3
TOKI ADMINISTRAZIOA

OREXAKO UDALA

Iragarkia

Orexako Udalak, 2019ko urriaren 31n eginiko Bilkuran, bes­teak beste, hurrengo erabaki hau hartu zuen:

1.  Orexako Landa-Apartamentua eta Herriko Ostatua Ustia­tze­ko, Kudea­tze­ko eta Manten­tze­ko Kon­tze­sio Administratiboaren Lehiaketako bal­din­tza erregula­tza­ileen pleguari hasierako onarpena ematea.

2.  Bal­din­tza Pleguak zor­tzi egun naturaletan jendearen informazioarako agerian jarrita eduki­tzea, interesatuek hauek aztertu eta egoki irizten dituzten alegazioak aurkeztu ahal izateko.            

3.  Informazio publikoko epealdian alegaziorik aurkezten ez bada, bal­din­tza pleguak behin betiko onartu­tzat jo­tzea.    

4.  Aldi berean, lizitazioa iragar­tzea, hau atze­ratu egingo delarik baldin eta Bal­din­tza Pleguaren aurka alegazioak aurkezten badira.

Orexako landa-apartamentua eta herriko ostatua ustia­tze­ko, kudea­tze­ko eta manten­tze­ko kon­tze­sio administratiboaren lehiaketa.

1.  Erakunde adjudika­tza­ilea.

Orexako Udala.

2.  Kontratuaren xedea.

Orexako Udala, Landa-Apartamentua eta Herriko Ostatuaren jabea da, eta lehiaketa publikoa ireki­tzen du kon­tze­sio administratiboa emateko asmoz, Landa-apartamentua eta Herriko Ostatuaren ustia­tzea, bertako produktuen denda eta harrera gune zerbi­tzu­a kudea­tze­ko eta manten­tze­ko.

3.  Kontratuaren iraupena.

Hiru urtekoa izango da kontratuaren iraupena, kontratua sinatu eta ustiapenaren xede den espazioko gil­tzak entrega­tzen diren hurrengo egunetik aurrera.

Urtebeteko froga-aldia ezar­tzen da; kontratuaren lehendabiziko urtea izango da, hain zuzen ere, froga-aldi hori.

Kontratu hau beste bi urtez luza daiteke, baldin eta alde biak haien oniri­tzi­a adierazten badute. Kontratua automatikoki luzatuko da adierazitako epea igaro­tzen denean, baldin eta alde bietako inork ez badu aldez aurretiko jakinarazpenik egiten kontratua amaitu baino hilabete lehenago.

4.  Izapideak, prozedura eta adjudikazio modua.

a)  Izapidegin­tza: Arrunta.

b)  Prozedura: Irekia.

c)  Esleipen Modua: Lehiaketa.

5.  Enkanterako neurria.

Herriko Ostatua. Esleipendunak kanon bezala, urteko irabazien %10 ordaindu du, sei hilabetero gehienezko 150,00 €-ko topea finkatuz. Kontuak ere momentu berean aurkeztuko dira egiaztagiri modura.

Landa Apartamentua. Esleipendunak kanon bezala, urteko irabazien %10 ordainduko du. Kontuak ere momentu berean aurkeztuko dira egiaztagiri modura.  

6.  Bermeak.

— Behin-behineko bermea.

Prozeduran parte hartu nahi duten lizita­tza­ileei eska­tzen zaie 200,00 €-ko behin-behineko bermea era­tzea, kontratua esleitu arte beren eskain­tze­i eusten dietela berma­tze­ko. Kontratua eslei­tzen zaion lizita­tza­ilearen kasuan, behin-behineko bermeak eran­tzu­ngo du Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 151.2 artikuluaren bigarren paragrafoak ezar­tzen dizkion betebeharren aurrean ere.

Behin-behineko berme hori derrigorrezkoa da, eta «A» gutun-azalaren barruan jasotako dokumentazioan aurkezten ez bada, lizitazio-prozeduratik kanpo geratuko da automatikoki lizita­tza­ilea.

— Behin-betiko bermea.

Esleipendunak 1.200 €ko bermea jarri beharko du. Kontratua sina­tze­rako 600 € ziurtatu beharko dira eta beste erdia frogaldiko urtebetean zehar ordain­tze­a egongo da (gu­txie­nez 50 € hileko). Kopuru hau ez ordain­tze­ak froga urtea buka­tze­an kontratua buka­tze­a ekarriko du.

7.  Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu:

Orexako Udala, Errebote Plaza, 4 bh –Orexa– 20490.    

Telefonoa: 943.682.029 - Astearte-Osteguna: goizeko 08:00etatik 14:00etara.

www.orexa.eus - Kontratistaren profila.

8.  Kontratistaren bal­din­tza espezifikoak.

Lehiaketa honetan, Bal­din­tza Pleguetan ezarritakoaren arabera per­tso­na fisiko edo juridikoek parte hartu ahal izango dute.

9.  Eskain­tzen aurkezpena.

Lehiaketa honetan esku har­tze­ko eskaerak, iragarki hau Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik konta­tzen hasita 15 egun naturalen epean aurkeztu beharko dira Udal bulegoetan, Errebote Plaza, 4 bh. astearte eta osteguna, goizeko 8:00tatik, 14:00ak bitartean.

10.  Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

A Kartazala: Kontrata­tze­ko gaitasuna eta kaudimena.

B Kar­tza­la: Proposamen Ekonomikoa eta Eslei­tze­ko Irizpideak.

Lehia­tza­ileak bere eskain­tza mantendu beharreko epea: adjudikazioa epez kanpo egiten bada, lizita­tza­ileek aurkeztutako eskain­tza bazter­tze­ko aukera izango dute.

11.  Agiriak eskura­tze­ko informatikako ataria edo web-orria.

www.orexa.eus.

Orexa, 2019ko urriaren 31.—Eneko Maioz Ganboa, alkatea.          
                (6932)