2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

Udal Zergak Kudea­tze­ko Zerbi­tzua

2019ko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ordainaldiaren iragarkia.

Udal Zergak Kudea­tze­ko Zerbi­tzu­buruak, honako ebazpen hau eman du:

Donostian, gaurko datan, eta indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, ondoko hau,

EBA­TZI DUT

Zergadunei eta gainerako interesatuei jakinaraztea Abal­tzi­sketa, Aduna, Aizarnazabal, Albiztur, Alegia, Alkiza, Al­tzo, Amezketa, Anoeta, An­tzu­ola, Arama, Are­txa­baleta, Asteasu, Ataun, Aia, Azpeitia, Beizama, Belaun­tza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Zegama, Zerain, Zestoa, Zizurkil, Elduain, Elgeta, Eskoria­tza, Ezkio-Itsa­so, Gain­tza, Gabiria, Getaria, Hernialde, Ikaztegieta, Irura, Itsa­sondo, Larraul, Leaburu-Txa­rama, Lizar­tza, Mutiloa, Olaberria, Orexa, Orio, Ormaiztegi, Soraluze-Placencia de las Armas, Errezil, Leintz-Ga­tza­ga, Segura, Zaldibia, Mendaro, Baliarrain, Orendain, Al­tza­ga eta Gazteluko udaletako 2019ko jarduera ekonomikoen gaineko zergaren borondatezko epealdiko kobran­tza kanpaina 2019ko urriaren 1etik azaroaren 11ra egingo dela, biak barne.     


Aurtengo irailaren 10 baino lehen helbideratutako ordainagiriak entitate finan­tza­rioen kontu korronteetatik kobratuko dira zuzenean, ordain­tze­ko borondatezko epea amai­tzen den egunean.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren aurtengo kanpainan ordaindu behar direnen ordainagiriak Gi­puz­koako Foru Aldundiaren egoi­tza elektronikoan egongo dira zergadun guztien­tza­ko: (https://www9.gi­puz­koa.eus/was/haci/watgi­puz­koataria web/inicio.do?app=htl&idioma=e).       

Gainera, helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira urrian zehar. Ordainketa entitate lagun­tza­ileen bidez (banku, aurrezki ku­txa eta kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Urriaren 20a iri­tsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxe­an jaso, hurrengo bulego hauetako edozeinetan eskatu beharko du:

— Udal Zergen Kudeaketa Zerbi­tzua: Errotaburu Pasealekua, 2, 3. Donostia.

— Donostiako Herritarren Arretarako Bulegoa: Okendo, 20.         

— Donostiako Herritarren Arretarako Bulegoa: Errotaburu Pasealekua, 2.

— Irungo Herritarren Arretarako Bulegoa: Francisco de Gainza, 1.

— Eibarko Herritarren Arretarako Bulegoa: Arragueta Kalea, 2.

— Azpeitiko Herritarren Arretarako Bulegoa: Julian Elor­tza Etorbidea, 3.

— Tolosako Herritarren Arretarako Bulegoa: San Fran­tzi­sko Pasealekua, 45.

— Bergarako Herritarren Arretarako Bulegoa: Toki-Eder Plaza, 5.

Jendearen­tza­ko ordutegia, larunbatetan eta jaiegunetan ezik, honako hau izango da: 8:30etatik 14:00etara.

Borondatezko kobran­tza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandu­tza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.    

Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Bergara, De­ba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Ibarra, Idiazabal, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Lezo, Mutriku, Oiar­tzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urre­txu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarragako udalek beren gain hartua dute, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren indarrez, bertako jarduera ekonomikoen gaineko zerga borondatezko epealdian kobra­tze­ko eskumena.            


Donostia, 2019ko irailaren 17a.—Juan Miguel Mendizabal Eguibar, Udal Zergak Kudea­tze­ko zerbi­tzu­burua.              
                (5892)