2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

Akats zuzenketa, 2019ko irailaren 3ko Diputatuen Kon­tsei­luaren erabakiarena, zeinaren bidez onesten baita Gi­puz­koako Foru Aldundiko sei arkitekto plaza bete­tze­ko hautapen prozesuaren deialdia egitea.         

Aka­tsak an­tze­man direnez Gi­puz­koako Foru Aldundiko sei arkitekto plaza bete­tze­ko hautapen prozesuaren deialdiko gai zerrendan (Gi­puz­koako Aldizkari Ofiziala, 171. zenbakia, 2019ko irailaren 9koa), honela zuzen­tzen dira:            

*  Gaztelaniaz, 31. gaian:

— Hau dioen tokian:

«Decreto Foral 6/1999. Alteraciones concernientes a los bienes inmuebles: tipos, plazos y obligados a declarar.»

— Hau esan behar du:

«Decreto Foral 6/1990. Alteraciones concernientes a los bienes inmuebles: tipos, plazos y obligados a declarar.»

*  32. gaitik 37.era:

— Hau dioen tokian:

«32. gaia.    6/1990 Foru Dekretua. Ondasun higiezin hiritarren balorazioa: katastroko balioa, merkatuko balioa, lurzoruaren balioa eta eraikun­tzen balioa.

33. gaia.      6/1990 Foru Dekretua. Ondasun higiezin hiritarren balorazioa: Balio ponen­tzi­ak: edukia, prestaketa eta onarpena. Zona katastralak eta merkatu azterketak.           

34. gaia.      6/1990 Foru Dekretua. Lurzoruaren balioak eta eraikun­tza­ren balioa. Koefiziente zuzen­tza­ileak.

35. gaia.      6/1990 Foru Dekretua. Azalera homogeneizatuak eta azalera eraikiak. Definizioak eta neurketa irizpideak.

36. gaia.      6/1990 Foru Dekretua. Balorazioak egoera berezietan.       

37. gaia.      6/1990 Foru Dekretua. Katastro balioa zehaztea. Egiaztapen balioa.»

— Hau esan behar du:

«32. gaia.    6/1999 Foru Dekretua. Ondasun higiezin hiritarren balorazioa: katastroko balioa, merkatuko balioa, lurzoruaren balioa eta eraikun­tzen balioa.

33. gaia.      6/1999 Foru Dekretua. Ondasun higiezin hiritarren balorazioa: Balio ponen­tzi­ak: edukia, prestaketa eta onarpena. Zona katastralak eta merkatu azterketak.           

34. gaia.      6/1999 Foru Dekretua. Lurzoruaren balioak eta eraikun­tza­ren balioa. Koefiziente zuzen­tza­ileak.

35. gaia.      6/1999 Foru Dekretua. Azalera homogeneizatuak eta azalera eraikiak. Definizioak eta neurketa irizpideak.       

36. gaia.      6/1999 Foru Dekretua. Balorazioak egoera berezietan.       

37. gaia.      6/1999 Foru Dekretua. Katastro balioa zehaztea. Egiaztapen balioa.»

*  82. gaian:

— Hau dioen tokian:

«241/2012 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arau­tzen duena: I. eta III. kapituluak.»

— Hau esan behar du:

«1171/2018 Dekretua, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arau­tzen duena: I., II., III. eta IV. kapituluak.»

Hau guztia denen jakinaren gainean jar­tzen da.

Donostia, 2019ko urriaren 3a.—Alfonso Acarreta Rodríguez, Gobernan­tza Departamentuko idazkari teknikoa.           
                (6289)