagundutako establezimendu kopurua

Goierriko Hedabideei ekarpena

Goierriko Hedabideak, S.L.

Emakida zuzena.

Hitzarmena

Euskaraz idatzitako hedabideak sustatzea.

2020 ekitaldia: 19.829 €

2021 ekitaldia: 19.829 €

2022 ekitaldia: 19.829 €

6000.471.335.00.00

Irakurle kopurua

Harpidedun kopurua

Gu ere bertsotan

Gipuzkoako Bertsozale Elkartea

Emakida zuzena

Hitzarmena

Ikasleen artean ahozkotasuna eta bertsolaritza sustatzea

2020 ekitaldia: 3.700 €

2021 ekitaldia: 3.700 €

2022 ekitaldia: 3.700 €

5000.481.326.00.00

Ikasle parte-hartzaile kopurua

Nafarroa Oinez, Herri Urrats

Nafarroa Oinez, Herri Urrats

Emakida zuzena

Transferentzia

Nafarroa, Iparralde eta Gipuzkoako ikastoletan euskara sustatzea

2020 ekitaldia: 360 €

2021 ekitaldia: 360 €

2022 ekitaldia: 360 €

6000.481.335.00.01

Ikasle hartzaile kopurua

 

V. ERANSKINA

Haurrak eta gazteak laguntzeko diru-laguntzak.              

1.    Helburu estrategikoa: Adingabekoen bizi-kalitatea hobetzea eta eskolako bizikidetza eta genero berdintasuna sustatzea. Halaber gazteen emantzipazioa sustatzea.

2.    Helburu espezifikoak, eta horien bidez zertan eragin nahi den:

— Belaunaldien arteko harremanak sustatzea.

— Ikastetxeen arteko harremanak sustatzea.

— Baterako hezkuntza sustatzea.

— Emantzipazioa sustatzea.

— Gazteen artean alokairua sustatzea.

3.    Diruz lagundu daitekeen ildoaren denbora-eremua: 2020-2022 aldia.

4.    Laguntzak honako sektore hauei zuzentzen zaizkie: Urretxuko ikasleria eta gazteria orokorrean, eta baita Urretxun edo Zumarragan irakaskuntza arautuan diharduten Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak ere.

5.    Gauzatzeko aurreikusten diren kostuak: aurreikusitako kostuak onartzen den aurrekontuan xede horretarako erabil daitekeen aurrekontu maximora iritsi artekoak izango dira.

6.    Finantzaketa-iturria: udal-aurrekontua.

7.    Diru-laguntza emateko prozedura: oro har, norgehiagoka-erregimenean emango da, eta zuzenean emango zaie interes publikoko, sozialeko, ekonomikoko edo humanitarioko arrazoiengatik aurrekontuan izenez ageri diren erakundeei. Norgehiagoka-erregimenean ematen diren diru-laguntzen deialdien oinarrietan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzera zuzendutako ekintzen balioespena jasoko da, halakorik bada.

8.    Jarduketa-plana: deialdiari dagozkion oinarriak zehaztuko dira, eta diru-laguntza izendunen esleipena arautzeko sina daitezkeen lankidetza-hitzarmenak egingo dira. Norgehiagoka-erregimenean ematen diren diru-laguntzen deialdia arautzen duten oinarriek genero ikuspegia sartu izana, edo emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren sustapena hartuko dute balioespen-irizpide gisa, benetako berdintasuna gauzatzeko.  

9.    Jarraipenerako eta ebaluazio jarraiturako erregimena: ekintzen eta lortutako helburuen memoria teknikoa, eta memoria ekonomikoa. Adierazleak: generoaren, ikasle parte-hartzaile kopuruaren eta ikastetxe parte-hartzaile kopuruaren arabera bereizita. Etxebizitzen alokairurako laguntzen eskaera kopurua.

Zk.

Xedea

Hartzaileak

Emakida modalitatea

Helburuak eta ondorioak

Exekuzio epea

Aurreikusitako aurrekontua

Ezarpena aurrekontuan

Adierazleak

1

Eskolaz kanpoko jarduerak

Urretxun edo Zumarragan irakaskuntza arautuan diharduten Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak

Lehia librea

Honako hauek sustatzea: euskararen erabilera; belaunaldien arteko harremanak, ikastetxe desberdinen arteko ekintza bateratuak, genero indarkeriari aurrea hartzeko zuzenduta daudenak, baloreetan hezteko ekintzak, aisialdian hezteko ekintzak, hezkidetza, prebentzio komunitarioa, garapen iraunkorra, herritarren parte hartzea eta irakaskuntzaren kalitatea.

Urterokoa

2020 ekitaldia: 27.705 €

2021 ekitaldia: 27.705 €

2022 ekitaldia: 27.705 €

5000.481.326.00.01

Ikastetxe parte-hartzaile kopurua

Ikastetxe bakoitzeko ikasle kopurua, aurreko urtekoarekin konparatuta.

2

Joxe Mari Iparragirre Institu-tuarekin garraio-rako hitzarmena

Joxe Mari Iparragirre Institutua

Emakida zuzena

Hitzarmena

DBHko ikasleen garraioa finantzatzeko laguntza

Urterokoa

2020 ekitaldia: 5.000 €

2021 ekitaldia: 5.000 €

2022 ekitaldia: 5.000 €

5000.481.326.00.02

Ikasle erabiltzaile kopurua

3

Eskola Kirola

La Salle Ikastetxea

Emakida zuzena

Hitzarmena

Egiturak garatzea eta sendotzea, eta eskola kirolaren kudeaketa eta arreta

Urterokoa

2020 ekitaldia: 16.600€

2021 ekitaldia: 16.600€

2022 ekitaldia: 16.600€

6000.481.326.00.01

Ikasle parte-hartzaile kopurua

4

Eskola kirola

Gainzuri ikastetxe publikoa

Emakida zuzena

Hitzarmena

Egiturak garatzea eta sendotzea, eta eskola kirolaren kudeaketa eta arreta

Urterokoa

6000.481.326.00.01

Ikasle parte-hartzaile kopurua

5

Eskola kirola

Urretxu Zumarraga Ikastola

Emakida zuzena

Hitzarmena

Egiturak garatzea eta sendotzea, eta eskola kirolaren kudeaketa eta arreta

Urterokoa

6000.481.326.00.01

Ikasle parte-hartzaile kopurua

6

La Salle-Legazpi ikastetxea: instalazion lagapena

La Salle-Legazpi ikastetxea

Emakida zuzena

Hitzarmena

Ikastetxearen instalazioak erabilera lagapena

Urterokoa

2020 ekitaldia: 10.000€

2021 ekitaldia: 10.000€

2022 ekitaldia: 10.000€

5000.481.323.00.01

Ikasle kopurua

7

Alokairua ordaintzeko gazteentzako laguntzak

Urretxuko alokairuan bizi diren 18-35 urte bitarteko gazteak.

Lehia librea

Gazteei emantzipatzeko erraztasunak ematea, eta gazteen artean etxebizitzen alokairua sustatzea.

Urterokoa

2020 ekitaldia:10.000 €

2021 ekitaldia: 10.000 €

2022 ekitaldia: 10.000€

4000.480.150.00.01

Eskaera kopurua

 

VI. ERANSKINA

Tokiko merkataritza sustatzeko diru-laguntzak.              

1.    Helburu estrategikoa: Udalerrian merkataritza pizten laguntzea, Urretxuko merkatarien lehiakortasuna erraztuz, eta hirugarren mailako sektorean enpleguari eutsiz.

2.    Helburu espezifikoak, eta horien bidez zertan eragin nahi den:

— Herriko merkataritza sarearen lehiakortasunaren hobekuntza eta berrikuntza laguntzea.

— Merkatal sektorearen sustapenean laguntzea, erosketarako giro egokia sortu eta jendea erakarriko duten ekitaldiak antolatuz.

— Tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea.

— Hirigune historikoan dauden lokal hutsak sustatzea.

3.    Diruz lagundu daitekeen ildoaren denbora-eremua: 2020-2022 aldia.

4.    Laguntzak honako sektore hauei zuzentzen zaizkie: herriko merkataritza elkarteak, herriko artisau elkarteak.     

5.    Gauzatzeko aurreikusten diren kostuak: aurreikusitako kostuak onartzen den aurrekontuan xede horretarako erabil daitekeen aurrekontu maximora iritsi artekoak izango dira.

6.    Finantzaketa-iturria: udal-aurrekontua.

7.    Diru-laguntza emateko prozedura: lehia librea eta aurrekontuan izenez ageri diren erakundeentzako emakida zuzena.    

8.    Jarduketa-plana: deialdiari dagozkion oinarriak zehaztuko dira, eta diru-laguntza izendunen esleipena arautzeko sina daitezkeen lankidetza-hitzarmenak egingo dira.

9.- Jarraipenerako eta ebaluazio jarraiturako erregimena: ekintzen eta lortutako helburuen memoria teknikoa, eta memoria ekonomikoa. Adierazleak: merkatariek egindako ekintza kopurua eta erakusle kopurua, ekintza horietako kontsumitzaileen parte-hartze adierazleak, Bitartean txartelaren erabilera. Indarrean jarritako lokal hutsen kopurua.

Zk

Xedea

Hartzaileak

Emakida modalitatea

Helburuak eta ondorioak

Exekuzio epea

Aurreikusitako aurrekontua

Ezarpena aurrekontuan

Adierazleak

1

Urteko merkata-ritza planari laguntzea

Bitartean Merkatarien Elkartea

Emakida zuzena.

Hitzarmena

Herriko merkataritza sustatzea. Herriko merkataritza errentagarri eta kalitatezko baten eskaintza eta lehiakor-tasuna handitzea.

Urterokoa

2020 ekitaldia: 10.600 €

2021 ekitaldia: 10.600 €

2022 ekitaldia: 10.600 €

3000.481.430.00.01

Stock feriako erakusle kopurua.

Bitartean txartelaren erabilera.

Merkataritzaren hilean betetako txartel kopurua.

2

Gabonetako argiteria

Bitartean Merkatarien Elkartea

Emakida zuzena.

Hitzarmena

Merkataritza berpiztea sustatzea. Herriko denda txikiak laguntzea.

Urterokoa

2020 ekitaldia: 16.000 €

2021 ekitaldia: 16.000 €

2022 ekitaldia: 16.000 €

7000.481.165.00.01

Argiztaturiko eremuak eta xehetasunak.

3

Hirigune historikoko lokal hutsak.

Bitartean Merkatarien Elkartea eta artisauen elkartea

Emakida zuzena.

Hitzarmena

Hirigune historikoa berpiztea.

Urterokoa

2020 ekitaldia: 4.000 €

2021 ekitaldia: 4.000 €

2022 ekitaldia 4.000 €

1000.471.433.00.01

Erabiltzaileen kopurua.

4

Herrian kontsumoa sustatzea

Haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan seme-alabak dituzten Urretxuko familiak.

Lehia librea

Herriko merkataritzako kontsumoa sustatzea.

Familiei laguntzea.

Urterokoa

2020 ekitaldia: 4.000 €

2021 ekitaldia: 4.000 €

2022 ekitaldia: 4.000 €

1000.471.433.00.01

Eskaera kopurua.

 

VII. ERANSKINA

Ingurumenaren eta landa garapenaren arloko diru-laguntzak.

1.    Helburu estrategikoa: Ingurumena zaintzeari buruzko ezagutza, hezkuntza eta sentsibilizazioa bultzatzea, eta landa garapen iraunkorra laguntzea eta sustatzea.

2.    Helburu espezifikoak, eta horien bidez zertan eragin nahi den:

— Ingurumenaren zaintza eta biodibertsitatearen arloan aztertu eta ikertzeko proiektuak sustatzea.

— Landa inguruari lotutako eskualdeko sektoreak laguntzea.

3.    Diruz lagundu daitekeen ildoaren denbora-eremua: 2021-2022 aldia.

4.    Laguntzak honako sektore hauei zuzentzen zaizkie: irabazi asmorik gabeko erakundeak eta beren jarduera ingurumenaren eta landa garapenaren arloan garatzen duten egitasmoak.

5.    Gauzatzeko aurreikusten diren kostuak: aurreikusitako kostuak onartzen den aurrekontuan xede horretarako erabil daitekeen aurrekontu maximora iritsi artekoak izango dira.

6.    Finantzaketa-iturria: udal-aurrekontua.

7.    Diru-laguntza emateko prozedura: lehia librea eta aurrekontuan izenez ageri diren erakundeentzako emakida zuzena.    

8.    Jarduketa-plana: deialdiari dagozkion oinarriak zehaztuko dira, eta diru-laguntza izendunen esleipena arautzeko sina daitezkeen lankidetza-hitzarmenak egingo dira.

9.    Jarraipenerako eta ebaluazio jarraiturako erregimena: ekintzen eta lortutako helburuen memoria teknikoa, eta memoria ekonomikoa.

Zk

Xedea

Hartzaileak

Emakida modalitatea

Helburuak eta ondorioak

Exekuzio epea

Aurreikusitako aurrekontua

Ezarpena aurrekontuan

Adierazleak

1

Inma proiektuari diru-laguntza

Biodonostia Institutua Elkartea

Emakida zuzena

Ingurumenaren kutsatzaile garrantzitsuenen papera eta haurren hazkunde eta garapenean duten ondorioak aztertzeko proiektuan laguntzea,

Urterokoa

2020 ekitaldia: 1.800 €

2021 ekitaldia: 1.800 €

2022 ekitaldia: 1.800 €

7000.481.170.00.01

Egindako azterlanak eta bere irismena.

2

Albaitaritza diru laguntzak

Urretxuko nekazal ustiategiak

Lehia librea

Urretxuko Nekazal Ustiategietako abeltzaintza karga mantentzea

Urterokoa

2020 ekitaldia: 8.000 €

2021 ekitaldia: 8.000 €

2022 ekitaldia: 8.000 €

7100.480.419.00.01

Tratatuko animali kopurua.

 

VIII. ERANSKINA

Ekintzailetza sustatzeko eta enpresa-lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzak.

1.    Helburu estrategikoa: jarduera ekonomikoa sustatzea, enpresa-lehiakortasunari eta ekintzailetzari lagunduz.

2.    Lortu nahi diren berariazko helburuak eta ondorioak:     

— Udalerriko enpresa-ehunaren lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzen laguntzea.

— 4.0 industriarako aldaketa bultzatzea.

— Tokiko ekintzailetza bultzatzea bai metalurgiarekin lotutako sektore tradizionaletan, bai lehen sektorean, sektore soziosanitarioan nahiz sektore logistikoan.

3.    Diru-laguntzaren epealdia: 2020-2022 aldia.   

4.    Laguntzak zer sektoretara zuzentzen diren: Urretxuko enpresak eta pertsona ekintzaileak.

5.    Gauzatzeko aurreikusitako kostuak: onartuko den aurrekontuan jasotako aurrekontu-baliabideen gehienekora iritsi artekoak izango dira aurreikusitako kostuak.

6.    Finantzazio-iturriak: udalaren aurrekontua.

7.    Diru-laguntzak emateko prozedura: lehia librea.

8.    Ekintza-plana: deialdiaren oinarriak prestatuko dira.      

9.    Jarraipena eta etengabeko ebaluazioa egiteko erregimena: ekintzen eta lortutako helburuen txosten teknikoa, eta txosten ekonomikoa. Adierazleak: sortutako enpresen kopurua / egindako inbertsioak (€) / Urretxun ezarritako enpresen kopurua / lokala alokatzen duten enpresa kopurua.

Zk

Xedea

Hartzaileak

Emakida modalitatea

Helburuak eta ondorioak

Exekuzio epea

Aurreikusitako aurrekontua

Ezarpena aurrekontuan

Adierazleak

1

Enpresak sortzeko laguntzak

2020, 2021 eta 2022. urtean eta Urretxuko udalerrian, JEZn lehen alta ematen duten persona fisiko edo juridikoak.

Lehia librea

Enpresa berriak sortzea sustatu.

Urterokoa

2020 ekitaldia: 5.000 €

2021 ekitaldia: 5.000 €

2022 ekitaldia: 5.000 €

1000.471.433.00.01

Sortutako enpresa kopurua.

2

Alokairuentzako laguntzak

Enpresa gazte eta berritzaileak, industri, produzkio edota zerbitzu jarduerak egiten dutenak, eta bere egoitza soziala Urretxun jartzea nahi dutenak

Lehia librea

Lehiakortasuna eta berrikuntza sustatzea.

4.0 industriaruntz aldatzeko sustapena

 

Urterokoa

2020 ekitaldia: 5.000 €

2021 ekitaldia: 5.000 €

2022 ekitaldia: 5.000 €

1000.471.433.00.01

Lokalak alokatzen duten enpresa kopurua.

3

Inbertsiorako laguntzak

Urretxun kokatutako enpresak

Lehia librea

Lehiakortasuna eta berrikuntza sustatzea.

4.0 industriaruntz aldatzeko sustapena

Urterokoa

2020 ekitaldia: 6.000 €

2021 ekitaldia: 6.000. €

2022 ekitaldia: 6.000 €

1000.471.433.00.01

Egindako inbertsioak (€)