3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

Kiroletako azpisailak 2020 urtean emango dituen dirulaguntzen deialdia. 5.3. Dirulaguntza lerroa: Errenteriako Ikastetxeak. Eskola Kiroleko Kudeaketa eta Arreta (benjamin, alebin, infantil eta kadete kategoriak). BDNS (Identif.): 485872.    

2020 urtean emango diren Kiroletako azpisailaren dirulaguntzak emateko deialdia. Dirulaguntza lerroa: 5.3. Errenteriako Ikastetxeak. Eskola Kiroleko Kudeaketa eta Arreta (benjamin, alebin, infantil eta kadete kategoriak). 

Azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/ge/es/index).

Alkateak, 2019/11/19ko datarekin, 3364 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2020. urtean eta 2020-2021 ikasturtean zehar dirulaguntzak ematea arautzeko oinarri orokorrak onartu ditu. 

Gizarte Zerbitzuetako saileko zinegotzi delegatuak, 2019/12/10ean, dekretu zkia. 3.590 ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak emateko deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:

5.3. Dirulaguntza lerroa: Errenteriako Ikastetxeak. Eskola Kiroleko Kudeaketa eta Arreta (benjamin, alebin, infantil eta kadete kategoriak).

Lerro horretarako baimendutako gastua 96.900 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean eta amaituko da 2020ko otsailaren 1ean.

Deialdi honi buruzko informazioa interesa duten pertsona edo entitateek eskura dezakete Errenteriako Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/was/ayto/uscserviciociudadanover15web/home.do?de=eu06712337) eta kiroletako azpisailean, galtzarabordako kiroldegian, 2. solairuan (tfnoa.: 943.449.691 – helbide elektronikoa: kirolak@errenteria.eus).               

Errenteria, 2019ko abenduaren 10a.—Alazne Korta, Antolaketako ordezkaria.                (7824)