3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpisailak 2020 urtean emango dituen dirulaguntzen deialdia. 1.2. Dirulaguntza lerroa: Kultur aniztasunaren inguruko sentsibilizazioa eta kulturarteko heziketaren alorreko ekintzak. BDNS (Identif.): 484950.

Azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/ge/es/index).

Alkateak, 2019/11/19ko datarekin, 3364 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2020. urtean eta 2020-2021 ikasturtean zehar dirulaguntzak ematea arautzeko oinarri orokorrak onartu ditu.

Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpisaileko zinegotzi delegatuak, 2019ko abenduaren 3an, dekretu zka. 3518, ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak ematea arautzen duen deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:

Dirulaguntza lerroa: 1.2. Kultur aniztasunaren inguruko sentsibilizazioa eta kulturarteko heziketaren alorreko ekintzak.

Lerro horretarako baimendutako gastua 26.000 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko 2020ko urtarrilaren 17an eta otsailaren 14era bitarte (biak barne) izango da.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?de=eu06712338) eta kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpisailean (tfnoa 943.449.596; posta elektronikoa aniztasuna@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.        

Errenteria, 2019ko abenduaren 3a.—Antolaketako ordezkaria.        (7655)