3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGOIBARKO UDALA

2020. urterako zerga egutegia

Elgoibarko Udaleko Alkate-presidenteak 2020ko azaroaren 13an honako Dekretua onartu du.

«2020. urterako zerga egutegia onar­tzea. Elgoibarko Udaleko Alkatea-Lehendakariak onartu du Zergei eta Prezio Publikoei buruzko Egutegi Fiskala, 2020ko ekitaldiari dagokiona, di­ru-sarrera publiko horiek ordain­tze­ko epeak zehazten dira. Epeak adierazitako egunean bukatuko dira. Egun hori baliogabea baldin bada, epea hurrengo lanegunean bukatuko da.

— Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga.

Borondatezko epea: mar­txo­aren 2tik apirilaren 30era.

— Zaborren gaineko Tasa.

1. seihilekoa:

Borondatezko epea: maia­tza­ren 4tik ekainaren 12ra.

2. seihilekoa:

Borondatezko epea azaroaren 2tik abenduaren 4era.

— Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ).

Borondatezko epea: maia­tza­ren 15etik ekainaren 30era.

— Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ).

Borondatezko epea: urriaren 1etik azaroaren 10era.

— Espaloien gainetik ibilgailuak finka barruetara sar­tzea.               

Borondatezko epea: urriaren 1etik urriaren 30era.

— Auto-taxien urteko lizen­tzia.

Borondatezko epea: urriaren 1etik urriaren 30era.

— Erabilera publikoko lursailak mahai eta mahai­txo­ekin, aulkiekin edo an­tze­koekin okupa­tzea.

1. seihilekoa:

Borondatezko epea: ekainaren 1etik ekainaren 30era.

2. seihilekoa:

Borondatezko epea urriaren 1etik urriaren 30era.

— Udalaren Merkadilloko salmenta postuak.

1. seihilekoa.

Borondatezko epea: mar­txo­aren 2etik apirilaren 3ra.

2. seihilekoa.

Borondatezko epea: urriaren 1etik urriaren 30era.

— Azoka Plazako postuen alokairua.

1. seihilekoa:

Borondatezko epea ekainaren 1etik ekainaren 30era.

2. seihilekoa:

Borondatezko epea urriaren 1etik urriaren 30era.

Jabari publikoa hainbat instalaziorekin okupa­tze­agatiko Tasa (Vending eta Ku­txa­zainak).

Borondatezko epea: urriaren 1etik urriaren 30era.

— Jabari publikoa erreserbatutako aparkalekuekin okupa­tze­agatiko Tasa.

1. seihilekoa:

Borondatezko epea ekainaren 1etik ekainaren 30era.

2. seihilekoa:

Borondatezko epea urriaren 1etik urriaren 30era.

Zerga erroldak, ordaindu beharreko kuotak, eta horiek zehazten dituzten zerga elementuak ere jendaurre­an jarriko dira udal bulegoetan. Errolda horiek hamabost lanegunez egongo dira jendaurre­an, eta kobra­tze­ko epea hasi baino hamabost egun lehenago jarriko dira.

Kuotak eta gainerako zerga elementuak ez dira dagozkion erregistroetan egiten diren altak; subjektu pasiboei, aldez aurretik, banan-banan jakinarazitako egitate zergapegarriak baizik. Hori dela eta, denei batera jakinaraziko zaizkie, mar­txo­aren 8ko 2/2005 Gi­puz­koako Zergen Foru Arau Orokorraren 98.3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Errolden erakusketa publikoaren aurka, berraz­ter­tze­ko errekur­tso­a jarri ahal izango da administrazioarekiko auzibidera jo aurretik. Horretarako, hilabeteko epea izango da, erroldak jendaurre­an jar­tzen diren egunetik hasita.

Zerga egutegiaren iragarki honek kobran­tza­ko iragarkien fun­tzio­a ere beteko du. Kobran­tza hori honela egingo da:      

a)  Dirua sar­tze­ko era: Helbideratutako ordainagiriak banke­txe­etako eta aurrezki ku­txe­tako baimendutako kontuetan zordunduko dira.

Helbideratu gabeko ordainagiriei dagokienez, zorra ordain­tze­ko beharrezkoa den agiria posta arrunt bidez bidaliko zaie zergadunei haien helbide fiskalera.

Zergadunak ordainagiri hori jaso ez badu, Udaleko Diru-bilketa Bulegoan (Santa Ana, 2) eskatu beharko du.              

b)  Ordain­tze­ko erak: Legezko erabilerako dirua edo Udalaren izenean egindako txe­kea.

c)  Ordain­tze­ko tokiak: Ordainagirian aipatutako erakunde la­gun­tzai­leetan.

Alkate­tzak onartuko ditu arestiko puntuan jarritako ordainketa epeetan gerta­tzen diren aldaketak. Horiek zerga egutegi hau argitaratu zen era berean argitaratuko dira: Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean eta Udale­txe­ko iragarki taulan.

Zerga Egutegi hau Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren Iragarki Taulan argitaratuko da, kobran­tza­rako iragarkiaren fun­tzio­a bete dezan, Gi­puz­koako Lurralde Historikoaren Diru-bilketa Araudia onar­tzen duen abuztuaren 2ko 2006/38 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.   

Bide batez, zergadunei ohartarazten zaie, borondatezko ordainketa epeak bukatu ondoren, zorrak premiamendu prozeduraren bidez erreklamatuko direla, eta ondorioz, premiamenduzko gainkarga, berandu­tza-korrituak eta, hala badagokio, kostuak ere sorraraziko direla.

Hau guztia jakitera ematen da, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Elgoibar, 2019ko azaroaren 13a.—Alkatea.      (7200)