3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

Udal Hizkuntza Politika sailak 2020 urtean emango dituen dirulaguntzen deialdia. 4.2. Dirulaguntza lerroa: Saltoki eta enpresen errotulazioa eta web orriak. BDNS (Identif.): 484579.  

Azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/ge/es/index).

Alkateak, 2019/11/19ko datarekin, 3364 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2020. urtean eta 2020-2021 ikasturtean zehar diru-laguntzak ematea arautzeko oinarri orokorrak onartu ditu.

Udal Hizkuntza Politika saileko zinegotzi delegatuak, 2019/11/22an, dekretu zka. 3399, ebazpenean jasotzen diren diru-laguntzak ematea arautzen duten oinarri espezifikoak eta deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:      

4.2. Diru-laguntza lerroa: Saltoki eta enpresen errotulazioa eta web orriak.

Errotulaziorako baimendutako gastua 2.000 eurotakoa da, eta web orrientzako, 1.000 euro.

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 1etik urriaren 31 bitarte izango da, biak barne.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?de=eu06712333 eta udal hizkuntza politika sailean (tfnoa 943.449.613 ; posta elektronikoa euskara@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.             

Errenteria, 2019ko azaroaren 25a.—Alazne Korta Zulaika, Antolaketako ordezkaria.      (7592)