3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

Udal Hizkuntza Politika sailak 2020 urtean emango dituen dirulaguntzen deialdia. 4.3. Dirulaguntza lerroa: Bai Euskarari ziurtagiria lortzea. BDNS (Identif.): 484586.

Azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/ge/es/index).

Alkateak, 2019/11/19ko datarekin, 3364 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2020. urtean eta 2020-2021 ikasturtean zehar diru-laguntzak ematea arautzeko oinarri orokorrak onartu ditu.

Udal Hizkuntza Politika saileko zinegotzi delegatuak, 2019/11/22an, dekretu zka. 3399 ebazpenean jasotzen diren diru-laguntzak ematea arautzen duten oinarri espezifikoak eta deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:      

4.3. Diru-laguntza lerroa: Bai Euskarari ziurtagiria lortzea.              

Diru-laguntza lerro honetarako baimendutako gastua 1.000 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 1etik urriaren 31 bitarte izango da, biak barne.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?de=eu06712333 eta udal hizkuntza politika. sailean (tfnoa 943.449.613 ; posta elektronikoa euskara@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.             

Errenteria, 2019ko azaroaren 25a.—Alazne Korta Zulaika, Antolaketako ordezkaria.      (7593)