3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGETAKO UDALA

Iragarkia

Udal honetako Alkate-Lehendakari jaunak ebazpena eman du, 004 zenbakikoa eta 2020-1-15ekoa, eta honela dio haren xedapen-zatiak:

Lehena.  Obretako Brigadaren Arduraduna lanpostuan hutsik dagoen hornikuntza bati dagozkion Administrazio Bereziko Eskalako Obra eta Zerbitzuetako Ofizialaren plaza bat betetzeko prozesua arautzeko deialdi publikoa eta oinarriak onartzea.          

Bigarrena.  Agintzea deialdi hau arautzen duten oinarriak eta iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara daitezen, eta deialdiaren laburpen bat, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.  Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Bere aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, hilabeteko epean, honen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta; edo, bestela, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Juzgatuaren aurrean zuzenean aurkaratu, bi hilabeteko epean, honen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta; hori guztia, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkezteko aukeraz gainera.

Elgeta, 2020ko urtarrilaren 15a.—Iraitz Lazkano Garitaonandia, alkatea.         (287)

Administrazio Bereziko Eskalako Obra eta Zerbitzuetako Ofizialaren plaza bat (lanpostua 3-obretako brigadaren arduraduna) hornitzeko deialdiaren oinarri arautzaileak.

I.  Xedea eta arau orokorrak.

Oinarri hauen xedea Administrazio Bereziko Eskalako Obra eta Zerbitzuetako Ofizialaren plaza baten deialdia arautzea da, lehiaketa-oposizio sistemaren bidez hornitu eta betetzeko.    

Plaza honen hornikuntza enplegu publikoko eskaintzarako gordetzen da, Udalbatzarrak 2019ko irailaren 24an hartutako erabakiaren arabera (2019ko irailaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, eta 2019ko urriaren 4ko Euskadiko Aldizkari Ofizala). Plaza hornitzeko lehiaketara aurkezten direnek oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.

*  Deitutako plazaren eta lanpostuaren ezaugarriak.       

— Lanpostuaren izena: Obra eta zerbitzuetako ofiziala.

Hutsik: 1.

Azpieskala: Ofiziala.

Eskala: Administrazio berezia.

Taldea: C2.

Lanpostu mailako osagarria: 18.

Berariazko osagarria: 16.740,78 euro.

Ikasketa maila: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo baliokidea.

Txanda: Librea.

Lanpostua betetzeko era: lehiaketa-oposizioa.

Hizkuntza eskakizuna: 2.

Derrigortasun data: 1991-12-31.

Beste baldintzak: B1 gidabaimena.

Lanpostuaren eginkizun orokorra: Udal instalakuntzen eta bide publikoen mantenuaz arduratzea.

*    Funtzio nagusiak.

— Peoiei lana esleitzea.

— Kultur etxearen, eskola, udaltxeko gelen eta aretoen eta hiri-altzarien mantenimendua egin.

— Lorategi eta parkeen mantenua: mozketak, belar mozketak, garbitasuna, eta abar.

— Udal eraikuntzetako berogailuak ikuskatzea.

— Argiteri publikoa ikuskatu.

— Aparkalekuak kontrolatu eta gaizki aparkatuta dauden kasuetan dagokion abisuak jarri.

— Festetarako taulak eta egitura ezberdinak montatzea.

— Ferixa Eguneko postuak montatzea.

— Egoerak horrela agintzen duenean, elurra kentzeko eta gatza botatzeko lanak egitea, behar denean elurra kentzeko makinarekin.

— Igeltserotza lan txikiak egitea: arketak, zuloak tapatzea, zintarriak konpontzea, eta abar.

— Elizako erlojuaren mantentze lanak.

— Obretako eta mantentze-lanetako eremuak planifikatu, kudeatu eta koordinatzea beharrak aztertuz eta instrukzio egokiak emanez.

— Bere mendekoei orientatu bai teknikoki eta bai metodologikoki obrak egiteko garaian, plantea daitezkeen eta bere ardurakoak diren arazoak konponduz.

— Hirigintza batzordeko bileratara joan.

— Bere lanpostuak berez dituen funtzioen barnean antzekoak diren beste edozein.

II.  Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Lehiaketa-oposizioan onartua izateko eta hala badagokio parte hartzeko bete beharreko baldintzak hauek dira:

a)  Espainiako edo Europar Batasuneko kide den beste edozein Estatuko nazionalitatea edukitzea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikagarri zaion Estaturen bateko nazionala izatea.

Era berean, espainiarren nahiz Europar Batasuneko Estatukideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude, eta baita ere haren ondorengoek eta ezkontidearenek ere, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude eta hogeita bat urtetik beherakoak edo adin horretatik gorako mendekoak badira. Hori guztia enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeko Testu Bategineko 57. artikuluan esaten dena kontuan hartuz, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako ED bitartez onartua.

b)  16 urte beteta edukitzea eta, hala badagokio, derrigorrezko erretiroaren gehienezko adina ez gainditzea.

c)  Prozesuan parte hartzeko dagokion titulazioa edukitzea edo titulazio hori lortzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerriko titulazioen kasuan, haien homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.

d)  B1 gidabaimena edukitzea.

e)  Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea. Alderdi hau bere garaian egiaztatu beharko da, dagozkion hautaketa-probak eta beharrezko azterketa medikoa gaindituz Udalak horretarako ezarrita dituen zerbitzuetan.         

f)  Espediente diziplinarioaren bitartez Herri Administrazioetako edozein zerbitzutik edo Autonomia Erkidegoetako Konstituzio- edo Estatutu-organoetatik kanporatua ez izana, eta erabaki judizialaren bitartez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen gorputz edo eskalarako edo langile laboralen kasuan burutzen zituzten antzeko zereginak betetzeko kanporatuta edo gaitasungabetuta egon ondoren desgaikuntza osoa edo berezia ez edukitzea. Beste estatu bateko nazionala izanez gero, desgaikuntzazko edo horren pareko egoeran ez egotea eta bere Estatuan baldintza beretan enplegu publikoan sartzea eragotziko dion zigor diziplinario, penal edo antzekoren batean sartuta ez egotea.

Izangaiek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza horiek, eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen beteta eduki beharko dituzte, horiek egiaztatzeko prozedura- fasea zein izango den kontuan hartu gabe.             

III.  Eskarien aurkezpena.

Eskari-orriak Udaleko Sarrera-Irteera Erregistroan emango den eredu ofizialean aurkeztuko dira (Mendizaleen Plaza 1, Elgeta), eta Udalaren web orrian ere eskuragarri dago. www.elgeta.eus.

Lehiaketa-oposizioan onartuak izateko eskari-orriak alkate-lehendakariari zuzenduko zaizkio, eta baztertuak ez izateko, ondorengo baldintzak bete beharko dira:

a)  Bigarren Oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela azaldu beharko dute izangaiek, eskari-orriak aurkezteko epea amaitzen den egunari begira betiere.         

b)  Era berean, lehiaketa fasean baloratzeko merezimenduei buruzko datuak adierazi beharko dituzte. Hautagaiek adierazitako merezimenduak deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean izan beharko dituzte; horrela, ezin izango dira etorkizunezko merezimenduak alegatu, edota aipaturiko data pasa ondoren egiaztatuko direnak.  

Ez da beharrezkoa izango eskari-orria aurkeztean merezimendu guztiak agiri bidez egiaztatzea, baina oposizio faseko kanporatze ariketen amaieran egiaztatzeko eskatuko da, VII. Oinarrian adierazten den bezala.

Ez dira baloratuko eskari-orrian zehatz jasotzen ez diren merezimenduak.

Agiri ofizialean tokirik ez badago, dokumentazio osagarri gisa curriculuma gehitu ahal izango da. 

c)  Izangaiek oposizioko ariketak zein hizkuntza ofizialetan, euskaraz edo gazteleraz, egin nahi dituzten adierazi beharko dute.

d)  Hizkuntza-eskakizuna eskuratua duela egiaztatzen duen agiria ekarri beharko da eskari-orriarekin batera; edo bestela, dauzkan euskara-ezagutzak eskatutako mailari baliozkotuta daudela egiaztatzen duten tituluak edo ziurtagiriak ekarri beharko dira, betiere oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnean indarrean dauzkanak, azterketa egitetik salbuesteko. Hala ere, izangaiek aipatu egiaztagirietako edozein aurkeztu ahal izango dute oinarri hauetan aurreikusten den euskara-ezagutzari buruzko proba egingo den une berera arte, azterketa hori egitetik salbuetsitzat eman ahal izateko helburuarekin.

Hizkuntza-eskakizunekin baliozkotutako tituluak eta ziurtagiriak apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasotzen dira, zeinaren arabera arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua (72 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1997-04-17koa) eta azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan ere jasotzen dira, zeina euskararen ezagutza egiaztatzeko tituluak eta ziurtagiriak baliozkotzeari buruzkoa eta horiek Hizkuntzetarako Europako Erreferentziazko Marko Komuneko mailekin parekatzeari buruzkoa baita (219 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2010-11-15ekoa), apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan ere jasotzen da, euskaraz eginiko ikasketa ofizialak aitortu eta euskarazko hizkuntza titulu eta ziurtagirien bidez egiaztatzea salbuesteari buruzkoa (74 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2012-04-16koa). Era berean, gai hau arautzen duen geroko edozein arautan jasoko direnak.

e)  Izangairen batek ezintasunen bat edukiko balu hautaketa prozesuan zehar kontuan eduki beharko litzatekeena, eskari orrian bertan eskatu beharko du gainerako parte hartzaileen baldintza beretan ariketak egiteko denboran eta baliabideetan zer nolako beharrak dituen, beti ere horrek ez badu probaren edukia indargabetzen ezta exijitutako gaitasun maila murriztu edo kaltetzen ere.

Hautaketa organoak baloratu ahal izan dezan eskatutakoa ematea bidezkoa den ala ez, izangaiak, ezintasun maila kalifikatzeko organo tekniko eskudunak eginiko Txosten Tekniko Medikoa erantsiko dio eskari-orriari, aitortutako ezintasun maila sortu duten urritasun iraunkorrak zehatz-mehatz egiaztatzeko. 

f)  Eskari-orriak, behar bezala beteta, 20 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.      

Urriaren 1eko Herri Administrazioetako Administrazio Prozedurari buruzko 39/2015 Legeko xedapen indargabetzaile bakarreko 2. atalean esaten dena kontuan hartuz, eskari-orriak behar bezala beteta ondorengo tokietako batean aurkeztuko dira:

a)  Elgetako Udaleko Erregistroan, Mendizaleen Plaza 1 zenbakian, Elgetako 20690 posta kodea.

b)  Era berean, eskaera orriak aurkeztu ahal izango dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Orokorraren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen administrazio publikoetako erregistroetan. Eskaerak Elgetako Udalaren Alkate-Lehendakari Jaunari zuzenduko zaizkio eta haiek aurkezteko epearen barruan datatu eta zigilatuko ditu dagokion funtzionarioak.

Antzeman litezkeen egitezko hutsegiteak edozein unetan konpondu ahal izango dira, ofizioz edo interesatuak hala eskatuta.

IV.  Izangaien onarpena.

Eskari-orriak aurkezteko epea amaituta, Alkatetza-Lehendakaritzak ebazpena egingo du Epaimahai Kalifikatzaileko kide titular eta ordezkoak izendatzeko, eta lehiaketa-oposiziorako onartu eta kanporatutakoen behin-behineko zerrendak onesteko. Zerrenda horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta udaletxeko iragarki-taulan jarriko dira ikusgai. Erreklamazioak aurkezteko 10 egun balioduneko epea izango da, Herri Administrazioetako Prozedura Administratibo Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 68.1 artikuluan ezarritakoa betez. Ebazpen horretan, era berean, euskara-proba egitetik salbuetsita dauden izangaien behin-behineko zerrenda jasoko da, aurrez egiaztatuta edukiko baitute, III. Oinarriko d) puntuan aurreikusitakoari jarraiki, eta epe berdina emango da erreklamazioak aurkezteko.

Behin-behineko zerrendak behin betiko bihurtuko dira automatikoki, erreklamaziorik aurkezten ez bada. Erreklamaziorik badago, berriz, beste ebazpen baten bitartez onetsiko dira behin betiko zerrendak, eta aipatutako moduan argitaratuko dira.

Behin-behineko zerrendetatik kanporatuta geratu eta epe barruan zerrenda horien aurkako erreklamazioa aurkezten duten izangaiek kautelaz aurkeztu ahal izango dira probak egitera, planteatutako erreklamazioa egun horretarako erabaki ez bada.

Era berean, behin betiko zerrendetatik kanpo geratu direnak kautelazko izaeraz aurkeztu ahal izango dira probak egitera, betiere kanporatua izanaren aurkako errekur tso a aurkeztuta dutela egiaztatzen badute, eta erreklamazioa egun horretarako erabaki ez bada.

V.  Epaimahai kalifikatzailea.

1.    Izendapena.

Alkate-lehendakariak ebazpena egingo du Epaimahai Kalifikatzaileko kide titular eta ordezkoak izendatuz.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira izendapenak, oposizio-lehiaketan parte hartzeko onartutako eta onartu gabekoen behin-behineko zerrendekin batera.

2.    Osaera.

Lehendakari batek, idazkari batek eta bokalek osatuko dute Epaimahai kalifikatzailea, eta horiek kalifikatuko dituzte hautaketa probak.

Epaimahaikideen kopurua bakoitia izango da, bostekoa gutxienez. Enplegatu publikoak izango dira guztiak, eta deialdi honetan parte hartzeko eskatzen den maila bereko edo handiagoko titulu akademikoa edukiko dute.

Epaimahaikideak izendatzeko, inpartzialtasun eta profesionaltasun printzipioak errespetatu beharko dira, eta gizon eta emakumeen kopurua bera izatera joko da. Era berean, espezialitate printzipioa ere errespetatuko da, eta horren arabera, gutxienez kideen erdiek eduki beharko dute deialdian parte hartzeko eskatzen den jakintza arlo bereko titulazioa.          

Bokaletako bat HAEE erakundeak izendatuko du eta bokalen artean langileen ordezkaritza organoko kide batek egon ahal izango du norbanako gisa, eta bere inpartzialtasuna eta profesionaltasuna bermatuta geratuko da beti.

Deialdian exijitzen diren hizkuntza eskakizunak egiaztatzera bideratutako proba haietarako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bat epaimahaikide izango da.        

Deialdian parte hartzeko eskatzen den ezagutza alor berari dagokion titulazioa daukan udal teknikaririk ez badago, eta espezialitate printzipioa zorrotz betetze arren, beste Udal eta Administrazio batzuei eskatuko zaie laguntza, egoki iritzitako teknikaria, teknikariak edo adituak izendatzea proposatu dezaten.   


3.    Jarduna.

Sektore publikoaren araubide juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak kide anitzeko organoei buruz xedatzen duenarekin bat etorriko da epaimahaiaren jarduna.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23 eta 24. artikuluak aplikatuko zaizkie Epaimahaiko kideei, balizko abstentzio eta errekusatzeari buruzkoak.

Hautaketa probak hasi baino lehen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ebazpena argitaratuko da, eta horren bitartez Epaimahaiko kide berriak izendatuko dira, Legean adierazitako arrazoiren batengatik epaimahaikide izaera galdu duten haiek ordezkatzeko.

Epaimahaiak aholkulari edo enpresa espezialisten laguntza eduki ahal izango du bere lanean egokitzat hartzen dituen azterketei dagozkien probetarako, baina dagozkien espezialitate teknikoetan laguntza ematera mugatuko dira aholkulari horiek.

Bere jarduna baliozkoa izango bada, kide gehienek egon beharko dute epaimahaian, direla titularrak, direla ordezkoak. Epaimahaiak ebatzi ko ditu arau hauek aplikatzerakoan sortzen diren zalantza guztiak, baita aurreikusi gabeko kasuetan egin beharrekoa ere.

Epaimahaiaren jardunari eta/edo argitalpenei alegazioak egin nahi bazaizkie idatziz aurkeztuko dira Elgetako Udal Erregistroan edo Herri Administrazioetako Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legerian aipatzen diren erregistroetako edozeinetan.

Epaimahai Kalifikatzailearen erabakiak publiko egiteko garaian haiek ezagutarazteko egokiena irizten dion bidea erabiliko da.

VI.  Oposizio faseko ariketak.

Lehenengo ariketaren deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki taulan argitaratuko da, azterketa zein egun, ordu eta tokitan egingo den zehaztuta. Hurrengo ariketen iragarkiak, berriz, Elgetako Udalaren web orrian argitaratuko dira: www.elgeta.eus.

Probak oinarri honetan aurreikusitako ordena ez den beste batean egitea erabaki ahalko du epaimahaiak, baita egun berean proba bat baino gehiago egitea ere. Kasu horretan, aurreko azterketa gainditu duten izangaien proba soilik ebaluatuko du.

Azterketa bakoitzerako dei bakarraren bidez deituko dira izangaiak, ezinbesteak bultzatu eta behar bezala justifikatutako eta Epaimahaiak onarturiko kasuetan izan ezik.

Idatzizko ariketak egiterakoan Epaimahaiak neurri egokiak hartuko ditu, beti ere ahal den neurrian, izangaien anonimatua bermatzeko.

Oposizio fasea ondorengo ariketek osatuko dute eta izangaiek ezinbestez gainditu egin beharko dituzte kasu bakoitzean adierazten denaren arabera:

— 1. ariketa: Gai komunei buruzko ariketa, Nahitaezkoa eta kanporatzailea, izangai guztientzat.

Erantzun alternatiboko galdera-sorta egitea izango da, Epaimahaiak horretarako prestatua, I. Eranskineko gai orokorrei buruz.

Ariketa honetan gehienez 10 puntu eskuratuko dira, eta gainditzeko gutxienez 5 puntu beharko dira.

Epaimahaiaren irizpidearen baitan geratzen da ariketa hau egiterakoan gaizki erantzundako galderak zigortzea, hala badagokio.

— 2. ariketa: Gai espezifikoei buruzko ariketa teoriko-praktikoa. Nahitaezkoa eta kanporatzailea, izangai guztientzat.

Bi atal izango ditu: bat teorikoa eta bestea praktikoa. Bi atalak gainditu beharko dira.

*    Atal teorikoa:

Idatziz erantzun beharko dira honekin batera dagoen gai-zerrenda espezifikoari buruz Epaimahaiak prestatutako gaia, gaiak edo galderak.

Atal honetan gehienez 20 puntu eskuratu ahal izango dira, eta gainditzeko gutxienez 10 puntu beharko dira.

*    Atal praktikoa:

Erantsitako gai-zerrenda espezifikoan jasotako gaiei eta/edo lanpostuaren funtzioei buruz Epaimahaiak planteatzen d(it)uen adibide praktikoa(k) erantzutea izango da.

Atal honetan gehienez 20 puntu eskuratu ahal izango dira, eta gainditzeko gutxienez 10 puntu beharko dira.

— 3. ariketa: Proba psikoteknikoak. Nahibadakoa eta ez-kanporatzailea.

Bi atalek osatuko dute proba hau:

3.1.  Postuaren egitekoak betetzeko behar diren trebetasunen inguruan izangaiek dituztenak ebaluatu ahal izateko proba batzuk egingo dituzte.

Proba hauetan gehienez 15 puntu eskuratu ahal izango dira.

3.2.  Jarrerazko probak egingo dituzte, izangaiak postuaren beraren profil tekniko-gizatiarrera zenbateraino egokitzen diren ebaluatzera bideratutakoak.

Proba hauetan gehienez 15 puntu eskuratu ahal izango dira.

— 4. ariketa: Euskara:

Euskararen ezagutza neurtuko da helburu horrekin deitutako ariketa batean, eta oinarri hauetan ezarritako eran aurrez egiaztatuta dutelako ariketa egitetik salbuetsita ez dauden izangaiek parte hartuko dute.

Ariketa hau egitean izangaiari Gai edo Ez Gai kalifikazioa emango zaio.

VII.  Lehiaketa fasea.

Oposizio faseko ariketa kanporatzaileak amaitutakoan, gainditu duten izangaiek, aipatu probak gainditu dituzten izangaien zerrenda argitaratzen den egunaren hurrengotik kontatzen hasita 10 egun balioduneko epean, eskari-orrian alegatutako eta Epaimahaiak lehiaketa fasean kontuan hartuko dituen merezimenduen egiaztagiriak aurkeztuko dituzte.   

Epe horretan, eta ezinbesteko gorabeherengatik izan ezik, izangaiek eskari-orrian alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkezten ez badituzte, Epaimahai Kalifikatzaileak ez ditu kontuan hartuko. Hori ez da eragozpen izango, hala ere, izangaiek hasierako eskabideko faltsutasunagatik izan lezaketen erantzukizunerako.

Honela egiaztatuko dira merezimenduak:         

— Esperientzia, zerbitzuak bete izan dituen enpresak edo Administrazioak egindako ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da, eta kontratuaren iraupena, dedikazioaren portzentajea, kategoria profesionala eta betetako zereginak zehaztuko dira.     

Laneko kontratuaren fotokopia ere baliagarritzat joko da –beti ere horren edukiak aipatzen badu zein lan bete duen–, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak egindako Bizitza Laboralaren Txostenarekin, edo kontratua amaitu deneko data eta iraupen osoa egiaztatzen duen beste edozein agirirekin batera aurkezten bada.

— Prestakuntza ikastaroen egiaztagiriek ikastaroen iraupena zehaztu beharko dute, ordutan edo kreditutan, baita haien edukia ere, baldin eta ikastaroen izenburutik ondorioztatu ezin bada. Ez dira kontuan edukiko iraupenaren berri ematen ez duten prestakuntza ikastaroen egiaztagiriak.

Zehatz-mehatz egiaztatzen ez diren merezimendu haiek ez dira baloratuko, honako oinarrietan esaten dena kontuan hartuz.

Honako merezimendu hauek baloratuko dira:

A.  Prestakuntza osagarria, deitutako lanpostuaren funtzioekin zerikusia duten gaietan edo funtzio horiek betetzeko behar diren trebetasunetan, Epaimahaiaren ustez izangaien lanbide mailako hobekuntzan lagundu ahal izan dutenak. Gehienez 5 puntu eskuratu ahal izango dira.

Afinitate ehunekoak esleitzeko irizpideak finkatu ahalko ditu epaimahaiak, alegia, zenbateraino den baliagarria prestakuntza osagarria postuaren berezko funtzioak betetzeko.

Era berean, epaimahaiaren iritzira geldituko da puntuak banatzeko irizpideak zehaztea, alegatzen eta egiaztatzen den prestakuntzaren arabera.

B.  Esperientzia profesionala, lortu nahi den lanpostukoaren antzeko zereginetan.

Gehienez 12 puntu lortu ahal izango dira, urte bakoitzeko gehienez 3 puntu, eta gehienez 4 urte arte kontuan hartuko da. Denbora tarte laburragoak proportzionalki zenbatuko dira.

Epaimahaiak portzentajeak esleitzeko irizpideak ezarri ahal izango ditu egindako lanen antzekotasunaren arabera, hau da, %100eko antzekotasunak (lortu nahi den lanpostuaren zeregin ia berdin-berdinak), 3 puntu izango ditu urteko, eta proportzionalki jaitsiko da kasu bakoitzean duen antzekotasun portzentajearen arabera.

Izangairen batek esperientzia-aldi batzuk alegatzen baditu eta bere osotasunean hartuta lehen aipatutako lau urte baino gehiago osatzen badute, merezimenduak zenbatzeko garaian kontuan hartuko dira puntuaziorik onuragarriena ematen duten epealdi haiek.

Merezimenduen Lehiaketa Faseko puntu kopuru gorena ez da 20 puntutik gorakoa izango.

Epaimahaiak finkatuko ditu merezimenduak baloratzeko irizpideak, hautagai bakoitzaren merezimenduak baloratu aurretik, objektibotasun printzipioa eta tratua berdina izateko printzipioa bermatzeko.

VIII.  Epaimahaiaren proposamena.

Hautaketa prozesuaren azken kalifikazioa egindakoan, izangai bakoitzarentzat oposizio eta lehiaketa faseen multzoan lortutako puntuazioen batura izango baita, epaimahai kalifikatzaileak gaindituen zerrenda osatuko du puntuazioaren hurrenkeran, puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde izendapena egiteko proposamenarekin batera, eta udaletxeko iragarki taulan argitara emango da.            

Berdinketa gertatuko balitz, ondorengo irizpideen arabera erabakiko da, ezartzen den hurrenkeran, uztailaren 6ko Euskal Funtzio Publikoko 6/1989 Legeko 27.2 artikuluan ezarritakoaren kalterik gabe:

A.  Bigarren ariketako atal praktikoan puntuaziorik handiena.

B.  Bigarren ariketako atal teorikoan puntuaziorik handiena.

C.  Lehenengo ariketan puntuaziorik handiena.

D.  Esperientziaren balorazioan puntuaziorik handiena.

E.  Izangaien artean zozketa.

Epaimahaiak inongo kasutan ez du proposatuko deitutako plaza kopurua baino izangai gehiagoren izendapena.

Ariketa kanporatzaileak gainditu dituzten izangaien zerrenda, baldin eta deitutako plaza/postu kopurua baino gainditu gehiago badira, antzeko postuetan egon daitezkeen langile eziraunkorren beharrak betetzeko erabili ahal izango da, eta hautatutako izangaiak karrerako funtzionario gisa lanpostua jabetzan hartu baino lehen postuari uko egiten dion balizko kasuan ere erabiliko da, edo hurrengo oinarrian aipatzen den formazio eta praktika aldia gainditzen ez duen kasuan ere bai.    

Oposizio fasea amaitu ondoren inongo izangaik ez baditu probak gainditu, Epaimahaiak organo eskudunari proposatuko dio deialdia hutsik deklaratu dezala.

Plaza betetzeko proposatu diren izangaiek, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda argitara ematen den egunaren hurrengotik kontatzen hasita 10 egun balioduneko epean, Lehiaketa-oposizioan parte hartzeko II. Oinarrian exijitzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko, jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak aurkeztuko dituzte.          

Epe horretan, eta ezinbesteko arrazoiak izan ezik, izangaiak ez badu aurkezten dokumentazioa edo ez badu egiaztatzen eskatzen diren baldintzak betetzen dituela, ezin izango da praktikako funtzionario izendatu, eta baliogabe geratuko dira bere jarduera guztiak, hasierako eskabideko faltsutasunagatik izan lezakeen erantzukizunaren kalterik gabe. Kasu horretan, organo eskudunak, ariketa baztertzaileak gainditu eta azken puntuazioaren hurrenkeran hurrengoa denaren aldeko izendapen-proposamena egingo du.            

IX.  Praktiketako funtzionario izendatzea.

Alkatearen ebazpen bidez Epaimahaiak proposatutako izangaia praktiketako funtzionario izendatuko da, II. Oinarrian eskatutako baldintzak agiri bidez egiaztatu ondoren.  

Ebazpen horrek berak onartuko du, bere kasuan, hautaketa prozesu osoa gainditu duten izangaien zerrenda, aldi bateko lan-poltsa gisa erabilia izan dadin, VIII. Oinarrian ezartzen den moduan.

Praktika eta prestakuntza aldian, izangaiak beteko duen lanpostuak asignatuta dauzkan ordainsariak jasoko ditu.          

Praktika aldiak eta prestakuntza aldiak izaera kanporatzailea edukiko dute eta sei hilabete iraungo dute, prestakuntza eta praktika aldia batera doazelarik.

Praktika aldia amaitzen denean, Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra Arloko Zuzendariak txosten bat egingo du praktiketan egon den funtzionarioari buruz eta Giza Baliabideen Zerbitzura bidaliko du. Honako alderdi hauek neurtuko dira txosten horretan: onargarritasuna, analisirako gaitasuna, erabakiak hartzeko gaitasuna, antolamendu-sena, erantzukizun-sena, moldagarritasuna eta lanaren ezagutza. Txosten hori Batzorde batek ebaluatuko du, alegia, Arloko Zuzendariak, Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorretako Buruak eta langileen ordezkari batek osatutako batzordeak, eta fase hau gainditzen duen praktiketako funtzionarioa izendatzea proposatuko du.               

Izangaiak ez badu aipatu denboraldi hori gainditzen, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu eta aldi bateko lan-poltsa bezala erabiltzeko balio dezakeen izangaien zerrenda osatzeko ere bai, Alkateak egingo duen ebazpen arrazoituaren bitartez.

Bai azkeneko suposamendu horretan eta bai proposatutako izangaiak izendapenari uko egiten badio, organo eskudunak praktiketako funtzionario izendatuko du aurreko oinarrian aipatzen den zerrenda osagarrian lehenengo tokian dagoena, oinarri berean adierazten den dokumentazioa aurkezten duenean, eta bederatzigarren oinarri honetan azaltzen den modura jardungo da.

Deskribatutako egoeraren bat berriz gertatzen bada, modu berean jardungo da zortzigarren oinarriko zerrenda osagarria agortzen den arte.

X.  Karrerako funtzionario izendatzea.

Praktiketako funtzionarioak karrerako funtzionario izendatua izango da lanpostuaren titularra den pertsona jubilatzen denean, eta 10 egun baliodunen buruan hartu beharko du bere plaza jabetzan, izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera kontatuta. Alkate-Lehendakariak, justifikatutako arrazoiengatik, epe bereko luzapena eman ahal izango du.

Epea amaitu eta interesatua ez bada Udalera etortzen plaza jabetzan hartzeko, eskubide guztiak galduko ditu eta erabakitako izendapena indarrik gabe geratuko da.

Beharrezko ikusten bada eta egoerak hala aginduta, alkateak hautapen probetan lehen postuan geratu den pertsona behin behineko funtzionari gisa izenda dezake, lan-karga handiagatik beharrezkoa delako (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua EPOE onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretu Legegilearen 10.1.d) artikuluaren baitan), lanpostuaren titularra dena jubilatzen den arte. Une horretan, aipatu 10.1.d) artikuluko behin behineko funtzionari gisa bere postua utziko du behin betiko edo karrerako funtzionari gisa izendatua izango da.

XI.  Datu pertsonalen babesa.

XI.1.  Informazioaren tratamenduak kontuan hartuko du 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa, eta aplikagarri diren bestelako arauak.

Datu pertsonalak hautapen prozesuan parte hartzeko eskaerak kudeatzeko ez besterako erabiliko dira, interesdunak emandako baimenean eta datu tratamenduaren arduradunari aitortutako ahal publikoetan oinarrituta, hain zuzen ere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari eta zirkulazio libreari dagokionez pertsona fisikoak babestekoak, 6.1 artikuluaren a) eta e) letretan xedatutakoaren arabera, hurrenez hurren.               

XI.2.  Bestalde, identifikazio datuak eta hizkuntza-eskakizunak edo haien baliokideak egiaztatzeari dagozkion datuak HAEE erakundeari lagako zaizkio hizkuntza eskakizunen egiaztatze erregistroan alegatutako akreditazio datuak egiazta-tzeko eta hautaketa-prozesuari dagokion hizkuntza eskakizunaren egiaztapen proba behar bezala prestatu eta egiteko, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 99.2 artikuluan esaten dena betez.

XI.3.  Orobat, parte hartzeko eskaeran, izangaiek beren datuak beste administrazio publiko batzuei lagatzeko berariazko baimena eman beharko dute, VIII oinarrian aurreikusitako ondorioetarako. Datu lagapen horren helburu bakar eta esklusiboa izango da administrazio publiko horiek enplegu eskaintzak egin ahal izatea, legez aurreikusi bezala; eta izangaiaren onarpena berariaz jasotzen ez bada, lagapenaren aurka dagoela joko da.        

XI.4.  Datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko, mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera dago, eta horretarako, idatzia bidali behar da Elgetako Udaleko Idazkaritza-kontuhartzailetzara, Mendizaleen Plaza 1, 20690 Elgeta.

XII.  Gorabeherak, legeria aplikagarria eta inpugnatzeak.

Epaimahaiak ahalmena izango du sor litezkeen zalantzak argitzeko eta beharrezkoak diren erabakiak hartzeko oinarrietan eta ordezko gisa aplikatzeko legerian jaso gabeko guztiaz, lehiaketa-oposizioa behar bezala egin dadin.

Oinarri hauek interpretatzeko arazoren bat sortzen bada euskarazko eta gaztelaniazko testuen artean, euskarazko testua hartuko da oinarritzat gorabehera hori konpontzeko, lehen dokumentua hizkuntza horretan idatzi zelako.

Deialdia, oinarriak eta deialditik zein epaimahaiaren jardunetik sortzen diren administrazio egintza guztiak inpugnatu ahalko dira, Herri Administrazioetako Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legeak aipatzen dituzten kasuetan eta moduan.

I ERANSKINA

GAI GOMUNEN PROGRAMA

 1. gaia.      1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak.

 2. gaia.      Funtsezko eskubideak eta betebeharrak, haien bermeak eta suspentsioa.

 3. gaia.      Gorte Nagusiak: Antolamendua eta atribuzioak. Gobernua: Izendapena, iraupena eta erantzukizuna. Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko erlazioak.

 4. gaia.      Euskadiko Autonomia Estatutua: Eduki orokorrak. Euskadiko edo Euskal Herriko Komunitate Autonomoko botereak: Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza eta Lehendakaria.

5. gaia.        Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa. Euskadiko administrazio publikoen eta botereen jardueran genero ikuspegia txertatzeko neurriak.

 6. gaia.      Espainiako erregimen lokala: Printzipio konstituzionalak. Autonomia lokala. Udalerria: kontzeptua, elementuak eta eskumenak. Udalen antolamenduko oinarrizko organoak: Alkatea, Alkateordeak, Udalbatzarra eta Tokiko Gobernu Juntak.

 7. gaia.      Zuzenbide administratiboaren iturriak. Iturrien hierarkia. Konstituzioa. Legea. Botere exekutiboaren xedapen lege-indardunak. Erregelamendua: Kontzeptua, motak eta mugak.

 8. gaia.      Prozedura administratiboa: Xedapen orokorrak. Prozedura administratiboa abiatzearen, ordenatzearen, instruitzearen, bukatzearen eta exekutatzearen gaineko nozio orokorrak.

 9. gaia.      Administrazio Publikoen erantzukizuna.

10. gaia.      Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Entitate lokaletako enplegatu publikoen ordainsariak. Administrazio lokaleko funtzionarioen hautaketa eta hornikuntza. Administrazio lokaleko funtzionarioen erregimen diziplinarioa.

II ERANSKINA

GAI ESPEZIFIKOEN PROGRAMA

11. gaia.      Obretako brigada antolatzea. Lana planifikatzea eta zereginen nondik norakoak.

12. gaia.      Aldamioak jartzeko elementuak eta sistemak. Muntaketa eta elementu osagarriak, mantentzea eta arautegia.

13. gaia.      Igeltserotzako tresna eta lanabesak. Erabilera eta kontserbazioa.

14. gaia.      Eraikuntzan erabiltzen diren materialak. Ezaugarriak, sailkapena eta deskribapena.

15. gaia.      Eraikuntzako makinak eta baliabide osagarriak. Deskribapena eta erabileraren kontrola.

16. gaia.      Urbanizazio lanak. Prozesuaren faseak eta burutzeko erak.

17. gaia.      Zuinketa eta trenkaden eraikuntza: Zereginen ordena, erabilitako materiala eta behar den denbora.     

18. gaia.      Hormigoizko zolatak eta zolaketak. Gauzatzeko moduak, materialak etaerrendimenduak.

19. gaia.      Pareten zarpeatua eta luzitua. Zereginen ordena, materialak, lanabesak eta tresnak.

20. gaia.      Hormigoiaren erabilera ezberdinak eta motak. Obra martxan jartzea, kontrola eta enkofratzea.

21. gaia.      Zolaketak eta alikatatuak. Zereginen ordena, erabilitako materialek eta errendimendua.

22. gaia.      Eraikinen eta hiri altzarien mantenimendua eta kontserbazioa. Irizpenak eta lehentasunak.

23. gaia.      Udal zerbitzu publikoen mantenimendua eta kontserbazioa: Ura, saneamendua, argiak, etab. Ideia orokorrak.

24. gaia.      Lorezaintza. Kimatzea, lur-lantzea, erremintak eta makinaria.

25. gaia.      Materialak eta erremintak pilatzea. Almazenatzea eta antolatzea, makinaria eta erreminten mantenimendua, berrikusteak.

26. gaia.      Irisgarritasun arautegia bide publikoan aplikatzeko: pasabide beheratuak, defentsak, barandak eta hiri altzariak.

27. gaia.      Segurtasuna eta higienea obretan eta lantokietan. Istripu motak, prebentzio neurriak eta segurtasun planen jarraipena. Babes sistemak obretako eta mantentze-lanetako fase desberdinetan. Segurtasun sistema ezberdinen aldizkako kontrolak eta Segurtasunerako arduradunaren erantzukizunak.