3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

2020 urtean emango diren Agiritegia eta Argitalpenak saileko dirulaguntzen deialdia. Dirulaguntza lerroa: Errenteria 700 Ekimena / Errenteria Iniciativa 700. BDNS identif.: 484884. 

Azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/ge/es/index).

Agiritegia eta Argitalpenak saileko zinegotzi delegatuak, 2019ko abenduaren 4an, dekretu zka. 3542, ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri espezifikoak eta deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:     

Errenteria 700 Ekimena / Errenteria Iniciativa 700.

Lerro horretarako baimendutako gastua 50.000 eurotakoa da.

Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak eta gainerako agiriak aurkezteko epea berrogei egun naturalekoa izango da. Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/was/ayto/uscserviciociudadanover15web/home.do?ayto=067&hizkuntza=eu) eta agiritegia eta argitalpenak sailean (tfnoa 943.449.610 posta elektronikoa artxiboa@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.  

Errenteria, 2019ko abenduaren 4a.—Iñaki Queralt Coira, Artxibo eta Argitalpenak Azpisaileko zinegotzi delegatua.                    
                (7832)