2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO
ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

«Enplegua eta gizartera­tze-lanera­tze­a susta­tze­ko» pro­gramaren dirulagun­tzak arau­tzen dituzten oinarriak eta 2019. urteko deialdia.

Diputatuen Kon­tsei­luak honako erabaki hau hartu du 2019ko urriaren 22an:

Gi­puz­koako Foru Aldundiak etorkizunean ekonomia lehiakorra izan dezagun beharrezkoak diren bal­din­tzak sor­tzen lagun­du nahi du, ekonomia lehiakor horrek sortuko baitu justizia sozialeko gure ereduari eran­tzun ahal izateko beharrezkoa den aberastasuna.

Eta, horretarako, bi norabidetan lan egingo da: batetik, enpresei begira, eta, bestetik, per­tso­nei begira.

Horrela, Lurraldea indartuko da. Enpresek gai izan behar dute beren erronkei eta beharrei eraginkortasunez eta lehiakortasunez eran­tzu­teko. Hori guztia, jakinik gure lehiakortasunaren faktore nagusia per­tso­nak eta haien ezagu­tza direla. Aldagai subjektiboetan inberti­tzen jarraituko dugu, aberastasuna sor­tze­ko, eta erdigunean per­tso­nak jarriz, enpresen etorkizuna hobe­tze­ko.

Horretarako, per­tso­nen gaitasunak sustatu eta indartu behar dira, enplegua hobe­tze­ko. Per­tso­nen prestakun­tzak, gaitasunak eta jarrerak eragin zuzena dute enplegagarritasunean, lan-merkatuko baldin­tze­tan eta enpresen lehiakortasunean. Enplegu hobea lor­tze­ra bul­tza­tuko ditugu per­tso­nak, lurraldean kalitatezko enpleguak gara daitezen.         

Eta enplegu duina bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden per­tso­nengana hurbil­tze­a xede duten politikak sustatuko dira.

Gizarteak babestu egin behar ditu egoera zailenetan dauden per­tso­nak. Babesa eta integrazioa batera garatu behar diren bi elementu dira. Kohesioa areagotu nahi dugu, eta desberdintasunak gu­txi­tu, eta, horregatik, behar gehien dituztenak babestu eta gizarteratu behar ditugu. Eta horretarako bidea kalitatezko enplegua da.

Zeharkako estrategia bat da beraz, interes talde desberdinetara orientatua, eta hedapenerako beharrezkoak diren elementu mul­tzo batean oinarritua. Aldundiko hainbat departamentu inplika­tzen ditu: Diputatu Nagusiaren Alorra; Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentua, zeinak kalitatezko enpleguaren estrategia zuzen­tzen baitu; eta Gizarte Politiketako Departamentua, inklusio sozialaren alderdiari dagokionez.

Eusko Jaurlari­tza­rekin partekatutako estrategia da, eta hala jasota dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Eusko Jaurlari­tza­ko Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbi­tzu­ak eta Gi­puz­koako Foru Aldundiak enpleguaren eta gizartera­tze-lanbidera­tze­aren arloan jarduteko sinatutako protokolo orokorrean.

Dirulagun­tza hau ez dago sartuta Diputatuen Kon­tsei­luak 2017ko uztailaren 26ko bileran onartutako 2017-2019 Dirulagun­tzen Plan Estrategikoan. Beraz, ezarri aurretik, sartu egin behar da, planaren 3.1 atalean aurreikusi bezala.            


Horiek horrela, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuak eta Gizarte Politiketako Departamentuko foru diputatuak batera proposaturik, eta Diputatuen Kon­tsei­luak eztabaidatu ondoren,

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.  Sar­tze­a «Enplegua eta gizartera­tze-lanera­tze­a susta­tze­ko» programako dirulagun­tzak 2017-2019 Dirulagun­tzen Plan Estrategikoan –Diputatuen Kon­tsei­luak 2017ko uztailaren 26an onartua–, eta dagokion fi­txa onestea.          

Bigarren.  Onar­tze­a «Enplegua eta gizartera­tze-lanera­tze­a susta­tze­ko» dirulagun­tzak arau­tzen dituzten oinarriak, erabaki honekin batera I. eranskinean doazenak.               

Hirugarren.  Onar­tze­a aipatutako dirulagun­tzen 2019ko deialdia, erabaki honekin batera II. eranskinean doana.

Laugarren.  Baimen­tze­a zazpiehun eta berrogei mila euroko gastua (740.000,00 €), 2019ko deialdiari aurre egiteko, partida hauen kargura:

1 0210.100.461.01.10 2019                                               21.135,00

1 0210.100.461.06.10 2019                                               42.285,00

1 0210.100.461.09.13 2019                                             169.080,00

1 0210.100.470.00.34 2019                                             172.500,00

1 0210.100.481.00.24 2019                                             123.000,00

1 0210.100.770.00.10 2019                                               27.000,00

5 0210.100.461.01.10 2020                                                 7.045,00

5 0210.100.461.06.10 2020                                               14.095,00

5 0210.100.461.09.13 2020                                               56.360,00

5 0210.100.470.00.34 2020                                               57.500,00

5 0210.100.481.00.24 2020                                               41.000,00

5 0210.100.770.00.10 2020                                                 9.000,00

Bosgarren.  Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe. Zenbateko gehigarria eraginkorra izateko bal­din­tza izango da, dirulagun­tzak ematea eba­tzi aurretik, kreditua erabilgarri deklara­tzea.


Nolanahi ere, dirulagun­tzek gastu arruntak nahiz inber­tsi­okoak finan­tza­tu di­tza­ketenez, jaso­tzen diren eskaerak ikusita, eta proiektuetan nagusia den gastu mota kontuan hartuta, beharrezko aurrekontu egoki­tza­penak izapidetuko dira, emango diren lagun­tzak diruz lagundutako gastuaren izaerari egoki­tze­arren.

Horrekin lotuta, eskumen espresa ematen zaio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari, behar diren egin­tza eta ebazpenak har­tze­ko.              

Seigarren.  Erabaki honek onar­tzen dituen oinarri arau­tzai­leek Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen diren egunean izango dituzte ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek honen aurka administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkeztu ahal izango dute, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, Erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, aukera dute horren aurretik, berraz­ter­tze­ko hautazko errekur­tso­a aurkezteko Diputatuen Kon­tsei­luari, argitalpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berraz­ter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke.       

Donostia, 2019ko urriaren 24a.—Segundo Díez Molinero, Departamentuko idazkari teknikoa.      (6768)

I. ERANSKINA

«Enplegua eta gizartera­tze-lanera­tze­a susta­tze­ko» dirulagun­tzak arau­tzen dituzten oinarriak.

1. oinarria.  Xedea.

Oinarri hauen xedea da arau­tze­a enplegua eta gizartera­tzea-lanera­tze­a susta­tze­ko dirulagun­tzak.     

2. oinarria.  Entitate onuradunen bal­din­tzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira ondoko entitateak:               

a)  Tokiko entitateak, eskualde garapeneko agen­tzi­ak eta irabazi asmorik ez duten sustapen entitate pribatuak, zeinak aipa­tzen baititu 182/2008 Dekretuak, azaroaren 11koak, lanera­tze­ko enpresen kalifikazioa arautu eta horietan sar­tze­ko prozedura eta horien erregistroa ezar­tzen dituenak, 7. artikuluan, betiere Gi­puz­koan koka­tzen badira.

b)  Gi­puz­koan koka­tzen diren gizartera­tze enpresak.

c)  Partaide­tza eta/edo finan­tza­keta publikoak dituzten gizartera­tze-eremuko hirugarren sektoreko erakundeak.           

d)  Uniber­tsi­tatez kanpoko hezkun­tza sistemako ikaste­txe­en sareko entitateak, Eusko Jaurlari­tza­ko Hezkun­tza, Uniber­tsi­tate eta Ikerketa Sailaren funts publikoen bidez finan­tza­tutakoak eta entitate horien interesak ordezka­tzen dituzten taldeak eta elkarteak eta uniber­tsi­tateak. Entitateek Gi­puz­koan eduki behar dute beren egoi­tza.  

e)  Gi­puz­koan koka­tzen diren enpresa elkarteak.

2.2.  Entitateak ez dira egongo sartuta 3/2007 Foru Arauak, mar­txo­aren 27koak, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko dirulagun­tze­i buruzkoak, 12. artikuluan jasotako debeku egoeretakoren batean.

2.3.  Entiateek ez dute izango zigor administratiborik edo penalik sexu diskriminazioa dela eta, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2005eko otsai­la­ren 18ko 4/2005 legeak aurreikusitakoaren arabera.

2.4.  Ez dira jardungo armen ekoizpen, merkatura­tze eta finan­tza­ketan, 2007ko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.5.  2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoa egiazta­tze­ko, entitate eska­tzai­leak eran­tzu­kizuneko adierazpen bat aurkeztuko du Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren aurrean.

3. oinarria.  Dirulagun­tzen xedeko jarduerak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honakoren batean sartu behar dira:

*  Ezaugarri hauek dituzten gazte taldearen enplegutasuna eta gizartera­tze­a eta lan merkatura­tze­a hobe­tzea: 16 eta 23 urte bitartekoak, kualifikazio baxua dutenak eman­tzi­pazio prozesuetan eta gizarte babeseko sistematik atera direnak.

— Sustapen publikokoak diren programetan dauden 16-23 urte bitarteko gazteei; aukeran dauden prestakun­tza baliabide guztietatik kanpo geldi­tzen direnakei, eraginkortasunez eta kalitatez arreta ematea.

— Gaur egun hezkun­tza sistemak onar­tzen ez dituen gazteen­tza­ko prestakun­tza programa indargarria. Oinarrizko eta zeharkako gaitasunen gaineko prestakun­tza programak antola­tzea, eta, aldi berean, hezkun­tza sistema publikoak eskain­tzen dituen prestakun­tza programetan sar­tze­ko aukera bul­tza­tzea.

*  Inklusio soziolaborala lan­tze­ko, eskualdeko zerbi­tzu sare integratuak sor­tzen lagun­tzea.

— Gizarte eta eskualde kohesio handiagoa lortuko duten eskualdeko garapen estrategiei lotutako enpleguaren aktibazioa susta­tzea.

— Gizarte eta lan arloko inklusiorako eskualde sareak antola­tze­ko lagun­tza: gizarte eta lan arloko inklusiorako prozesuak hobe­tzea, eskualde mailan jarduten duten eragile guztien lan koordinatu eta elkartu baten bitartez, zaurgarritasun egoera handian eta gizarte bazterketako arriskuan dauden per­tso­nen alde.

*  Lurraldean gizartera­tze enpresak sor­tze­a eta manten­tze­a bul­tza­tze­a (sor­tze­a bideragarria den aztertuko duten merkatu azterketak, eta inber­tsi­oak aktibo finkoetan, gizartera­tze prozesuan dauden per­tso­nen­tzako lanpostuak sortu edo manten­tze­ra bideratuta).

*  Enplegu lagunduko jarduketak susta­tzea.

*  Enplegagarritasuna susta­tze­ari begira, gaitasunen eta ibilbide profesionalen autodiagnostikoa egiteko tresnak esperi­men­tza­tzea.

4. oinarria.  Dirulagun­tza emateko prozedura.

4.1.  Dirulagun­tzak, deialdi eta hautapen-prozedura bakarreko elkarren lehiaren bidez emango dira.            

4.2.  Dirulagun­tzak emateko prozedurari ofizioz ekingo zaio, organo eskudunak onartu eta Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den deialdiaren bidez.

4.3.  Honetan da­tza lehia bidezko prozedura: aurkeztutako eskaerak erka­tzea, oinarri orokorreko eranskinetan zehaztutako balorazio irizpideen arabera haien artean lehentasunak ezar­tze­ko, eta irizpide horiek aplikatuta gu­txie­neko beharrezko puntuazioa lortu duten eskaerei dirulagun­tza ematea kreditu erabilgarriaren barruan eta deialdian finkaturiko muga errespetatuz.      

5. oinarria.  Proiektuak aukera­tze­ko irizpideak.

a)  Proposamenaren kalitatea, proiektuaren argitasuna eta izaera berri­tza­ilea; zuzen dimen­tsi­onatua izatea eta proposatutako helburuen eta garatu beharreko metodologiaren artean koheren­tzi­a gorde­tzea: 35 puntura arte.

b)  Proiektuaren identifikazioa eta aukera/behar maila: 15 puntura arte.

c)  Eskualdeko/tokiko eta/edo lurraldeko eta/edo sektoreko garapen estrategiarekin eta/edo eskualdeko enplegu planarekin lerrokatuta egotea: 15 puntura arte.

d)  Entitatearen gaitasuna eta ibilbidea enplegagarritasuna eta gizartera­tze­a bul­tza­tzeko proiektuetan: 10 puntura arte. 

e)  Ekin­tzen onuradun kopurua, termino absolutu eta ertiboetan: 10 putura arte.

f)  Partaide­tza­ren eta lankide­tza­ren inten­tsi­tatea eta kalitatea (entitate eska­tzai­leak hartutako konpromisoak, elkarlana, barruan nahiz hirugarren entitateekin b elkarlanean egindako lana, eta lankide­tzan garatutako prozesuak): 5 puntura arte.

g)  Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

h)  Euskararen aldeko ekin­tza positiboak egitea eta Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuarekin euskaraz hitz egiteko talde bat sor­tzea: 5 puntu arte.

Aurreko apartatuetan adierazitako irizpideak aplikatuz 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute izango dirulagun­tza eskura­tze­ko eskubiderik.

6. oinarria.  Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

6.1.  Eskaerak proiektu bakar bati buruzkoak izango dira. Proiektu bakoi­tza 3. oinarrian deskribatu diren jarduketa eremuetakoren batean kokatuko da.

Eskaera legez ezarritako moduetakoren batean entitatearen ordezkari­tza egiazta­tzen duten per­tso­nak sinatuko du.          

6.2.  Deialdi bakoi­tza­ri buruzko informazioa eta eskaera egiteko inprimakiak Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko webgunean eskuratu ahal izango dira.

6.3.  Eskaera egiteko inprimakia, deialdian jasotako ereduaren arabera, eta eskaerari eran­tsi beharreko dokumentazioa Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren webgune honen bidez aurkeztuko dira ahal dela: http://sustapena.gi­puz­koa.eus/kudeaketa.

6.4.  Hala ere, eskaerak, deialdian ezarritako gainerako dokumentazioarekin batera, Gi­puz­koako Foru Aldundiko erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu daitezke (https://egoi­tza. gi­puz­koa.eus).

6.5.  Eskaerak aurkezteko epea deialdian ezarriko da.    

6.6.  Eskaera egin duten erakundeak ez daude beharturik Gi­puz­koako Foru Aldundiari aurrez eman diren dokumentuak aurkeztera. Ondorio horietarako, interesdunak eskaera orrian zehaztu beharko du noiz eta zer administrazio-organoren aurrean aurkeztu zituen edo nork eman zituen dokumentu horiek, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluak zehazten duenari jarraituz. Dokumentazioa lor­tze­a ezinezkoa den kasuetan, organo eskumena duen organoak eskatu ahal izango dio eskaera egin duen erakundeari, edo aurkez dezala, edo, ezin badu, beste nolabait egiazta di­tza­la dokumentuan egiaztatu beharreko eskakizunak.

6.7.  Eskaera orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek identifikazio daturik jasoko ez balute, aka­tsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko epea emango li­tza­ioke eska­tzai­leari hu­tse­gite horiek konpon­tze­ko edo beharrezkoak diren agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko li­tza­ioke, horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera ber­tan behera utzi duela, aipatutako legeak 21.1 artikuluan aurreikusitako eran ebazpena eman ondoren.

Nolanahi ere, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egoki iri­tzi­tako argibideak eskatu ahal izango ditu, proiektuak behar bezala ebaluatu eta ebazteko.

6.8.  Entitate eska­tzai­leak baliozko­tzat joko ditu Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak emailez bidalitako komunikazioak, email horiek dirulagun­tza eskaeran adierazitako posta elektronikoko helbidera bidali badira.

7. oinarria.  Finan­tza­zioa.

7.1.  Emango diren dirulagun­tzak Gi­puz­koako Lurralde Historikoko aurrekontu orokorren kargura finan­tza­tuko dira. Deialdian ezarriko da zein aurrekontu kredituren kargura finan­tza­tuko diren dirulagun­tzak.           

7.2.  Dirulagun­tzen zenbatekoa ezingo da izan diruz lagundutako jardueraren guztizko kostua gaindi­tzen duen kostu osoa baino handiagoa, ez bakarka ezta beste dirulagun­tzak, sarrerak edo baliabideak batuta ere.

8. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

8.1.  Diruz lagungarriak izango dira erakunde eska­tzai­leak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalan­tza­rik gabe lotuta daudenean.

8.2.  Barruko langileen kostuen kasuan, hautagarriak izango dira, gehienez ere, orduko 35 euro.

Proiektuari eskainitako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

8.3.  Kanpoko langile kostuen kasuan, hautagarriak izango dira, gehienez ere, orduko 69,29 euro.              

Proiektuari eskainitako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

8.4.  Kostu hautagarriak izango dira zeharkako gastuak eta/edo gastu orokorrak, justifikatu gabeak, diruz lagundu daitezkeen langileria kostu zuzenen %15eko mugara arte.

8.5.  Ez dira gastu hautagarriak izango bidaiak eta manten­tze gastuak.

8.6.  Ez dira gastu hautagarriak izango onuradunarekin lotutako per­tso­na edo entitateei dagozkien kostuak, salbuespen hauekin:

— Merkatuko bal­din­tza arrunten arabera egiten bada.     

— Aldez aurretik Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren baimena eskura­tzen bada.

8.7.  Departamentuak kostu hautagarriak aztertu eta erabakiko ditu, kontuan hartuta proiektuaren konplexutasun maila, espero den inpaktua, entitateak esparru horretan duen gaitasun profesionala eta lehiarik badagoen, betiere merkatuko balioa gainditu gabe.

9. oinarria.  Diru-lagun­tzen gehiengo por­tzen­taje eta zenbatekoak.

9.1.  Dirulagun­tzak kostu hautagarrien %100ekoak izango dira.

Lurraldean gizartera­tze enpresak sor­tze­a eta manten­tze­a susta­tze­ko ekin­tza hautagarrien kasuan:

— Sor­tze­aren bideragarritasuna adierazten duten merkatuko azterketen kasuan, dirulagun­tzak kostu hautagarrien %50ekoak izango dira, 6.000 euroko gehieneko mugarekin.

— Gizartera­tze prozesuan dauden per­tso­nen­tzako lanpostuak sor­tze­a edo manten­tze­a xede duten aktibo finkoetan egindako inber­tsi­oetan, dirulagun­tzak kostu hautagarriaren %85ekoak izango dira, gizartera­tze prozesuan dauden per­tso­nen­tzat sortu edo mantendu den lanpostu bakoi­tze­ko 12.000,00 euroko mugapean.

Dena dela, aktibo finkoak zuzenean egon behar dira loturik gizartera­tze enpresak gara­tzen duen jarduera nagusiarekin. Era berean, aktibo finko horiek gu­txi­enik hiru urteko amortizazio aldi bat ezarrita izan behar dute, eta denbora horretan, gu­txie­nez, enpresaren aktiboaren barruan gelditu behar dira nahitaez. Dirulagun­tza hau jaso­tzen duen gizartera­tze enpresa behartuta egongo da diruz lagundutako inber­tsi­oak egi­te­ra dirua emandako aurrekontu ekitaldiaren barruan.

9.2.  Erakunde eska­tzai­leak aurkezten duen aurrekontua eta ondorengo aldaketak mugarria izango dira dirulagun­tza­ren zenbatekoa erabaki­tze­ko.

10. oinarria.  Prozedura antolatu eta abian jar­tze­ko eskumena duen organoa.

10.1.  Prozedura bideratuko duen organoa Ekonomia Sustapeneko Zerbi­tzu­a izango da.

10.2.  Aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebalua­tze­ko, ebaluazio ba­tzor­de bat eratuko da, eta kide hauek izango ditu:   

— Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia.

— Ekonomia Sustapeneko zerbi­tzu­burua.

— Ekonomia Sustapeneko Zerbi­tzu­ko teknikari bat jarduketa eremu bakoi­tze­ko.

— Ekonomia Sustapeneko,Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko idazkari teknikoa.

10.3.  Ba­tzor­de horrek txos­ten teknikoak eska diezazkioke Haurren Babeseko eta Gizartera­tze­ko Zuzendari­tza Nagusiari, aurkeztu diren eskaerak egoki baloratu ahal izateko.              

11. oinarria.  Dirulagun­tza emateko ebazpena.

11.1.  Dirulagun­tzak eman edo, dagokionean, uka­tze­ko ebazpena Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak eman beharko du.

11.2.  Dirulagun­tza ematea edo uka­tze­a erabaki­tzen duen ebazpena enpresa eska­tzai­le bakoi­tza­ri jakinaraziko zaio. Hala ere, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratuko ditu emandako dirulagun­tzak, 3/2007 Foru Arauak, mar­txo­aren 27koak, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko dirulagun­tze­nak, 17. artikuluan xedatutakoaren arabera.

11.3.  Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, deialdia Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, salbu eta deialdian ber­tan adierazten bada bere eragina beranduago hasiko dela. Gehieneko epe hori berariazko ebazpena jakinarazi gabe igaroko balitz, interesdunak legitimatuta egongo dira beraiek egindako eskaera eze­tsi­tzat jo­tze­ko isiltasun administratiboaz.

11.4.  Dirulagun­tza proposamenaren zenbatekoa eskaerakoa baino txi­kiagoa denean, erakunde onuradunari eskatu ahal izango zaio berriro formula dezala eskaera, eman dakiokeen dirulagun­tza­ra molda­tze­ko konpromisoak eta bal­din­tzak.               

12. oinarria.  Onuradunen betebeharrak eta konpromisoak.        

12.1.  Dirulagun­tzak onar­tzen dituzten enpresa onuradunak behartuta daude, oro har, 2007ko mar­txo­aren 27ko Foru Arauak, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko dirulagun­tze­i buruzkoak, eta hura gara­tzen duen erregelamenduak, zeina 24/2008 Foru Dekretuak, apirilaren 29koak, onartu bai­tzu­en, nahiz dirulagun­tzen inguruan aplika­tze­koak diren gainerako arauetan ezarritako betebeharrak bete­tze­ra eta, bereziki, oinarri hauetatik eta deialditik ondoriozta­tzen direnak bete­tze­ra.

12.2.  Euskal Autonomia Erkidegoko hizkun­tza ofizialen erabilera bermatuko da diruz lagundutako proiektuaren ondorioz egiten diren jakinarazpenetan, argitalpenetan eta zabalkunde jardueretan, hala agin­tzen baitu 2018ko ekainaren 26ko Diputatuen Kon­tsei­luaren erabakiak, Euskararen Erabilera Normaliza­tze­ko Planak, Gi­puz­koako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruetan 2018-2022 aldirako onar­tzen duenak (Gi­puz­koako Aldizkari Ofiziala, 149 zk. 2018ko abuztuaren 3koa). Eta diruz lagundutako proiektuen amaierako dokumentu guztiek euskarazko ber­tsi­o bat entregatu behar diote Gi­puz­koako Foru ALdundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.           

12.3.  Diruz lagundutako proiektua genero ikuspegia txer­tatuta diseinatu eta garatuko da.

12.4.  Hizkun­tza­ren erabilera ez sexista bermatuko da diruz lagundutako proiektuaren komunikazio eta argitalpen guztietan.

12.5.  Diruz lagundutako proiektu edo jarduketetan, Gi­puz­koako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak eta Lanbide-Euskal ENplegu Zerbi­tzu­ak emandako sustapenaren eta finan­tza­zioaren publizitatea egitea; horretarako, haien irudi instituzionala txer­tatuko dute, eta finan­tza­zio publikoari eta esku-har­tze publikoko programaren xedeari buruzko aipamenak egingo dituzte, karteletan, inprimatutako materialetan, material elektronikoetan eta ikus-en­tzu­nezkoetan, eta baita beste edozein euskarritan ere, nahiz komunikabideetan egindako agerpenetan.

Dibulgazio publikoko edozein ekitaldi egin aurretik, ekitaldiaren berri emango da, eta ber­tan parte har­tze­ko gonbita bidaliko da. Entitate onuradunak ekitaldi horien berri ez emateak ekar dezake emandako dirulagun­tza­ren %10 itzu­laraztea, eta, errepikatuz gero, dirulagun­tza osoa.

12.6.  Gi­puz­koako Foru ALdundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak ezar­tzen dituen ebaluazio neurri guztiak beteko dira, eta horietan parte hartu, garatutako jarduketak nahiz lortutako emai­tzak eta inpaktuak neur­tze­ko, efizien­tzi­aren eta efikaziaren ikuspegitik.      

12.7.  Emandako dirulagun­tzak ondasun inbetariagarriak erosteko erabil­tzen badira, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko dirulagun­tze­i buruzkoak, 30.4. artikuluan ezarritakoa bete behar da.  

Horrenbestez, erakunde onuradunak dirulagun­tza­ren xederako erabili behar du eskuratutako ondasun hori, gu­txie­nez 5 urtetan erregistro publiko batean inskriba daitekeena bada, eta gu­txie­nez 2 urtetan beste kasu guztietan.  

12.8.  Dirulagun­tza eman zenetik bost urteko epean, enpresaren helbide soziala, fiskala edo produkzio zentroetako zati nabarmen bat Gi­puz­koako Lurralde Historikotik kanpo beste toki batera eramanez gero, dirulagun­tza itzu­li egin beharko da, eta 18. oinarrian ezarritakoa aplikatuko da.

13. oinarria.  Diruz lagundutako jarduerak azpikontrata­tzea.     

Entitate onuradunek beste ba­tzu­ekin hi­tza­rtu dezakete dirulagun­tza­ren xedeko jardueraren zati bat beraiek egitea, baldin eta 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko dirulagun­tze­i buruzkoak, 28. artikuluan eza­rritako beharkizunak bete­tzen badira. Jarduerak ezingo dira inola ere azpikontratatu, diruz lagundutako jardueraren kostua handi­tzen dutenean eta haren edukiari balio eran­tsi­rik ez dakarkiotenean.

14. oinarria.  Bestelako dirulagun­tze­kiko bateragarritasuna ala bateraezintasuna.

14.1.  Oinarri hauetan arau­tzen diren dirulagun­tzak bateragarriak dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan nazionala, izan Europar Batasunekoa edo izan na­zio­ar­te­koa, xede berarekin eman lezakeen beste dirulagun­tza, lagun­tza, diru sarrera edo baliabideekin.

14.2.  Entitate batek dirulagun­tza bat eskura­tzen eta/edo eska­tzen badu oinarri hauen arabera diruz lagunduta dagoen proiektu bat gara­tze­ko, modu frogagarrian jakinaraziko dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.

15. oinarria.  Dirulagun­tzak ordain­tzea.

15.1.  Dirulagun­tza proiektua amaitutakoan ordainduko da, 16. oinarrian aurreikusitako justifikazioa aurkeztu eta gero.             

15.2.  Hala ere, kontuan hartuta, batetik, lagun­tza programaren xedea –gizartera­tze­a eta lanera­tze­a susta­tze­ra bideratutako ekimenak, zeinetan proiektuen garapena bideragarria izan dadin beharrezkoa baita baliabide finan­tza­rioak proiektua amaitu baino lehen eskura­tzea–, eta, bestetik, entitate onuradunen tipologia –irabazi asmorik gabeko entitatea, zailtasun finan­tza­rioak dituztenak dirulagun­tza­ren xede diren helburuak gara­tze­ko–, aurrerapenak egin ahal izango dira, bermea aurkeztu beharrik gabe, diruz lagunduko diren jarduketei ekin ahal izateko beharrezko finan­tza­zio gisa. Horretarako, aurrerapena eskatu egin beharko da, eta beharra justifikatu egingo da. Aurrerakin horiek ordaindu ahal izango dira, baldin eta aurrekontu baliabideak badaude, eta emandako dirulagun­tza osoaren %75 gaindi­tzen ez badute, proiektua hasten denetik aurrera, eta behar bezala justifikatu beharko da hori.               

15.3.  Salbuespenez, emandako dirulagun­tza proiektua edo jarduketa amaitu aurretik ordaindu ahal izango da osorik, dirulagun­tza­ri dagozkion jarduketak egin ahal izateko beharrezko finan­tza­zio gisa, entitate onuradunak eskaera egin eta beharra justifikatu ondoren. Horretarako, ahal dagokionean, finan­tza erakundearen edo bankuaren abala aurkeztuko du, Gi­puz­koako Foru Aldundiaren iri­tziz aski izango dena, aurreratu den ordainketaren zenbatekoa adinakoa, gehi diruaren legezko intereserako ezarritako por­tzen­tajea.    

Abala kita­tze­ko, lagundutako proiektua amaitu dela egiaztatu beharko da. Horretarako, lanen deskargu tekniko, ekonomiko eta finan­tza­rioa eta 16 oinarrian aurreikusitako dokumentazioa aurkeztu behar dira.

15.4.  Gi­puz­koako Lurralde Historikoko dirulagun­tze­i buruzko 3/2007 Foru Arauak, mar­txo­aren 27koak, 32. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, ordainketak ezin izango dira egin harik eta enpresa onuradunak edota enpresa lagun­tza­ileek egiaztatu arte zerga betebeharretan eta gizarte seguran­tza­koetan egunean daudela. Hala, ordaindu baino lehen aurkeztu beharreko justifikazioaren barruan, eguneratutako egiaztagiriak sartuko dira. Dokumentazio horren ordez, entitate eska­tzai­leak berariazko baimena eman dezake, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren alde, honek beharrezko datuak zuzenean eskura di­tzan kasuan kasuko administrazio eskudunarengandik.

16. oinarria.  Dirulagun­tza­ren justifikazioa.

16.1.  Kasu guztietan, entitate onuradunak frogatu beharko du diruz lagundutako jarduera gauzatu izana, baita jarduera horrek sortutako kostuak ere.

16.2.  Dirulagun­tza­ren xede den proiektua edo jardukera justifika­tze­ko azken eguna 2020ko otsai­la­ren 28a izango da.

16.3.  Aurreko paragrafoan zehaztutako epearen barruan, enpresa onuradunak kontu zurigarri bat aurkeztu beharko du ondorengo agiri hauek jasoz:

*  Jarduera memoria bat, dirulagun­tza ematerakoan ezarritako bal­din­tzak bete direla egiazta­tze­ko. Zer jarduera burutu den eta zer emai­tza izan den adierazi behar da. Proiektua gauzatu bitartean sortutako agiri eta txos­ten guztiak eran­tsi beharko dira.

*  Egindako jarduketen kostua zuri­tze­ko memoria ekonomikoa, xehetasun hauek bilduta:

— Zerrenda sailkatu batean jasota, jardueraren gastuak, bakoi­tza­ren har­tze­koduna eta agiria, zenbatekoa, jaulkipen data eta ordainketa data adierazita. Dirulagun­tza aurrekontu baten arabera ematen bada, desbiderapenak adieraziko dira.           

— Aurreko paragrafoan aipa­tzen den zerrendan sartutako fakturak, merkatari­tza­ko trafiko juridikoan an­tze­ko froga balioa duten agiriak, edo eraginkortasun administratiboa dutenak, eta, hala dagokionean, egin den edo modu frogagarrian konprometitu den ordainketa egiazta­tzen duen dokumentazioa.

— Diruz lagundutako jarduera finan­tza­tu duten beste diru sarrera edo diru-lagun­tzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta nork emana den adieraziz.

— Nominak eta 190 eredua, eta LZN/KLZ, barruko langile gastuak justifika­tze­ko. Langile autonomoen kasuan, LZN/KLZ aurkeztu ordez, autonomoen araubideari dagozkion kotizazio agiriak. Gainera, kooperatiba elkarteen kasuan, bazkide kooperatibidten kotizazio ziurtagiria, Gizarte Seguran­tza­ko dagokion entitate lagun­tza­ileak igorria.  

— Ordutegi agiriak, proiektuari dagozkion dedikazioak eta kostuak zehaztuta, entitate eska­tzai­le, onuradun eta kontratatuetan parte har­tzen duen per­tso­na bakoi­tze­ko, garatu diren fase eta zereginen arabera.

— Entitate onuradunek ekipo ondasunen hornikun­tze­tan edo aholkulari­tza nahiz lagun­tza teknikoko enpresen zerbi­tzu­etan 15.000 euro edo hortik gorako kostu suben­tzi­onagarriak egin badituzte, eskatutako hiru eskain­tzen artean egindako hautaketa egiazta­tzen duen agiria, mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 30.3 artikuluari jarraikiz, non eta lagun­tza­ren ezaugarri bereziengatik merkatuan nahikoa enpresa edo profesional ez dagoenean edo gastua dirulagun­tza eskatu aurretik egin ez den.               


*  Zerga betebeharrak, Gizarte Seguran­tza­rekikoak nahiz enpresa lagu­tza­ileekikoak bete­tze dituela egiazta­tzen duen ziurtagiria, indarrean dagoena. Agiri hori aurkeztu ordez, berariazko baimena eman dezake, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuarem alde, honek zuzenean jaso di­tzan datu horiek dagozkion administrazio eskudunetatik.             

*  Diruz lagundutako proiektuaren dokumentazio grafikoa, argazkiak edo ikus-en­tzu­nezkoak.

16.4.  Kostuak egiazta­tze­ko jatorrizko agirien kopia elektronikoa, informatikoa edo telematikoa aurkeztuko da, baldin eta agiri horien egiazkotasuna, osotasuna eta zain­tza berma­tzen badira.

16.5.  Dirulagun­tza zuri­tze­ko ezarrita dagoen epea oinarri honetan aipa­tzen den dokumentazioa aurkeztu gabe igaro­tzen bada, organo eskudunak 15 eguneko epea eman ahalko dio erakunde onuradunari dokumentazio hori aurkezteko. Epe gehigarri hori zurigarriak aurkeztu gabe igaro­tzen bada, 18. oinarrian aurreikusten diren ondorioak aplikatuko dira.        

16.6.  Entitate onuradunak, lagun­tza ematea bul­tza­tu zuen jarduera burutu izanaren eta jasotako fondoak aplikatu izanaren egiaztagiriak 4 urtez gorde beharko ditu nahitaez. Zurigarri horiek guztiak aurkezteko ezarrita dagoen aldia amai­tzen den une berean hasiko da konta­tzen epe hori.             

16.7.  Oinarri honetako ataletan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren, organo instruktoreak egoki diren egiaztapenak egingo ditu.

Egiaztapen horien bidez ondorioztatuko balitz diruz lagundutako jardueraren kostua emandako dirulagun­tza baino txi­kiagoa izan dela, dirulagun­tza doitu egingo da. Diru-lagun­tza edo azken horrek xede zeukana justifika­tze­ko ezarritako eskakizunak erabat edo neurri batean hau­tsiz gero, interesdunari jakinarazi egingo zaio, egindako egiaztapenaren emai­tze­kin batera, eta diru-lagun­tza kobra­tze­ko eskubidea galdu duela adierazteko prozedura hasiko da, edo, behar izanez gero, 18. oinarrian ezarritakoaren arabera, ordaindutako zenbateko osoa edo zati bat itzul­tze­ko prozedura.

17. oinarria.  Ebazpena alda­tzea.

17.1.  Diruz lagundutako jarduera buru­tze­ko ezarri den epea amaitu baino lehen, dirulagun­tza emateko ebazpena alda­tze­a eska dezake onuradunak, ezarritako epea luza­tze­ko, emandako zenbatekoa murrizteko, diruz lagundutako aurrekontu sailak alda­tze­ko edota jarduera osa­tzen duten ekin­tzak alda­tze­ko. Aldaketa horiek onar daitezke beren arrazoia ustekabeko zirkunstan­tzi­etan oinarri­tzen denean edota jarduera buru­tze­ko premiazko­tzat jo­tzen direnean, baldin eta dirulagun­tza­ren xedea edo helburua alda­tzen ez bada eta besteren ba­tzuk kalte­tzen ez badira.

17.2.  Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak ofizioz aldatu dezake dirulagun­tza emateko ebazpena, entitate interesatuari en­tzun ondoren, eta fun­tsak aplikatu aurretik, dirulagun­tza emateko kontuan hartu diren bal­din­tzak aldatu badira eta aldaketa horrek erago­tzi edo zaildu egiten badu proiektuaren xede den interes publikoa lor­tzea, betiere entitate onuradunari kalte ekonomikorik eragiten ez ba­tza­io.

17.3.  Erakunde onuradunak egiaztapen-agirian jakinarazten badu aldatu egin direla dirulagun­tza emateko kontuan hartu ziren bal­din­tzak eta, aldaketa horiek direla eta, lehen adierazi eran ebazpena alda­tze­a zilegi zatekeela, baina aldaketa onartu aurreko baimen administratiboaren tramitea ez zela egin beren garaian, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak onartu egin ahal izango du aurkeztu dioten egiaztapen-agiria, nahiz eta horrek ez duen onuraduna salbuesten Gi­puz­koako Lurralde Historikoaren dirulagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauaren arabera jar bide zaizkion zigorretatik.              


18. oinarria.  Ez bete­tze­ak eta itzul­ke­tak.

18.1.  Entitate onuradunak ez badu bete­tzen oinarri arau­tzai­le hauetan, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauan eta gainon­tze­ko araudi aplikagarrian ezarrita dauden baldin­tze­takoren bat, lagun­tza jaso­tze­ko eskubidea galduko du erabat edo neurri batean, eta jasotakoa itzu­li beharko du osorik edo neurri batean, aipatutako foru arauaren 35. artikuluan xedatutakoaren arabera legozkiokeen berandu­tza interesekin batera, eta, eran­tzu­kizunak eskatuko zaizkio, aipatutako foru arauaren 49. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoaren arabera.               

18.2.  Ez bete­tze­ak mailaka­tze­ko, propor­tzi­onaltasun irizpideak erabiliko dira. Horiek organo eskudunak aplikatuko ditu egindako lanen arabera eta proiektuaren osotasunari eta jasotako zenbatekoei begira.

18.3.  Borondatezko itzul­ke­ta­tzat jo­tzen da enpresa onuradunak egiten duena dirulagun­tza ematen duen organoak eskatu gabe.

Itzul­ke­ta prozedura hasiko da Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari zuzendutako ida­tzi­aren bidez. Ida­tzi horretan nahitaez adieraziko dira:

— Entitatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Ordezkariaren izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Borondatezko itzul­ke­ta egiteko arrazoien azalpena.     

— Tokia eta data.

— Sinadura.

Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tze­ko itzul­ke­ta egin dela deialdiak zehaztutako finan­tza-erakundearen kontu zenbakian.         

Borondatezko itzul­ke­ta gerta­tzen denean, dagozkion berandu­tza interesak kalkulatuko ditu dirulagun­tza ematen duen organoak.

19. oinarria.  Sustapen eta finan­tza­keta publikoaren inpaktua.

Helburu­tzat hartuta lagundutako eta kofinan­tza­tutako ekin­tzen poten­tzi­ala maximiza­tzea, eta horrela, berma­tze­a haien inpaktu efektiboa, transmititu ahal izatea prozesu eta emai­tza gogobetegarriak eta garatutako jarraibide egokiak, baita hobekun­tza-eremuak ere, errentabiliza­tze­a baliabide publikoen erabilera mugatua, efizien­tzi­az eta efikaziaz, eta eragin ahal izatea etorkizuneko politikan eta praktiketan, bada, lagundutako proiektuak aprobe­txa­mendu prozesu batean txer­tatuak izan daitezke, bai Gi­puz­koako Foru Aldundian erabakiak har­tze­ko ardura duten per­tso­nei transmiti­tze­ko prozesu planifikatu batean bai garatutako proiektuak lurraldeko enpresen eskura jar­tze­ko prozesu batean bai hainbat dinamikatan, zein­tzuk baitira tarteko eta azkeneko erabil­tzai­leak diren per­tso­nak, entitateak eta enpresak konben­tzi­tzeko halako proiektuen emai­tzak hartu edo aplikatu di­tza­ten.

20. oinarria.  Europar Batasuna.

20.1.  Oinarri arau­tzai­le hauetan dauden lagun­tzek 2013ko abenduaren 18ko Europar Ba­tzor­dearen 1407/2013 EB Erregelamenduan (ikus 2013ko abenduaren 24ko Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala), minimis lagun­tzak Tratatuko 107 eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoan, xedatutakoa beteko dute. Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako minimis lagun­tzek guztira ez dute 200.000 euro baino gehiago izan behar dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan. 

20.2.  Dirulagun­tza eska­tzen duen entitateak deklaratu egin beharko ditu jasotako beste de minimis lagun­tzak, bai dagokion ekitaldi fiskalekoak, bai aurreko bi ekitaldietakoak ere, egiazta­tze­ko de minimis dirulagun­tza berriak ez duela gaindi­tzen erregelamenduan ezarritako gehieneko muga.

21. oinarria.  Araubide juridikoa.

Oinarriotan ezarritakoaz gain, dirulagun­tza hauei honako hauek aplikatuko zaizkie: Gi­puz­koako Lurralde Historikoko dirulagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Araua; hori gara­tze­ko Erregelamendua, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartua, eta dirulagun­tzen alorrean aplikagarriak diren gainerako araudiak.

II. ERANSKINA

«Enplegua eta gizartera­tze-lanera­tze­a susta­tze­ko» programako dirulagun­tzen 2019ko deialdia.

1.  Eskaerak aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2019ko azaroaren 19an, goizeko 12:00etan amaituko da.           

2.  Jarduerak gauza­tze­ko epea.

Dirulagun­tzen xede diren jarduketak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar dira eta 2020ko otsai­la­ren 27rako bukatu behar dira.

3.  Ebazpena jakinarazteko bidea.

Dirulagun­tza emateko, edo kasua balitz, uka­tze­ko ebazpena erakunde eska­tzai­le bakoi­tza­ri jakinaraziko zaio. Dena dela, Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko dira, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko dirulagun­tze­i buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraikiz.

4.  Finan­tza­keta.

Deialdi honen bidez emango diren dirulagun­tzen zenbateko osoa 740.000,00 eurokoa da. Zenbateko hori aurrekontuko honako kontu sailen kargura izango da:

1 0210.100.461.01.10 2019                                               21.135,00

1 0210.100.461.06.10 2019                                               42.285,00

1 0210.100.461.09.13 2019                                             169.080,00

1 0210.100.470.00.34 2019                                             172.500,00

1 0210.100.481.00.24 2019                                             123.000,00

1 0210.100.770.00.10 2019                                               27.000,00

5 0210.100.461.01.10 2020                                                 7.045,00

5 0210.100.461.06.10 2020                                               14.095,00

5 0210.100.461.09.13 2020                                               56.360,00

5 0210.100.470.00.34 2020                                               57.500,00

5 0210.100.481.00.24 2020                                               41.000,00

5 0210.100.770.00.10 2020                                                 9.000,00

Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe. Zenbateko gehigarria eraginkorra izateko bal­din­tza izango da, dirulagun­tzak ematea eba­tzi aurretik, kreditua erabilgarri deklara­tzea.            


Nolanahi ere, dirulagun­tzek gastu arruntak nahiz inber­tsi­okoak finan­tza­tu di­tza­ketenez, jaso­tzen diren eskaerak ikusita, eta proiektuetan nagusia den gastu mota kontuan hartuta, beharrezko aurrekontu egoki­tza­penak izapidetuko dira, emango diren lagun­tzak diruz lagundutako gastuaren izaerari egoki­tze­a­rren.

Horrekin lotuta, eskumen espresa ematen zaio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari, murriztu edo handitu dezan goian aipatutako aurrekontu egoki­tza­penen ondorioz hasieran baimendutako gastua.

5.  Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaeran, eranskinean dagoen ereduari jarraituz egindakoan, honako informazioa sartu behar da:

a)  Lagun­tza eska­tzen duen erakundearen datuak.

b)  Dirulagun­tza­ren xede den proiektuaren edo jardueraren deskripzio memoria, balorazio irizpideak aplika­tze­ko aukera ematen duena.

c)  Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.

d)  Aitorpen eran­tzu­lea, deialdi honen eranskin gisa ager­tzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.

e)  Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan edota entitate lagun­tza­ilekoetan egunean daudela egiazta­tzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso di­tzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

6.  Borondatezko itzul­ke­ta.

Enpresa onuradunak borondatezko itzul­ke­ta egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari 18.3 oinarrian zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tze­ko itzul­ke­ta ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.