3
TOKI ADMINISTRAZIOA

URRETXUKO UDALA

Iragarkia

Arautegiak eskatzen duen jendaurreko erakustaldia amaitu eta inolako alegaziorik jaso ez denez, 2019ko urriaren 17an Udalbatzarrak egindako ezohiko Osoko Bilkuran onartutako 2020 ekitaldirako Zerga, Tasa eta Prezio Publikoen Ordenantza Fiskalen aldaketari behin betiko onartuta geratu dira eta 2020 urteko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo dira.          

Urretxu, 2019ko abenduaren 9a.—Jon Luqui Albisua, alkatea.        (7721)

2020KO ZERGA ORDENANTZAK

001.  Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Ondasun Higiezinen Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauko 14.4 artikuluak ematen dion ahalmena erabiliz, ondorengo artikuluan ezarritako terminoetan finkatzen du Zerga honen karga tasa. 

II.  ZERGA-TASA

2. artikulua.

Bai hiri ondasunei eta bai landa ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen zergaren karga tasa, I. eranskinean adierazten den portzentajean geratuko da finkatua.             

III.  OINARRI EZARGARRIA ETA KUOTAK

3. artikulua.

1.  Bai hiri ondasunei eta bai Landa ondasunei, aplikatutako Ondasun Higiezinen Zergaren Oinarri Ezargarria, ondasun horien balio katastrala izango da.               

2.  Zerga honen kuota ateratzeko aurreko puntuetan adierazitako Oinarri Zergagarriei, kasuan kasuan, Ordenantza honetako 2. artikuluan zehaztutako karga tasak aplikatuko zaizkie.               

IV.  KUDEAKETA ARAUAK

4. artikulua.

1.  Zerga honen kudeaketa, likidazio, bilketa eta ikuskapena Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utzi ahal izango dira aldez aurretik Udal Batzarrak erabakitako neurrian. Horretarako, tokatzen den hitzarmena sinatu beharko dute bi erakundeek.

2.  Udalak erabakia hartu ondoren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean emango da argitara.

V.  AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau eta bere eranskinak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean, eta hala jarraituko du indargabetzea edo aldaketa erabaki bitartean.

001.1.  I. eranskina: Karga-tasak

1.  Karga-tasak.

                                                                                                                                                             %

Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, etxebizitzei
dagokiena ................................................................         0,2024

Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, industria on-
dasunei dagokiena ...................................................         0,4391

Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ................                   
.................................................................................         0,9557

001.2.  II. eranskina: Hobariak

2.  II. eranskina: Hobariak.

Zergaren kuota osoaren gainean honako hobari hauek aplikatuko dira hauen alde:

1.  Familia ugariko titularitatea duten subjektu pasiboak, ohiko bizileku izaera duen ondasun higiezinari lotuta, betiere:              

Urteko sarrera gordinak                                                                                                            %

Orokorra 0 - 24.000 ......................................................                90

Orokorra 24.001 - 50.000 .............................................                50

Orokorra 50.001 - 80.000 .............................................                15

Berezia 0 - 24.000 .........................................................                90

Berezia 24.001 - 50.000 ................................................                70

Berezia 50.001 - 80.000 ................................................                40

Dena den, ez da inolako hobaririk aplikatuko, ohiko etxebizitzaren katastroko balioa 160.000 eurotik gorakoa denean eta familiaren urteko diru-sarrera gordinek 80.000 euro gainditzen dituztenean.

Familia ugariei dagokien hobaria aplikatzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a)    Zergaren sortzapen unean hobari hau aplikatu ahal izateko kontuan hartu beharreko kide guztiak Urretxuko udalerrian erroldatuta egotea, gutxienez urtebete lehenagotik.               

b)    Etxebizitzaren katastroko balioa ez izatea 160.000 eurotik gorakoa.

c)    Ohiko etxebizitza izatea.

d)    Hobari hori eskatu egin beharko da, eta urteroko izaera izango du.

e)    Hobari hau ez da bateragarria Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren barneko beste hobari batzuekin.

Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a)    Eskaera-orria.

b)    Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.

c)    Familia ugariaren indarreko titulua.

d)    Bizikidetza Unitate Bereziaren profila egiaztatzeko agiria, hala dagokionean.

e)    Familia unitatearen zinpeko aitorpena, familiako kideetako inork beste etxebizitzarik ez duela adierazten duena.

f)    Familia-unitatea osatzen duten kide guztien azken errenta-aitorpena, edo berori aurkeztu beharrik ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

g)    Familia unitatearen Errolda agiria.

2.  Helburuen artean ondasun higiezina errentan ematea duen erakunde publiko baten esku jarritako etxebizitzaren jabeek kuotan %50eko hobaria izateko eskubidea izango dute. Hobaria jasotzeko eskaria udalean egin beharko du jabeak, erakunde publiko horrekin kontratua egin eta sinatu ondoren.              

Etxebizitza programarako lagatzen dela adieraziz programa kudeatzen duen erakundeak emango duen indarreko dokumentazioa aurkeztu beharko da inguruabar hau egiaztatzeko.  

Hobarien aplikazioari buruzko Arau Komunak:

Hobariak ez dira elkarrekiko bateragarriak. Baldin eta subjektu pasibo batek hobari bat baino gehiago jasotzeko eskubidea badu, horietako hobari bat aukeratu beharko du. Halakorik egiten ez badu, udal-administrazioak subjektu pasiboarentzat onuragarriena den hobaria aplikatuko du.

Eskaria zer zergalditan egin den, zergaldi horren hurrengotik izango dute indarra ematen diren salbuespenek eta hobariek.           

Hobarien aitorpena eta aplikazioa ordaintzera behartuta dauden eta udal zergei dagozkien betebeharretan egunean dauden pertsona zergadunen alde egingo da.          

002.  Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

I.  IZAERA ETA ZERGAGAIA

1. artikulua.

1.  Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, eta zirkulazio baimenean ageri den helbidea Zumarragako udalerrian dagoenean exijitzen da.

2.  Ibilgailua zirkulatzeko gai izango da bidezko erregistro publikoetan matrikulatua izan denean eta haietan oraindik baja emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo matrikula daramatenak ere zirkulatzeko gai izango dira zerga honen ondorioetarako.

3.  Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:

a)  Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baja emanda egon arren, kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla eta.

b)  Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.

II.  SALBUESPENAK

2. artikulua.

1.  Ondoko hauek daude zergatik salbuetsita:

a)  Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.

b)  Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.

Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.

c)  Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.

d)  Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.

e)  Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak, desgaitasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak.

Era berean, salbuetsita daude 14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak, desgaitasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak, eta pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona desgaituek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.

Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira pertsona desgaitutzat:

a’)    Minusbaliotasun maila 100eko 33koa edo handiagoa eta 100eko 65ekoa baino txikiagoa duten pertsonak, mugikortasun murriztuko egoeran badaude. Mugikortasun murriztua dutela ulertuko da abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuak, minusbaliotasun maila aitortu, ezarri eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoak, III. eranskinean jasotzen duen baremoaren A, B edo C letretako egoeretan sartuta daudenean edo baremo horren D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago eman zaizkienean.

b’)    Minusbaliotasun maila 100eko 65ekoa edo handiagoa duten pertsonak.

Aurreko a) eta b) letretan aipatutako pertsonak mugikortasun murriztuko A egoeran badaude 1971/1999 Errege Dekretuak 3. eranskinean jasotzen duen baremoaren arabera, 14 zaldi fiskaleko muga ez zaie aplikatuko, baldin eta ibilgailua gurpil-aulkia eramateko egokituta badago.         

Salbuetsita daude, baita ere, guraso-ahala, tutoretza edo kuradoretza dela-eta ardurapean minusbaliotasun maila 100eko 65ekoa edo handiagoa duen pertsona bat duten pertsonen jabetzako ibilgailuak. Ibilgailu bat baino gehiago badute jabetzan, ibilgailu bakarrak izango du salbuespena.

f)  Herriko garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.     

g)  Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.

2.  Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak aplikatu ahal izateko, interesdunak eskaera bat aurkeztu beharko du ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz, eta alegatu duen guztia egiaztatuko duen dokumentazioa aurkeztuz. Udal Administrazio honek salbuespena aitortu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.           

Aurreko 1. puntuko e) letraren bigarren paragrafoan aurreikusitako salbuespenari dagokionez, interesatuak desgaitasunaren frogagiria eta, hala badagokio, mugikortasun murriztuarena, aurkeztu beharko dizkio zerga ezartzen duen udalari, eta ibilgailua zertarako erabiltzen duen ere justifikatu beharko dio, udalak dagokion ordenantza fiskalean ezarriko duen eran. Aipatutako frogagiriak organo eskudunak emanak izango dira beti.

e) atalaren arabera minusbaliotasuna duen pertsonaren bat ardurapean duten pertsonek udalaren aurrean egiaztatu behar dute minusbaliotasun maila eta minusbaliotasuna duen pertsonarekin duten harremana.

3.  Aurreko atalean jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:

a)  Minusbaliotasuna duten pertsonek gidatutako ibilgailuak.

— NANren fotokopia.

— Minusbaliotasun-ziurtagiria, organo eskudunak emana.             

— Gidabaimenaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea).

— Zirkulazio baimenaren fotokopia, minusbaliotasuna duen pertsonaren izenean.

— Ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia.

— Ibilgailuaren aseguru-polizaren fotokopia, non ohiko gidaria azaltzen den.

— Zinpeko aitorpena, ibilgailua berak bakarrik erabiltzen duela dioena.

b)  Minusbaliotasuna duten pertsonak garraiatzeko ibilgailuak.

— Minusbaliotasuna duen pertsonaren eta ibilgailuaren ohiko gidariaren NANren fotokopiak.

— Guraso-ahala, tutoretza edo kuradoretza tarteko, pertsona minusbaliatua bere kargu edukitzearen egiaztagiria.

— Minusbaliotasun-ziurtagiria, organo eskudunak emana.             

— Zirkulazio baimenaren fotokopia, minusbaliotasuna duen pertsonaren izenean.

— Ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia.

— Ibilgailuaren aseguru-polizaren fotokopia, non ohiko gidaria azaltzen den.

— Zinpeko aitorpena, ibilgailua salbuespenaren onuraduna garraiatzeko bakarrik erabiltzen dela dioena.

c)  Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinaria.

— Zirkulazio baimenaren fotokopia.

— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.          

— Nekazaritzako makinariaren inskripzio txartelaren fotokopia. Edo bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazarita eta Ingurumen Departamentuko Nekazaritzako Makinariaren Erregistro Ofizialean alta eman izanaren ziurtagiria, ibilgailuaren titularraren izenean egina nahitaez.

III.  SUBJEKTU PASIBOAK

3. artikulua.

Honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak: pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorraren 35. artikuluan aipatutako entitateak, zirkulazio baimenean ibilgailua beren izenean ageri denean.

IV.  ZERGALDIA ETA SORTZAPENA

4. artikulua.

1.  Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean. Horrelakoetan, zergaldia ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, eta Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.               

2.  Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.          

V.  ZERGA KUOTA

5. artikulua.

1.  I. eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exijituko da zerga.

2.  Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne. Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da.               

3.  Aurreko apartatuko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, hain zuzen ere, ibilgailu mota desberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki esanda:      

3.1.  Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu mota desberdinen kontzeptua abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, II. eranskinean jasotakoa izango da.

3.2.  Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismotik eratorritakoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.

3.3.  Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.

3.4.  Edozein kasutan ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autobultzatuak.

3.5.  Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotore gisa tributatuko dute.

3.6.  Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramak eta arrastean eramandako atoiek eta erdiatoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.

3.7.  Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, V. eranskinean xedatutakoaren arabera ezarriko da.

VI.  KUDEAKETA ETA LIKIDAZIOA

6. artikulua.

Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga kudeaketan emandako egintzak berrikustea Urretxuko Udalaren ardura da.             

7. artikulua.

Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan, berriz, Udalak urtero egiten duen erroldaren bidez.              

Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira. Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: ibilgailua erosi edo aldatu izanaren frogagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko zenbakia.        

Aitorpen-likidazioa behin bere esku duela, interesatuak bulego kudeatzailean edo entitate laguntzaile batean ordaindu ahal izango du zerga kuotaren zenbatekoa.

Edozein kasutan ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, bulego kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa behar den zenbatekoagatik egin dela, eta aitorpen inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.

8. artikulua.

1.  Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik.    

2.  Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.            

Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko bajak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.

3.  Trafiko Buruzagitzek ez dute baja edo transferentzia espedienterik tramitatuko, aldez aurretik zergaren ordainketa egiaztatzen ez bada.

VII.  BETEBEHAR FORMALAK ETA ZERGA ARLOKOAK

9. artikulua.

Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio baimenean agertzen den helbidea beren ohiko egoitzakoa izan dadin.

VIII.  ERROLDAK

10. artikulua.

1.  Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuotak urte bakoitzeko lehen seihilerokoaren barruan eta Udalak erabakitzen duen kobrantza aldian ordainduko dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eta legeriak aurreikusten dituen edo egoki jotzen diren bestelako baliabideak erabiliz emango da horren berri.  

2.  Aurreko apartatuan araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.      

3.  Errolda edo zergaren matrikula jendaurrean erakutsiko da interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahal izan ditzaten. Horretarako epea 15 egunetakoa izango da, kobrantza aldia hasten denetik aurrera.               

Jendaurreko erakusketaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta subjektu pasibo bakoitzari likidazioa jakinarazteko balio izango du.

IX.  ITZULKETAK

11. artikulua.

Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboak dagokion zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango du Ordenantza Fiskal honen 5.2 artikuluan aipatzen den hainbanaketa aplikatuta.

XEDAPEN GEHIGARRIA

11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, zerga honi Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga urraketa eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau eta bere eranskinak 2020ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.

002.01.  I eranskina: Koefizienteak eta tarifak

                                                                                                                                                             

01 - A. Turismoak.

9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak ..................................           43,40

9tik 11,99 zaldi fiskalera artekoak .................................           88,00

12tik 13,99 zaldi fiskalera artekoak ...............................         147,45

14tik 15,99 zaldi fiskalera artekoak ...............................         212,90

16tik 19,99 zaldi fiskalera artekoak ...............................         281,40

20 zaldi fiskaletik gorakoak ...........................................         353,60

02 - B. Autobusak.

21 plaza baino gutxiagokoak .........................................         199,40

21 plazatik 50 plaza arte .................................................         283,50

50 plazatik gorakoak ......................................................         354,10

03 - C. Kamioiak.

1.000 kg baino gutxiagoko karga baliagarrikoak ...........         100,75

1.000tik 2.999 kg bitarteko karga baliagarrikoak............        199,40

2.999tik 9.999 kg bitarteko karga baliagarrikoak............        283,50

9.999 kg-tik gorako karga baliagarrikoak ......................         354,10

04 - D. Traktoreak.

16 zaldi fiskaletik beherakoak ........................................           41,00

16tik 25 zaldi fiskalera artekoak ....................................           64,40

25 zaldi fiskaletik gorakoak ...........................................         193,15

05 - E. Atoiak eta erdi-atoiak.

1.000 kg baino gutxiagoko karga baliagarrikoak............          41,00

1.000tik 2.999 kg-ra bitarteko karga baliagarrikoak.......          64,40

2.999 kg-tik gorako karga baliagarrikoak ......................         193,15

06 - F. Gainerako ibilgailuak.

Ziklomotoreak ...............................................................           10,85

125 cc-rainoko motoak ..................................................           10,85

125etik 250 cc-ra arteko motoak ....................................           18,50

250etik 500 cc-ra arteko motoak ....................................           37,50

500etik 1.000 cc-ra arteko motoak .................................           76,50

1.000 cc-tik gorako motoak ...........................................         158,60

002.02.  II eranskina: Hobariak

1.  Zerga kuotaren %30eko hobaria izango dute 5 edo plaza gehiagoko ibilgailuek, beti ere indarrean dagoen legeriaren arabera familia ugariaren kontsiderazioa duen familiako kideren bat titular izanik, eta familiaren urteko diru-sarrera gordinak 80.000 euro baino gehiagokoak ez badira.            

Familia bakoitzeko ibilgailu bakarrari emango zaio hobaria.

Honako dokumentazioa aurkeztu behar da:

— Eskaera-orria.

— NAN, AIZ edo eskatzailearen pasaportea.

— Familia ugariaren titulua indarrean.

— Hala badagokio, Bizikidetza Unitate Bereziaren profila egiaztatzeko dokumentazioa.

— Familia unitatea osatzen duten kide guztien azken errenta-aitorpena, edo berori aurkeztu beharrik ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

— Hobaria egiaztatuko duen ibilgailuaren dokumentazioa.

— Familia unitatearen Errolda agiria.

2.  Zerga-kuotaren %100eko hobaria izango dute ibilgailu historikoek edo gutxienez hogeita hamar urte dituztenek, zenbatzen fabrikazio-datatik hasita edo, datu hori ezagutzen ez bada, lehenengo matrikulazioa egin zenetik; edota, bestela, dagokion eredu edo mota hori egiteari utzi zitzaionetik.  

3.  Zerga-kuotaren % 75eko hobaria izango dute motor elektrikoa edota hibridoa duten ibilgailuek (motor elektrikoa eta gasolinazkoa, elektrikoa eta diesela, edo erregai gisa gas naturala, petrolio gas likidotua (GLP), biogasa erabiltzen dutenak), fabrikan bertan homologatuta badatoz eta, mota eta ereduaren arabera, igorpen kutsatzaileak gutxiagotzeko egokitutako katalizagailuak badituzte.

Era berean, hobari bera izango dute, fabrikako homologazioaren arabera, erregai modura gasa erabiltzen duten ibilgailuek, eta igorpen kutsatzaileak gutxiagotzeko mota eta modeloari egokitutako katalizatzaileak dituztenek.     

Orohar, hobaria eskaria egiten den ekitaldiaren hurrengotik aplikatuko da, atzeraeraginik gabe. Dena den, likidazioa ordaintzeko borondatezko epean eskatzen denean zerga-hobaria, hobari hori eman egingo da, zergaren sortzapen-egunean hobaria jasotzeko zehaztutako baldintzak betetzen badira, betiere.     


Interesatuek eskatu egin beharko dituzte hobariak, eta eskabidean ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren arrazoia adierazi behar dituzte, eskatutako hobaria egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuz.

Hobariak ez dira elkarrekiko bateragarriak. Baldin eta hobari bat baino gehiago jasotzeko eskubidea baldin badago, horietako hobari bat aukeratu beharko du. Halakorik egiten ez badu, udal-administrazioak zergadunarentzat onuragarriena den hobaria aplikatuko du.

Hobarien aitorpena eta aplikazioa ordaintzera behartuta dauden eta udal zergei dagozkien betebeharretan egunean dauden pertsona zergadunen alde egingo da.          

003.  Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.  

I.  XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Lurralde Historikoko Herri Ogasunak arautu dituen Foru Arauan, zerga horri buruzko Foru Arauan, eta baita martxoaren 28ko hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga aldatzen duen 2/2017 Foru Dekretu-Arauan aurreikusitakoarekin bat, Hiri Lurren Balioa Gehitzearen gaineko Zerga ezartzen eta eskatzen du ordenantza honekin. Ehunekoen taula eta aplika daitezkeen tarifak jasotzen dituen eranskina ere ordenantza honen atalak dira.   


2. artikulua.

Ordenantza hau udalbarruti osoan aplikatuko da.

II.  ZERGAPEKO EGITATEA

3. artikulua.

Hiri lurren balioak zergaldian izan duen gorakada da zergapeko egitatea, bai hiri lurren jabetza edozein tituluren bidez eskualdatu denean bai hiri lurren jabaria mugatzen duen edozein gozamen-eskubide eratu edo eskualdatu denean.   

Balio gehikuntza horren zehaztapenean kontuan hartuko da 2/2017 Foru Dekretu-Arauan, martxoaren 28koa, hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga aldatzen duenean xedatutakoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 64. zkia., 2017ko martxoaren 31koa).

III.  ERAGIN-EREMUTIK KANPO

4. artikulua.

Ez da zerga honen eraginik izango honako hauetan:

a)  Ez dago zerga honen pean Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako landa-lurtzat jotzen diren lurren balio gehitzea. Beraz, zerga honen eraginpean egongo da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako hiri lurtzat jotzen diren lurren balio gehitzea, kontuan hartu gabe Katastroan edo Zergaren Erroldan halakotzat hartuta dauden edo ez.              

b)  Zerga honen eragin-eremutik kanpo geratuko da, era berean, Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak VIII. tituluaren X. kapituluan araututako araubide berezia aplikagarria zaien eragiketetatik eratorritako eskualdaketak direla-eta hiri lurrek izan duten balio gehitzea, salbu aipatu Foru Arauak 101. artikuluan jasotakoaren arabera egiten diren lurren eskualdaketak, jarduera adar batean sartuta ez daudenean.

Aipatutako lurrak geroago eskualdatzen direnean, aipatu VIII. tituluaren X. kapituluan jasotako eragiketetatik eratorritako eskualdaketak ez du etenaraziko balio gehikuntza gertatu den urteen kopurua.         

c)  Ezkontideek ezkontza sozietateari ondasunak eta eskubideak ekartzen dizkiotenean ez dago zerga ordaindu beharrik, ezta hark ordainketa gisa esleipenak jasotzen dituenean eta ezkontideek ondasun komunen ordainketa gisa elkarri eskualdatzen dizkiotenean ere.

Halaber, ezkontza deuseztu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatuz gero, horren gainean emandako epaia betearazteko ezkontide batek besteari ondasun higiezinak eskualdatzen badizkio edo ezkontideek euren seme-alabei eskualdatzen badizkie, eragiketa ez dago zergaren kargapean, ezkontzaren araubide ekonomikoa edozein izanda ere.

IV.  SALBUESPENAK ETA HOBARIAK

5. artikulua.

1.  Balio gehikuntzak zerga honetatik salbuetsiko dira egintza hauen ondorio direnean:

a)  Zortasun eskubideak eratzea eta eskualdatzea.          

b)  Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauaren 4-2.e) artikuluan zehazten den salbuespena aplikagarri zaien ondasunak eskualdatzea, baldin eta jabeek edo eskubide errealen titularrek frogatzen badute ondasun higiezinak kontserbatzeko, hobetzeko edo zaharberritzeko obrak egin dituztela euren kargura.

2.  Era berean, balio-gehikuntzak zerga honetatik aske geratuko dira zerga ordaindu behar dutenak ondoko pertsona edo erakundeak direnean:        

a)  Estatua, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta lurralde administrazio publikoetako organismo autonomoak eta zuzenbide publikoko antzeko erakundeak.

b)  Zerga aplikatu den udalerria, bertako udal erakunde guztiak eta udala kide duten erakunde guztiak, nahiz lurralde administrazio publikoetako organismo autonomoak eta zuzenbide publikoko antzeko erakundeak.  

c)  Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako erakundeak.             

d)  Gizarte Segurantzaren eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako aurreikuspen sozialeko mutualitateen kudeaketa-erakundeak.

e)  Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokienez.

f)  Gurutze Gorria eta harekin pareka daitezkeen beste zenbait erakunde, arau bidez zehaztuko direnak.

g)  Nazioarteko itun edo hitzarmenetan zerga honen salbuespena aintzatetsi zaien pertsonak edo Entitateak.

V.  SUBJEKTU PASIBOAK

6. artikulua.

1.  Honakoak dira zerga honen subjektu pasiboak:

a)  Irabazi asmoekin lurrak eskualdatzen direnean edo jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealak eratu edo eskualdatzen direnean: lurrak eskuratzen dituen pertsona fisikoa edo juridikoa nahiz Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak 35. artikuluan aipatzen duen erakundea edo, bestela, eskubide erreala zeini eratzen edo eskualdatzen zaion, pertsona huraxe.

b)  Lurrak eskualdatzen direnean edo jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealak eratzen edo eskualdatzean direnean, baldin eta ordain truke egiten bada: lurrak eskualdatzen dituen pertsona fisikoa edo juridikoa nahiz Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak 35. artikuluan aipatzen duen erakundea edo, bestela, eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen duena.

2.  Aurreko idatz-zatiko b) letran aipatutako kasuetan, zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko da lurrak eskuratzen dituen edo, bestela, eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen zaion huraxe, pertsona fisikoa edo juridikoa izan nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 35. artikuluan aipatutako erakundea izan, beti ere zergaduna Espainian egoiliarra ez den pertsona fisikoa edo entitate bat bada, ordezkaria izendatzeko obligaziorik ez badu, edo obligazio hori edukita, ordezkariak solidarioki erantzuten ez badu ordezkatuaren zerga zorra ordaintzeko obligazioari dagokionez.    

3.  Lurrak ohiko etxebizitzaren hipoteka betearazteagatik eskualdatzen direnean, haiek eskuratzen dituen pertsona fisiko edo juridikoa, edo Zergen Foru Arau Orokorreko 35.3 artikuluan aipatzen den entitatea hartuko da zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat.   

Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuetan, ordezkoak ezingo dio zergadunari exijitu ordaindutako obligazio tributarioaren zenbatekoa.

Apartatu honetan aurreikusitako ondorioetarako, ohiko etxebizitzatzat hartuko da urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenak, 87.8 artikuluan halakotzat definitutakoa.              

4.  Martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege-Dekretuak, baliabiderik gabeko zordun hipotekarioak babesteko presako neurriei buruzkoak, 2. artikuluan ezarritakoan sartzen diren zordunek euren etxebizitza zorren ordainez emateagatik egindako eskualdaketetan, ondasun higiezina eskuratzen duen entitatea izango da zergadunaren ordezko subjektu pasiboa, eta ordezkoak ezin izango dio zergadunari exijitu ordaindutako zerga obligazioen zenbatekoa.             

VI.  ZERGA-OINARRIA

7. artikulua.

1.  Zerga honen oinarria hiri-lurren balioaren benetako gehikuntza da, sortzapenarekin batera azaltzen dena, eta gehienez hogei urtean metatutakoa.  

2.  Benetako gehikuntza zenbatekoa den zehazteko, eranskinean jasota dagoen eskalaren araberako ehunekoa aplikatuko zaio lurrak sortzapen-unean duen balioari.

3.  Artikulu honen bigarren zenbakian aipatutako ehunekoa zehazteko hurrengo arauak erabiliko dira:

Lehena.  Zergapetutako eragiketa bakoitzaren balioaren gehikuntza zehazterakoan, artikulu honen 2. atalean ezarritako urteko ehunekoa aplikatuko da, gehikuntza hori agerian jarri den urte-kopurua hartzen duen epe osorako.             

Bigarrena.  Sortzapenaren unean lurrak duen balioari aplikatu behar zaion ehunekoa zein den zehazteko, kasu jakin bakoitzari aplika dakiokeen urteko ehunekoaren eta gehikuntza hori agerian jarri den urte-kopuruaren arteko biderketa egingo da.

Hirugarrena.  Lehen arauari jarraiki eragiketa jakin bakoitzari aplika dakiokeen urteko ehunekoa zehaztu ahal izateko, eta bigarren arauari jarraiki urteko ehuneko hori zenbat urtez biderkatu behar den finkatzeko aintzat hartuko dira, bakar-bakarrik, gehikuntza hori agerian jarri den epeko urte osoak. Horrenbestez, ez dira kontuan hartuko epe horretan izandako urte-zatiak.             

8. artikulua.

Lurrak eskualdatzen direnean, sortzapen unean duten balioa, une horretan Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatutakoa izango da.

Nolanahi ere, balio hori ponentzia onartu ondoren onartutako antolamenduko aldaketak jasotzen ez dituen balio-ponentzia baten ondorioz kalkulatu denean, zerga hori behin-behingoz likidatu ahal izango da. Halakoetan, behin betiko likidazioan lursailen balioa aplikatuko da. Balio hori dagozkion balorazio-prozedurei jarraiki kalkulatuko da, zerga sortu den eguna erreferentziatzat hartuta.

Lursaila, hiri lurra izanik ere, zerga sortzeko garaian katastroko balioa zehaztu gabe badu, katastroko balio hori zehaztean egin ahal izango du likidazioa Udalak, eta, balio hori kalkulatzeko, zerga sortzen den unea hartuko da oinarritzat.               

9. artikulua.

1.  Jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealak eratu eta eskualdatzen direnean, eranskinean jasotzen diren urteko ehunekoak 7. artikuluan definitutako balioaren zatiari aplikatuko zaizkio, betiere Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako eskubide horiek kalkulatzeko finkatutako arauak aplikatzetik ateratzen den ehunekoaren arabera.

2.  Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea, edo lur azpian, azalera eskubide errealik sortu gabe eraikitzeko eskubidea eratu eta eskualdatzen denean, eranskinean jasotzen diren urteko ehunekoak 7. artikuluan definitutako balioaren zatiari aplikatuko zaizkio eskualdaketa?eskrituran finkaturiko proportzionaltasun moduluaren arabera, edo bestela, lur gainean edo lur azpian eraikiko diren solairuen azalera edo bolumena eta haiek behin eraikiz gero eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioaren arabera.    

3.  Nahitaezko desjabetzeetan, eranskinean jasotzen diren urteko ehunekoak lurraren balioari berez dagokion balio justuaren zatiari aplikatuko zaizkio.

VII.  ZERGA KUOTA

10. artikulua.

Zerga oinarriari eranskinean adierazten den karga-tasa aplikatuz lortuko da zerga honen kuota.

VIII.  ZERGAREN SORTZAPENA

11. artikulua.

1.  Zerga sortzen da:

a)  Eskualdaketa egunean, ordain truke edo doan, bizidunen artean edo heriotzagatik, lurraren jabetza eskualdatzen denean.

b)  Eraketa edo eskualdaketa egunean, jabaria mugatzen duen gozamen?eskubide errealen bat eratzen edo eskualdatzen denean.

Gorago xedatutakoaren ondorioetarako, eskualdaketa eguntzat ondokoa hartuko da:

a)  Bizidunen arteko egintza edo kontratuetan, agiri publikoa eman den eguna, eta dokumentu pribatuak direnean, horiek erregistro publiko batean sartu edo inskribatu diren eguna edota duen lanbidea dela-eta funtzionario publiko bati eman zaionekoa.

b)  Heriotzagatik egindako eskualdaketetan, kausatzailea hil zen eguna.

2.  Epaile-ebazpen edo administrazio-ebazpen irmo bidez, lurren eskualdaketa edo lur horien gaineko gozamen-eskubide errealaren eraketa edo eskualdaketa sortarazi duen egintza edo kontratua deuseztatu, desegin edo amaitu dela deklaratzen edo aitortzen bada, subjektu pasiboak eskubidea izango du aurretik ordaindutako zerga itzul diezaioten, baldin eta egintza edo kontratu horrek irabazirik ekarri ez badio eta itzulketa ebazpen irmoa eman zenetik lau urteko epean erreklamatzen badu. Irabaziak izan direla ulertuko da interesatuek Kode Zibilaren 1295. artikuluan jasotakoaren arabera elkarri egin beharreko itzulketak gauzatu behar dituztela justifikatzen ez denean. Nahiz eta egintzak edo kontratuak irabazirik ekarri ez, desegitea edo amaiera zergaren subjektu pasiboak betebeharrak ez betetzeagatik deklaratzen bada, ez da itzulketarik egingo.              

3.  Kontratatzaileek elkarren arteko adostasunez kontratua ondoriorik gabe uzten badute, ez da ordaindutako zerga itzuliko eta egintza zergapeko egintza berritzat joko da. Elkarren arteko adostasuntzat hartuko dira adiskidetze-ekitaldiko bat etortzea eta demandari amore emate hutsa.

4.  Egintzek edo kontratuek baldintzaren bat dutenean tarteko, Kode Zibileko preskripzioen arabera kalifikatuko dira. Etenarazlea bada, zerga ez litzateke likidatuko harik eta berau bete arte. Baldintza suntsiarazlea bada, zerga exijitu egingo litzateke; hori bai, baldintza betetzen denean aurreko ataleko arauaren arabera itzulketa egiteko aukerarekin.     

IX.  KUDEAKETA

12. artikulua.

Subjektu pasiboek Udalari aurkeztu beharko diote, derrigorrez, zergari buruzko aitorpena, Udalak berak eskainitako eredu ofizialaren arabera egina. Eredu horretan jasota egongo dira zerga-zerrendaren elementuak eta kuota finkatzeko ezinbesteko eta derrigorrezko beste datu guztiak. Aitorpena aurkezten den une berean ordaindu beharko da kuota.         

13. artikulua.

Aitorpen hori ondoren adierazten diren epeen barruan aurkeztu beharko da, eta ateratako kuota ordaindu, zergaren sortzapena sortzen den datatik aurrera zenbatuko delarik:

a)  Bizidunen arteko egintzetan, epea hogeita hamar lanegunekoa izango da.

b)  Heriotzagatik egiten diren egintzetan, epea sei hilabetekoa izango da, eta subjektu pasiboak eskatuta urtebeteko mugaraino luzatu ahal izango da.

14. artikulua.

1.  Aitorpenarekin batera, ezarpena sortaraziko duten egintzak edo kontratuak jasoko dituen agiria aurkeztuko da ezinbestez, behar bezala egiaztatuta.

2.  Eskatzen diren salbuespenak edo hobariak ere agiri bidez justifikatu beharko dira.

15. artikulua.

Horietaz gain, zergaren likidazioa egiteko beharrezko iritzitako agiri guztiak eskatu ahal izango dizkie Udal Administrazioak pertsona interesatuei. Agiriok aurkezteko epea hogeita hamar egunekoa izango da, eta beste hamabost egunez ere luzatu ahal izango da, interesatuak eskatuz gero. Eginiko errekerimenduak epe horien barruan betetzen ez dituztenei kasuan kasuko zerga-zehapenak ezarri ahal izango zaizkie, aurkeztu gabeko agiriak aitorpena ikuskatzeko beharrezkoak direnean. Falta diren agiriak interesatuak bere onerako alegatutakoak egiaztatzeko bakar-bakarrik direnean, likidazioa, alegatu bai baina justifikatu ez diren zertzelada horiek kontuan hartu gabe egitea izango du ondorio errekerimendua ez betetzeak.   

16. artikulua.

12. artikuluan xedatutakoa gorabehera, ondoren aipatzen direnek ere Udal Administrazioari derrigorrez eman behar diote zergapeko egitatearen berri, subjektu pasiboentzako finkatutako epe berberak erabiliz:

a)  Zerga Ordenantza honen 6. artikuluko a) hizkian jasotako kasuetan, baldin eta bizidunen arteko negozio juridikoak izan badira, emaileak edo kasuan kasuko eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen duen pertsonak.

b)  Aipatutako 6. artikuluko b) hizkian jasotako kasuetan, eskuratzaileak edo kasuan kasuko eskubide erreala nori eratzen edo eskualdatzen zaion, pertsona horrek.

17. artikulua.

Era berean, notarioek hiruhilabeteko bakoitzaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilabetekoan beraiek baimendutako agiri guztien zerrenda edo aurkibidea igorri beharko diote Udal Administrazioari. Zerga honen zergapeko egitatea udalbarrutian bete dela agerian lagatzen duten egitateak, egintzak edo negozio juridikoak jasoko dira agiri horietan, hilburuko egintzak salbu.


Halaber, epe berberaren barruan igorri beharko dute sinadurak aintzatesteko edo legeztatzeko aurkeztu izan zaizkien egitate, egintza edo negozio juridikoei buruzko agiri pribatuen zerrenda. Artikulu honetan aurreikusitakoa, dena den, ez da izango Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean lankidetzarako ezarritako betebehar orokorraren kalteko.       

18. artikulua.

1.  Udal Administrazioak aitortu ez diren zergapeko egitateen berri duenean, 13. artikuluan adierazitako epeen barruan, interesatuei eskatuko die aitorpena egin dezaten, zerga-arauak haustearen eta horrek ekar ditzakeen zehapenen kaltetan gabe, beti ere.       

2.  Aurreko paragrafoan aurreikusitako errekerimenduak eginda ere, interesatuek ez badituzte egin beharreko aitorpenak aurkezten, espediente bat abiaraziko da ofizioz, Udal Administrazioak eskura dituen datuak erabiliz, eta horien araberako likidazioa egingo du; sarrerak egiteko epeak eta jar daitezkeen helegiteak ere adieraziko ditu Administrazioak, zerga-arauak haustearen eta horrek ekar ditzakeen zehapenen kaltetan gabe, beti ere.

19. artikulua.

Ordenantza honetan araututako zergaren likidazioa, bilketa eta ikuskaritza gauzatzeko, eta gerta daitezkeen zerga mailako arau-hausteak eta kasuan kasuko zehapenak zehazteko Zerga Arau Orokorrari buruzko Foru Arauan aurreikusitakoa aplikatuko da.

20. artikulua.

Ordainketa bermeak:

1.  Zergaren likidaziotik ondorioztatutako zerga obligazioaren ordainketaren benetako berme bezala ordainketari atxikita geratuko da eskualdatutako ondasuna, Zerga Arau Foral Orokorreko 74.1 artikuluan xedatuaren arabera, aplikaziozkoa zaionez testu legal bereko 41 artikuluan adierazia, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen 27/91 Foru Dekretuko 12. artikuluarekiko, edo arau hauek ordezkatzen dituen arauarekiko.

2.  Ezin izango da Jabetzaren Erregistroan inskribatu, zerga honengatik ordaindu beharra duen egintza edo kontratua daukan dokumenturik, baldin eta ez bada aldez aurretik bere ordainketa egiaztatzen, Hipoteka Legeko 254 artikuluan xedatuaren arabera.

3.  Jabetzaren Erregistroan aurkezpen idazpena eginez gero Zergaren ordainketa egiaztatu gabe, kalifikazio eta inskripzioa edo eskaturiko eragiketa esekirik geratuko da, Hipoteka Legeko 255 artikuluak agintzen duen bezala.

X.  XEDAPEN GEHIGARRIA

8. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onartu zuen Foru Araua indarrean dagoen bitartean, honako arau hauek bete beharko dira:

1-a)  Aldi baterako gozamenaren balioa ondasunen balioaren proportzioan egingo da, urtebeteko epe bakoitzeko 100eko 2koa alegia, baina 100eko 70etik gora pasa gabe, beti ere.

b)  Biziarteko gozamenetan, balioa ondasunen balio osoaren %70ekoa dela iritziko da gozamendunak 20 urte baino gutxiago dituenean, eta, adinean gora egin ahala 100eko 1 murriztuko da urteko, balio osoaren 100eko 10ean jarriz muga, beti ere.

c)  Pertsona juridiko batentzat eratutako gozamenak 30 urtetik gorako epea badu edo mugaegunik gabea bada, baldintza suntsiarazle pean dagoen jabetza osoko eskualdaketatzat hartuko da zergei dagokienez.

2.  Jabetza soilaren balioa kalkulatzeko, gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren arteko aldea hartuko da kontuan. Aldi baterako diren biziarteko gozamenen kasuan jabetza soila baloratzeko, aurreko lehen zenbakiko arauetatik baliorik txikiena ematen diona aplikatuko da.           

3.  Erabiltzeko eta bizitzeko eskubide errealen balioa kalkulatzeko, aldi baterako gozamenak edo biziarteko gozamenak –kasuan kasukoak– baloratzeko erabiltzen diren arauak ondasunen zer baliori aplikatu zaizkion ikusi eta balio oso horrexen 100eko 75 hartuko da.

XI.  AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenantza hau eta bere eranskina 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean, eta indarrean egongo dira, harik eta indargabetzeko edo aldatzeko erabakia hartzen den arte.

ERANSKINA

01 - I. Ehunekoen taula.

                                                                                                                                                             %

1 eta 5 urte bitartean .......................................................               3,6

10 urte bitartean .............................................................               3,4

15 urte bitartean .............................................................               3,1

20 urte bitartean .............................................................               2,9

02 - II. aipatutako erabakiaren arabera indarrean dagoen tarifa.

Karga-tasa bakarra: % 12.

004.  Udalerriko jarduera ekonomikoen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek Ordenantza Fiskal honetako koefizienteak eta indizeak finkatu ditu; horretarako, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren Testu Bateratzailea onartzen duen apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 11. artikuluan aurreikusitako ahalmenak erabiliz.

II.  GUTXIENEKO KUOTEN PONDERAZIOA

2. artikulua.

Udalerri honetan zergapetutako jardueretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak zerga honen tarifetan ezarritako gutxieneko kuotak hartu eta 1. eranskinean azaltzen diren koefizienteen arabera gehituko dira, hau da, gehikuntza eta ponderazio koefizienteetan.

3. artikulua.

Udalerrian Zerga honek zergapetutako jarduerak gauzatzen diren lokalean kokapena ponderatzeko, aurreko 2.artikuluaren arabera gehitutako kuotei 2. eranskinean adierazitako indizeak aplikatuko zaizkie, bide publikoak duen kategoria kontutan hartuz.  

4. artikulua.

Gehikuntza-koefizientea eta kokapen-indizea, ordenantza honetako 2. eta 3. artikuluetan finkatu direnak hurrenez hurren, ez zaizkie aplikatuko ez kuota probintzialei, ez kuota bereziei, ezta Foru Errekarguari ere.

5. artikulua.

Aurreko 3.artikuluan aipatutako indizeak aplikatzeko, udalerriko kale, plaza edo auzoak sailkatu egiten dira 2. eranskinean zerrendatutako kategorien arabera.   

III.  ZERGAREN KUOTA

6. artikulua.

Zerga honen tributu-kuota zehazteko, tarifek finkatutako gutxieneko kuotak hartu eta gehitu egin beharko zaizkie Ordenantza honetako 2. eta 3. artikuluen arabera dagozkien indize eta koefizienteak eta, kasua balitz, Foru Errekargua.

IV.  KUDEAKETA ARAUAK

7. artikulua.

1.  Zerga hau kudeatu, kitatu, bildu eta ikuskatzeko gaitasunak Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utzi ahal izango dira, betiere Udalbatza Osoak erabakitako baldintzetan, edukian eta eremuan, eta horretarako dagokion hitzarmena izenpetu beharko da, hitzarmena ondorioak izan behar dituen urtearen hasiera baino lehen sinatuz.

2.  Erabaki eta hitzarmen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira sinatu ondorengo lehen seihilekoaren barruan. Era Berean Aldizkari ofizial horren bidez ere argitaratuko da hitzarmen horien salaketa.

3.  Artikulu honetako 1. zenbakian xedatutakoa horrela bada ere, kuota probintzialei eta bereziei dagokionean Foru Aldundiak izango ditu han adierazitako ahalmenak.          

V.  AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau eta bere eranskinak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean, eta hala jarraituko du indargabetzea edo aldaketa erabaki bitartean.

1. eranskina

Foru Dekretuan finkatutako kuoten gutxieneko kuoten gehikuntza koefiziente bakarra:

— Udal koefizientea: 1,88.

Halaber, zerga hau onartzen duen 1993ko apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 11. artikuluan xedatutakoari jarraituz, negozio-zifraren zenbateko garbiaren araberako ponderazio koefizientea ezarriko da.

2. eranskina

Udalerriko bide publikoen sailkapena eta kokapen indizea:             

— Kategoria: Bakarra.

— Kokapen Indizea: 1.

3. eranskina

HOBARIAK

1.  Dagokion kuotaren %25eko hobaria babestutako kooperatibei, bai eta kooperatiben batasunei, federazioei eta konfederazioei nahiz eraldaketarako nekazaritza-sozietateei ere, maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauan, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoan, aurreikusitakoaren arabera, 50 langile baino gehiago ez duten kooperatibak direnean.

2.  Dagokion kuotaren %25eko hobaria udal-kuota ordaintzen duten subjektu pasiboei, baldin eta hobaria aplikatu aurreko zergaldian kontratu mugagabedun langileen bataz bestekoa %10ean handitu badute, aurreko zergaldiarekin alderatuta.


Zirkunstantzia hori egiaztatzeko, hobariaren eskaerarekin batera likidatutako azken bi ekitaldietako Sozietate Zergaren egiaztagiria, Ogasunak emana, aurkeztu beharko da, baita ere Gizarte Segurantzako langileen azken bi zerrenda nominalak.

3.  Dagokion kuotaren %25eko hobaria udal-kuota ordaintzen duten subjektu pasiboei, baldin eta hobaria aplikatu aurreko zergaldian jardueraren errenta edo errendimendu garbi negatiboa badute.             

Zirkunstantzia hori egiaztatzeko, hobariaren eskaerarekin batera likidatutako azken Sozietate Zergari buruzko egiaztagiria aurkeztu beharko da, Ogasunak emana.

4.  Dagokion kuotaren %30eko hobaria edozein jarduera ekonomikori hasiera eman eta udal-kuota ordaintzen dutenentzat, beti ere jarduerari dagokion bigarren aldi ezargarria amaitu eta jardueraren hurrengo bi urteetan.      

Hobaria aplikatu ahal izateko eskatuko da jarduera ekonomikoa aurretik beste titulartasun batekin ez egin izana. Aurretik beste titulartasun batekin egin izana ulertuko da, besteak beste, jardueraren adarren bat-egite, zatiketa edo ekarpena eman den kasuetan.

5.  Hobariei aplikatu beharreko arauak:

Hobariak bateraezinak dira. Subjektu pasibo berberak hobari bat baino gehiago jasotzeko eskubidea badu, horietako bat aukeratu beharko du. Bestela, udal-administrazioak bere ustez subjektu pasiboarentzat onuragarriena den hobaria aplikatuko du.

Aipatutako hobariak urtero eskatu beharrekoak dira.       

Hobarien aitorpena eta aplikazioa ordaintzera behartuta dauden eta udal zergei dagozkien betebeharretan egunean dauden pertsona zergadunen alde egingo da.          

004.01.  Eranskina

01.  Udal koefizientea.

Coeficiente municipal: 1,89.

005.  Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga ezarri eta exijitzen du, ordenantza honen eta bere Eranskinean azaltzen diren tarifen arabera, Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauan eta tributuari dagokion Foru Arauan aurreikusitakoari jarraiki.    

2. artikulua.

Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.

II.  EGITATE EZARGARRIA

3. artikulua.

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga zeharkako tributu bat da, eta bere zerga-gaia sortzen da udalerriaren barruan edozein eraikuntza, instalazio edo obra egiteagatik, horretarako obra edo hirigintza lizentzia jasotzea exijitzen denean, lizentzia hori jaso edo ez, edo erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu beharra dagoenean, baldin eta lizentzia ematea edo kontrol jarduera egitea Udal honi badagokio.  

4. artikulua.

Zergapeko egitate ezargarriak, banan-banan adierazita, ondorengo hauek dira:

1.  Solairu berridun mota guztietako eraikuntza edo instalazioetako eraikitze-obrak.

2.  Dauden mota guztietako eraikuntza edo instalazioak handitzeko obrak.

3.  Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen egituran eragin dezaketen aldaketa edo erreformak.

4.  Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen kanpoko itxuraren aldaketa dakartenak.

5.  Eraikuntzen barne antolamendua aldatzen duten obrak, beraien erabilera edozein delarik.

6.  Lurzoruaren Legeko testu bateratuko 58. artikuluko 2. atalean azaltzen diren eta behin-behineko izaerarekin egin behar diren obrak.

7.  Zerbitzu publikoen instalaziorako obrak.

8.  Lur higidurak, hala nola, lur-erauzketak, lauketak, indusketak eta lurreztatzeak, baldin eta egintza horiek, onartu edo baimendutako, hirigintza edo Eraikuntza Proiekturen batean zehaztu eta programatutako obrak ez badira.

9.  Eraikuntzen erauzketa, aurri zorian daudela aitortuetan izan ezik.

10.  Aparkaleku, industria, merkataritza edo lanbide jarduera, zerbitzu publiko edo lur-azpiari ematen zaion beste erabilera batzuetara bideratutako lurpeko instalazioak.            

11.  Bide publikotik ikusteko moduan propaganda kartelak jartzea.

12.  Lursailak hesitzeko instalazioak.

13.  Gaitasun ekonomikoa erakusten duen inbertsio ekonomikoa eta obra eta hirigintza baimena beharrezkoak dituen edozein obra, eraikuntza edo instalazio.               

III.  ZERGARI EZ LOTUA

5. artikulua.

Zerga honen pean ez dira egongo Udal honi dagokion jabari titularitateko higiezinetan egindako eraikuntza, obra edo instalazioak, baldin eta obraren jabetza Udalak badu.          

IV.  SALBUESPENAK

6. artikulua.

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsita dago edozein eraikuntza, instalazio edo obra egitea, horren jabeak Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Autonomia Erkidegoa, Estatua edo toki erakundeak direnean, baldin eta, zergari lotuta egonik, zuzenean errepide, trenbide, portu, aireportu, obra hidrauliko eta populazioen eta ur zikinen saneamendura zuzenduta badago, nahiz eta horien kudeaketa, dela inbertsio lanetan dela artapen lanetan, erakunde autonomoek egin.    


V.  SUBJEKTU PASIBOAK

7. artikulua.

Eraikuntza, instalazio edo obraren jabe diren pertsona fisiko, pertsona juridiko eta Zergen Foru Arau Orokorrak 35.3. artikuluan aipatzen dituen entitateak dira, zergadun gisa, zerga honen subjektu pasiboak, horiek egiten diren ondasun higiezinaren titularrak izan edo ez.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, lanek sortarazten dituzten gastuak edo kostua jasaten dituena izango da eraikuntza, instalazio edo obraren jabea.

8. artikulua.

Eraikuntza, instalazioa edo obra subjektu pasibo zergadunak egiten ez duenean, zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko dira lizentziak eskatzen dituztenak, erantzukizunezko aitorpenak edo aurretiazko komunikazioak aurkezten dituztenak edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten dituztenak.

Ordaindutako zerga kuotaren zenbatekoa exiji diezaioke ordezkoak zergadunari.

VI.  OINARRI EZARGARRIA

9. artikulua.

Eraikuntza, instalazio edo obraren benetako kostuak eratzen du zergaren oinarri ezargarria; ondorio horietarako, kostu hori eraikuntza, instalazio edo obra gauzatzeko kostu materiala dela jotzen da.

Oinarri ezargarritik kanpo geratzen dira Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta erregimen berezietako antzeko beste zergak, eraikuntza, instalazio edo obrekin lotuta egon litezkeen tasa, prezio publiko eta udal mailako gainerako ondare-prestaziok, eta, orobat, profesionalen ordainsariak, kontratistaren mozkin enpresariala eta hertsi-hertsian exekuzioaren kostu materiala osatzen ez duten bestelako kontzeptuak.  

VII.  ZERGA KUOTA

10. artikulua.

Oinarri ezargarriari I Eranskinean adierazten den karga tasa aplikatuz aterako da zerga honen kuota.

VIII.  SORTZAPENA

11. artikulua.

Zergaren sortzapena, eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan bertan gertatzen da, beharrezko lizentzia jaso ez bada ere.

IX.  KUDEAKETA

12. artikulua.

Lizentzia eman edo erantzukizunezko aitorpena zein aurretiazko komunikazioa aurkezten bada, edo, lizentzia oraindik eskatu, eman edo ukatu gabe egonik edo aitorpena zein komunikazioa oraindik ez aurkezturik, eraikuntza, instalazio edo obra hasten bada, konturako behin-behineko likidazio bat egingo da, oinarri ezargarria honela kalkulatuta: interesdunek aurkeztutako aurrekontuaren arabera, betiere kasuan kasuko elkargo ofizialak hura bisatu badu, baldintza hori nahitaezkoa denean.

13. artikulua.

Dagokion lizentzia eman ondoren, lehen proiektua aldatzen bada, aurrekontu berria aurkeztu beharko du, hasierakoak izan duen igoeraren araberako behin-behineko likidazio berria egiteko.

14. artikulua.

1.  Eraikuntza, instalazio edo obra amaitutakoan, eta haren kostu erreal eta efektiboa aintzat harturik, Udalak, bidezko egiaztapen administratiboa egin ondoren, 12. artikuluan aipatutako oinarri ezargarria aldatuko du, hala badagokio. Egiaztapena Hirigintza, Obrakk eta Zerbitzuak Batzordean finkatutako irizpideen arabea egingo da. Kasu horretan, behin betiko likidazioa egingo du, eta subjektu pasiboari behar den zenbatekoa eskatu edo, behar bada, itzuliko dio.

2.  Aurreko atalean xedatuaren ondoriotarako, obra bukatu edo behin-behinerako onartu eta ondorengo lehen hilabetearen barruan, zirkunstantzia honen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiriarekin, ahal denean dagokion kolegio profesionalak ikus-onetsita, non ziurtatuko den obren kostu osoa, bertan sartuz zuzendaritzaren eta proiektuaren eskubide fakultatiboak, onura industriala eta obren ondoriozko beste batzuk.

3.  Aurreko idatz-zatian xedatua betetzen ez duenari, dituen obligazioak alde batera utzita, behin-behineko zerga oinarria udal zerbitzu teknikoek kalkulatuko diote, benetan eginda dagoenari balioesten zaion kostuaren arabera. Balioespena behin betikoa eta atzera bota izango da.

Aurrekoaz gainera, erantzukizuna duen subjektu pasiboari aipatutako balioespena egiteko zerbitzuen kostuak egotzi ahal izango zaizkio eta Zerga Arau Foral Orokorrak xedatuaren arabera legozkiokeen santzioak ezarri.

15. artikulua.

Zergaren likidaziorako, isiltasun administratibo positibo bidez emandako lizentziek, espresuki emandakoen balio berdina izango dute.

16. artikulua.

Ordenantza honetan araututako zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokionez, eta era berean zergarekiko arau-hausteen kalifikazioa eta kasu bakoitzean ezarri beharreko zehapenak erabakitzeari dagokienez, Foru Zergaren Arau Orokorrean aurreikusitakoa izango da aplikagarri.

17. artikulua.

Lizentziaren titularrak erabakitzen badu baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak ez burutzea, eta idatzi bidez espresuki uko egiten badie, Udalak eginiko behin-behineko likidazioa itzuli edo ezabatuko du.    

18. artikulua.

Lizentzia iraungi ondoren, Udalak egindako likidazioa itzuli edo ezabatuko du, baldin eta titularrak hori berritzea eskatu eta Udalak onartzen ez badu.

X.  AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau eta bere eranskinak 2020ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta indarrean jarraituko du, aldatzea edo derogatzea erabaki arte.

005.1.  I eranskina: Karga-tasak

1.  Karga-tasak.

Tarifa orokorra:% 5.

005.2.  II eranskina: Hobariak

Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, ondoko hobariak ezartzen dira:

1.  %95a arteko hobaria, eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik, beti ere dagokion udal teknikariak hala baderitzo. Izendapena Udal Batzarrak onartu beharko du, eta subjektu pasiboak eskatuta erabakiko da, batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoekin.

2.  Interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta dauden eraikuntzak, instalazioak edo obrak beti ere ikastetxeek egindakoak eta bakar-bakarrik irakaskuntza izaerako instalazioetan. Izendapena Udal Batzarrak onartu beharko du, eta subjektu pasiboak eskatuta erabakiko da, batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoekin.        

Hobaria:

— Zerga-oinarria 60.000 € arte: %50.

— Zerga-oinarria 60.000 €tik gora: %25.

3.  %90eko hobaria nekazaritzan, abeltzaintzan edo basoan lehentasun izaera duten ustialekua dutenek egindako eraikuntza, instalazio edo obrengatiko zerga kuotan, baldin eta elkarte edo komunitatea eratzen ez bada eta ustiaketari lotuta baldin badago.   

Hobari eskaerarekin batera zergapeko onuradunaren izenean Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, nekazaritza ustialekuak «lehentasun izaera» duela adierazten duena.

4.  %60ko hobaria, nekazaritzan, abeltzaintzan edo basoan aritzen direlarik, Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan altan emanda dauden baina lehentasun izaerareik ez dutenek egindako eraikuntza, instalazio edo obrengatiko zerga kuotan, beti ere sozietatea edo komunitatea eratzen ez badute.        

Hobari eskaerarekin batera Eskualdeko Nekazaritza-Bulegoaren agiria aurkeztu beharko da, bertan jardueraren titularraren izenean nekazaritza-ustiategien erroldako datu eguneratuak zehaztuz.

5.  %90eko hobaria fatxadak txukuntzeko eta berritzeko obretan, aldamioei eta margotzeari dagozkien partidei aplikatuta, aldez aurreko zarpiatzea eta lixatzea barne, eta isolamendua, inpermeabilizazioa eta eraikinaren estetika hobetzeko ez direnak kanpo.

6.  %90eko hobaria, desgaituen edo 70 urte baino gehiagoko adina duten pertsonen sarbidea eta bizigarritasun baldintzak errazteko eraikuntza, instalazio eta obretan, bizitegi-erabilerarako diren eta 2005. urtea baino lehen eraikitako eraikinetan irisgarritasun araudia betetzeko.  

7.  %50eko hobaria eraikuntza, instalazio eta obretan, babes ofizialeko etxebizitza obra berriak direnean. Eraikuntzak, instalazioak edo obrak Gizarte Babeseko Etxebizitzetako obra berriak baldin badira, %95eko hobaria izango da, urbanizazio kostuak hobari honetan sartuta daudelarik. Tasatutako etxebizitza promozioek ez dute hobaririk izango.     

8.  %75eko hobaria zergaren kuotan, baldin eta eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira, eta beti ere Lehen Erabilera Baimena 2006ko martxoaren 28a edo lehenago, hots, Eraikuntzako Kodigo Teknikoa (EKT) indarrean sartu aurretik, eman zaien etxebizitzatan. Hobari hori aplikatuko bada, beroa sortzeko instalazioek Administrazio eskudunak homologatutako kolektoreak eduki behar dituzte.             

9.  %50eko hobaria Alde Zaharra sektoreko merkataritzako lokalak egokitzeko edo berritzeko obretarako, PERCOri lotutako gunea, betiere egokitzapena edo berrikuntza obra aipatutako lokal horretan jarduera berri bat irekitzeko baldin bada.       

Hobarien aplikazioari buruzko Arau Komunak:

Hobariak eskatu egin behar dira eta euren artean bateraezinak dira. Dagokion obra baimena eskatzeko unean eskatu beharko dira.

Subjektu pasibo berberak hobari bat baino gehiago jasotzeko eskubidea badu, horietako bat aukeratu beharko du. Bestela, udal-administrazioak bere ustez subjektu pasiboarentzat onuragarriena den hobaria aplikatuko du.         

Hobarien aitorpena eta aplikazioa ordaintzera behartuta dauden eta udal zergei dagozkien betebeharretan egunean dauden pertsona zergadunen alde egingo da.          

006.  Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatiko tasen ordenantza arautzailea.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru arauak ezarritakoarekin bat etorriz, eranskinean jasotako zerbitzu publikoak eman eta jarduerak burutzeagatik tasak ezarri eta exijitzen ditu, Ordenantza honen zehaztapenen arabera. Tasa horiek jasotzen dituen eranskina Ordenantza honen zati delarik.

2. artikulua.

Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.

II.  ZERGAGAIA

3. artikulua.

Administrazio Lokalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak eratzen du zergagaia, bai hala eskatua izan delako, bai partikularren jarduketek zein omisioek zeharka eragin dutelako, subjektu pasiboari bereziki egokitu, eragin edo onura ekartzen diotenean.              

III.  SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.

1.  Honako hauek izango dira, zergadun gisa, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 35. artikuluan aipatzen dituen ntitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.

Partikularrek eskatu gabe, baina haien jarduketa edo omisioek eraginda burututako zerbitzu edo jardueren kasuan, aipatu jarduketak edo omisioak egin dituztenak.              

2.  Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:   

a)    Etxebizitza edo lokalen erabiltzaile edo okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.

b)    Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan: obren eraikitzaileak edo kontratistak.               

c)    Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbitzuaren mantenimendua barne, arriskuaren entitate edo sozietate aseguratzaileak.    

5. artikulua.

Tasak ordaintzera behartuta daude:

a)    Partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.

b)    Partikularrek eskatu ez baina, horien jarduketa edo omisioengatik derrigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, jarduketa edo omisio horiek leporagarri dituztenak.

6. artikulua.

Ordenantza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.

IV.  SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK

7. artikulua.

Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira. 

V.  OINARRI EZARGARRIA

8. artikulua.

Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.   

VI.  KUOTA

9. artikulua.

Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, eranskinean ezarritakoaren arabera.               

VII.  SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

10. artikulua.

Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.

VIII.  LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

11. artikulua.

Tokiko Administrazio kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua ordainduko da eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.

IX.  TASEN KUDEAKETA

12. artikulua.

Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion eta gainerako guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.            

X.  AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenantza hau eta bere eranskina 2020ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.

006.A.  ‑Zaborra bildu eta ezabatzeko zerbitzua (€/hiruhilabeteko)

01.  Etxetik datozen hondakinak.

1.1.  Etxeko zaborra: 29,10 €.

02.  Merkataritzatik, janari dendetatik, zerbitzuetatik eta ostalaritzatik datozen hondakinak.

                                                                                                                                                             

2.1.  ‑Jatetxeak, janari zerbitzua duten establezi-
menduak, sukalderako prestaketa, elkarte
gastronomikoak eta antzeko beste establezi-
menduak ..................................................................         141,31

2.2.  ‑Tabernak, pub, garagardotegiak, kafetegiak,
croissanteriak, txokolategiak, txurreriak eta
antzeko establezimenduak .......................................         131,81

2.3.  ‑Janari establezimenduak (frutategiak, harate-
giak, urdiategiak, oilasko dendak, arrandegi-
ak, izoztuak, janari dendak, okindegiak, gozo-
tegiak, e.a.) ..............................................................         134,19

2.4.  ‑Supermerkatuak eta antzekoak, salmenta-
rako azalera 200 m² baino txikiagoa dutenak ...........                                         134,19

2.5.  ‑Supermerkatuak eta antzekoak, salmentara-
ko azalera 200 m² eta 400 m² artekoa dute-
nak ..........................................................................         419,19

2.6.  ‑Supermerkatuak eta antzekoak, salmentara-
ko azalera 400 m² edo gehiago dutenak ...................                   
.................................................................................         704,19

2.7.  ‑Hotelak, fondak, pentsioak eta antzekoak............        269,56

2.8.  ‑Gainerako merkataritza eta zerbitzu establezi-
menduak...................................................................          49,88

03.  Industriatik datozen hondakinak.

                                                                                                                                                             

3.1.  5 langile edo gutxiago ..........................................         114,00

3.2.  20 langile edo gutxiago ........................................         194,75

3.3.  100 langile edo gutxiago ......................................         244,62

3.4.  100 langiletik gora ...............................................         488,06

Titulartasun bati loturik eta tarifa industriala aplikagarri zaien hainbat lokal duten subjektu pasiboen kasuan, tarifa bakarra aplikatuko zaie, betiere eskaera egiteko unean daukaten langile kopuruari dagokiona; eskaerarekin batera langile kopurua egiaztatzeko Gizarte Segurantzaren zirutagiria edo baliokidea aurkeztu beharko dute.

Tarifak kudeatzeko eta aplikatzeko arauak:

1.  Ordaintzeko obligazioa derrigorrezkoa izango da, edozein tituluren bitartez, udalerriko etxebizitzen eta merkataritza- eta industria-lokalen jabe edo okupatzaile diren pertsona fisiko eta juridiko guztientzat, eta inor ezingo da geratu, ez pertsona fisikorik, ez juridikorik, zerbitzu hau ordaintzetik salbuetsita, nahiz eta etxebizitza edo lokal horiek hutsik egon. 

2.  Tasa, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean sortuko da eta zergaldia urte naturala izango da.

3.  Kobrantza hiru hilero egingo da. Halere, aldez aurretik eskaera egin eta Udalak hala onartzen duen kasuetan, kuota hilabeteko epealdietan zatikatu ahal izango da. Bestetik, tarifa edota titularitate aldaketa kasuetan, orokorrean kuota ezingo da hainbanatu. Nolanahi ere, eraikuntza berriko etxebizitza edo lokalen kasuan, zein eraispenetan, kuota hilabeteka hainbanatuko da, eta horretarako sortzapen data bezala lehen okupaziorako eta eraispenerako lizentzia ematearen data hartuko da, hurrenez hurren.

4.  Ordainketa-betebehar honen oinarritzat, udalerrian zerbitzua eskaintzen den inguru edo kaleetan kokaturiko etxebizitza eta merkataritza/industria arloko lokal bereizi bakoitza hartuko da.

Zentzu honetan, etxebizitza bereizitzat hartuko da, erregistro-finka bakar gisa ageri dena, edo erregistro-finka bat baino gehiago izanez gero, horiek jabe berarenak baldin badira eta Biztanleen Erroldan etxebizitza bakar gisa onarturik datorrena.

Era berean, merkataritza edo industria arloko lokal bereizitzat hartuko da:

— Erregistro-finka bakar gisa eta fisikoki lokal bakar gisa ageri dena, betiere bertan ekonomia-jarduera bakarra burutzen denean, edo hala egokituz gero, irekiera-lizentzia beraren menpe eta titular beraren menpe dauden zenbait jarduera daudenean.

— Erregistro-finka bat baino gehiago bezala baina fisikoki lokal bakar gisa ageri dena, jabe bakarra eta jarduera bat edo gehiago dituena, guztiak ere irekiera-lizentzia beraren menpe eta titular bakarrarekin.

— Erregistro-finka bakar gisa ageri baina fisikoki zenbait lokaletan bereizia dagoena. Kasu honetan, dauden merkataritza-lokalak adina tarifei emango zaie alta, jabea bera den edo ez den kontuan izan gabe.

5.  Jarduerarik gabeko lokalen kasuan, kuota minimoa ezarriko zaie, etxeko tarifari dagokiona. Jarduera ekonomikoan baja ematen denean, interesdunak idatziz eskatu beharko du tarifa aldaketa, eskabideari ekonomia-jardueren gaineko zergaren baja erantsiz (840 inprimakia). Jardueraren baja Udaletxean jakinarazi eta hurrengo hiruhilekoan izango du eragina tarifa aldaketak, eta ez du inola ere atzeraeraginik izango. Jardueraren bajak Jarduera Ekonomikoen Zergan baja ematea ez dakarrenean, eskaera bat aurkeztu beharko du udaletxean, eta tarifa aldaketa emango zaio, betiere lokalean jarduerarik ez dagoela egiaztatu ondoren, eta udal teknikariak aurretik txostena eginda.            

6.  Etxabe edo lokal baten erabilera ibilgailuak gordetzera bideratua badago, ez dute tasa ordaintzeko betebeharrik izango.

7.  Zergadunaren betebeharra izango da Udalari edo, hala badagokio, enpresa esleipendunari jakinaraztea tasaren erroldan egin nahi dituen elementuen alta, baja eta aldaketak. Edozein aldakuntza-eskaera gehienez ere kobrantza epealdiko azken lanegunean jakinarazi behar da, hurrengo epealdian indar-eragina izan dezaten. Baldintza hori betetzen ez dutenek tasa ordaintzeko obligazioa izango dute. Ekitaldi ekonomikoan eraiki diren etxebizitza edo lokal berrien altaren kasuan, jabe berriek hilabeteko epean egin beharko dute aipatutako eskaera, etxebizitzaren jabe egiten direnetik hasita.       


006.B.  ‑Etxeetako edateko uraren hornidura, ura emateko lotuneen mantenimendua eta kontagailuak zaindu nahiz aldatzea

01.  Etxeko erabilera, hiruhilabeteko.

                                                                                                                                                             

Kontsumoa < 9 m³/erroldatutako pertsona bakoitze-
ko ............................................................................             0,64

Kontsumoa > 9 m³/erroldatutako pertsona bakoitze-
ko ............................................................................             1,10

Zerbitzu kuota, etxeko ura abonatuko eta hiruhileko ......
.................................................................................           12,59

02.  Dendak.

A mota: m³-ko, abonatuko, hiruhileko ...........................             1,30

B mota: m³-ko, abonatuko, hiruhileko ...........................             1,07

Zerbitzu kuota, ur komertziala abonatuko, hiruhile-
ko ............................................................................           22,89

                                                                                                                                                             

03.  Industriala.

m³ko, abonatuko, hiruhileko ..........................................             1,32

Zerbitzu kuota, ur industriala abonatuko eta hiruhile-
ko ............................................................................           22,89

04.  Altak eta hartuneak.

Altak eta hartuneak ........................................................           22,09

05.  Ur kloratua.

Ur kloratua ....................................................................             0,45

06.  Tratatu gabeko ura.

Tratatu gabeko ura .........................................................             0,32

07.  Kontagailuen kontserbazioa, hiruhileko.

Etxeko erabilera .............................................................             3,35

Erabilera komertziala .....................................................             8,04

Erabilera industriala .......................................................             9,04

08.  Hartuneen kontserbazioa, abonatuko/hiru-
hileko.

Etxeko erabilera .............................................................             2,28

Erabilera komertziala eta industriala ...............................             2,28

09.  Saneamendu kanona, hiruhileko.

Etxekoa (m³) ..................................................................             0,43

Dendak (m³) ..................................................................             0,50

Industriala (m³) ..............................................................             0,73

Tarifak aplikatzeko arauak.

Ordaindu beharrekoaren zenbatekoa ateratzeko, kontagailuak neurtutako metro kubikoak hartuko dira. Kontagailua hondatzea suertatuz gero, eta berria jarri bitartean, azken lau hiruhileko bataz besteko kontsumoa hartuko da likidazioa egiteko.         

Udalak nahiz zerbitzuaren enpresa esleipendunak egingo du kobrantza, hiruhilero, eta beti ere ahalegina egingo da ordainagirien helbideratzea bultzatzeko.               

Zergadunaren obligazioa izango da Udalari edo, hala badagokio, enpresa esleipendunari jakinaraztea altak, bajak eta tasa kalkulatzeko egin nahi dituen aldaketak.               

006.C.  Estolderia publikoaren zerbitzua

                                                                                                                                                             

01.  Etxeko erabilera.

m³<9 m³ ......................................................             0,24

m³>9 m³ ......................................................             0,44

02.  Dendak.

A mota ...........................................................................             0,76

B mota ...........................................................................             0,63

03.  Industriala.

Industriala ......................................................................             0,79

04.  Garajeak.

Sare orokorreko ura baldin badu, garaje plaza bakoi-
tzeko, gutxienez .......................................................             2,99

Sare orokorreko urik ez badu, garaje plaza bakoitze-
ko, gutxienez ...........................................................             2,28

Kobrantza hiru hilabetero egingo da.

006.D.  Udal hilerriko aprobetxamendu eta zerbitzuak        

01.  Udal hilerriko aprobetxamendu eta zerbitzuak.

                                                                                                                                                             

Udal jabetzako hilobietan egindako ehorzketa ba-
koitzeko, hamar urteko epean ..................................         356,20

Panteoian ehorzketa egiteagatik .....................................         238,80

Panteoia edukitzeagatik, urtean ......................................           29,10

Nitxoetako gorpuzkinak atera edo sartzeagatik ..............                   
.................................................................................         154,70

Panteoietako gorpuzkinak atera edo sartzeagatik ...........                   
.................................................................................         154,70

Panteoi bereko bi gorpuzkon edo gehiago ateratzea-
gatik (bakoitzeko) ....................................................         154,70

Gorpuzkinak erraustea ...................................................         154,70

Bi gorpuzkin edo gehiago errausteagatik (bakoitzeko) ..                                         154,70

Kolunbario kontzesioa, gehienez ere 10 urte ..................         245,10    

006.E.  ‑Autotaxien eta alokairuko gainerako ibilgailuen lizentziak eta administrazio baimenak

01.  Autotaxien eta alokairuko gainerako ibilgailuen lizentziak eta administrazio baimenak.

                                                                                                                                                             

Lizentzien emakida, luzapena eta erregistroa ..................                   
.................................................................................         558,70

Lizentziak eskuz aldatzeko baimena ...............................         558,70

Lizentzien erabilera eta ustiaketa, urtean ........................           44,65

Ibilgailuaren aldaketa: lizentzia bakoitzeko ....................           19,70

006.F.  Agiriak onartu eta egitea

01.-  Agiriak onartu eta egitea.

                                                                                                                                                             

Enkanteetarako gordailuak, emakidak, udal obra
edo zerbitzuen esleipen zuzenak, behin-behine-
koak nahiz behin betikoak........................................          28,30

006.G.  ‑Establezimenduen jarduera eta instalazioa eta irekitzeko baimena

01.  Establezimenduen jarduera eta instalazioa eta irekitzeko baimena.

Merkataritza-jarduerak, zerbitzuak eta bestelakoak                                                        

30 m² arte ......................................................................         200,00

30,01 eta 250 m² artean .................................................         375,00

250,01 eta 750 m² artean ...............................................         650,00

750,01 eta 2.000 m² artean ............................................      1.500,00

2.000,01 m² baino gehiago ............................................      3.180,00

Ostalaritza eta dibertimenduzko jarduerak (Jate-
txeak, tabernak, pub, kafetegiak eta antzekoak. Ka-
sinoak, bingoak, apustu-etxeak, dantzalekuak, zi-
ne aretoak, jolas-gelak, gimnasioak eta antzekoak).

90 m² arte ......................................................................         700,00

90,01 eta 200 m² artean .................................................      1.100,00

200,01 m² baino gehiago ...............................................      1.800,00

Hotelak, ostatuak eta egoitzak.

200 m² arte ....................................................................         600,00

200,01 m² baino gehiago ...............................................      1.065,00

Merkataritza-jarduerak, zerbitzuak eta bestelakoak                                                        

Jarduera industrialak eta biltegiak.

125 m² arte ....................................................................         300,00

125,01 eta 500 m² artean ...............................................         745,00

500,01 eta 5.000 m² artean ............................................      1.500,00

5.000,01 m² baino gehiago ............................................      3.180,00

Finantza entitateen jarduerak (banketxeak, aurrezki
kutxak eta antzekoak) ..............................................      3.960,00

Gasolindegiak eta antzekoak ..........................................      3.000,00

Garaje kolektiboak, plazako ...........................................           10,00

Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak.

20 ALU arte edo bere baliokidea ...................................         200,00

21 ALU edo gehiago, edo bere baliokidea .....................         400,00

02.  Espedienteen tramitazioa.

                                                                                                                                                             

Jarduera sailkatuari dagokion aurretiaz komunikatu
beharreko jarduerak .................................................         150,00

Lizentzia behar duten sailkatutako jarduerak...................                  
.................................................................................         300,00

Jarduera edo instalazioaren funtzionamenduaren
egiaztapena-ikuskapena.

Sonógrafo-mugatzailearen funtzionamenduaren kon-
trola .........................................................................         250,00

Establezimenduaren isolamenduaren kontrola................     1.100,00

03.  Titularitatea aldatzea.

                                                                                                                                                             

Titularitatea aldatzea, aldez aurretik jarduera sailka-
tuari dagokion komunikazioari lotutako jardue-
rak, zein lizentziari lotutako jarduera sailkatuak .......                   
.................................................................................         110,00

Tarifak aplikatzeko arauak.

1.  Establezimendu berriak Atal honen barruan sartuko dira, zerga gorabeheretarako, establezimendu berriak, eta baita sei hilabete baino gehiago itxita egon ondoren berriz irekitzen direnak ere. Jarduera bakoitzari dagokion taula aplikatuko zaio.             


2.  Titularitatea aldatzea Titularra aldatzean, zerga gorabeheretarako, honako kasu hauek izango dira: titularra aldatu arren establezimendua itxi gabe egin izana, edota itxita bada ere sei hilabete baino gutxiagoan egon bada itxita.

3.  Obrengatiko toki aldaketa.

Irekitzeko baimena izanez gero, aurreko kuotaren gainean %50eko hobaria emango da, beti ere hasierako jarduera handitzen ez bada. Subjektu pasiboak irekitzeko baimenaren eskaera, aldez aurreko Komunikazioa edo aitorpen arduratsua aurkezten duen unean sortuko da tasa.               

Zergapeko jarduera bati baimenik lortu gabe hasiera ematen zaionean, edo hala badagokio, aldez aurreko jakinarazpena edo aitorpen erantzulea aurkeztu gabe, zerbitzua edo hori baimentzekoa den jakiteko jarduera administratiboa benetan hasten denean sortuko da tasa.           

Lizentziak iraungitzat joko dira baimena emateko erabakiaren ondorengo hiruhilekoetan esandako jarduera ireki ez bada.             

Beste horrenbeste, establezimenduak ireki ondoren sei hilabete baino gehiago itxita badaude.

Aurkeztutako proiektuaren aldaketari baldintzatua dagoen baimen emateak ez du inolaz ere eraginik izango zerga ordaintzeko obligazioan, hori behin sortuta dagoela, ez eta behin baimena emanda edo jakinarazia dagoela, edo jarduera aurretik aitortua dagoela, eskatzaileak bertan behera uzten baldin badu ere.

4.  %50eko hobaria Alde Zaharra eremuko irekitze eta instalazio lizentzietarako, Perco delakoari loturiko gunea:

%50eko hobaria aplikatuko da aurreko kuotaren gainean, Alde Zaharrean, Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziari lotutako gunean kokatuta dauden lokal komertzialetan instalatutako jarduera berrietarako.

006.H.  Hirigintza zerbitzuen prestazioa

01.  Hirigintza zerbitzuen prestazioa.

                                                                                                                                                             

Hirigintza kontsultak .....................................................           37,40

Proiektua, Oinarriak eta Kontzertazio Batzordearen
Estatutuak ................................................................         623,00

Birpartzelazio proiektua:

Jabe kopurua 10 lagun edo gutxiago .............................      1.038,50

Jabe kopurua 10 lagunetik gora .....................................      1.246,10

Jarduketa Urbanizatzailearen programa:

Jabe kopurua 10 lagun edo gutxiago .............................         623,00

Jabe kopurua 10 lagunetik gora .....................................      1.246,10

Birpartzelazio prozedura laburrak ..................................         623,00

Derrigorrezko desjabetze espedientea, onuraduna
Herri Administrazioa ez denean ..............................                   
.................................................................................         623,00

Aurri-deklarazio espedientea, alderdi batek eskatuta.......                                                         1.246,00

Hirigintza lizentzien tramitazioa:

Aurrekontua 12.000 euro artekoa ..................................           42,60

Aurrekontua 12.000,01 eta 30.000 euro artean...............        250,00

Aurrekontua 30.000,01 euro baino gehiagokoa..............        500,00

Aurri espedientearen tramitazioa ....................................         802,20

Segregazio lizentzien tramitazioa ...................................         228,50

Lehen erabilera edo okupazio baimena, eta erabile-
ra aldatzeko baimena (babes ofizialeko etxebi-
zitzak izan ezik) .......................................................           40,00

Lehendik dauden eraikuntzetan igogailuak jartzeko eskatu eta bideratu diren segregazio lizentziak salbuetsita egongo dira.

Espedientearen tramitazioa hasteko eskaerarekin sortzen eta kitatzen da behin behingoz tasa. Dagokion espedientearen gainean azken ebazpena egiten denean bihurtzen da kitapena behin betiko.

Jabe bat baino gehiago duten kitapenak kuota proportzionatuak banaketa indibidualaren bitartez kitatuko dira, proiektuan jasota dauden modura.

Tasetan ez dira sartzen Aldizkari Ofizialetan eta egunkarietan egindako argitalpen gastuak, hirigintza araudia betez egindakoak, eta horiek benetako balioagatik kitatuko dira.

Dagokion ebazpena eman aurretik eskatzaileak atzera eginez gero, epigrafe honetan ezarritako zenbatekoen %50 kitatuko da, betiere udal jarduera benetan hasita baldin badago.              

006.I.  Ibilgailuak ibilgetzea, erretiratzea eta zaintzea           

01.  Ibilgailuak erretiratzea.

                                                                                                                                                             

— Astelehenetik-ostiralera erretiratzea (astelehene-
ko 8:00etatik ostiraleko 19:59era) ...........................         110,55

                                                                                                                                                             

Gauean/jai egunetan/asteburuetan erretiratzea
(ostiraleko 20:00etatik asteleheneko 7:59era) ..........         150,75

Irteera, erretiratu gabe, astelehena-ostirala (aste-
leheneko 8:00etatik ostiraleko 19:59era) .................           66,30

Irteera, erretiratu gabe, gau/jaieg/asteburu (osti-
raleko 20:00etatik asteleheneko 07:59era) ...............         105,50

006.J.  ‑Patenteak, plakak eta bereizgarriak ematea ibi iraunkorreko plakak emateagatik

01.  Patenteak, plakak eta bereizgarriak ematea IBI iraunkorreko plakak emateagatik.

                                                                                                                                                             

Patenteak, plakak eta bereizgarriak ematea ibi
iraunkorreko plakak emateagatik .............................           57,20

006.K.  Txakur arriskutsuen erregistroa

01.  Txakur arriskutsuen erregistroa.

                                                                                                                                                             

Lizentzia bakoitza eman edo berritzea (inskripzioa
barne dago) .............................................................           21,00

006.L.  ‑Txakurren harrera eta egonaldia txakur-egoitzan edota udal bulegoetan

01.  Txakurren harrera eta egonaldia txakur-egoitzan edota udal bulegoetan.

                                                                                                                                                             

Jasotzea .........................................................................           54,00

Egonaldia, eguna edo zatia .............................................             5,50

Hiltzea ...........................................................................           54,00

006.M.  ‑Kirol instalazioak, igerilekuak eta udal pilotalekua

01.  Abonuak eta kirol instalazioak.

                                                                                                                                                             

Urteko abonua.

Heldua +18 urte .............................................................         125,60

Haurra 3-18 urte ............................................................           62,80

Ikaslea/Langabetua ........................................................           62,80

Jubilatua/Pentsioduna ....................................................           62,80

Familiarra ......................................................................         187,30

Igerilekuko abonua.

Heldua +18 urte .............................................................           81,70

Haurra 3-18 urte ............................................................           40,85

Ikaslea/Langabetua ........................................................           40,85

Jubilatua/Pentsioduna ....................................................           40,85

Familiarra ......................................................................         121,80

4. Hiruhileko abonua.

Heldua +18 urte .............................................................           37,60

Haurra 3-18 urte ............................................................           18,80

Ikaslea/Langabetua ........................................................           18,80

Jubilatua/Pentsioduna ....................................................           18,80

Familiarra ......................................................................           56,30

02.  Kirol instalazioen erabilera eta zerbitzu orokorrak.  

                                                                                                                                                              

Frontoia

Sarrera, ez abonatua .......................................................                  -

Kantxaren erabilera, orduko ...........................................           10,00

Kantxaren erabilera, orduko (<18 urte) ..........................             5,00

Argiaren erabilera, orduko .............................................             5,00

Afizionatuen pilota partidak ...........................................         100,00

Profesionalen pilota partidak eta ekitaldi bereziak...........        438,60

Igerileku irekiak.

Sarrera +18 urte Helduak ..............................................             5,40

Sarrera 3-18 urte Haurrak ..............................................             2,30

Sarrera ikasleak/langabetuak ..........................................             4,00

10 sarrerako bonua (ez da izenduna eta partekatu
daiteke).....................................................................          46,50

Bainu-txanoa .................................................................             2,10

Aldiri Kiroldegia, abonatuak.

Sarrera kiroldegira, abonatuak .......................................                  -

Sarrera kiroldegira, ez abonatuak ...................................             2,50

Kirol txartel berria, galtzeagatik .....................................             2,50

Kantxa ordubete argiarekin ............................................           31,30

Kantxa ordubete argiarekin, <18 urte .............................           15,65

Kantxa ordubete argirik gabe .........................................           18,85

Kantxa ordubete argirik gabe, <18 urte ..........................             9,40

Kantxa 1/3 ordubete argiarekin ......................................           25,10

Kantxa 1/3 ordubete argiarekin, <18 urte .......................           12,50

Kantxa 1/3 ordubete argirik gabe ...................................           12,50

Kantxa 1/3 ordubete argirik gabe, <18 urte ....................             6,20

Kantxa osoa ordubete, lehiaketa partidak .......................         100,15

Kantxa 1/3 ordubete, lehiaketa partida ...........................           43,95

Kantxaren erabilera bereziak ..........................................         438,60

Megafonia ekipoa ordubete ...........................................           25,10

Gelen alokairuak, ordubete ............................................           50,00

Sauna-lurrin bainua, ez abonatuak (abonatuek bar-
ne dute)....................................................................            5,00

Sauna-lurrin bainua 10 saioko bonua, ez abonatuak
(abonatuek barne dute) ............................................           43,95

Muskulazio gela: sarrera, ez abonatuak (abonatuek
barne dute) ..............................................................             6,30

Muskulazio gela: hilean ez abonatuak (abonatuek
barne dute) ..............................................................           32,60

Muskulazio taulen zerbitzua, abonatuak zein ez abo-
natuak.......................................................................          12,50

03.  Kiroldegiko ikastaroak.

                                                                                                                                                             

A)  Kiroldegiko ikastaroak, abonatuak.

Ziklo, fit tone, ziklo-power eta antzekoak.

Elementu bereziekin 1 ordu/astean, hilabeteko ...............           20,00

Elementu bereziekin 1,5 ordu/astean, hilabeteko.............          32,50

Elementu bereziekin 2 ordu/astean, hilabeteko ...............           38,80

Elementu bereziekin 3 ordu/astean, hilabeteko ...............           45,10

Aerobic, zumba, pilates eta antzekoak.

Elementurik gabe 1 ordu/astean, hilabeteko ...................           18,85

Elementurik gabe 1,5 ordu/astean, hilabeteko.................          23,80

Elementurik gabe 2 ordu/astean, hilabeteko ...................           32,50

Elementurik gabe 3 ordu/astean, hilabeteko ...................           38,80

                                                                                                                                                             

Mantenu gimnasia, gimnasia erritmikoa, 3. adi-
neko gimnasia eta antzekoak.

Adineko gimnasia 2 ordu/astean, hilabeteko ..................           18,85

Ikastaroa 2 ordu/astean, hilabeteko ................................           18,85

Ikastaroa 3 ordu/astean, hilabeteko ................................           23,80

Ikastaro bereziak.

Multikirola hilabete osoa ...............................................         100,25

Multikirola hamabostaldia .............................................           59,10

I motako ikastaroa, orduko ............................................             2,50

II motako ikastaroa, orduko ...........................................             4,00

III motako ikastaroa, orduko .........................................             6,00

IV motako ikastaroa, orduko .........................................             8,00

V motako ikastaroa, orduko ..........................................           10,00

B)  Kiroldegiko ikastaroak, ez abonatuak.

Ziklo, fit tone, ziklo-power eta antzekoak.

Elementu bereziekin 1 ordu/astean, hilabeteko................          32,50

Elementu bereziekin 1,5 ordu/astean, hilabeteko ............           38,80

Elementu bereziekin 2 ordu/astean, hilabeteko................          45,10

Elementu bereziekin 3 ordu/astean, hilabeteko ...............           57,65

Aerobic, zumba, pilates eta antzekoak.

Elementurik gabe 1 ordu/astean, hilabeteko ...................           25,10

Elementurik gabe 1,5 ordu/astean, hilabeteko ................           32,50

Elementurik gabe 2 ordu/astean, hilabeteko ...................           38,80

Elementurik gabe 3 ordu/astean, hilabeteko ...................           47,60

Mantenu gimnasia, gimnasia erritmikoa, 3. adi-
neko gimnasia eta antzekoak.

Adineko gimnasia 2 ordu/astean, hilabeteko ..................           25,10

Ikastaroa 2 ordu/astean, hilabeteko ................................           31,30

Ikastaroa 3 ordu/astean, hilabeteko ................................           36,30

Ikastaro bereziak.

Multikirola hilabete osoa ...............................................         120,30

Multikirola hamabostaldia .............................................           78,10

I motako ikastaroa, orduko ............................................             3,50

II motako ikastaroa, orduko ...........................................             5,00

III motako ikastaroa, orduko .........................................             7,50

IV motako ikastaroa, orduko .........................................           10,00

V motako ikastaroa, orduko ..........................................           12,50

Tarifak aplikatzeko arauak:

— Ikastaroetako matrikulazioa egin eta gero ez joateak ez du esan nahi kuota zatitu egingo denik, eta beraz kuota osoa ordaindu beharko da, behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik.

— Tasa ordaindu behar duen pertsonari egotzi ezin zaion arrazoiak tarteko direla, jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko da, beti ere interesdunaren aurretiazko justifikazioarekin eta dagokion saileko teknikariaren aurretiazko txostenarekin.

— Tarifa berezi bakoitzerako sarbidea ematen duen baldintza abonoa/sarrera eskatzen den unean egiaztatu beharko da. Zehazki, aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da:   

— Ikasleak: indarrean dagoen ikasturteko ikasle txartela.

— Langabetuak: langabezia egoeran egotea egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua, Lanbidek emana (Izen ematearen aldiei buruzko txostena).

— Tasa ordaintzetik salbuetsita egongo dira aldi baterako edo iraunkorki harrera egoeran dauden adin txikikoak eta horien laguntzaileak, eta baita Udaleko Gizarte Zerbitzuek kudeatutako ingurune irekiko programaren batean parte hartzen duten adin-txikikoak eta horien laguntzaileak ere. Salbuespen honen aplikazioa aurrez eskatu beharko zaio Udalari, eta beharrezkoa izango da Gizarte Zerbitzuen aldeko txostena.

006.N.  ‑Kultura zerbitzuak: jarduerak, tailerrak eta ikastaroak

01.  Kultura zerbitzuak: jarduerak, tailerrak eta ikastaroak.

                                                                                                                                                             

Pintura ikastaroa, hilean .................................................           15,50

Marrazketa ikastaroa, hilean ..........................................           15,50

Arte tailerraren erabilera, hilean .....................................           10,00

Kultur etxeko tailerrak, I mota .......................................           10,00

Kultur etxeko tailerrak, II mota ......................................           20,00

Kultur etxeko tailerrak, III mota .....................................           25,00

Kultur etxeko tailerrak, IV mota ....................................           30,00

Kultur etxeko tailerrak, V mota ......................................           40,00

Kultur etxeko tailerrak, VI mota ....................................           50,00

Udalekuak .....................................................................           35,00

Mineralogia Asteko txangoa, Helduak ..........................                   
.................................................................................           41,00

Mineralogia Asteko txangoa, Haurrak (16 urte arte)......                  
.................................................................................           31,00

Kobrantza hilero egingo da, hilaren lehenengo astean zehar, eta klaseetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aipatutako egunetan zehar ordainduta izatea.

Tasa ordaindu behar duen pertsonari egotzi ezin zaion arrazoiak tarteko direla edo justifikatutako arrazoiengatik, jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko da, beti ere interesdunaren aurretiazko justifikazioarekin eta dagokion saileko teknikariaren aurretiazko txostenarekin.

Ikastaroetako bonoak, %25eko deskontua 3 ikastaro edo gehiagotan izena ematerakoan.

Tailerren motari dagokion sailkapena arloko teknikariek egindako txosten bidez egingo da, betiere kostuaren, iraupenaren eta tailerreko irakasle profesionalaren egiaztapenaren arabera.

006.Ñ.  Jaietako egitarauan iragarkiak jartzea

01.  Jaietako egitarauan iragarkiak jartzea.

                                                                                                                                                             

Azaleko iragarkia ...........................................................         293,00

Kontrazaleko iragarkia ...................................................         288,00

Azken orrialdeko iragarkia ............................................         666,00

Orrialde osoko iragarkia ................................................         200,00

Orrialde erdiko iragarkia ................................................         147,00

Orrialde hereneko iragarkia ...........................................         113,00

Orrialde laurdeneko iragarkia ........................................           86,00

Orrialde seireneko iragarkia ...........................................           69,00

006.O.  Gizarte zerbitzuak

01.  Eguneko Zentrua eta Etxez etxeko laguntza zerbitzua.

                                                                                                                                                             

1.  Eguneko zentrua.

Lanegunak .....................................................................           50,06

Asteburu eta jaiegunak ..................................................           57,47

2.  Etxez etxeko laguntza zerbitzua.

Lanegunak .....................................................................           15,00

Asteburu eta jaiegunak ..................................................           22,40

Aplikazio arauak:

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuak eta Udalak erabiltzaile bakoitzarentzat ezartzen dituzten irizpideen arabera kitatuko dira tasa horiek biak.

007.  Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatiko tasen ordenantza arautzailea.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Tokiko Erakunde honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.

2. artikulua.

Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.

II.  ZERGAGAIA

3. artikulua.

Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren aprobetxamendu bereziak eratzen du zergagaia, baita erabilera publikoari lotutako beste ondasun batzuk ere.

III.  SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.

1.  Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, baldin eta beren onura partikularrerako gozatu, erabili edo aprobetxatzen badute modu berezian udal jabari publikoa, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 20.2 artikuluan jasotzen dituen kasuen arabera.         

2.  Espaloietan egokitutako ibilgailu sarrerak modu pribatiboan erabiltzeagatik edo haien aprobetxamendu bereziagatik ezartzen diren tasetan eta, oro bat, sarrera horiek eraiki, mantendu, aldatu edo kentzekoetan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira ibilgailuen sarrera horiei sarbidea ematen dieten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.              

5. artikulua.

Tasen ordainketa lizentzia beren izenean jasotzen dutenek egingo dute, eta horien ezean, aprobetxamenduaren onuradun direnek.

IV.  SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK

6. artikulua.

Ez daukate tasa ordaindu beharrik:

Estatuak, Autonomia Erkidegoek eta Toki Entitateek, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen aprobetxamenduetan eta, bereziki, herritarren segurtasunarekin edo defensa nazionalaren zer ikusia duten guztietan. 

Onura publikoaren deklarazioa duten fundazioek eta elkarteek, eta interes orokorrerko helburuak dituzten gainontzeko erakundeek, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren edo Urretxuko Udalaren Erregistroan inskribatuta badaude, erabilera pribatibo edo udal jabariaren aprobetxamendu berezia xede sozialari lotutako aprobetxamenduetan ematen denean.

Artikulu honetan xedatzen ez dena, salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

V.  OINARRI EZARGARRIA

7. artikulua.

Oinarri ezargarria udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia gauzatzen den unitate bakoitzak osatzen du, eranskinean jasotakoaren arabera.              

VI.  KUOTA

8. artikulua.

1.  Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, eranskinean ezarritakoaren arabera.   

2.  Erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak udal jabari publikoa suntsitu edo hondatzen duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik itzuli beharko ditu berreraikuntza edo konponketa gastuen kostuak, eta haren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu.      

Kalteak konponezinak badira, Udalak kalte-ordain bat jasoko du. Suntsitutako ondasunen pareko balioa izango du, edo bestela, kaltetutako ondasunen zenbatekoarena.

Udalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, atal honetan aipatzen diren kalte-ordainak edo diru-itzulketak.      

VII.  SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

9. artikulua.

1.  Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik exijitzen den tasa hurrengo uneetan sortuko da zergagaiaren izaeraren arabera: erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean, eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke, edota, bestela, jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean; jarduketa ez da egingo edo espedientea ez da izapidetuko dagokion ordainketa egiten ez bada.

2.  Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzapen hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasi edo uzten denean, ordea, zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da, eta kuotan dagokion hainbanaketa egingo da Eranskinean ezarritakoari jarraituz.

3.  Jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea burutu edo gauzatu gabe geratzen bada subjektu pasiboarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

VIII.  LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

10. artikulua.

Udalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua ordainduko da eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.             

Udal lizentzia edo baimena behar da elementuen instalaziorako, baita ere hasiera batean emandakoen aldaketa, berrikuntza, handitze edo txikitzerako; emanda bezala ulertuko da beti ere ordenantza honetan araututako tasak ordainduta badaude, eta hori egin bitartean ezingo zaio hasiera eman erabilerari edo aprobetxamenduari.

Tasa ez ordaintzeak automatikoki ekarriko du lizentzia edo baimena atzera botatzea.

IX.  TASEN KUDEAKETA

11. artikulua.

Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.              

X.  AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenantza hau eta bere eranskina ondoren aipatzen den datan onartu zen behin betiko, eta 2020ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.

XI.  ERANSKINA

007.01.  Eranskina

A.  Hesiak, edukiontziak, garabiak, aldamioak, eskorak, astoak eta beste batzuk.

                                                                                                                                                             

Metro karratuko edo zatiko, eguneko ............................             0,63

Metro karratuko, hilekoa ...............................................           21,50

Metro karratuko hiruhilekoa ..........................................           26,90

Metro karratuko, urteko .................................................           43,00

Obrengatiko bide mozketa partziala, orduko ..................           20,45

Obrengatiko bide mozketa osoa, orduko .......................           35,80

Tarifa aplikatzeko arauak:

a)  Obrengatiko bide okupazioak aparkalekuak hartzen dituenean, adierazitako tarifak %30ean gehituko dira.            

b)  Epigrafe honetan aipatutako obrak, justifikatu gabe, bi hilabetetik gora etenda geratzen direnean, tarifa hau aplikatzerakoan sortzen diren zenbatekoek %100eko errekargua izango dute hirugarren hilabetetik aurrera, eta obrak amaitutakoan aprobetxamenduak jarraitzen badu, %200eko errekargua aplikatuko zaie.

c)  Fatxadak txukuntzeko jarri behar diren hesi, aldamio eta bestelako elementuei dagozkien tarifak %100 murriztuko dira, hain zuzen ere honako hauek: fatxadak margotzea eta horretarako behar diren aurre-lanak, zarpiatzea, lixatzea, eta abar.     

d)  Igogailuen instalazioa egiteko edo igogailuak indarrean dagoen araudiari (bai teknikoa bai irisgarritasunari buruzkoa) egokitzeko jarri behar diren hesi, aldamio eta bestelako elementuei dagozkien tarifak %100 murriztuko dira, beti ere, eraikita dauden eraikuntzak baldin badira.           

B.  Lubakiak edo zanjak egitea.

                                                                                                                                                             

Metro karratuko edo zatiko, egunean .............................             5,10

C.  Postuak, barrakak, salmenta etxolak, ikuskizunak eta antzekoak.

                                                                                                                                                             

Taberna, kafetegi eta antzekoak .....................................             0,45

Txurreria, txokolategi eta ore frijituko mahaiak .............             0,45

Pastel, gozoki, gozo, fruitu lehor, patata frijituak, bi-
suteria, jostailuak, liburuak etab. saltzeko txos-
nak ..........................................................................             0,45

Tiro, txirringil eta bestelako jokoetako txosnak .............             2,40

Tonbolak, zozketak, salmenta arinak eta antzekoak........            2,90

Mugimenduzko edozein aparailu mota ..........................             1,25

Autotxoke pistak ...........................................................             0,50

Ikuskizun eta antzerkiak ................................................             0,35

Zirkoak ..........................................................................             3,05

Santa Lutzitako feria, kaleko salmenta postuak:

Udalak finkatutako postuak, metro lineal edo zatiko,
egunean ...................................................................           18,00

Bestelako postuak metro karratuko edo zatiko, egu-
nean .........................................................................             6,00

Postua ibilgailuarekin, egunean .....................................           77,80

Jai Nagusiak eta bestelako jaialdiak, kalez kale-
ko salmenta postuak:

Udalak finkatutako postuak, metro lineal edo zatiko,
egunean ...................................................................           15,60

Postuak metro karratuko edo zatiko, egunean.................            5,20

Postua ibilgailuarekin, egunean .....................................           79,50

Mineralogia Feria, feriako postuak:

Postuak metro lineal edo zatiko, egunean ......................           16,00

Tarifa aplikatzeko arauak.

Feria tokietako lur sailak esleitzeko enkante sistema erabiliko balitz, Udalak kasu bakoitzean erabakitzen dituen oinarri eta baldintzen arabera egingo da enkantea.

Eskualdeko artisau eta ekoizleen salmenta postuak salbuetsita egongo dira.

Kaleko salmenta postua udal interesa duten talde kulturalek, sozialek eta kiroletakoek eta ikastetxeek beraien jardueraren finantziaziorako jartzen dutenean salbuetsita daude.   

D.  Udal azoka eta azoka txikien zerbitzuak.

                                                                                                                                                             

Bertako produktuen salmenta, metro karratuko eta-
eguneko....................................................................            0,22

Postuak, metro karratu eta eguneko ...............................             0,63

Argindarraren hartunea (urteko tarifa) ...........................             5,45

Herriko baserriak izanik, baserriko produktuak saltzen dituzten salmenta postuak tasa ordaintzetik salbuetsita geratzen dira.

Tarifak aplikatzeko arauak.

Gaur egun modu iraunkorrean okupatuta dauden postuak errespetatu egingo dira. Libre daudenak eskatu egingo dira, Alkatetzari zuzendutako idatzi bidez. Horiei erantzuna emango zaie, beti ere urteko baimenaren bitartez ezarritako tasak ordaintzeko baldintzarekin.

Kobrantza hiru hilabetero egingo da.

E.  Terraza eta instalazio osagarriak bide publikoan: mahaiak, aulkiak, estalpeak, eguzkitakoak edo antzekoak.

                                                                                                                                                             

Instalatutako mahaiko eta 4 aulki, urtean .......................           84,15

Kobrantza hiru hilabetero egingo da.

F.  Bide publikoetako kioskoak.

                                                                                                                                                             

Egunkariak, aldizkariak, ipuinak, liburuak eta antzeko-
ak saltzeko kioskoak. Kiosko bakoitzeko, urteko ....         166,10

G.  Espaloi pasabideak edo ibilgailuen sarrera, ibiak eta gune publikoaren erretserba.

                                                                                                                                                             

a)  Ibilgailuen sarrera edo pasabidea espaloi-
tik edo bide publikotik.

a.1.)  Erabilera partikularreko garajeak.

1 tarifa. Baimendutako ibia edo gune publikoa-
ren erretserba dutenek:

— Ibilgailu 1 .................................................................           31,15

— 2 ibilgailu ..................................................................           58,20

— 3 ibilgailu ..................................................................           74,80

— 4-10 ibilgailu artean ..................................................         156,00

— 11 ibilgailutik gora ( €/plaza/urte) .............................           12,50

2 tarifa. Ibi iraunkorra ez dutenek:

— Ibilgailu 1 .................................................................           15,60

— 2 ibilgailu ..................................................................           29,15

— 3 ibilgailu ..................................................................           47,80

— 4-10 ibilgailu artean ..................................................           93,50

— 11 ibilgailutik gora ( €/plaza/urte) .............................           11,50

Lehen azaldutakoaz gain:

Urtean, sarreraren zabalerak dituen metro lineal ko-
purua bider...............................................................            6,20

a.2.)  Merkatal edo industria erabilera duten ga-
rajeak:

Ibia dutenek ...................................................................           59,00

Ibi gabekoek ..................................................................           46,70

a.3.)  Nekazal erabilera duten garajeak:

Ibia dutenek ...................................................................           19,80

b)  Espazio erreserbak.

b.1.)  ‑Erreserba iraunkorra, hartzen duen errepide-
ko metro karratu bakoitzeko edo zatiko, urte-
an ............................................................................           60,70

b.2.)  ‑Noizbehinkako beharretarako espazio erre-
serba, metro karratu bakoitzeko edo zatiko,
egunean ...................................................................             0,63

Tarifa aplikatzeko arauak.

a)  Espaloietako edo bide publikoetako pasabideen zabalera beheratutako espaloi-ertzaren metro linealek emango dute, beheragunea baldin badago. Espaloi-ertza ez badago beheratuta, ezta kenduta ere, neurria zabalera guztia izango da, hau da, kasu bakoitzean lokalean edo orubean sartzeko zuloaren luzera erabilgarri osoa.

b)  Aparkalekuen instalazio, kontserbazio, berritzea, pasabideak kentzea eta erreserba, baita horien seinalizazioa ere, eskatzaileen kontura izango da.

c)  Tarifa urtekoa eta zatiezina izango da.

d)  Urretxuko Udalak partaidetza duen Administrazio Publikoko bestelako entitateek, %80ko hobaria izango dute espazio erreserba iraunkorragatiko tasan.

008.  Prezio publikoak, zerbitzuak emateagatik edo udal jarduerak egiteagatik.               

I.  XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek prezio publikoak ezartzen ditu eranskinean dauden tarifetan zehaztutako zerbitzuak emateagatik edo jarduerak egiteagatik, Ordenantza honetan jasotako arauen arabera, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan aurreikusitakoaren arabera.   

2. artikulua.

Ordenantza udalerri osoan aplikatuko da.

3. artikulua.

Ordenantza honetan araututako precio publikoak ordainduko dituzte Zerbitzuak edo jarduerak hartzen dituztenek.

4. artikulua.

Prezio publikoen tarifak ordenantza honen eranskinean jasota daudenak dira.

5. artikulua.

Eskatutako edo egindako zerbitzu bakoitzagatik ordainduko dira zenbatekoak, eta ezingo dira murriztu dagozkien ataletan zehaztuta dauden zenbatekoekiko.

6. artikulua.

Ordenantza honetan jasotako Zerbitzuak emateko edo udal jarduerak egiteko, aldez aurretik eskaera egin beharko zaio Udal Administrazioari. Nolanahi ere, emanda bezala hartuko dira Ordenantza honetan araututako prezio publikoak ordaintzeko baldintzapean, eta behin luzapenak eginda, prezioa ez ordaintzeak modu automatikoan erabakiko du zerbitzu hori ez ematea edo jarduera ez egitea.  


7. artikulua.

Ordenantza honetan araututa dauden precio publikoak ordaintzeko obligazioa zerbitzua ematen edo jarduera egiten hasten denetik sortzen da.

Dena den, lehendik emandako edo luzatutako Zerbitzuak ematea jarduerak egitea izanik, dagozkien tarifetan zehaztutako denboraldi natural bakoitzeko lehen egunean sortzen da obligazioa.

8. artikulua.

Prezio publikoaren ordainketa horrela egingo da:

a)  Zerbitzuak ematea edo jarduerak egitea denean, udal kutxan zuzeneko diru sarrera eginda, beti ere zerbitzua eman edo jarduera egin aurretik, eta ezarrita dagoen kopurua ordainduz.

b)  Eman beharreko zerbitzuen edo jardueren izaeragatik aldez aurretiko diru sarrera ezin bada egin, Administrazioak dagokion faktura aurkezten duen unean.     

c)  Urteko izaera duten Zerbitzuak edo jarduerak baldin badira, prezio publikoen matrikulak amaitzen direnean, urte naturalen arabera.

9. artikulua.

Prezio publikoa ordaindu behar duen pertsonari egotzi ezin zaion arrazoiak tarteko direla, jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko da.

10. artikulua.

Prezio publiko horien zorrak premiazko prozedura administratiboaren bidez exijitu ahal izango dira.

11. artikulua.

Ordenantza honetan araututako prezio publikoen kitapenari, bilketari eta ikuskapenari dagokion guztian, Zergen Foru Arau Orokorrean aurreikusitakoa izango da aplikagarri.

008.01.  Eranskina

A.  Museo mineralogikoa.

                                                                                                                                                             

Bisita gidatua, partaideko ...............................................             3,00

Turismo mahaiaren sustapena (1) ..................................             2,50

Turismo mahaiaren sustapena (2) ..................................             2,00

Jarduera hauek BEZaren zergapean baina salbuetsita daude, 37/1992 BEZ Legearen 20.Bat.14.b artikuluaren baitan.

B.  Ikuskizunetako eta beste saio batzuetako sarrerak.

                                                                                                                                                             

Helduentzako ikuskizunak .............................................           10,00

Haurrentzako ikuskizunak .............................................             5,00

Haurrentzako ikuskizun bereziak ...................................             7,00

Gazte Txartela ................................................................             7,00

Ikuskizun bereziak aurretiazko salmenta ........................           12,00

Ikuskizun bereziak txarteldegian ....................................           15,00

Helduen antzerkia, denboraldiko abonua .......................           70,00

Helduen antzerkia euskaraz, denboraldiko abonua.........          35,00

Haurren antzerkia, denboraldiko abonua .......................           20,00

Haurren antzerkia, haurra eta laguntzailearen abonua ....                                         30,00

Haurrentzako DVD saioa Labeagan ..............................             1,00

Jarduera hauek BEZaren zergapean baina salbuetsita daude, 37/1992 BEZ Legearen 20.Bat.14.c artikuluaren baitan.

C.  Bestelako kultura jarduerak.

                                                                                                                                                             

Bazkari edo afari herrikoia, helduak ......................... 20,00-30,00

Bazkari edo afari herrikoia, haurrak ......................... 7,00-15,00

Santa Lutzitako ardo dastaketara sartzea ................... 3,00

Ardo dastaketarako koparen salmenta ...................... 2,00

Festetako zapia ......................................................... 3,00

D.  Udal aterpetxea.

Udal aterpetxeko zerbitzuen prezioaren zenbatekoa honakoa da (BEZ barne):

                                                                                                                                                             

Pertsonako eta eguneko .................................................           18,55

10 lagun edo gehiagoko taldeak ( €/lagun/egun).............          11,00

Izarak alokatzea .............................................................             2,55

E.  Espazioen erabilera.

                                                                                                                                                             

1.  Labeaga aretoaren erabilera.

Orduko, teknikariarekin .................................................           31,00

Orduko, aretoko pertsonalarekin ...................................           19,00

2.  Kulturako gelaren erabilera.

Orduko ..........................................................................           15,00

3.  Lizeoko gimnasioa.

Orduko ..........................................................................           30,00

Herriarentzat interesa duten talde kulturalak, sozialak eta kiroletakoak zein ikastetxeak, salbuetsita daude prezioaren ordainketatik.

F.  Sarraldeko musika lokalen erabilera.

                                                                                                                                                             

Hilabetean eta talde bakoitzeko ......................................           20,00

Izen-ematean edo lokalak erabiltzen hasi aurretik edo erabiltzen hasteko unean bertan egin behar da kuotaren ordainketa, eskaera egiten den lehen aldian.

Ondorengo hileroko kuoten ordianketa aurretiaz egin beharko da hilero, hilabete bakoitzeko 1 eta 10. egunen artean.

Prezio honen ordainketa egiteko, bankuko helbideraketa bidez edo diru-sarrera udal diru-kutxetan eginez burutuko da (Udaletxean edo Kultur Etxean).

Prezio publiko honegatiko zorrak premiamenduzko prozedura administratibo bidez eskatu ahal izango dira.

G .  Materialak.

                                                                                                                                                             

Karpa, eguneko ..............................................................           52,00

Karparen muntaia eta desmuntaia ...................................      1.142,00

Hesi metalikoak, unitatea eguneko .................................             3,30

Erregadio mahuka, unitatea eguneko .............................             4,90

10x5 oholtza toldorik gabe ............................................         350,00

10x5 oholtza toldoarekin ...............................................         500,00

10x10 oholtza toldorik gabe ..........................................         650,00

10x10 oholtza toldoarekin .............................................         800,00

Oholtzaren muntaia eta desmuntaia, orduko ..................           30,00

Aluminiozko eskailera, orduko ......................................             2,40

Kaiolak, unitatea/eguneko ..............................................             1,15

Aulkiak, unitatea/eguneko .............................................             0,75

Hautsitako edo itzuli gabeko aulki bakoitza ...................           14,50

H.  Makineria eta ibilgailuak.

                                                                                                                                                             

Puskatzeko mailua, eguneko ..........................................           18,00

Sorgailua, soldadura ekipoa eta beste batzuk: orduko ....                                         3,70

Sorgailua, soldadura ekipoa eta beste batzuk: egu-
neko ........................................................................           26,20

Kamioia gidariarekin, ordu bakoitzeko ..........................           63,00

4x4 ibilgailua gidariarekin, orduko ................................           38,30

I.  Langileria-

                                                                                                                                                             

Kamioiaren txoferra, ordua ............................................           36,00

Obrako peoia, ordua ......................................................           25,50

Obra ofiziala, ordua .......................................................           27,50

J.  Kopiak ateratzea.

                                                                                                                                                             

Liburutegiko dokumentu fotok. (txuri/bel) ....................             0,10

Liburutegiko dokumentu fotok. (kolore) .......................             0,15

Dokumentu kopiak CDan ..............................................             8,15

Arau aplikagarriak.

1.  Prezio hauek ordaintzetik salbuetsita daude udal intereseko kultur elkarteak, sozialak eta kiroletakoak, baita ikastetxeak ere, eta Administrazio Publikoko beste entitateak.     

2.  Urretxuko Udalak materiala utziko du beti ere erabilgarri badago.

3.  Kamioi eta 4x4 ibilgailuaren kasuan, derrigorrezkoa izango da hauek gidariarekin batera erabiltzea. Edozein kasutan, Udalak egokitza jotzen badu, interesduna betebehar horretatik salbuetsi dezake.

4.  Materiala irteten denetik berriro itzultzen den bitartean kontatuko dira egunak.

5.  Zamalanak, garraioaren kostua eta garraioaren kontratazioa eskatzailearen kontura izango dira, 1 puntuan adierazitakoak izan ezik.

6.  Zerbitzuaren kudeaketa:

1.— Ondasun erabilera Alkatetzari eskatu beharko zaio, gutxienez 15 egun lehenago.

2.— Arduradunak entregatuko du material aedo zerbitzuaren prestazioa.

3.— Materiala deskargatu eta gero, horren egoera egiaztatuko da eta prezioen behin betiko kitapena egingo da. Behin kitapena jakinarazita, ordainketarako borondatezko epea 30 egun da, jakinarazpena jasotzen den biharamunetik kontatuta.

4.— Biltegitik ateratzen den unetik berriro itzuli bitartean materialean eragindako kalteak edo desagertzea persona edo entitate eskatzaileak hartuko du bere gain, eta faktura egingo zaio dagokion zenbatekoarekin.

5.— Karparen erabilera 2016ko martxoaren 17an egindako osoko bilkuran Udalbatzak onartu zuen Araudiak arautuko du.         

J.  Urretxuko Udalak editatutako argitalpenak etamerchandising artikuluak eskuratzea.

                                                                                                                                                             

«Ipeñarrietarrak, Austriarren zerbitzupeko lei-
nua» liburua ....................................................... 10,00

Liburua + DVD pack «Memorian atzera. 1936ko
 gerraren eta ondorenaren testigantzak Urre-
txun eta Zumarragan» ........................................ 10,00

Liburua. I mota ......................................................... 5,00

Liburua. II mota ....................................................... 10,00

Liburua. III mota ...................................................... 15,00

CD .................................................................................             5,00

Kamiseta ................................................................... 5,00

Mineral, fosil eta bestelako artikulu txikiak; gu-
txieneko eta gehienezko prezio-tarte bat ezar-
tzen da ................................................................ 1,00-50,00

Iparragirre 2020 hainbat artikulu; gutxieneko
eta gehienezko prezio-tarte bat ezartzen da ......... 1,00-50,00

321.  Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

1.  Udal honek, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresei tasak ezartzen eta ordainarazten dizkie udalerriko bideetako lurzoruaren, zorupearen eta lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik.

2.  Ondorio horietarako, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresatzat honako hauek joko dira:

a)    Energia elektrikoaren, uraren edo gasaren hornikuntzan diharduten enpresak.

b)    Herritar guztientzat telekomunikazio zerbitzuak egiten dituzten enpresak, baldin eta osorik edo zati batez erabiltzen badituzte udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia eginez instalatutako telekomunikazio sare publikoak.

c)    Hornidura zerbitzuak egiten dituen edozein enpresa, baldin eta zerbitzuak egiteko erabiltzen dituen tutueria, hari eta gainerako instalazioek udalerriko lurzorua, lurgaina edo zorupea atzematen badute.

2. artikulua.

Ordenantza hau Udal Erakundearen mugarte osoan aplikatuko da.

II.  ZERGA EGITATEA

3. artikulua.

1.  Zerga egitatea honakoa da: hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia egitea, zerbitzuok interes orokorrekoak badira, edo eragina badute udalerriko biztanle guztiengan edo gehienengan.

2.  Tasaren zenbatekoa ezartzeko araubide hau aurreko artikuluan aipatutako enpresa guztiei aplikatuko zaie, bai zerbitzuak egiteko erabiltzen dituzten sareen titular direnei, bai sareen titular ez izan arren sareak erabiltzeko, sareetan sartzeko edo haiekin konektatzeko eskubideen titular direnei.

3.  Sakelako telefonoen zerbitzuak ez dira sartuko tasaren zenbatekoa ezartzeko araubide berezi honetan.

4.  Tasa hau bateragarria da udal eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar litezkeen beste tasa batzuekin, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresak haien subjektu pasibo izan behar direnean 5/89 Foru Arauaren 23.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Tasa hau ordaintzen duenak ez du edukiko udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako gainerako tasak ordaindu beharrik.

III.  SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.

1.  Subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 35. artikuluan aipatutako pertsona fisiko eta juridikoak eta erakundeak, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen titularrak izanez gero, baldin eta zerbitzuok interes orokorrekoak izan edo udalerriko biztanle guztiengan edo gehienengan eragina badute, eta haiek egiteko udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia egiten bada.

2.  Artikulu honetan ezarritakoaren ondoreetarako, zerbitzuak banatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak ere zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen multzoan sartuko dira.

IV.  SALBUESPENAK, MURRIZKETAK ETA HOBARIAK

5. artikulua.

Salbuespenak, eta bestelako onura fiskalak, aplikatu beharreko xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

V.  ZERGA OINARRIA

6. artikulua.

1.  Tasaren zerga oinarria kalkulatzeko, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udal mugartean urtean egiten duten fakturaziotik ateratako sarrera gordinak hartuko dira kontuan.

2.  Sarrera gordinak izango dira enpresari egotzi ahal zaizkionak, udalerrian egindako zerbitzuen ordainez lortutakoak badira.

3.  Ez dira sarrera gordintzat joko zerbitzuen gaineko zeharkako zergak, ez eta gainontzekoen kontura kobratutako partidak edo kopuruak ere, hornidura zerbitzua ustiatzen dituen enpresaren beraren sarrerak ez badira.           

Halaber, ez dira sartuko fakturazioko sarrera gordinetan Ekonomia Ministerioaren Elektraenergia Ekoizteko Instalazioen Administrazio Erregistroko 1. edo 2. atalean inskribatutako instalazioetan araubide berezi honen araberako zerga-ordainketari lotuta dagoen energia sortzeko erabiliko den lehengaia hornitzeagatik jasotzen diren kopuruak.              


4.  Zerbitzuak egiteko besteren sareak erabiltzen dituzten enpresek euren fakturazioaren sarrera gordinetatik kenduko dituzte beste enpresa batzuei beraien sareekin konektatzeagatik edo haietan sartzeagatik ordaindutako kopuruak. Halako sareen titular diren enpresek horregatik jasotako kopuruak fakturazioaren sarrera gordin gisa konputatu behar dituzte.

5.  Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 111. artikuluan eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Ikuskapenari buruzko Araudiaren 37. artikuluan ezarritakoari jarraituz, sareen titular diren enpresek Udalari informazioa eman beharko diote, hark eskatuz gero, sareetan sartzeagatik edo haiekin konektatzeagatik ordaintzen dieten enpresei buruz.

VI.  KUOTA

7. artikulua.

1.  Zerga kuota %1,5 izango da, eta udal mugartean urtean egindako fakturaziotik datozen sarrera gordinei aplikatuko zaie.

2.  Aprobetxamendu bereziak udalerriko jabari publikoko ondasunak suntsitzea edo narriatzea badakar berekin, onuradunak haiek berreraikitzeko edo konpontzeko gastu osoa ordaindu beharko du eta zenbatekoa lanei ekin aurretik jarri beharko du; horrez gainera tasa ordaindu beharko du.

Kalteak konponezinak badira, Udalak kalte-ordaina jasoko du. Kalte-ordainaren zenbatekoa suntsitutako ondasunen balioa edo narriadurari dagokiona izango da.

Udalak ezin ditu barkatu idatz-zati honetan adierazitako kalte-ordainak eta itzulketak, ez osorik, ez zati bat.   

VII.  SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

8. artikulua.

1.  Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa aprobetxamendu berezia hasten denean sortuko da lehenengoz, eta geroztik urtero sortuko da, urtarrilaren 1ean.

2.  Subjektu pasiboari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik jabari publikoaren aprobetxamendua ezin baliatu edo garatu bada, tasaren zenbatekoa itzuli egingo da.

VIII.  LIKIDAZIOA ETA SARRERA

9. artikulua.

Udalak likidazioa egingo du, eta likidatutako zenbatekoaren sarrera egingo da.

IX.  TASEN KUDEAKETA

10. artikulua.

Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek, hiru hilean behin, egutegiko hiruhilekoaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan izandako sarrera gordinen aitorpena aurkeztu beharko diote Udalari. Aitorpen horrekin batera, udalerrian eginiko fakturazioa egiaztatzeko agiriak aurkeztuko dituzte, eta Udal Administrazioak eskatzen dizkien gainerako agiriak.

11. artikulua.

1.  Udal Administrazioak hiru hilean behingo likidazioak egingo ditu. Behar diren egiaztapenak egin arte likidazioak behin-behinekoak izango dira eta ordaindu beharreko zenbatekoa 4 urteko epearen barruan zuzendu ahal izango da; epe hori amaituta, hala badagokio, behin-betikotzat hartuko da. Borondatezko epea amaiturik, zorra premiamendu bidez ordainaraziko da.

2.  Udalaren eta hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen artean hitzarmen edo akordioren bat badago, artikulu honetan eta aurrekoan kudeaketari buruz ezarritako arauak ordezkoak izango dira.

12. artikulua.

Zergen arloko arau-hausteak, haien sailkapena eta dagozkien zehapenak direla eta, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean eta garatzen duen araudian xedatutakoa beteko da.           

X.  AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau 2020ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta horrela iraungo du harik eta bera aldatu edo indargabetzea erabakitzen den arte.

321.01.  Eranskina

01.  Cuota tributaria.

                                                                                                                                                             %

Zerga kuota ....................................................................             1,50