3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

Udal Hizkuntza Politika sailak 2020 urtean emango dituen dirulaguntzen deialdia. 4.1. Dirulaguntza lerroa: Alfabetatze - euskalduntze ikastaro homologatuetan parte hartzea. BDNS (Identif.): 484565.   

Azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/ge/es/index).

Alkateak, 2019/11/19ko datarekin, 3364 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2020. urtean eta 2020-2021 ikasturtean zehar dirulaguntzak ematea arautzeko oinarri orokorrak onartu ditu.

Udal Hizkuntza Politika saileko zinegotzi delegatuak, 2019/11/22an, dekretu zka. 3399, ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri espezifikoak eta deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:      

4.1. Diru-laguntza lerroa: Alfabetatze - euskalduntze ikastaro homologatuetan parte hartzea.

Lerro horretarako baimendutako gastua 50.000 eurotakoa da. Egoki den kreditu aldaketaren bitartez kopurua handituko balitz, deialdi honi egozgarria izango den gastuaren baimentze berria egin liteke.

2019-2020 ikasturtean euskarako ikastaro homologatuetan parte hartzeagatik dirulaguntza eskatzeko epea 2020ko ekainaren 22tik uztailaren 3ra bitarte izango da, biak barne, eta 2020ko irailaren 1etik urriaren 15era bitarte, biak barne.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?de=eu06712333 eta udal hizkuntza politika. sailean (tfnoa 943.449.613 posta elektronikoa itzulpen@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.              

Errenteria, 2019ko azaroaren 25a.—Alazne Korta Zulaika, Antolaketa ordezkaria.          (7577)