3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Iragarkia

Uztailaren 5eko 11/89 Foru Arauak udalei eman dizkien ahalmenen babesean, Udalba­tzak, 2019ko urriaren 17en egindako Osoko Bilkuran, 2020rako Ordenan­tza Fiskalen behin behineko aldaketak onartu zituen.

Hartutako erabakiak eta horretarako izapidetu den espedientea jendaurrean jar­tzen dira, Gi­puz­koako Ondasun Lokalak arau­tzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean eta Udale­txe­ko iragarki taulan, guzti hori ondoko arauei jarraituz: 


a)  Dokumentu horiek eraku­tsi­ko diren lekua: Udal Idaz­kari­tza.

b)  Azter­tze­ko eta, kasua balitz, erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik konta­tzen hasita, bulego orduetan.          

c)  Erreklama­tze­ko legitimatuak daudenak: uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 17. artikuluan aipa­tzen dituenak.

d)  Aurkezteko lekua: Udale­txe­ko Sarrera Erregistro Orokorrean zuzenean edo legalki araututako lekuetan.

e)  Erreklamazioa aurkezten zaion organoa: Udalba­tza Osoa.

Jendaurreko informazio epea erreklamazio edo iradokizunik gabe igaroko balitz, erabakiak behin betikoak joko dira akordio berriak har­tzen ibili gabe.               

Usurbil, 2019ko urriaren 18a.—Agur­tza­ne Solaberrieta Mesa, alkatea.           (6621)