3
TOKI ADMINISTRAZIOA

HERNANIKO UDALA

Iragarkia

Hernaniko Udalak, 2019ko abenduaren 19an eginiko Osoko bilkuran, Hernaniko Udalaren 2020-2022 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu du. Planaren testu osoa jendaurrean jartzen da, horren berri izan dezan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Aipatutako agiria plangintza tresna da, ez du maila normatiborik. Plan hau onartzeak ez du inolako eskubiderik sortzen, ez eta betebeharrik administrazioarentzako.          

Erabakia behin betiko da, eta amaiera ematen dio administrazio-bideari. Horren aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute egintza eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu, bi hilabeteko epean, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Epea, argitalpena egiten den hurrengo egunetik aurrera kontatuko da.

Hernani, 2019ko abenduaren 19a.—Xabier Lertxundi Asteasuinzarra, alkatea.               (8110)

Hernaniko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2020-2022.

ATARIKOA

Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrak ezartzen du administrazio publiko bakoitzak Dirulaguntzen Plan Estrategiko bat prestatu behar duela. Plan hori dirulaguntzen gastu publikoaren kudeaketan kudeaketa-elementu gisa eta eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko tresna gisa erabiliko da eta lortu beharreko helburuak eta lortu nahi diren ondorioak aurreikusitako kostuekin eta horien finantzaketarekin erlazionatzea ahalbidetuko du, dirulaguntzen bidez bete beharreko behar publikoak eskura dauden baliabideetara egokitzeko, eta hori guztia dirulaguntza eman aurretik.

Gainera, Legeak jarraipen-sistema bat planteatzen du, helburuen kontrol eta ebaluazioaren bidez. Sistema horrek ahalbidetu behar du lortu nahi den helburuen lorpen-mailara iristen ez diren edo inbertitutako baliabideen mailara egokitzen ez diren dirulaguntzen lerroak aldatu edo ordeztu ahal izatea, eraginkorragoak diren beste batzuekin, edo, hala badagokio, desagerrarazi ahal izatea.

Administrazioaren ikuspegitik, dirulaguntzak interes orokorrekotzat hartzen diren jokabide jakin batzuk sustatzeko teknika bat dira. Era berean, Administrazio publikoaren eta partikularren arteko lankidetza-prozedura bat ere badira, interes publikoko jarduerak kudeatzeko. Izaera askotako dirulaguntzak daude, prozedura konplexuen bidez ematen direnak, eta, beraz, jarraipen eta kontrol eraginkorrak egin behar zaizkie.          

Horrela, Plana dirulaguntzen emanketa gardentasunaren eta aurrekontu-orekaren printzipioak errespetatuz antolatzeko beharrezko osagarri gisa eratzen da.

Plan hau hainbat urtetarako balio dezan prestatu da, eta urtero egin beharreko berrikuspenak egingo zaizkio.

Horiek horrela, Udal honek Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu du. Hona hemen plan horren artikuluak.

I.  KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Hernaniko Udalak eta haren menpeko erakundeek dirulaguntzak ematerakoan honako hauek bete beharko dituzte: Hernaniko Udalean indarrean dagoen dirulaguntzak emateko araudia, Dirulaguntzen Lege Orokorra, Plan hau, dagozkion hitzarmenak eta dirulaguntzak emateko urtero egingo diren deialdien oinarriak.

2. artikulua.

Plan honetan aurreikusitako dirulaguntzak benetan eraginkorrak izan daitezen, urte bakoitzeko udal-aurrekontuetan dagozkion diru-kontsignazioak sartu beharko dira, eta dirulaguntza horiek emateko oinarri arautzaileak onartu beharko dira.

Dirulaguntzak aurrekontuetan jasotzeko eta emateko aurrekontu-egonkortasuneko helburuak bete beharko dira; eta, beraz, onartuko diren aurrekontu kontsignazioak eta dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak uneoro helburu horietara egokitu beharko dira.

3. artikulua.

Dirulaguntza Plan Estrategiko hau onartzeak ez du inolako eskubiderik sortzen onuradun izan daitezkeen haientzat, eta ezingo dute inolako kalte ordainik edo konpentsaziorik eskatu Plana ez bada bere horretan betetzen.          

4. artikulua.

Udalak deialdi publiko bidez edo lankidetza-hitzarmenak izenpetuz emango dizkie dirulaguntzak pertsona, elkarte edo erakunde pribatuei, onura publikoko edo gizarte-intereseko jarduerak egiteko edo udal eskumeneko helburu publikoak lortzeko. 
               

5. artikulua.

Hauek dira Plan honen printzipio orokorrak:

— Publizitatea eta lehia askea, funts publikoen banaketan objektibotasuna, gardentasuna, publikotasuna, lehia eta berdintasuna bermatzen dituen aurretiazko deialdi baten bidez, alde batera utzi gabe dirulaguntzak zuzenean emateko aukera ere egongo dela, aplikatu beharreko arauan ezarritakoaren arabera, eta aurrez dagokion aurrekontu-kontsignazioa izanda.

— Dirulaguntzak deialdian aurrez ezarritako irizpide objektiboen arabera ematea, onuradun izan daitezkeenek irizpide horiek zein izango diren aldez aurretik jakingo dutela bermatzeko.

— Eraginkortasuna jarritako helburuak betetzerakoan eta efizientzia baliabide publikoak esleitzerakoan, kuantitatiboki eta kualitatiboki justifikatuta.

— Dirulaguntza eskatzen duten erakundeen helburuak diruz lagundutako jardueretan berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioetara egokitzen direla kontrolatzea eta aztertzea.

— Plan Estrategikoaren egokitasuna etengabe egiaztatzea. Hau da: Plana termino sozialetan justifikatzea. Planak kontuan hartzen dituen herritarren beharrak. Finantza gaitasuna. Arlo horretako udal eskumenaren azalpena.

— Dirulaguntza-deialdiek udal-intereseko helburu sozialak sustatuko dituzte, hala nola emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna nahiz euskararen ezagutza eta erabilera.

6. artikulua.

Laguntzak edo dirulaguntzak emateko, eta beraz, Dirulaguntzen Plan Estrategikoa gauzatzeko eskumena duen organoa indarrean dagoen eskuordetze- araubidearen arabera zehaztuko da. Beraz:

— Dirulaguntza programak aurrekontu zuzkidura egokia eta nahikoa egotearen baldintzapean egongo dira.

— Dirulaguntzak edo zuzeneko dirulaguntzak (hitzarmenak) eman aurretik gastua onartu beharko da, Hernaniko Udaleko aurrekontu arauetan aurreikusitakoaren arabera.     

— Eta, azkenik, dirulaguntzak eman aurretik, dirulaguntzak ematea arautzen dituzten arauak edo oinarriak onartu beharko dira.

II.  KAPITULUA

PLANAREN EDUKIA

7. artikulua.  

Hernaniko Udalak eta haren mendeko erakundeek dirulaguntzak ezarriko dituzte urtero, honako ildo estrategiko eta jarduera-helburu espezifiko hauen arabera:

*  1. Lerro estrategikoa. Gizarte ekintza.

Helburu estrategikoa:

— Hernaniarren bizi kalitate eta gizarte ongizate mailak igotzea. Arreta berezia jarrita zaurgarritasun-egoeran dauden kolektiboen bizi-baldintzak hobetzean (adineko emakumeak, migratzaileak, guraso bakarreko familiaburuak, aniztasun funtzionala duten pertsonak, indarkeria matxista jasan duten emakumeak, iraupen luzeko langabetuak...).

— Genero berdintasuna, emakume eta gizonen arteko parekidetasuna lortzera begira.

— Hirugarren adineko pertsonei arreta duina bermatzea egoitzan.

Ekimen zehatzak:

— Gizarte zerbitzuetako baliabideei eta horiek eskuratzeko bideei buruzko informazioa ematea, emakumeek eta gizonek eduki ditzaketen egoera, behar eta interes berezituei arreta jarrita.

— Gizarte kalte-beratasun egoeran daudenen oinarrizko beharrei, behar zehatz eta ezohikoei, norbanakoei eta familiakoei erantzutea eta zaurgarritasun-egoeran dauden kolektiboen (adineko emakumeak, migratzaileak, guraso bakarreko familiak, aniztasun funtzionala duten pertsonak, indarkeria matxista jasan duten emakumeak, iraupen luzeko langabetuak...) bizi-baldintzak hobetzeko eta pobreziaren feminizazioarekin amaitzen laguntzeko neurriak hartzea.

— Zailtasun- edota arrisku-sozialeko egoera txikitzeko edo desagertzeko lan egitea. Arazoak edo zailtasunak agertzea ekiditea, arrisku faktoreak antzemandakoan modu prebentiboan esku hartuz.

— Hernaniko enpresek langabezian dauden pertsonak merkatu arruntean kontrata ditzaten erraztasunak jartzea.

— Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimena, erakundeekiko jarduera koordinatua eta gizarte parte hartze aktiboa sustatzea, emakumeen parte-hartze soziala handitzeko neurriak hartuz.    

— Jubilatuen elkarteek eta emakumeen elkarteek jarduerak egitea sustatzea eta elkartzeko erabiltzen dituzten lokalak mantentzen laguntzea.

— Etxebizitzen alokairu soziala bultzatzea, herritarrei oro har, eta gazteei bereziki etxebizitza alokatzeko laguntzak emanez.         

— Giza eskubideak eta bizikidetza sustatzea.

— Mikrokreditu programa bat garatzea, gizarte mailako beharrizan larriei erantzuteko, emakumeek eta gizonek eduki ditzaketen egoera, behar eta interes berezituei erantzuteko.

Exekuzio epea: Urterokoa.

Finantzaketa iturriak: Udalaren funts propioak, udal-aurrekontuaren eta beste erakunde publiko batzuen dirulaguntzen kontura.

*  2. Lerro estrategikoa. Hezkuntzaren sustapena.

Helburu estrategikoa:

— Hezkuntza-berrikuntza sustatzea eta udalerriko kultura-eskaintza hobetzea, udalerriko bizilagunei oro har gai hauekin lotutako jarduera eta proiektuak zuzenduz: hezkuntza, kultura, berdintasuna, ingurumen- aniztasuna eta inklusibotasuna.

— Herrian garatuko diren hezkuntza-egitasmoak hezkidetzaileak izatea, pertsonen arteko tratu onak eta parekideak sustatuko dituztenak, eta indarkeria matxista prebenituko dutenak.

Ekimen zehatzak:

— Hezkuntza arautuaren eremuan Hernanin lanean ari diren irabazi asmorik gabeko ikastetxeen jarduerak eta proiektuak finantzatzeko dirulaguntzak ematea.   

Exekuzio epea: Urterokoa.

Finantzaketa iturriak: Udalaren funts propioak, urteroko aurrekontuaren kontura.

*  3. Lerro estrategikoa. Kultura dinamizazioa.

Helburu estrategikoa:

— Udalerriko kultur sarea babestea, zabaltzea eta sustatzea, inplikatutako eragileen profesionaltasuna bultzatuz eta kultur sorkuntzari laguntzeko ereduak sendotuz.

— Kultura, arte nahiz bestelako sorkuntza-ekoizpenetan emakumeen ikusgarritasuna eta parte-hartzea sustatzea.

— Sexu-genero, rol eta estereotipo tradizionalak zalantzan jartzea.

Ekimen zehatzak:

— Udalerriko kultur sarea babestea, zabaltzea eta sustatzea, kultur sorkuntzari laguntzeko ereduak sendotuz.

— Herritarrei oro har zuzendutako ondorengo diziplinetako sorkuntzara, ekoizpenera eta kultur hedapenera bideratutako programa eta jarduerak babestea, zabaltzea eta sustatzea: musika, dantza, antzerkia, folklorea, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, argitalpenak eta abar.

— Gazteen parte hartzea babestea, zabaltzea eta sustatzea gazteentzako jarduerak antolatuz.

— Euskal historiaren eta kulturaren balore propioak transmititzeko programak edota jarduerak babestea, zabaltzea eta sustatzea.

— Irabazi asmorik gabeko elkarteen jarduera eta udalerriaren interes orokorrean eragiten duten jarduerak babestea.

Exekuzio epea: Urterokoa.

Finantzaketa iturriak: Udalaren funts propioak, urteroko aurrekontuaren kontura.

*  4. Lerro estrategikoa. Euskararen sustapena.

Helburu estrategikoa:

— Euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea eta normalizatzea, hizkuntzaren ezagutzan, erabileran nahiz transmisioan generoaren eragina kontuan hartuta.

Helburu zehatzak:

— Adin nagusikoei euskara ikasteko erraztasunak eskaintzea.

— Merkataritzan eta enpresetan euskararen erabilera sustatzea.

— Gazteak aktibatzea eta motibatzea hainbat arlotan euskara erabiltzeko.

— Tokiko euskarazko komunikabideen bideragarritasuna bermatzea.

— Euskararen erabilera normalizatzeko udal jarduera zehatzetan laguntzea.    

Exekuzio epea: Urterokoa.

Finantzaketa iturriak: Udalaren funts propioak, urteroko aurrekontuaren kontura.

*  5. Lerro estrategikoa. Kirolaren sustapena.

Helburu estrategikoa:

— Herritar guztiei beraien kirol-jarduera eskaera asetzeko aukera ematea eta bizi-kalitatea hobetzeko jarduera osasungarriak sustatzea kirol-erakunde, elkarte eta federazioekin elkarlanean arituz eta genero-ikuspegia txertatuz.            

— Kiroleko nahiz jarduera fisikoko jarduera guztietan emakumeen parte-hartzea sustatzea.

— Kirolaren bidez sortu eta indartzen diren genero-rol tradizionalak eta estereotipoak zalantzan jartzea.

Ekimen zehatzak:

— Ahalik eta jende gehienak kirola egitea sustatzea ohitura osasungarri eta gomendagarria den aldetik.

— Elkartegintza sustatzea kirolaren antolaketa eta kirola egitearen ondorioak optimizatzeko.

— Herriko kirol elkarteekin elkarlanean aritzea jarduerak egiteko zein kirol instalazio sarea hobetzeko.         

— Lagatako kirol instalazioen kalitatea hobetzea eta herritarrek horiek erabiltzea.

— Kirol elkarteetan oinarrizko kirol federatua sustatzea. 

— Ikastetxeetan eskola-kirola sustatzea.

— Kirola kalean egitea sustatzea.

Exekuzio epea: Urterokoa.

Finantzaketa iturriak: Udalaren funts propioak, urteroko aurrekontuaren kontura.

*  6. Lerro estrategikoa. Sustapen ekonomikoa eta soziala.

Helburu estrategikoa:

— Garapen ekonomiko jasangarriaren eta enplegu sustapenaren alde egitea, bereziki aintzat hartuta emakumeek lan-merkatuan gaur egun bizi duten egoera (gizonek baino langabezia-tasa altuagoak, lan-baldintza kaxkarrak, etab.).

— Herritar guzien bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko neurriak sustatzea, arreta berezia jarrita zaurgarritasun-egoeran dauden kolektiboetan (adineko emakumeak, migratzaileak, guraso bakarreko familiaburuak, aniztasun funtzionala duten pertsonak, indarkeria matxista jasan duten emakumeak, iraupen luzeko langabetuak...).

— Ingurunearen babesa. Kutsaduraren eraginak.             

Ekimen zehatzak:

— Enplegua sortu eta baliabideen jasangarritasuna bermatzen duten enpresa proiektuak hazten eta finkatzen laguntzea.

— Kalitatezko enpleguaren sorrera sustatzea.

— Hernaniko enpresek langabe dauden pertsonak merkatu arruntean kontrata ditzatela erraztea.

— Udalerriko jarrera ekintzailea dinamizatzea.

— Ingurunearen hobekuntza eta babes ekimenak sustatu. Herritarren artean ingurune praktika egokiak sustatzeko ekimenak.

— Udalerriko etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak hobetzea irisgarritasunari eta kutsadura akustikoari dagokienez.

— Udalerriko auzoetako bizigarritasun-baldintzak hobetzea.           

— Gertuko merkataritza dinamizatzea eta sustatzea.

— Turismoa sustatzea, turismo-operadore publiko eta pribatuekiko loturak indartuz eta eskaintzaren berrikuntza eta dinamismoa bultzatuz.

Exekuzio epea: Urterokoa.

Finantzaketa iturriak: Udalaren funts propioak, urteroko aurrekontuaren kontura.

*  7. Lerro Estrategikoa. Kulturartekotasunaren sustapena.

Helburu estrategikoa:

— Herrian bizi den orok, edonon jaioa dela ere, eskubide berberak izan ditzan bultzatzea.             

— Kulturartekotasuna sustatzea, jatorri eta kultur aniztasuna aberastasun eta aukera gisa ikus dadin lan eginez.

— Emakumeek eta gizonek eduki ditzaketen egoera, behar eta interes berezituak aintzat hartzea.

Ekimen zehatzak:

— Hernanin kulturartekotasuna eta jatorri ezberdinekoei eskubide berdintasunaren alde genero ikuspegitik lan egiten duten irabazi asmorik gabeko elkarteen jarduna diruz laguntzea.

Exekuzio epea: Urterokoa.

Finantzaketa iturriak: Udalaren funts propioak, urteroko aurrekontuaren kontura.

*  8. Lerro Estrategikoa. Internazionalismoa eta txirotutako beste herriekiko elkartasuna.

Helburu estrategikoa:

— Internazionalismoa eta herrien arteko elkartasuna sustatzea.

— Mundu mailako desberdintasunak abiapuntutzat hartuta, lankidetzan eta elkartasunean oinarritutako harremanak bultzatzea herrialde ezberdineko herritarren artean, guztion garapena helburu izanda.

Ekimen zehatzak:

— Nazioarteko lankidetza eskaini txirotutako beste herriei, eta babesa desberdintasunak gainditzeko lanean genero ikuspuntutik diharduten kolektibo eta erakundeei.

— Garapenerako sentsibilizazioa eta hezkuntza, gogoeta egiteko, formazioa sustatzeko eta hernaniarren gaitasun kolektiboak indartzeko baliabide gisa.

Exekuzio epea: Bi urterokoa.

Finantzaketa iturriak: Udalaren funts propioak, urteroko aurrekontuaren kontura.

8. artikulua.

Plan hau hiru eranskinetan egituratzen da, ekitaldirako aurrekontuan aurreikusitako dirulaguntza jardueraren arabera.   

I. eranskinean Hernaniko Udalaren dirulaguntzen jarduera zerrendatu eta xehatzen da, ildo estrategikoa adierazita.

II. eranskinean «Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak» erakundearen dirulaguntza-jarduera xehatzen da, erakunde autonomoa den neurrian.

III. eranskinean Ereñotzuko Toki Entitate Txikiaren dirulaguntza-jarduera xehatzen da, Udalaren menpeko erakundea den neurrian.

9. artikulua.

Eranskin bakoitzak aurrekontuetan aurreikusitako dirulaguntzak antolatzen ditu, irizpide hauen arabera:

Aurrekontu partida.

Xedea. Irizpide horren arabera dirulaguntza zein helburutarako erabiliko den zehazten da, gero helburu hori ebaluatu ahal izateko.

Zenbatekoa. Urteko kontsignazioari dagokiona.

Kudeaketa mota. Irizpide horren bidez dirulaguntza emateko aplikatu beharreko prozedura bereizten da (lehia askea, lankidetza hitzarmena, programa).

Lerroa. Dirulaguntzaren xedea biltzen duen ildo estrategikoa.

Kudeaketaz arduratzen den Saila.

Helburuen betetze-mailaren adierazleak.

III. KAPITULUA

DIRUZ LAGUNDUTAKO PROGRAMEN ERAGINKORTASUNA EBALUATZEA. EMAITZEN KONTROLA ETA AZTERKETA

10. artikulua.

Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren kontrola eta jarraipena urtean behin egingo da, bi alderdi hauetan:

1.  Emandako dirulaguntzen kontrol ekonomiko-finantzarioa, Udaleko Kontu-hartzailetzari esleitua eta indarrean dagoen legerian jasotako baldintzetan egingo dena.           

2.  Planaren kontrola eta jarraipena, helburu hauekin:

— Dirulaguntza lerroak aldatzea edo eguneratzea.

— Zenbatekoak eguneratzea.

— Jarduketa-ildo berriak sartzea.

Jarraipen hori urtero egingo du dirulaguntza ematen duen sail bakoitzeko teknikari arduradunak. Hurrengo ekitaldiko lehen lauhilekoan, justifikazio-memoria egingo da, eta bertan zehaztuko dira lortu nahi diren helburuen betetze-mailari buruzko adierazleak eta balorazio orokorra, bai eta programa mantentzea edo ezabatzea komeni den.              

11. artikulua.

Gardentasuna. Lerro estrategiko bakoitzean emandako dirulaguntza guztiak urtero argitaratuko dira udal webgunean, eta bertan honako hauek adieraziko dira: erakunde hartzailea, zenbatekoa eta diruz lagunduko den proiektua.

IV. KAPITULUA

FINANTZAKETA

12. artikulua.  

Hernaniko Udalak eta haren menpeko erakundeek ematen dituzten dirulaguntzak funts propioekin finantzatuko dira, erakunde bakoitzaren indarreko ekitaldiko aurrekontuetako Iv. eta Vii. kapituluen kontura. 2020 urterako aurreikusitako hasierako zuzkidura honako hau da:

Hernaniko Udala (1 eranskina): 1.259.120 €

Zerbitzu Sozialak (2 eranskina): 468.692 €.

Ereñotzuko T.E.T. (3 eranskina): 44.750 €.

Azken xedapena.

Dirulaguntzen Plan hau indarrean jarriko da planaren testu osoa Toki Araubidearen Oinarrien Legearen 70.2 artikuluak xedatzen duen ondorioetarako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean, eta indarrean jarraituko du Udalaren udalbatzarrak aldatzea edo indargabetzea erabaki arte.

I. ERANSKINA – ANEXO I

HERNANIKO UDALA / AYUNTAMIENTO DE HERNANI

DIRULAGUNTZAK / SUBVENCIONES

1.259.120 €

 

Partida zbk

Nº. de partida.

Azalpena

Objeto

Zenbatekoa

Importe

Deialdi mota

Tipo concesion

Saila

Dpto.

Lerroa

Linea act.

Betetze adierazleak

Indicadores

02.481.01.135.00

DIRULAG. DYA.HITZARMENA
DYA elkartea.

Convenio colaboración asociación DYA

3.500,00

Dirulaguntza izenduna-Zuzena

Directa. Nominativa.

Babes Zibila

I

Jarduera kopurua.

Actividades.

02.480.01.151.10

ETXEBIZITZA BIRGAITZE LANAK. Eraikin partikularretan irisgarritasun, energia aurrezte… lanak sustatzeko diru-laguntza.

Ayudas para Rehabilitación viviendas: accesibilidad y ahorro energético.

0,00

Dirulaguntza-Norgehiagoka

Convocatoria. Concurrencia.

Hirigintza

VI

1- Eskaera kopurua.

Solicitudes

02.481.01.172.20

KARABELEKO ELKARTEA. Insertzio sozialerako elkartea.

Subv. Directa Asociación Karabeleko. Asociación para la inserción social.

12.000,00

Dirulaguntza izenduna-Zuzena

Directa. Nominativa.

Ingurumena

I

Jarduera kopurua.

Actividades.

02.481.02.172.20

HERNANI ZERO ZABOR ELKARTEA. Ingurumenaren zaintzarako jarduerak.

Subv. Directa Asociación Hernani Zero Zabor. Actividades fomento medio ambiente.

8.000,00

Dirulaguntza izenduna-Zuzena

Directa. Nominativa.

Ingurumena

VI

Jarduera kopurua.

Solicitudes

02.481.02.231.01

DIRULAG.LANKIDETZA.GKE.PROIEKTUAK .
Garapen herrialdeetan lankidetza proiektuak sustatzeko. GKE kudeatuak.

Proyectos cooperación en Países en desarrollo.

179.622,00

Dirulaguntza-Norgehiagoka

Convocatoria. Concurrencia.

Gizarte Gaiak

VIII

1- Eskaera kopurua
2- Onuradun kopurua
3- Diruz lagundutako egitasmo kopurua.

Solicitudes/Actividades

02.481.03.231.01

DIRULAG. LANKIDETZA.EUSKAL FONDOA.
Euskal fondoa erakundeak Garapen herrialdeetan kudeatutako proiektuak.

Proyectos cooperación de Euskal Fondoa.

53.653,00

Dirulaguntza izenduna-Zuzena

Directa. Nominativa.

Gizarte Gaiak

VIII

1- Eskaera kopurua
2- Onuradun kopurua
3- Diruz lagundutako egitasmo kopurua.

Solicitudes/Actividades

02.481.03.231.02

DIRULAG: AMHER
AMHER Elkartearekin hitzarmena

Convenio colaboración asociación AMHER

65.000,00

Dirulaguntza izenduna-Zuzena

Directa. Nominativa.

Gizarte Gaiak

VII

1- Diruz lagundutako egitasmo kopurua
2- Ahokularitzara bideratutako
diru portzentaia.

Actividades.

02.481.02.231.03

ALOKAIRU DIRULAG-GAZTERIA
Etxebizitza alokairua laguntzeko. Gazteak

Ayudas alquiler vivienda jovenes.

0,00

Dirulaguntza-Norgehiagoka

Convocatoria. Concurrencia.

Gazteria

I

1-Eskaera kopurua mantentzea : 50 eskaeratik gorakoa izatea.
2-Eskaera onartuen kopurua mantentzea: 40tik gorakoa izatea.
3-Eskaera onartuen %
50a emakumeak izatea.
4-Aurreko deialdiko onuradun ere izatea: onartutako eskaeren %
50.

Solicitudes/Actividades/Genero

02.481.02.231.04

ALOKAIRU DIRULAGUNTZAK HELDUAK
Etxebizitza alokairua laguntzeko. Helduak.

Ayudas alquiler vivienda adultos (no jovenes).

0,00

Dirulaguntza-Norgehiagoka

Convocatoria. Concurrencia.

Gazteria

I

1-Eskaera kopurua mantentzea : 30 eskaeratik gorakoa izatea.
2-Eskaera onartuen kopurua mantentzea: 18tik gorakoa izatea.
3-Lagundutako kontratuen iraupena 4 urtetik gorakoa izatea: lagundutako kontratuen %
50ean.

Solicitudes/Actividades

02.481.01.241.00

BERRIAK ELKARTEA-HITZARMENA
BERRIAK merkatari elkartearekin hitzarmena

Convenio colaboración asociación comerciantes BERRIAK

27.000,00

Dirulaguntza izenduna-Zuzena

Directa. Nominativa.

Sozioekonomia

VI

1-Ekintza kopurua.
2-Bazkide kopurua.

Actividades./Número socios.

02.481.01.323.00

DIRULAG: IKASTETXEAK KANPOKO EKINTZ
Eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeko

Ayudas Centros escolares. Programa Actividades extraescolares.

18.400,00

Dirulaguntza izenduna-Zuzena

Directa. Nominativa.

Hezkuntza

II

1.Onuradun bakoitzak jasotzen duen kopurua.
2.Justifikazio memorien egokitasuna

02.419.01.326.03

DIRULAG. HELDUEN HEZIKETA IRAUNKORRA
Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA

Aportación el centro Programa Enseñanza adultos.

3.577,00

Dirulaguntza izenduna-Zuzena

Directa. Nominativa.

Hezkuntza

II

1.Justifikazio memorien egokitasuna

02.481.01.334.00

DIRULAG: KULTURA (NORGEHIAGOKA)
Kultur jarduerak antolatzeko

Actividades culturales asociaciones locales.

82.000,00

Dirulaguntza-Norgehiagoka

Convocatoria. Concurrencia.

Kultura

III

1-Eskaera kopurua.
2-Ekintza kopurua.
3-Partehartzeile kopurua.

 

DIRULAG. ARTE SORKUNTZA
Arte sorkuntzarako bekak

Beca para creaciones artísticas.

10.000,00

Dirulaguntza-Norgehiagoka

Convocatoria. Concurrencia.

Kultura

III

1-Eskaera kopurua.

02.481.02.334.10

DIRULAG: AUZO ELKARTEAK
Auzoetako kultur jarduerak antolatzeko

Actividades culturales asociaciones de vecinos.

120.000,00

Dirulaguntza-Norgehiagoka

Convocatoria. Concurrencia.

Kultura

III

1-Eskaera kopurua.
2-Ekintza kopurua.
3-Partehartzeile kopurua.

02.481.01.334.20

DIRULAGUNTZA: MUSIKA BANDA
Hitzarmena. Musika Banda.

Convenio colaboración asociación Banda Musika

83.459

Dirulaguntza izenduna-Zuzena

Directa. Nominativa.

Kultura

III

1-Ekintza kopurua.

Actividades anuales

02.481.01.334.30

DIRULAGUNTZA: TXISTULARI BANDA
Hitzarmena. Txistulari Banda.

Convenio colaboración asociación Banda Txistularis.

38.813,00

Dirulaguntza izenduna-Zuzena

Directa. Nominativa.

Kultura

III

1-Ekintza kopurua.

Actividades anuales

02.481.01.335.00

DIRULAG: EUSKARA (NORGEHIAGOKA).
Euskara sustatzeko laguntzak.

Ayudas a asociaciones locales de ambito fomento euskara.

54.000,00

Dirulaguntza-Norgehiagoka

Convocatoria. Concurrencia.

Euskara

IV

1.Onuradun kopurua: orokorra eta dirulaguntza mota bakoitzeko.
2.Emandako diru kopurua: orokorra eta dirulaguntza mota bakoitzeko

Beneficiarios

02.481.02.335.00

DIRULAG.: EUSKARA (ZUZENAK)
Euskara sustatzeko laguntzak

Fomento euskara asociaciones. Subvenciones directas.

142.200,00

Dirulaguntza izenduna-Zuzena

Directa. Nominativa.

 

IV

1. Programen betetze maila eta justifikazioa: orokorra eta dirulaguntza bakoitzeko.

Beneficiarios

02.480.01.335.10

BEKAK EUSKALTEGIA
Euskara ikasteko bekak.

Programa Becas Euskaltegia.

33.500,00

Dirulaguntza-Norgehiagoka

Convocatoria. Concurrencia.

Euskara

IV

1-Eskaera kopurua.

Solicitudes

02.481.01.341.00

DIRULAG: KIROL EKINTZAK
Kirol ekintzak antolatzeko.

Ayudas asociaciones locales para organización de Actividades deportivas.

55.000,00

Dirulaguntza-Norgehiagoka

Convocatoria. Concurrencia.

Kirola

V

1-Eskaera kopurua.
2-Kirolari kopurua.

Solicitudes/Número de federados

02.481.02.341.01

ESKOLA KIROLA

Programa Eskola Kirola. Ayudas a Centros escolares.

55.500,00

Dirulaguntza izenduna-Zuzena

Directa. Nominativa.

Kirola

V

1-Eskaera kopurua.
2-Kirolari kopurua.

Solicitudes/Número federados

02.481.03.341.00

DIRULAGUNTZAK KIROL KLUBAK.

Convenio colaboración Club deportivos locales.

80.000,00

Dirulaguntza izenduna-Zuzena

Directa. Nominativa.

Kirola

V

1-Eskaera kopurua.
2-Kirolari kopurua.

Solicitudes/Número federados

02.481.04.341.00

 

DIRULAG: KIROL EKIN.EZOHIZKOAK

Otras actividades deportivas.

6.000,00

Dirulaguntza izenduna-Zuzena

Directa. Nominativa.

Kirola

V

1-Eskaera kopurua.
2-Kirolari kopurua.

Solicitudes/Número de federados

05.471.01.441.10

HERNANIKO HIRIBUSA
Udal Garraio zerbitzuaren emakida

Concesión servicio Hiribus de Transporte urbano.

77.896,00

Udal zerb.emakida

Convocatoria. Concurrencia.

Kontratazioa

VI

Erabiltzaile kopurua

Usuarios servicio

10.481.01.912.00

DIRULAGUNTZA ZUZENAK. GOBERNU ORGANUAK

Ayudas directas interés general.

7.000,00

Dirulaguntza izenduna-Zuzena

Directa. Nominativa.

Gobernu Organuak

I

Parte hartzaile kopurua.

Participantes

02.481.03.912.00

ASOCIACIÓN FIARE
Mikrokreditoen programa

Convenio colaboración asociación FIARE para programa microcréditos.

10.000,00

Dirulaguntza izenduna-Zuzena

Directa. Nominativa.

Gobernu Organuak

I

Eskaera kopurua

Solicitudes

02.481.05.924.00

AUZOLAN PROGRAMAK.
Auzolanean egiteko ekimenak

Ayudas asociaciones locales para programa trabajos en auzolan.

25.000,00

Dirulaguntza-Norgehiagoka

Convocatoria. Concurrencia.

Auzoak

VI

1-Eskaera kopurua.
2-Partaideen kopurua.
3-Partaideen generoa.

Solicitudes/Participantes/Genero.

02.480.01.920.30

DIRULAG. KULTUR ONDAREA
Kultur ondarea aztertzeko bekak

Becas investigación sobre patrimonio cultural.

8.000,00

Dirulaguntza-Norgehiagoka

Convocatoria. Concurrencia.

Kultura

III

1-Eskaera kopurua.

Solicitudes.


II. ERANSKINA – ANEXO II

ZERBITZU SOZIALAK ERAKUNDE AUTONOMOA

468.692,00 €

 

Partida
Partida

Azalpena

Objeto

Zenbat

Importe

Kudeaketa

Gestión

Lerroa
Linea

Betetze adierazleak/
Indicadores

Programa

0101 481 01 231 02

GOIZ EGUZKI elkartea. Erretiratuen elkartea./ Financiación Asociación Jubilados GOIZ EGUZKI

15.000,00

Zuzena. Izenduna. /
Directa. Nominativa.

I

Nº de socios/ Bazkideen kopurua
Nº de actividades/ekintzen kopurua
Nº de participantes-actividades/
Parte-hartzaileak ekintzako

Jubilatuen Etxea / Hogar del Jubilado

0101 481 01 231 01

Herriko Elkarteak. Helburu sozialak dituzten jarduerak. / Asociaciones. Organización de actividades.

28.245,00

Zuzena. Izenduna. /
Directa. Nominativa.

I

Nº de socios/Elkartearen bazkideak
Nº de actividades/ekintzen kopurua
Nº de participantes-actividades/
Parte-hartzaileak ekintzako

Oinarrizko Zerbitzu Soziala / Servicios Sociales de Base

0101 480 02 231 01

Pertsonak eta familiak. Egoera larrian dauden kasuetarako. Udalaren zatia / Ayudas situaciones de pobreza. Consignación municipal.

174.500,00

Deialdia. Norgehiagoka /
Convocatoria. Concurrencia

I

Nº de beneficiarios/

Onuradunen kopurua

Oinarrizko Zerbitzu Soziala / Servicios Sociales de Base

0101 480 03 231 01

Pertsonak eta familiak. Egoera larrian dauden kasuetarako. Eusko Jaurlaritzaren zatia / Ayudas situaciones pobreza. Consignación Gobierno Vasco.

226.947,00

Deialdia. Norgehiagoka /
Convocatoria. Concurrencia

I

Nº de beneficiarios/

Onuradunen kopurua

Oinarrizko Zerbitzu Soziala / Servicios Sociales de Base

0101 481 02 231 01

AuzolanBerri kontratazioak. Enpresei diru-laguntzak / Programa AuzolanBerri. Ayudas empresas para la contratación.

24.000,00

Deialdia. Norgehiagoka /
Convocatoria. Concurrencia

I

Kontratazio kopurua

Oinarrizko Zerbitzu Soziala / Servicios Sociales de Base

 

III. ERANSKINA – ANEXO III

EREÑOTZUKO TOKI ENTITATE TXIKIA

44.750,00 €

 

Partida

Azalpena / Objeto

Zenbat

Importe

Kudeaketa
Gestión

Lerroa
Linea

Betetze adierazleak
/Indicadores

01.481.01.334.00

DOBERA EUSKARA ELKARTEA.
Urumeako Kronikaren argitalpena. Latxe aldizkaria.

Convenio.Publicacion de Urumeako Kronika y Latxe aldizkaria.

4.200,00

Zuzena. Izenduna.

Directa. Nominativa.

IV

Irakurle kopurua
lectores.

01.481.01.334.00

DOBERA EUSKARA ELKARTEA-ARANZADI.
Ereñotzuko Kultur eta natur ondarearen azterketa eta dibulgazioa.

Convenio.Investigación y divulgación de valores naturalísticos y culturales del ambito de Ereñotzu.

5.000,00

Zuzena. Izenduna.

Directa. Nominativa.

III

Ekintza kopurua
Actividades.

01.481.01.334.00

OLAK AUZO ELKARTEA.
Auzoko kultur egitaraua osatzea.

Convenio. Programación cultural.

30.000,00

Zuzena. Izenduna.

Directa. Nominativa.

III

Ekintza kopurua
Actividades.

01.481.01.334.00

UR MIA SOLAS ELKARTEA
Kultur ekintzetarako.

convenio. Actividades culturales.

550,00

Zuzena. Izenduna.

Directa. Nominativa.

III

Ekintza kopurua
Actividades.

01.481.01.334.00

UR MIA SOLAS ELKARTEA.
Kirol ekintzak. Bola eta Toka.

Convenio. Actividades deportivas. Bola y Toka.

500,00

Zuzena. Izenduna.

Directa. Nominativa.

V

Ekintza kopurua
Actividades.

01.481.01.334.00

KATILUZAR GURASO ELKARTEA-TXIRRITA ESKOLA.
Eskolaz kanpoko jarduerak.

Convenio. Actividades extra-escolares.

1.500,00

Zuzena. Izenduna.

Directa. Nominativa.

II

Ekintza kopurua
Actividades.

01.481.01.334.00

DIRULAGUNTZA NORBANAKOAK.
Ur hornidura lanak egiteko.

Convenio particulares. Interes general. Acometida de agua.

3.000,00

Zuzena. Izenduna.

Directa. Nominativa.

VI

Interes orokorra
 Interés general.