3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpisailak 2020 urtean emango dituen dirulaguntzen deialdia 1.1. Dirulaguntza lerroa: Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza proiektuak. BDNS (Identif.): 484948.

Azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/ge/es/index).

Alkateak, 2019/11/19ko datarekin, 3364 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2020. urtean eta 2020-2021 ikasturtean zehar dirulaguntzak ematea arautzeko oinarri orokorrak onartu ditu.

Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpisaileko zinegotzi delegatuak, 2019ko abenduaren 3an, dekretu zka. 3518, ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak ematea arautzen duen deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:

Dirulaguntza lerroa: 1.1. Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza proiektuak.

Lerro horretarako baimendutako gastua 80.380 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko 2020ko otsailaren 17tik martxoaren 7ra bitarte (biak barne) izango da.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?de=eu06712338) eta kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpisailean (tfnoa 943.449.596; posta elektronikoa aniztasuna@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.        

Errenteria, 2019ko abenduaren 3a.—Antolaketako ordezkaria.        (7660)