3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Iragarkia

Alkateak, 2020ko urtarrilaren 22ko 2020/0042 Dekretuan, besteak beste, ondorengo oinarriak onartu ditu:  

Usurbilgo Udaleko Idazkari lanpostua (bigarren mailakoa), bitarteko izaeraz eta oposizio-lehiaketa sistemaren bidez betetzeko oinarriak.  

Lehena.  Deialdiaren helburua.

Deialdi honen helburua honako hau da: Usurbilgo Udalean hutsik dagoen Idazkari lanpostua (bigarren mailakoa) bitarteko funtzionario batek betetzeko hautaketa prozesua egitea, oposizio-lehiaketa sistema bidezkoa, lanpostu hori gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionario batek bete arte.   

Plaza hori Usurbilgo Udaleko plantillan txertatuta dago; eta lanpostua honela definituta dago lanpostuen zerrendan:     

— Lanpostua: Idazkaria.

— Mota: Funtzionarioa.

— Eskala: Izaera nazionaleko gaikuntza.

— Azpieskala: Idazkaritza.

— Maila: Lehena.

— Sailkapen taldea: A1.

— Hizkuntza-eskakizuna: 4. nahitaezkoa.

— Derrigortasun data: 1995-06-30.

— Osagarri berezia: 27.441,60.

— Destino osagarria: 24.

Bigarrena.  Parte hartzeko baldintzak.

1.  Hautaketa probetan parte hartu ahal izango dute eskaera orriak aurkezteko epearen azken egunean honako baldintza hauek betetzen dituzten izangaiek:

— Espainiako nazionalitatea izatea.

— 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.

— Lanpostuko zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea (baldintza hori dagokionean egiaztatuko da mediku azterketaren bidez).

— Diziplina espediente batez edozein administrazio publikoren edo organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioen zerbitzutik baztertuta ez egotea edo kaleratua ez izatea; eta, ebazpen judizial bidez, erabateko desgaikuntza edo gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioei gordetako eskalan sartzeko, desgaikuntza berezia ez izatea.

Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

— Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartutakoak) A1 azpitaldeko kidego edo eskaletara iritsi ahal izateko eskatzen duen unibertsitate titulua edukitzea; hau da, lizentziatura edo graduko titulua edukitzea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.             

Atzerriko titulazioen kasuan, beren homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da. Horrelakorik ez dute beharko, araututako lanbideen eremuan, Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen arabera aitortutako lanbide kualifikazioa dutenek.        


— 3. edo 4. hizkuntza eskakizuna (HE) egiaztatzen duen agiria edukitzea.

Bete nahi den lanpostuak derrigorrezko 4. hizkuntza-eskakizuna dauka esleituta; horrenbestez, 4. HE izatea ezinbestekoa da lanpostua betetzeko (Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 98. artikulua).

Hala eta guztiz ere, hornitu beharreko lanpostuari derrigorrezkotasun-data gainditua duen 4. HE badagokio, eta izangai batek berak ere ez badu HE hori egiaztatzen, lanpostuari 3. HE aplikatuko zaio, soil-soilik deialdi honetan betetzeko eta sortuko den lan poltsan sartzeko ondorioetarako (Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 43.2 artikulua).    

Hortaz, 3. HE daukatela egiaztatzen duten izangaiek ere parte hartu ahal izango dute hautaketa prozesu honetan.           

2.  Eskaera orriak aurkezteko epearen bukaeran, oinarri honetan aipatutako baldintza guztiak bete beharko dira; eta egoera horri eutsi egin beharko zaio lanpostuaz jabetu arte, bitarteko funtzionario izendatu ondoren.             

Hirugarrena.  Eskaera orriak.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera orri normalizatuak baldintza hauek bete beharko ditu:

a)  Oinarri hauen I. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa izan behar da; behar bezala bete eta sinatuta aurkeztu behar da; eta bertan eskatzaileak adierazi behar du bigarren oinarrian jasotako baldintza guzti-guztiak betetzen dituela eskaera orriak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Aipatu eredua eskuragarri jarriko da www.usurbil.eus webgunean.             

b)  Aurkezteko tokia edo bidea:

— Udalaren erregistro elektronikoaren bidez:

http://www.usurbil.eus/eu/

— Usurbilgo Udalaren aurrez aurreko erregistroan: Joxe Martin Sagardia Plaza, z/g, 20170 Usurbil.

— Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistroetan.

— Estatuko Administrazioaren, beste edozein autonomia erkidegoren, diputazioen, kabildoen eta uharteko kontseiluen erregistroetan; eta, halaber, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 121. artikuluan aipatzen dituen udalerrietako udal erregistroetan.             

— Korreoseko bulegoetan: gutun-azal ireki batean eraman behar da eskabidea, Korreoseko enplegatuak data eta zigilua jartzeko, aurkezteko epearen barruan. Horrela bakarrik ulertuko da eskabidea posta bulegoan utzi zen egunean izan duela sarrera udaleko erregistroan.  

— Aplikagarria den araudiak dioen beste edozein eratan.

c)  Aurkezteko epea:

Oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasi eta 15 egun baliodunen barruan.

Laugarrena.  Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.  Eskaera orriarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

— NAren fotokopia.

— Deialdian parte hartzeko eskatutako tituluaren fotokopia.           

— 3. edo 4. Hizkuntza-eskakizuna (HE) egiaztatzeko agiriaren fotokopia, deialdiaren zortzigarren oinarrian xedatutakoari jarraiki.

2.  Lehiaketaldian aurkeztu beharreko dokumentazioa (oposizioaldia gainditu dutenek bakarrik): bederatzigarren oinarrian aurreikusitakoa.

3.  Hautaketa prozesua amaitutakoan aurkeztu beharreko dokumentazioa: hamaikagarren oinarrian aurreikusitakoa.

Bosgarrena.  Izangaiak onartzea.

1.  Eskaera orriak aurkezteko epea amaituta, alkatearen ebazpenaren bidez onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi eta argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udaleko iragarki-taulan eta udal webgunean (www.usurbil.eus).

Behin-behineko zerrenda argitaratu eta ondorengo egunetik hasita, izangaiek erreklamazioak aurkezteko edo eskabideak zuzentzeko 10 egun balioduneko epea izango dute.    

Erreklamaziorik edo zuzenketarik ez balego, behin-behineko zerrenda hori, besterik gabe, behin betikotzat joko da. Erreklamaziorik edo zuzenketarik balego, onetsiak ala ezetsiak izango dira behin betiko zerrenda onartzeko hartu beharko den beste ebazpen batean. Aipatu ebazpena lehen adierazitako era berean argitaratuko da.

2.  Halaber, epaimahaiaren osaketa eta lehenengo ariketaren eguna, lekua eta ordua onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko ebazpenean zehaztuko dira.

Seigarrena.  Hautaketa prozesuaren berri ematea.

Prozeduraren hurrengo iragarkiak eta deiak Usurbilgo oholean jarritako agiri bidez egingo dira eta aipatu udalaren web orrian argitaratuko dira. (www.usurbil.eus).

Zazpigarrena.  Epaimahai kalifikatzailea.

1.  Epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:            

Epaimahaiburua:

— Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Departamentuko teknikari bat; eta haren ordezkoa.

Epaimahaikideak:

— Usurbilgo Udaleko edo beste udal batetako Administrazio Orokorreko edo Bereziko teknikari bat; eta haren ordezkoa.

— Gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioen eskalako bi funtzionario; eta haien ordezkoak.

Idazkaria:

— Usurbilgo Udaleko karrerako funtzionario bat eta haren ordezkoa.

Epaimahaia osatzeko garaian, inpartzialtasunaren, espezialitatearen eta profesionaltasunaren printzipioak bete daitezen zainduko da; eta, era berean, gizonezko eta emakumezkoen arteko parekotasuna bilatuko da.

Epaimahaiak aholkularien edo enpresa adituen laguntza eskatu ahal izango du egoki ikusten dituen ariketetarako; eta horiek beren espezialitate teknikoetan laguntza ematera mugatuko dira, hitzarekin baina botoa emateko eskubiderik gabe.              

2.  Epaimahaikideek ez dute jarduterik izango, eta hala jakinaraziko diote alkateari, eta gainera errekusatuak izan daitezke, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako zirkunstantziaren bat gertatzen bada.

3.  Epaimahaiak urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18. artikulura bitarte ezarritako arauei jarraituz jardungo du. Edozein kasutan ere, epaimahaiburuaren aginduz idazkariak deialdia egin ondoren bilduko da epaimahaia, hautaketa probei ekin aurretik behar besteko aurrerapenarekin. Epaimahaia legez eratutzat jotzeko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak, edo horien ordezkoak, eta gutxienez mahaikideen erdiak.

Erabakiak hartzeko, bertaratutakoen botoen gehiengoa beharko da. Epaimahaikide guztiek hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango dute. Berdinketak epaimahaiburuaren kalitatezko botoak desegingo ditu.

Epaimahaiak autonomia funtzional osoz jardungo du, prozeduraren legezkotasuna zainduz eta haren objektibotasuna bermatzeaz arduratuz.

Epaimahaiak erabateko independentziarekin, diskrezionaltasun teknikoarekin eta objektibotasunarekin jardungo du; eta bere proposamenak bete beharrekoak izango dira izendapena egiteko eskumena duen organoarentzat.

Era berean, oinarri hauek aplikatzerakoan gerta daitezkeen zalantza guztiak antolamendu juridikoan ezarritakoaren arabera argituko ditu; eta deialdia egoki garatzeko beharrezkoak diren erabakiak hartuko ditu, oinarrietan aurreikusi ez diren balizkoetan jarraitu beharreko irizpideak ezarriz.

Epaimahaiak idatzizko ariketen edukiaren konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu. Halaber, parte hartu duten izangaien nortasuna ezagutu gabe zuzenduko ditu ariketak.

4.  Jakinarazpenak egiteko eta gainerako gorabeheren berri emateko, epaimahai kalifikatzailearen helbidea honako hau izango da: Usurbilgo Udaleko Antolakuntza eta Pertsonal saila, Joxe Marin Sagardia Plaza, z/g, 20170 Usurbil. E-mail: kontratazioa@usurbil.eus.

Zortzigarrena.  Hautaketa prozesua.

1.  Hautaketa prozesuaren faseak.

Hautaketa prozesuak 2 fase hauek izango ditu:

— Oposizioaldian, atal honen 3. zenbakian deskribatzen diren probak egingo dira. Fase honen gehieneko puntuazioa 38 izango da.

— Lehiaketaldian, berriz, bederatzigarren oinarriari jarraikiz izangaiek alegatu eta egiaztatu dituzten merezimenduak baloratuko dira. Fase honen gehieneko puntuazioa 13 izango da.        

2.  Oposizioaldia nola garatuko den:

Deialdi bakarra egingo da. Izangaiek, beren buruak identifikatze aldera, NA eraman beharko dute ariketetara; edota epaimahaiaren iritziz izangaiaren nortasuna behar bezala egiaztatzeko balio duen beste edozein agiri ofizial (pasaportea, gidatzeko baimena, etab.).

Epaimahaiak ezinbesteko kasutzat jotako arrazoiak gertatu direnean izan ezik, ezarritako egun eta orduan ariketak eta probak egitera azaldu ez diren izangaiak hautaketa prozesutik baztertu egingo dira, eta deialdi honetan izan zitzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Epaimahai kalifikatzaileak ariketak egiteko denbora eta bitartekoak egokitu egingo dizkie desgaitasunen bat izateagatik nolabaiteko egokitzapena behar duten eta eskaera orrian hala adierazi duten pertsonei, gainerako parte hartzaileen aukera berdinak izan ditzaten, betiere egokitzapen horrek probaren edukia aldatzen ez badu eta eskatutako gaitasun maila murriztu edo kaltetzen ez badu.

Probak egiteko eguna, ordua eta lekua udaletxeko iragarki taulan eta www.usurbil.eus webgunean argitaratuko dira.   

Probak oinarri honetan aurreikusitako hurrenkeran egin beharrean beste hurrenkera batean egitea erabaki dezake epaimahaiak; halaber, erabaki dezake egun berean proba bat baino gehiago egitea.

3.  Oposizioaldiko ariketak:

— Lehenengo ariketa: proba teorikoa izango da. Izangai guztientzako derrigorrezkoa eta baztertzailea. Ariketa honen gehieneko puntuazioa 14 izango da; eta gainditzeko beharrezkoa izango da, gutxienez, 7 puntu lortzea.

III. eranskineko gai-zerrendan zehaztutako gaiei buruz aukeratzeko erantzun anitz dituen galdera-sorta bat erantzun beharko da.

— Bigarren ariketa: proba praktikoa eta/edo teoriko-praktikoa. Izangai guztientzako derrigorrezkoa eta baztertzailea. Ariketa honen gehieneko puntuazioa 14 izango da; eta gainditzeko beharrezkoa izango da, gutxienez, 7 puntu lortzea.

III. eranskineko gai-zerrendan jasotako gaien inguruko kasu praktikoak eta/edo galdera teoriko-praktikoak erantzun beharko dira.

— Hirugarren ariketa: Gaitasuna ebaluatzeko proba. 0 eta 10 puntu artean balioetsiko da.

4.  Ariketa bakoitzaren ostean hiru egun balioduneko epea emango da emaitzen kontrako erreklamazioak jartzeko.    

Bederatzigarrena.  Euskara.

Euskarako 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dute izangaiek, Epaimahaiak ezartzen duen eran, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak azterketa hauetarako ezartzen dituen ildoei jarraituz, hala xedatzen baitu Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 99.1. artikuluak.

Ez dute proba hori egin beharko IVAPek emandako ziurtagiria edo Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuaren C-2 mailarekin homologatutako euskara ezagutza egiaztatzen duen titulu edo egiaztagiriren bat daukatenek, hain zuzen ere azaroaren 9ko, 297/2010 Dekretuaren 3. artikuluan eta hurrengoetan zerrendatutakoren bat. 

Ariketa honi Gai edo Ez Gai kalifikazioa emango zaio.

Euskararen ezagutza maila egiaztatuko da kasuan-kasuko hizkuntza-eskakizuna (3. ala 4. HE) izatea egiaztatzen duen agiri hauetakoren bat aurkeztuta: IVAPek emandako ziurtagiria; edo azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuak –euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko denak– ezarritakoaren arabera, baliokideak diren beste ziurtagiriak edo agiriak.               

Eskaerak aurkezteko epea bukatzerakoan 3. HE egiaztatuta zeukaten izangaiek gerora 4. HE egiaztatzen badute, dagokion egiaztagiria aurkeztu ahal izango dute oposizioaldia amaitzen den arte.

Hamargarrena.  Lehiaketaldia.

1.  Baloratuko diren merezimenduak:

Oposizioaldiko ariketak gainditzen dituzten izangaiak lehiaketaldira igaroko dira; fase horretan, epaimahaiak merezimendu hauek baloratuko ditu:

1.1.  Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak:

a)  Toki Administrazio Publikoan emandako zerbitzuak, gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioentzako gordetako lanpostuak betetzen (honako azpieskala hauei gordetako lanpostuetan: Idazkaritza, edo Idazkaritza-Kontuhartzailetza): 0,5 puntu hiruhileko bakoitzeko.

b)  Edozein Administrazio Publikotan emandako zerbitzuak, Administrazio Orokorreko Teknikari, Administrazio Bereziko Goi-mailako Teknikari, Administrazioko Goi-mailako kidegoko Teknikari edo Goi-mailako Teknikarien kidegoko Teknikari lanpostuetako zereginetan, betiere bete beharreko lanpostuaren antzeko eginkizunetan: 0,3 puntu hiruhileko bakoitzeko.

Hiruhilekora iristen ez diren zatiak dagokien proportzioan balioetsiko dira (hiru hilabete = egutegiko 90 egun). Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu arte emandako zerbitzuak bakarrik baloratuko dira.

Baloragarria den lan eskarmentua egiaztatzeko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira: lan egindako Administrazio Publiko bakoitzean eskumena duen funtzionarioak egindakoak. Ziurtagiri horretan honako hauek jaso behar dira: lan harreman mota; iraupena; lanpostuaren taldea (hala balegokio: eskala, azpieskala edo kategoria); eta betetako funtzioak.

1.2.  Prestakuntza.

Hautapen prozesuan parte hartzeko beharkizun gisa eskatutakoez bestelako titulazio akademiko ofizialak edukitzea balioetsiko da, baita unibertsitateek edo unibertsitate eskolek emandako unibertsitateen titulu propioak edukitzea ere, baldin eta xede den lanpostuaren zereginak betetzeko eragin zuzena eta berariazkoa badute.

Merezimendu gisa adierazitako goragoko titulazio bat eskuratzeko behar diren tituluak ez dira balioetsiko.

a)  Titulazio akademiko ofizialak:

— Doktore titulua, unibertsitate masterra edota gradu (Meces esparruko 3. maila) edo lizentzia: 4 puntu tituluko.

— Gradu (Meces esparruko 2. maila), edo diploma: 2 puntu tituluko.

Unibertsitate ikasketa bereko ziklo desberdinak gaindituta izatea egiaztatzen duten izangaiei egiaztatutako ziklo gorenekoari dagokion titulua bakarrik balioetsiko zaie.      

Titulazio akademiko ofizialak egiaztatzeko, aurkeztu ahal izango dira titulua bera, tituluaren ordezko ziurtagiria edo titulua eskuratzeko tasak ordaindu izanaren zurigarria. Titulu horiek eta, kasua bada, atzerriko ikasketak homologatzeko ziurtagiriak, Hezkuntza Ministerioak edo unibertsitate errektoreek sinatuta egongo dira.           

b)  Titulu propioak.

— 50 eta 99 ordu artean: 0,5 puntu tituluko.

— 100 eta 499 ordu artean: 1 puntu tituluko.

— 500 eta 999 ordu artean: 1,5 puntu tituluko.

— 1000 ordu edo gehiago: 2 puntu tituluko.

Titulu horiek dagokien organo eskudunak sinatutako diplomen bidez egiaztatuko dira, eta espresuki adierazi behar dute zenbat ordu edo kreditukoak diren eta zein programa edo gai ikasi diren.

Titulua atzerrian eskuratu bada, dagokion homologazioa erantsi beharko zaio.

Titulu propioen iraupena soilik kreditu bidez adierazten bada, eta bestelakorik zehazten ez bada, kredituko hamar ordu direla kalkulatuko da. ECTS kredituak adierazten badira, baina bestelakorik zehazten ez bada, kredituko hogeita bost ordu direla kalkulatuko da.

Ez dira baloratuko ordu edo kreditu kopurua espresuki adierazia ez duten titulu propioak.

2.  Merezimenduak alegatu eta egiaztatzeko epea:         

Oposizioaldiko ariketen emaitzak argitaratzearekin batera epaimahaiak epe bat zabalduko du, ariketa horiek gainditu dituzten izangaiek aurreko atalean aipatu merezimenduak alegatu eta egiaztatu ditzaten. Horretarako, oinarri hauen II. eranskinean jasotako eredua erabili behar da. Eredu hori www.usurbil.eus webgunean egongo da eskuragarri.

3.  Merezimenduak baloratzea:

Lehiaketaldian gehienez ere 13 puntu lortu ahal izango dira.            

Epaimahai kalifikatzaileak ez ditu inola ere baloratuko emandako epean behar bezala alegatzen eta egiaztatzen ez diren merezimenduak.

Deialdian parte hartzeko eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretiko zirkunstantziei buruzko merezimenduak baloratuko ditu, ez besterik.

Hautaketa prozesu honen xede den lanpostua betetzeari begira, 4. HE egiaztatu duten izangaien merezimenduak bakarrik baloratuko dira. Eta oposizioaldiko ariketak gainditu dituztenen artean ez badago 4. HE duen izangairik, soilik kasu horretan baloratuko dira 3. HE egiaztatu duten izangaien merezimenduak.     

Merezimenduak baloratu ostean, hiru egun balioduneko epea emango da lortutako puntuazioaren kontrako erreklamazioak jartzeko.

Hamaikagarrena.  Hautaketa prozesua gainditu dutenen zerrenda.

1.  Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen guztizkoarekin osatuko da.

Berdinketa suertatuko balitz, modu honetan desegingo da hori: lehenik, oposizioaldian kalifikaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde; bigarrenik, oposizioaldiko bigarren ariketako kalifikaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde; eta, hirugarrenik, oposizioaldiko lehen ariketan kalifikaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde.    

2.  Azken kalifikazioa zehaztu ostean, hautaketa prozesua gainditu dutenen artean puntuazio handiena lortu duen eta hamaikagarren oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu duen izangaia izendatzeko proposamen arrazoitua egingo die epaimahai kalifikatzaileak alkateari; edo proposatuko dio hautaketa prozesua hutsik uzteko, baldin eta izangaietako inork ez badu lortu hautaketa prozesua gainditutzat jotzeko ezarritako gutxieneko puntu kopurua. Proposamena loteslea izango da alkatearentzat.

Hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda udaleko iragarki taulan eta www.usurbil.eus udal webgunean argitaratuko da.

Hamabigarrena.  Dokumentuak aurkeztea.

1.  Izendatu aurretik, hautatuak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du 5 egun naturaleko epean, hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda ezagutarazten denetik kontatzen hasita:

— Deialdi honetan eskatutako titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua.

— Dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko agiriaren fotokopia konpultsatua.

— Erantzukizunpeko adierazpena: diziplina espediente batez edozein administrazio publikoren edo organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioen zerbitzutik baztertuta ez egotearena; eta, ebazpen judizial bidez, enplegu edo kargu publikoetarako erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezia ez izatearena; eta abenduaren 26ko 53/1984 Legeak, Administrazio Publikoetako langileen bateraezintasunei buruzkoak, aurreikusitako bateraezintasun egoeretakoren batean ez egotearena.

— Merezimenduak egiaztatzeko agirien kopia konpultsatua.           

— Medikuaren ziurtagiria: lanpostuaren zereginak eta eginkizunak behar bezala betetzen utziko ez lioken gaixotasunik, akats fisikokorik edo psikikorik ez izatearena.

Konpultsa deialdia egin duen Administrazio Publikoko funtzionario eskudunak edo fede-emaile publiko eskudunak egin dezake. Horretarako, jatorrizko agiriak eta horien kopiak aurkeztu beharko dira.

2.  Ezinbesteko kasua tartean egon gabe ez baditu aipatu agiriak epe barruan aurkezten, aurkeztutako agirien arabera ez badu betetzen bigarren oinarrian ezarritako baldintzetakoren bat, edo ez badu lanpostuari dagozkion zereginak gauzatzeko behar den gaitasun fisikoa edo psikikoa, ezingo zaio bitarteko funtzionario izendatu; eta baliogabetuta geratuko dira egindako jardunbide guztiak. Gainera, eskaera orrian datu faltsuak jartzeagatik erantzukizuna eskatu ahal izango zaio. Hori gertatzen bada edo proposatutakoak izendatua izateari uko egiten badio, epaimahaiak azken kalifikazioaren arabera hurrengoa den izangaia izendatzeko proposamena egingo du.

Hamahirugarrena.  Izendapen proposamena eta lanpostua hartzea.

Hamaikagarren oinarrian zerrendatutako agiriak epe barruan aurkeztuta, eta hautatutakoak bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, alkatearen ebazpenaren bidez dagokion proposamena egingo zaio Gipuzkoako Foru Aldundiari: Aldundiak bitarteko funtzionario izendatu dezan, hautaketa prozesu honen xede den lanpostua betetzeko.

Proposatutako pertsona horrek izendatzeko foru aginduan ezarritako datan edo epean hartu behar du lanpostua; eta hala egiten ez badu, epaimahaiak azken kalifikazioaren arabera hurrengoa den izangaia izendatzeko proposamena egingo du.           

Hamalaugarrena.  Deialdiak eta jakinarazpenak.

1.  Probak egiteko deiak, baita epaimahai kalifikatzaileak egin beharreko gainerako jakinarazpen eta komunikazioak ere, udaleko iragarki taulan eta www.usurbil.eus webgunean argitaratuz emango dira jakitera.

Halaber, modu berean argitaratuko dira honako hauek ere: oposizioaldiko ariketen emaitzak nahiz lehiaketaldiko merezimenduen balorazioa, azken kalifikazioa eta hautaketa prozesua gainditu dutenen zerrenda.

2.  Interesdunek deialdiari buruzko informazio orokorra aipatu webgunean izango dute.             

Hamabosgarrena.  Lan poltsa eratzea.

1.  Bi lan poltsa osatuko dira, azkeneko puntuazioaren araberako hurrenkeran (puntu gehien lortu duenetik hasita) eta izangai bakoitzak egiaztatutako HE (4. edo 3.) adierazita:              

— Lehenengo lan poltsa hautaketa prozesua zazpigarren oinarriaren 3. zenbakian ezarritako moduan gainditu duten izangaiek osatuko dute: 4. HE egiaztatu dutenek. Lan poltsa horrek lehentasuna izango du betiere hornitu beharreko lanpostuari derrigorrezkotasun data gainditua duen 4. HE badagokio.            

— Bigarren lan poltsa hautaketa prozesua zazpigarren oinarriaren 3. zenbakian ezarritako moduan gainditu eta 3. HE egiaztatu duten izangaiak osatuko dute.       

3. HE egiaztatuta daukatela ageri diren izangaiek, hautaketa prozesua burutu ostean 4. HE egiaztatzen badute, dagokion egiaztagiria aurkeztu ahal izango diote Usurbilgo Udalari. Hori eginda, 4. HE dutenen zerrendan azalduko dira, puntuazioaren arabera dagokien postuan.

2.  Lan poltsa horiek erabili ahal izango ditu udalak berak lanpostu berean edo antzeko funtzioak dituzten lanpostuetan sortzen diren aldi baterako beharrak betetzeko, betiere lanpostu horiek Administrazio Orokorreko Teknikari edota Administrazio Bereziko Goi mailako Teknikari azpieskalakoak badira.               

3.  Halaber, lan poltsa horiek erabili ahal izango dira Gipuzkoako toki entitateetan gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioei gordetako lanpostuak bitarteko funtzionario baten izendapenaren bidez betetzeko. Edonola ere, aurretik egiaztatu beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak xede horrekin eratutako lan poltsetan ez dagoela izangairik lanpostua betetzeko prest. 


Horretarako, interesdunen baimena tarteko, lan poltsa hauek Gipuzkoako toki entitateei laga ahalko zaizkie, bitarteko funtzionarioaren dagokion izendapen proposamena egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Hamaseigarrena.  Datu pertsonalak.

Hautaketa prozesu honetan parte hartzeko emandako datu pertsonalen tratamenduak datu pertsonalak babesteko araubidea bete behar du: hain zuzen, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) eta Datu Pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ezarritakoa.

Datu pertsonalak hautapen prozesuan parte hartzeko eskaerak eta prozesutik sortutako lan poltsak kudeatzeko erabiliko dira bakar-bakarrik, interesdunak emandako baimenean eta datu tratamenduaren arduradunari aitortutako ahal publikoetan oinarrituta, hain zuzen ere DBEOak 6.1 artikuluaren a) eta e) letretan xedatutakoaren arabera, hurrenez hurren.

Izangaiek berariazko baimena eman beharko dute parte hartzeko eskaeran beren datuak beste administrazio publiko batzuei lagatzeko 14.3 oinarrian aurreikusitako ondorioetarako. Datu lagapen horren helburu bakar eta esklusiboa izango da administrazio publiko horiek enplegu eskaintzak egin ahal izatea, legez aurreikusi bezala; eta izangaiaren onarpena berariaz jasotzen ez bada, lagapenaren aurka dagoela joko da.   

Izangaiek emandako datu pertsonalak fitxategi batean gordeko dira. Fitxategi horren helburua hautaketa prozesu hau eta hortik sortuko diren lan poltsak kudeatzea izango da. Usurbilgo Udala da fitxategiaren arduraduna. Hortaz, datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu, tratamendua mugatu, aurkatu eta garraiatzeko eskubideez baliatu nahi izanez gero, Usurbilgo Udalera jo beharko dute izangaiek.

Hamazazpigarrena.  Gorabeherak.

Epaimahai kalifikatzaileak sor daitezkeen zalantzak argitu eta hautaketa prozesua egoki burutzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko ahalmena izango du, oinarriotan adierazi gabeko gaiei dagokienez.

Deialdi honen, bere oinarrien eta horien nahiz epaimahaiaren jardunaren ondorioz sortzen diren administrazio egintzen kontra dagozkion errekurtsoak jarri ahal izango dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean aurreikusitako epeetan eta moduan.

III. ERANSKINA

GAI-ZERRENDA

1. gaia.        Euskadiko toki erakundeak: toki-autonomia eta udalerrien eskumenak.              
— Apirilaren 7ko 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: I titulua; II. tituluko I. kapitulua; III. titulua; lehenengo xedapen gehigarria; eta lehenengo eta hirugarren xedapen iragankorrak.            
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: I. titulua; eta II. tituluko III. kapitulua.

2. gaia.       Euskadiko toki erakundeak: udalerrien antolaketa eta funtzionamendua. Udal-ordezkarien estatutua. 

— Apirilaren 7ko 2/2016 Legea: IV. tituluko I eta II. kapituluak.       
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: II. tituluko II. kapitulua; eta V. tituluko I eta V. kapituluak.            
— Toki araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina (apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretua): II. tituluko II kapitulua; eta V. tituluko I eta III. kapituluak.     
— Toki erakundeen antolamendu, funtzionamendu eta araubide juridikoari buruzko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua): atariko titulua; I. titulua; II. tituluko I. kapitulua; III. titulua; eta IV. titulua.        
— Usurbilgo Udaleko Udal Arautegi Organikoa. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2019ko irailaren 16a, astelehena.

3. gaia.        Administrazio prozedura erkidea.        
— Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.           

4. gaia.        Sektore Publikoaren araubide juridikoa.              
Urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: atariko tituluko I, II (3. ataleko 2. azpiatala izan ezik), V eta VI. kapituluak; II. tituluko I eta VI. kapituluak; III. titulua eta lehenengo eta zortzigarren xedapen gehigarriak.

5. gaia.        Administrazio Publikoen ondare erantzukizuna. 
            
— Araubide juridikoa (urriaren 1eko 40/2015 Legea: atariko tituluko IV. kapitulua).        
— Prozedura espezialitateak (urriaren 1eko 39/2015 Legea: 65, 67, 81, 91 eta 92 artikuluak).           

6. gaia.        Zigortzeko ahalmena.          
— Printzipioak (urriaren 1eko 40/2015 Legea: atariko tituluko III. kapitulua).   
— Prozedura espezialitateak (urriaren 1eko 39/
2015 Legea: 63, 64, 85, 89 eta 90 artikuluak).    

— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: XI. titulua.

7. gaia.        Sektore Publikoko kontratuak.            
— Azaroaren 8ko 9/2017 Legea, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora: atariko titulua; I. liburua; II. liburua eta bigarren, hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak.

8. gaia.        Toki erakundeen ondasunak.               
— Azaroaren 3ko 33/2003 Legea, Administrazio Publikoen ondareari buruzkoa (bere amaierako bigarren xedapenaren arabera, aplikazio orokorrekoa den edo oinarrizko legeria izaera duten zatiak).               

— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: VI tituluko I. kapitulua.   
— Toki araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina: VI. tituluko I. kapitulua.       
— Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua (ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretua).

 9. gaia.      Diru laguntzak Toki Administrazioan.
— Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, diru laguntzei buruzkoa (amaierako lehen xedapenaren 1. eta 2. zenbakiek ezarritako moduan).
— Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen ordenantza.              

10. gaia.      Administrazio Publikoen zerbitzuan diharduten langileak.  
— Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua).               
— Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua).       
— Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina (urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua): araubide orokorra. Aplikazio esparrua, enpresen inskripzioa, afiliazioa, altak eta bajak. Kotizatzeko betebeharra. Erantzukizunaren deribazioa. Babes-jarduna.     
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: VII. Titulua.

11. gaia.      Euskararen erabilera Administrazio Publikoan, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde esparruan.

— Azaroaren 24ko 10/1982 Legea, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.        
— Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena.          
— Euskararen erabilera Euskadiko toki erakundeetan.
Toki erakundeen eskumenak apirilaren 7ko 2/2016 Legean.

12. gaia.      Gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea, gobernu ona eta herritarren partaidetza tokiko euskal esparruan.              
— Abenduaren 9ko 19/2013 Legea, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: I eta II. tituluak.               
— Apirilaren 7ko 2/2016 Legea: VI. titulua; eta bosgarren eta seigarren xedapen iragankorrak.        
— Apirilaren 2ko 7/1985 Legea: V. tituluko IV. kapitulua.

13. gaia.      Emakumeen eta gizonen berdintasuna.
— Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa: atariko titulua; I eta II tituluak.

14. gaia.      Datu pertsonalen babesa.     
— Apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez. 
— 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Eskubide digitalak.

15. gaia.      Lurralde antolaketa, hirigintza eta etxebizitza.      
— Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina (urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua).   
— Ekainaren 30eko 2/2006 Legea, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa (Euskadikoa): I, III, IV eta VI. tituluak.               
— Ekainaren 18ko 3/2015 Legea, Etxebizitzarena (Euskadikoa): udalerrien eskumenak.   
— 1954ko abenduaren 16ko desjabetzei buruzko legea.

16. gaia.      Ingurumenaren babesa.       
— Otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa.

17. gaia.      Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak.      
— Abenduaren 23ko 10/2015 Legea (Euskadikoa), Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena: udalerrien eskumenak.

18. gaia.      Gizarte zerbitzuak.               
— Abenduaren 5eko 12/2008 Legea, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa (Euskadikoa). Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren antolaketa. Administrazio Publikoen eskumenak. Ekimen pribatuaren esku-hartzea.   

19. gaia.      Hauteskundeak.   
— Ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa, Hauteskunde Erregimen Orokorrarena.

20. gaia.      Toki-erakundeen aurrekontu orokorra: Aurrekontu egitura. Prestatzea eta onartzea: Aurrekontua betearazteko oinarrien aipamen berezia. Aurrekontuen luzapena. Aurrekontuen betearazpena eta likidazioa.    

Usurbil, 2020ko urtarrilaren 22a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.      (499)