3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

2020 urtean emango diren Berdintasun azpisaileko dirulaguntzen deialdia. Dirulaguntza lerroa: 8.1. Emakumeak: Topaketak eta gizartean parte hartzea 2020-2021 ikasturtean zehar. BDNS (Identif.): 484939.        

Azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/ge/es/index).

Alkateak, 2019/11/19ko datarekin, 3364 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2020. urtean eta 2020-2021 ikasturtean zehar dirulaguntzak ematea arautzeko oinarri orokorrak onartu ditu.

Berdintasun azpisaileko zinegotzi delegatuak, 2019ko azaroaren 27an, dekretu zka. 3464, ebazpenean jasotzen den dirulaguntza ematea arautzen duen deialdia eta honen oinarri zehatzak onartzea erabaki du:

Dirulaguntza lerroa: 8.1. Emakumeak: Topaketak eta gizartean parte hartzea.

Lerro horretarako baimendutako gastua 39.400 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean eta amaituko da 2020ko uztailaren 1ean.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?de=eu06712331) eta berdintasun azpisailean (tfnoa 943.449.576; posta elektronikoa berdintasuna@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.

Errenteria, 2019ko azaroaren 29a.—Aizpea Otaegi Mitxelena, alkatea.            (7659)