3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

Giza Baliabideak

Akats zuzenketa

Akatsak antzeman direnez 2020ko urtarrilaren 16ko 10 zk. duen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020ko plantilla organikoaren eta lanpostuen zerrendaren behin betiko onarpenari buruz argitaratutako iragarkian, testu osoa argitaratzen da berriro:

Errenteriako Udaleko 2020rako lanpostuen zerrenda eta langileen plantila.      

Udalbatzak, 2019ko abenduaren 3an eginiko osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Udalaren 2020ko Aurrekontu Orokorrari, zeinak Udaleko eta Errenteria Musikal Udal Patronatuko langile-plantillak jasotzen baititu. 

Jendaurrean egondako garaian inork ez duenez erreklamaziorik egin, behin-betikotasunez onartuta dago.    

Beraz, apirilaren 18ko 781/1986 Errege Dekretu Legegileak 127. artikuluan eta uztailaren 6ko Euskal Funtzio Publikoari Buruzko 6/1989 Legeak 16. artikuluan jasotakoaren arabera, 2020rako Errenteriako Udaleko lanpostu-zerrenda eta langile-plantila argitaratzen dira.

I eta II eranskinetan jasotzen dira 2020rako lanpostuen zerrendan eta langile-plantilan 2019. urtearekiko eginiko aldaketak.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzi errekurtso jar dezakezu, edota egoki deritzozun beste edozein errekurtso, dagokion Administrazio Auzietarako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz- zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Errenteria, 2020ko urtarrilaren 2a.—Alazne Korta Zulaika, Antolaketa ordezkaria.          (249)

I. eranskina

Lanpostuen Zerrenda (2020ko aldaketak)

2020rako Lanpostuen Zerrendan 2019. urtearekiko eginiko aldaketak (2019-01-28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) ondorengoak izan dira:      

— Eguneratu dira berariazko osagarriaren zenbatekoak lanpostu guztietan.

— Denboraldi baterako lanpostuen zerrenda bat eransten da.

*  Lanpostu berriak edota dotazioen sorrera.

— Administraria (2304): dotazio bat sortu da.

— GGBBko erdi mailako teknikaria (2408).

— Informatika teknikari laguntzailea (2502): dotazio bat sortu da.

— Informatika teknikaria (2603): dotazio bat sortu da.

— Ikusentzunezko eta agertokiko arduradun teknikoa (4117).

— Liburutegiko laguntzailea (4138): lanpostua sortu da 2 dotazioekin.

— Hirigintza, Azpiegitura eta Ingurumeneko administraria (5153).

— Hiri Mantenimenduko administraria (5211).

— Administrari laguntzailea (6012): 2 dotazio sortu dira.               

— Gizarte langilea (6021): dotazio bat sortu da.

— Gizarte Zerbitzuetako koordinatzailea (6024): dotazio bat sortu da.

— Berdintasun teknikaria (6302.1).

— Udaltzaingoko lehen agentea (7103): dotazio bat sortu da.

— Udaltzaingoko agentea (7108): 4 dotazio sortu dira.

*  Lanpostuen edota dotazioen ezabaketa.

— Administraria (3031).

— Hiri Mantenimenduko administrari laguntzailea (5212): lanpostuaren dotazio bat ezabatu da.

— Garbitzailea (5256): 6 dotazio ezabatu dira.

— Goi-mailako teknikaria (6026).

— Udaltzaingoko agentea (7107): 4 dotazio ezabatu dira.

*  Ezaugarriak aldatu zaizkien lanpostuak edota dotazioak.

— Kontuhartzailea (3000): 2019ko LZn ikusitako akatsa zuzendu da.

— Kultur Aniztasuna eta Berdintasuneako administraria (6202): lanpostua Berdintasun azpisailera atxikitzen da.

— Udaltzaingoko agente lehenak (7103) eta agenteak (7107) eta (7108): LZko postu guztien sailkapen-taldea aldatu da.

— Itzultzaile interpretea (4204): lanpostuaren izena aldatu da.

*  Denboraldi baterako lanpostuen zerrenda bat eransten da, honako lanpostu hauekin:

— Patchwork-eko monitorea (4).

— Pintura eta marrazketa tailerreko monitorea (5).

— Dekorazio eta zaharberritze tailerreko monitorea (6).

— Zeramika tailerreko monitorea (7).

— Egur taila tailerreko monitorea (8).

— Etxeetako laguntzaileak (1): 7 dotazio.

— Gizarte Zerbitzuetako koordinatzailea (2).

— Etxeetako laguntzaileak (3): 9 dotazio.

II. eranskina

Langileen plantila (2020ko aldaketak)

2020rako langileen plantilan 2019. urtearekiko eginiko aldaketak (2019-01-28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) ondorengoak izan dira:

A)  Plazen sorrera:

1.  Funtzionarioak:

— 3 administrari, C1 sailkapen taldekoak eta Administrazio Orokorreko eskalakoak, Administrari azpieskalakoak.     

— Administrari laguntzaile bat, C2 sailkapen taldekoa eta Administrazio Orokorreko eskalakoa, Laguntzaile azpieskalakoa.

— Goi mailako teknikari bat, A1 sailkapen taldean kokatua eta Administrazio Bereziko eskalakoa, azpieskala Teknikoa eta Goi Mailako Teknikarien klasekoa.

— Bi gizarte langile, A2 sailkapen taldean kokatuak eta Administrazio Bereziko eskalakoak, azpieskala Teknikoa eta Erdi Mailako Teknikarien klasekoak.

— Erdi mailako teknikari bat, A2 sailkapen taldekoa eta Administrazio Bereziko eskalakoa, azpieskala Teknikokoa eta Erdi Mailako Teknikarien klasekoa.

— Erdi mailako teknikari bat, A2 sailkapen taldekoa eta Administrazio Bereziko eskalakoa, Zerbitzu Berezietako azpieskala eta Betebehar Bereziak dituzten Lanpostuak klasekoa.

— Bi laguntzaile tekniko, C1 sailkapen taldekoak eta Administrazio Bereziko eskalakoak, azpieskala Teknikoa eta Teknikari Laguntzaileen klasekoak.

— Udaltzaingoko lehen agente bat, C1 sailkapen taldean kokatua eta Administrazio Bereziko eskalakoa, Zerbitzu Berezien azpieskalakoa eta Udaltzaingoa eta Laguntzaileak klasekoa.    

— 2 liburutegiko laguntzaile, C2 sailkapen taldekoak eta Administrazio Bereziko eskalakoak, Zerbitzu Berezietako azpieskalakoak eta Betebehar Bereziak dituzten lanpostuen klasekoak.               

B)  Plazen ezabaketa:

1.  Funtzionarioak:

— 6 garbitzaile, PT sailkapen taldekoak eta Administrazio Bereziko eskalakoak, Zerbitzu Berezien azpieskalakoak, Ofizioetako Langileen klasekoak.

2.  Laboralak:

— Arte plastikoetako monitore bat, C1 sailkapen-taldekoa.             

C)  Ondoko lanpostuak iraungitzea deitzen dira:

1.  Funtzionarioak:

— Erdi mailako teknikari bat, A2 sailkapen taldekoa eta Administrazio Bereziko eskalakoa, azpieskala Teknikokoa eta Erdi Mailako Teknikarien klasekoa.

— Garbitzaile bat, PT sailkapen taldekoa eta Administrazio Bereziko eskalakoa, Zerbitzu Berezien azpieskalakoa, Ofizioetako Langileen klasekoa.

2020-LANPOSTUEN ZERRENDA

IZENBURUEN TAULA/

1.  Identifikazioa/ Identificación

1.1.  Egitura kodea.

*  Maila: Sailak.

01: Alkatetza.

02: Lehendakaritza.

03: Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa.

04: Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia.

05: Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua.

06: Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna.

07: Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila.             

08: Udal Hizkuntza Politika.

09: Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak.

*  Maila: Azpisailak.

21: Idazkaritza Orokorra.

22: Zerbitzu Juridikoak.

23: Kontratazio eta Ondarea.

24: Giza Baliabideak.

25: Informatika.

26: Modernizacioa, Informazio Gizartea eta Herritarren Parte-hartzea.

31: Kontabilitatea, Administrazioa eta Zergen Ikuskaritza.

33: Diruzaintza.

41: Kultura.

42: Agiritegia eta Argitarapenak.

43: Liburutegia.

51: Hirigintza.

52: Ingurumena.

53: Hiri Mantenimendua.

61: Gizarte Zerbitzuak.

62: Kultura Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak.

63: Berdintasuna.

71: Udaltzaingoa.

81: Udal Hizkuntza Politika.

91: Hezkuntza.

92: Gazteria.

93: Kirolak.

*  Maila: Zerbitzuak.

241: Lan arriskuen prebentzioa.

311: Udal Zergen Kudeaketa.

331: Zergabilketa.

531: Urak.

532: Elektrizitatea.

533: Obrak.

534: Lorezaintza.

535: Brigada.

536: Aroztegia.

537: Errementaritza.

538: Pintura.

539: Bestelakoak.

811: Euskaltegi.

1.2.  F/L/E.

F: Funtzionaria.

L: Laborala.

E: Behin-behinekoa.

1.3.  L.M. Lanpostu Mota.

S: Bakana.

N: Ez Bakana.

1.4.  D.Z. Dotazio Zenbakia.

Lanpostu bakoitzari dagokion dotazio kopurua.

1.5.  D.M. Dedikazio Mota.

1: Lansaio arrunta.

2: Dedikazio bereizia/bakarra.

3: Lansaio murriztua.

1.6.  P. Probisio sistema.

C: Konkurtso.

L: Izendapen librea.

2.  Eskatutako baldintzak.

2.1.  AD. Administrazioa.

ER: Errenteriako Udala.

NH: Nazional Habilitazioa duten funtzionarioak.

2.2.  S.T. Sailkapen Taldea.

A1, A2, C1, C2, PT: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutoaren 76. artikulua.

2.3.  ES. Eskala.

1: Nazional Habilitazioa.

2: Administrazio Orokorra.

3: Administrazio Berezia.

2.4.  AZ. Azpieskala.

1: Idazkaritza.

2: Kontuhartzailetza-Diruzaintza.

3: Teknikari.

4: Administratiboa.

5: Laguntzailea.

6: Menpeko.

7: Zerbitzu Bereziak.

2.5.  Titulua.

100: Eskolako agiria.

200: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatua.

300: Batxiller titulua edo Teknikoa.

351: Administraritza eta merkataritza, informatika espezialitatean.

352: Eraikuntza eta Obra Zibila arloko goi mailako teknikari titulu hauetako bat: «Hirigintza-proiektuen eta topografia-eragiketen garapena», «Eraikuntza-proiektuen garapena eta aplikazioa», «Eraikuntza-proiektuak» edo «Obra zibileko proiektuak» edo aurreko titulazio baliokideak.       

400: Ingeniaritza Teknikoa, Unibertsitate Diplomatura (edo lizentziaturako lehenengo 3 urteak gaindituak), Arkitektura Teknikoa, LH3 edo baliokidea.

410: Arte eta Humanitatetan erdi mailako titulua.

420: Osasun Zientzietan erdi mailako tit.

421: Erizaintzan Diplomatura, enpresa espezialitatea.

430: Gizarte Zientzietan eta Zuzenbidean erdi mailako titulua.

431: Ekonomia edo Enpresaritzan Diplomatura.

432: Gizarte Lanean Diplomatura.

437: Kazetaritzako gradua, Ikus-entzunezko Komunikazioko gradua edo antzeko graduren bat, edo kazetaritzako lizentziaturako lehen 3 urteak gaindituta izatea.

440: Ikasketa teknikoetan erdi mailako tit.

444: Industria Ingeniaritza Teknikoa.

449: Arkitektura teknikoa.

445: Informatikan Ingeniaritza Teknikoa edo Injineritzako lehenengo 3 urteak gaindituak.

411: Artearen Historiako gradua, Arteko gradua edo artearekin zerikusia duen graduren bat.

500: Doktoretza, Lizentziatura, Ingenieritza, Arkitektura edo baliokidea.

510: Arte eta Humanitatetan goi mailako titulazioa.

520: Osasun Zientzietan goimailako tit.

522: Medikuntza, Empresa espez.

530: Gizarte Zientzietan eta Zuzenbidean goi mailako titulua.

531: Zuzenbidea.

540: Ikasketa teknikoetan goimailako tit.

529: Informatikan Ingeniaritza.

542: Bide, Kanale eta Portuetako Ingeniaritza.

548: Arkitektura.

600: Unibertsitateko Graduaren titulazioa.

601: Zuzenbidea, Politika Zientziak, Ekonomia-Enpresaritza, Merkatu Kontuhartzaile edo Aktuaria.

602: Zuzenbidea, Politika Zientziak eta Administraziokoak, Soziologia, Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritza, Ekonomia, Zientzia Aktuarial eta Finantzak edo dagokion Gradua.     

603: Zuzenbidea, Politika Zientziak eta Administraziokoak, Soziologia edo dagokion Gradua.

604: Historian, Humanitatean edo Dokumentazioan lizentziatura.

605: Ingurumen Zientzietan edo Biologian lizentziatura.

606: Industria Ingeniaritzako, Ingeniaritza Mekanikoko, Ingeniaritza Elektrikoko edo Ingeniaritza Energetikoko goi-mailako titulua edo egoki den gradu edo masterreko titulua, betiere titulu hori Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu badu unibertsitate ikasketa ofizialen irakaskuntzaren antolamendua ezar tzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan aurreikusitako prozeduraren bidez (uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak emandako idazketan).

607: Industria Ingenieritza Teknikoa (mekanikoa, elektronikoa edo elektrikoa) edo obra publikoetan ingenieritza teknikoa (edo dagokien graduak),

700: 39/1997 EDren 37.2 artikuluan exijituriko prestakuntza, Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzuaren Araudia onartzen duena.

701: Behe-tentsio instalatzaile karneta.

2.6.  G.B. Gida Baimena.

Araudian jasotakoak.

2.7.  H.E. Hizkuntz Eskakizuna.

1, 2, 3, 4, TG: 1997ko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan ezarritakoak (apirilak 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria).

2.8.  Der._data.: Derrigortasun Data.

3.  Ordainketa.

3.1.  

N.O. Maila: Norako Osagarriko Maila: 1-tik 30-rako mailak.         

O.B. Osagarri Berezia: 2019 urteari dagokiona.              

4.  Bestelakoak.

4.1.  Egoera.

O: Okupatuta.

OP: Okupatuta, baina titularra ez den norbaitekin.

VR: Hutsik, baina titularraren erreserbarekin.

OV: Hutsik, baino behin-behinekotasunez okupatuta.

V: Hutsik.

4.2.  Titularra.

S: Titularrak betetzen du.

N: Titularrak ez du betetzen.

4.3.  Oharrak.

1: Meritu espezifikoak (uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 17.1 artikulua). Eginiko zerbitzuak: Deialdia aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratzen den egunera arte, Euskal Autonomia Erkidegoko 20.000 biztanletik gorako toki-korporazioetan, gaikuntza nazionala duten funtzionarioei gordetako Idazkari lanpostuan, titular bezala edota administrazio-kontratatu, lan-kontratatu, behin-behineko edo iharduneko langile gisa: 0,20 puntu urte bakoitzeko, 1,20 puntu gehienez. Ikastaroak eta diplomak. Espezialitate juridiko-ekonomiko-administratiboei dagozkien gaiei buruz eginda daukala egiaztatzen duen 40 orduko edo iraupen luzeagoko ikastaro bakoitzeko: 0,05 puntu, 0,30 puntu gehienez.             

2: Meritu espezifikoak (uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 17.1 artikulua). Eginiko zerbitzuak: Deialdia aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratzen den egunera arte, Euskal Autonomia Erkidegoko 20.000 biztanletik gorako toki-korporazioetan, gaikuntza nazionala duten funtzionarioei gordetako Kontuhartzaile lanpostuan, titular bezala edota administrazio-kontratatu, lan-kontratatu, behin-behineko edo iharduneko langile gisa: 0,20 puntu urte bakoitzeko, 1,20 puntu gehienez. Ikastaroak eta diplomak. Espezialitate juridiko-ekonomiko-administratiboei dagozkien gaiei buruz eginda daukala egiaztatzen duen 40 orduko edo iraupen luzeagoko ikastaro bakoitzeko: 0,05 puntu, 0,30 puntu gehienez.           

3: Meritu espezifikoak (uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 17.1 artikulua). Eginiko zerbitzuak: Deialdia aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratzen den egunera arte, Euskal Autonomia Erkidegoko 20.000 biztanletik gorako toki-korporazioetan, gaikuntza nazionala duten funtzionarioei gordetako Diruzaina lanpostuan, titular bezala edota administrazio-kontratatu, lan-kontratatu, behin-behineko edo iharduneko langile gisa: 0,20 puntu urte bakoitzeko, 1,20 puntu gehienez. Ikastaroak eta diplomak. Espezialitate juridiko-ekonomiko-administratiboei dagozkien gaiei buruz eginda daukala egiaztatzen duen 40 orduko edo iraupen luzeagoko ikastaro bakoitzeko: 0,05 puntu, 0,30 puntu gehienez.             

4: Lanpostua ezabatuta geldituko da hutsik gelditzen den unean, 2020ko maiatzean aurrikusita.

700: 39/1997 EDren 37.2 artikuluan exijituriko prestakuntza, Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzuaren Araudia onartzen duena.

701: Behe-tentsio instalatzaile karneta.