3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

Gizarte Zerbitzuak azpisailak 2020 urtean emango dituen dirulaguntzen deialdia. 7.3. Dirulaguntza lerroa: Errenteriako pertsona erretiratuen zortzi elkarteen ekintza programa. 2020-2021 ikasturtea. BDNS (Identif.): 484928.

Azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/ge/es/index).

Alkateak, 2019ko azaroaren 19ko datarekin, 3364 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2020. urtean eta 2020-2021 ikasturtean lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak onartu ditu.           

Gizarte Zerbitzuetako azpisaileko zinegotzi delegatuak, 2019/12/02an, dekretu zka. 3498 ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak emateko deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:

7.3. Dirulaguntza lerroa: Errenteriako pertsona erretiratuen zortzi elkarteen ekintza programa. 2020-2021 ikasturtea.    

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko uztailak 1etik 30a bitarte izango da.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?de=eu06712335 eta gizarte zerbitzuak azpisailean (tfnoa 943.449.604; posta elektronikoa: gizarte.zerbitzuak@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.

Errenteria, 2019ko abenduaren 3a.—Antolaketako ordezkaria.        (7658)