2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

Akats zuzenketa, 2019ko irailaren 3ko Diputatuen Kon­tsei­luaren erabakiarena, zeinaren bidez onesten baita Gi­puz­koako Foru Aldundiko Ogasuneko erdi mailako teknikarien hogeita bat plaza bete­tze­ko hautapen prozesuaren deialdia egitea.

Aka­tsak an­tze­man direnez Gi­puz­koako Foru Aldundiko Ogasuneko erdi mailako teknikarien hogeita bat plaza bete­tze­ko hautapen prozesuaren deialdiko oinarrietan (Gi­puz­koako Aldizkari Ofiziala, 171. zenbakia, 2019ko irailaren 9koa), honela zuzen­tzen dira:    

*  14. orrian, lehenengo ariketaren B) atalari dagokionez:              

— Hau dioen tokian:

Hautazko eran­tzu­nak dituen galdera sorta bat eran­tzun beharko da ida­tziz, galderak deialdiko gai zerrenda espezifikoko 1., 2. eta 3. atalei buruzkoak izango dira eta eran­tzun zuzen bat bakarrik izango dute.

— Hau esan behar du:

Hautazko eran­tzu­nak dituen galdera sorta bat eran­tzun beharko da ida­tziz, galderak deialdiko gai zerrenda espezifikoko 1. eta 2. atalei buruzkoak izango dira eta eran­tzun zuzen bat bakarrik izango dute.

*  15. orrian, bigarren ariketaren A) atalari dagokionez:

— Hau dioen tokian:

Ariketa bat edo gehiago egin beharko da Kontabilitate Plan Orokorrari buruz, gai zerrenda espezifikoko 4. atalari dagokionez.

— Hau esan behar du:

Ariketa bat edo gehiago egin beharko da Kontabilitate Plan Orokorrari buruz, gai zerrenda espezifikoko 3. atalari dagokionez.

Hau guztia denen jakinaren gainean jar­tzen da.

Donostia, 2019ko urriaren 3a.—Alfonso Acarreta Rodríguez, Gobernan­tza Departamentuko idazkari teknikoa.           
                (6287)