3
TOKI ADMINISTRAZIOA

HERNANIKO UDALA

2020rako egutegi fiskala

Hernaniko udalerriko zergapekoei jakitera ematen zaie zein den 2020ko urtealdiko Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskala. Egutegian zerga eta prezio publiko horien ordainketa egiteko epeak ezar­tzen dira. Epeak ezarritako egunean bukatuko dira edo, hura larunbata edo jaieguna bada, hurrengo lanegunean.

Errolda fiskalak jendaurre­an ikusgai jarriko dira, udale­txe­ko bulegoetan, dagozkien kobran­tza-epeak hasi baino hamabost egun lehenago eta hamabost egunez. Errolda fiskaletan ordaindu beharreko kuotak eta haiek finka­tzen dituzten zergako elementuak ezar­tzen dira.

Kuotak eta gainerako zerga-elementuak kolektiboki jakinaraziko dira, Zergen Foru Arau Orokorreko 98.3 artikuluan aurreikusitakoaren babesean. Betiere, dagokien erregistroetan alta ematea suposa­tzen ez badute. Kasu horretan, subjektu pasibo bakoi­tza­ri dagoeneko banaka jakinarazitako egitate zergagarri bati dagozkio kuotak eta gainerako zerga-elementu horiek.

Errolden erakustaldi publikoen aurka berraz­ter­tze­ko errekur­tso­a jarri ahal izango da, erakustaldi publikoko epearen azken egunetik zenba­tzen hasi eta hilabeteko epean.

Egutegi fiskal honen iragarkiak kobran­tza iragarkiaren zeregina ere beteko du. Kobran­tza ondorengo zehaztapenen arabera egingo da:

A)  Ordain­tze­ko bideak: Erabilera legaleko dirua edo Udalaren aldeko txe­ke izenduna.

Era berean, subjektu pasiboei helarazitako dokumentu barra-kodedunaren bitartez ordaindu ahalko da, xede horretarako moldatutako diru-ku­txe­tan, edo Internet bidez, kreditu–txa­rtela erabiliz edota bankuko kontuan karga­tze­ko aginduz.

B)  Ordain­tze­ko lekuak: Udalaren bulegoetan eta ordainketa dokumentuan ageri diren entitate Ko­la­bo­ra­tzai­leetan.

C)  Borondatez ordain­tze­ko epe gisa jarritako epeak igarotakoan, premiamenduzko prozedura exekutiboa hasiko da, ordaindu ez diren kuotei errekargua aplikatuta, eta berandu­tza interesak eta dagozkion kostuak kobratuta.    

Herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen argitara­tzen dugu hau, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onar­tzen duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren 18. artikuluak xeda­tzen duena betez.

Hernani, 2019ko azaroaren 18a.—M Isabel Sanchez Perez, Ogasuneko zinego­tzi delegatua.          (7275)

Urtean behin ordaintzeko tributuak / Tributos de periodicidad anual

 

Padroia / Padrón

Epea / Período

Trakzio mekanikoko ibilgailuak

Vehículos de tracción mecánica

2020ko otsailaren 20tik 2020ko apirilaren 6 arte

20 de febrero de 2020 a 6 de abril de 2020

Ondasun higiezinen gaineko zerga

Impuesto sobre bienes inmuebles

2020ko maiatzaren 15etik 2020ko uztailaren 1 arte

15 de mayo de 2020 a 1 de julio de 2020

Ibilgailuen espaloi bidezko sarrerari dagokion tasa

Tasa entrada de vehículos a través de aceras

2020ko ekainaren 3tik 2020ko uztailaren 10 arte

3 de junio de 2020 a 10 de julio de 2020

Ekonomia-jardueren gaineko zerga

Impuesto sobre actividades económicas

2020ko urriaren 1etik 2020ko azaroaren 10 arte

1 de octubre de 2020 a 10 de noviembre de 2020

 

Hiruhilekoetan ordaintzeko tributuak / Tributos de periodicidad trimestral

 

Padroia / Padrón

Epea / Período

Eremu Industrialean Hondakin-bilketaren tasa, 2019ko 4. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona industrial 4 trimestre del 2019

2020ko otsailaren 4tik martxoaren 9 arte

4 de febrero de 2020 a 9 de marzo de 2020

Eremu erresidentzialean eta landalurrean Hondakin-bilketaren tasa, 2020ko 1. hiruhilekoa.

Tasa por recogida de residuos, zona residencial y rustica 1 trimestre del 2020

2020ko otsailaren 4tik martxoaren 9 arte

4 de febrero de 2020 a 9 de marzo de 2020

Eremu Industrialean Hondakin-bilketaren tasa, 2020ko 1. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona industrial 1 trimestre del 2020

2020ko maiatzaren 8tik 2020ko ekainaren 5a arte

8 de mayo de 2020 a 5 de junio de 2020

Eremu erresidentzialean eta landalurrean Hondakin-bilketaren tasa, 2020ko 2. hiruhilekoa.

Tasa por recogida de residuos, zona residencial y rustica 2 trimestre del 2020

2020ko maiatzaren 8tik 2020ko ekainaren 5a arte

 

8 de mayo de 2020 a 5 de junio de 2020

Eremu Industrialean Hondakin-bilketaren tasa, 2020ko 2. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona industrial 2 trimestre del 2020

2020ko abuztuaren 6tik 2020ko irailaren 7a arte

6 de agosto de 2020 a 7 septiembre de 2020

Eremu erresidentzialean eta landalurrean Hondakin-bilketaren tasa, 2020ko 3. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona residencial y rustica 3 trimestre del 2020

2020ko abuztuaren 6tik 2020ko irailaren 7a arte

 

6 de agosto de 2020 a 7 septiembre de 2020

Eremu industrial Hondakin-bilketaren tasa, 2020ko 3. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona industrial 3 trimestre del 2020

2020ko azaroaren 5etik abenduaren 5a arte

5 de noviembre de 2020 a 5 de diciembre de 2020

Eremu erresidentzialean eta landalurrean Hondakin-bilketaren tasa, 2020ko 4. hiruhilekoa

Tasa por recogida de residuos, zona residencial y rustica 4 trimestre del 2020

2020ko azaroaren 5etik abenduaren 5a arte

5 de noviembre de 2020 a 5 de diciembre de 2020

 

Lauhilekoetan ordaintzeko tributuak / Tributos de periodicidad cuatrimestral

 

Padroia / Padrón

Epea / Período

Ur hornikuntzaren eta saneamendu zerbitzuaren tasa 2019ko 3. lauhilekoa

Tasa suministro de agua y servicio saneamiento 3 cuatrimestre año 2019

2020ko otsailaren 3tik 2020ko martxoaren 9 arte

3 de febrero de 2020 a 9 de marzo de 2020

Ur hornikuntzaren eta saneamendu zerbitzuaren tasa 2020ko 1. lauhilekoa

Tasa suministro de agua y servicio saneamiento 1 cuatrimestre año 2020

2020ko ekainaren 3tik 2020ko uztailaren 10 arte

3 de junio de 2020 a 10 de julio de 2020

Ur hornikuntzaren eta saneamendu zerbitzuaren tasa 2020ko 2. lauhilekoa

Tasa suministro de agua y servicio saneamiento 2 cuatrimestre año 2020

2020ko urriaren 1etik 2020ko azaroaren 10 arte

1 de octubre de 2020 a 10 de noviembre de 2020

 

Helbideratu diren erreziboak, baimendutako kontuetan kargatuko dira, borondatezko epearen amaieran. Helbideratu gabekoak, ohiko postaz bidaliko dira helbide fiskalera. Erreziboa jaso­tzen ez bada, kopia bat eskatu beharko da Udal Zerga-Bilketa bulegoan.

Goian esandako ordainketa-aldi horietan aldaketaren bat balego, Alkate­tzak one­tsi­ko lituzke.