3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

Gizarte Zerbitzuak azpisailak 2020 urtean emango dituen dirulaguntzen deialdia. 7.1 Dirulaguntza lerroa: Gizartekintzan egiten diren jarduerak. BDNS (Identif.):484894.

Azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/ge/es/index).

Alkateak, 2019ko azaroaren 19ko datarekin, 3364 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2020. urtean eta 2020-2021 ikasturtean lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak onartu ditu.           

Gizarte Zerbitzuetako azpisaileko zinegotzi delegatuak, 2019/12/02an, dekretu zka. 3498 ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak emateko deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:

7.1 Dirulaguntza lerroa: Gizartekintzan egiten diren jarduerak 2020.

Lerro horretarako baimendutako gastua 39.000 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean hasiko da eta 2020ko urtarrilaren 31n amaituko da.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?de=eu06712335 eta gizarte zerbitzuak azpisailean (tfnoa 943.449.604 posta elektronikoa: gizarte.zerbitzuak@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.

Errenteria, 2019ko abenduaren 3a.—Antolaketako ordezkaria.        (7656)