GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
GOBERNANTZA
DEPARTAMENTUA
Itzultzaile-interprete
goi mailako teknikariaren bi plaza betetzeko hautapen prozesuaren deialdia.
Diputatuen Kontseiluak
honako erabakia hartu zuen 2019ko irailaren 3an eginiko bilkuran:
Diputatuen Kontseiluak,
2018ko azaroaren 27ko erabakiaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2018ko
Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zuen (2018ko abenduaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 232 zk.). Enplegu
publikoaren eskaintza horretan sartu ziren, besteak beste, itzultzaile-interprete
goi mailako teknikariaren bi plaza, Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioentzat
gordeak.
Enplegatu
Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 70.1 artikuluari
jarraikiz, enplegu publikoaren eskaintza egiten denean, beharrezkoa izango da
sartutako plaza horiek betetzeko hautapen prozesuetarako deialdia egitea.
Gainera, ezartzen du enplegu publikoaren eskaintza betetzeko hiru urteko
epea izango dela gehienez ere, eta epe hori ezingo dela inola ere luzatu.
Horren arabera,
dagokion hautapen prozesua deitu behar da, 2018ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan
sartuta dauden itzultzaile-interprete goi mailako teknikariaren bi plazak bete
ahal izateko.
Deialdi horretako
lanpostuen ezaugarriak eta haiek dituzten zereginak ikusi ondoren, egoki da
hautapen prozesuaren deialdia egitea, oposizio-lehiaketa sistemaren bidez.
Horregatik,
langileen ordezkaritza-rekin negoziatu ondoren, eta Gobernantza
Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta eztabaidatu ondoren, Diputatuen
Kontseiluak
ERABAKITZEN DU
Lehenengo. Onestea Gipuzkoako Foru Aldundiko itzultzaile-interprete goi
mailako teknikariaren bi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen
prozesuaren deialdia.
Bigarren. Onartzea deialdia arautuko duten oinarriak, erabaki honen
eranskin gisa doazenak.
Hirugarren. Agintzea argitara dadila erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta haren laburpen
bat Estatuko Aldizkari Ofizialean.
Erabaki hau behin
betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek erabaki
honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete
Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitaratu eta
biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Hala ere,
interesdunek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa
aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu eta biharamunetik hasita
hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik
aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko
ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso
aurkez daiteke.
Hau guztia denen
jakinaren gainean jartzen da.
Donostia, 2019ko
irailaren 5a.—Alfonso Acarreta Rodríguez, Departamentuko idazkari teknikoa. (5710)
Gipuzkoako Foru
Aldundiko itzultzaile-interprete goi mailako teknikariaren bi plaza betetzeko
hautapen prozesuaren oinarriak. (Erref.: OP2018/05).
Lehena. Xedea.
1.1. Oinarri
hauen xedea da arautzea Gipuzkoako Foru Aldundiko karrerako funtzionarioen
plantillako itzultzaile-interprete goi mailako teknikariaren bi (2) plaza txanda
askean eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen prozesuaren deialdia.
1.2. Deitutako
plazak 2018ko Enplegu Publikoaren Eskaintzakoak dira, zeintzuk onartu baitziren
Diputatuen Kontseiluak 2018ko azaroaren 27an hartutako erabakien bidez
(2018ko abenduaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari
Ofiziala, 232. zk.).
Bigarrena. Plazen ezaugarriak.
Plazak A(A/A1)
sailkapen-taldekoak dira, administrazio bereziaren eskalakoak, azpieskala
teknikokoak, goi maiako teknikarien klasekoak.
Deitutako plazei lotzen
zaizkien lanpostuek euskarako 4. hizkuntza eskakizuna dute esleituta,
iraungitako derrigortasun datarekin. Hortaz, ezinbesteko baldintza da hizkuntza
eskakizun hori egiaztatzea.
Plaza horiek Gipuzkoako
Foru Aldundiaren plantilla unitariokoak dira, eta ez dute eskubiderik ematen
lana destino jakin batean egiteko.
Destinoa erabakiko
da praktiketako funtzionario gisa jabetzan hartzen den lanpostuaren
arabera.
Lan baldintzak Gipuzkoako
Foru Aldundiko langileentzat ezarritako berberak izango dira.
Lanaldia eta
gainerako lan baldintzak, esleitutako destinoan lanpostuak dituenak izango
dira.
Hirugarrena. Izangaiek bete beharreko baldintzak.
3.1. Hautapen
prozesuan onartuak izan eta, hala egokituz gero, parte hartzeko, izangaiek
baldintza hauek bete behar dituzte, parte hartzeko eskaera aurkezteko epea
amaitu baino lehen, karrerako funtzionario izendatzen dituzten unera arte
mantenduz horiek, f) letran adierazitakoa izan ezik, ezen baldintza hori
letra horretan ezartzen den moduan egiaztatuko baita:
a) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina
ez gainditzea.
b) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea,
edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko
hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Parte har dezakete,
halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen
ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez
badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide
zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte,
edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
c) Plazari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala
izatea, zeina egiaztatuko baitute dagozkion zerbitzu medikoek, praktiketako
funtzionario izendatu aurretik, eta 11.6 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Hori dena, errege dekretu hau aplikatzearen kalterik gabe: 1/2013 Legegintzako
Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta
haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen
duena.
d) Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio
publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo
estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez
ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako,
baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.
Beste estatu bateko
nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez
izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza
berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
e) Titulu ofizial edo homologatu hauetako bat edukitzea edo hura
eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: Itzulpengintza eta
Interpretazioko lizentziatura edo baliokide den gradu titulua.
Atzerrian
eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio,
homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.
Baldintza hori ez
zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan,
Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei.
Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
f) Euskarako 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren
jabe izatea, edo, hala badagokio, 10.2 oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.
Laugarrena. Harremanetarako bitarteko elektronikoak
erabiltzeko betebeharra.
4.1. Gobernantzako
eta Gizartearekiko Komunikazioko foru diputatuaren abenduaren 18ko 1556/2018
Foru Aginduak ezartzen du Gipuzkoako Foru Aldundiko enplegatu publikoaren
izaera eskuratzeko hautapen prozesuetako harremanak bitarteko elektronikoen
bidez egiteko betebeharra (Gipuzkoako Aldizkari
Ofiziala 247 zk., 2018ko abenduaren 26koa, eta akats zuzenketa, Gipuzkoako
Aldizkari Ofiziala 31. zk., 2019ko
otsailaren 14koa).
Horregatik,
izangaiek bitarteko elektronikoez egin beharko dituzte hautapen prozesu honekin
zerikusia duten jarduketa eta izapide guztiak, salbu eta parte hartzeko baldintzak
egiaztatzeari buruz 3. oinarrian aipatzen dena, paperezko euskarrian
burutuko dena jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak aurkeztuz 11.6.1
oinarrian xedatzen denarekin bat etorriz.
Zehazki, izangaiek
izapide hauek egin beharko dituzte bitarteko elektronikoen bidez:
a) Parte hartzeko eskaera aurkeztea, baita, hala badagokio,
eskaerari erantsitako dokumentazioa ere.
b) Hautapen prozesu honetan parte hartzeko 20 euroko tasa ordaintzea,
eta baita horren itzulketa eskatzea ere. Kasu batean zein bestean, hala
behar denean 5.3 oinarrian xedatutakoari jarraituz.
c) Akatsak edo omisioak zuzentzea.
d) Merezimenduak alegatzea eta egiaztatzea.
e) Destinoak hautatzea.
f) Errekurtsoak eta erreklamazioak aurkeztea.
g) Hautapen prozesuarekin lotutako beste edozein izapide egitea edo
edozein dokumentazio aurkeztea.
4.2. Adierazitako
izapideak egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartzen dituen sinadura
elektronikoko ziurtagiriak erabili beharko dituzte izangaiek, besteak beste
hauek (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/egoitzarako-sarrera):
a) Izenpek emandako pertsona fisikoen ziurtagiriak, B@kQ barne (Gipuzkoako
Foru Aldundiko enplegatuaren identifikazio txartelean sinadura elektronikoa
dutenek sinadura hori erabili ahal izango dute).
b) Camerfima SAk emandako pertsona fisikoen ziurtagiriak.
c) Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren (FNMT) software
formatua duten sinadura elektronikoko ziurtagiriak (pertsona fisikoarenak).
d) NAN elektronikoa.
4.3. Izapide
horiek egiteko prozedura, hau izango da:
— Parte hartzeko
eskaera eta horri atxiki beharreko dokumentazioa aurkezteko eta tasa ordaintzeko,
merezimenduak alegatu eta egiaztatzeko, eta destinoak hautatzeko, berariaz
horretarako prestatutako inprimaki elektronikoa erabili beharko dute izangaiek;
eskuragarri egongo da egoitza elektronikoko «Enplegu Publikoa» atalean:
https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/enplegu-publikoa.
— Gainerako
izapideak egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoko
erregistro elektronikoa erabiliko dute izangaiek.
4.4. Ez
da onartuko deialdiarekin zerikusia duten agiriak paperean aurkeztea. Parte hartzeko
eskaera edo deialdiarekin zerikusia duen edozein agiri ez bada bitarteko
elektronikoen bidez aurkezten, bitarteko elektronikoen bidez aurkeztutako datan
aurkeztutakotzat joko da ondorio guztietarako.
Aurreko paragrafoan
ezarritako betebeharretik salbuetsita geratzen da parte hartzeko baldintzak
betetzen direla ziurtatzeko egiaztapena, zeina paperean egingo baita, 11.6
oinarriak dioenaren arabera.
4.5. Gipuzkoako
Foru Aldundiak eta Epaimahai Kalifikatzaileak bitarteko elektronikoak
erabiliko dituzte izangaiekin harremanetan jartzeko. Horrela, deialdiaren
ondoriozko jarduketak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko
iragarki taulan argitaratuko dira, nahiz eta, oinarri hauetan xedatutakoaren
arabera, beste bitarteko batzuk ere erabil daitezkeen.
4.6. Orobat,
egintzen eta ebazpenen jakinarazpen indibidualak egin behar badira, Gipuzkoako
Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko jakinarazpen elektronikoen postontziaren
bidez gauzatuko dira. Kasu horretan, izangaiak abisu bat jasoko du Herritarren
Datuen Foru Erregistroan unean-unean agertzen den helbide elektronikoan,
informatzeko jakinarazpen bat duela Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza
elektronikoan. Helbide elektroniko hori aldatu nahi izanez gero, Herritarren
Datuen Foru Erregistroan sartu behar da (https://egoitza.gipuzkoa.eus/hdfe)
eta bertan aldatu.
Bosgarrena. Hautapen prozesuan parte hartzeko eskaera
aurkeztea eta tasa ordaintzea.
5.1. Parte
hartzeko eskaera.
5.1.1. Hautapen
prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek bitarteko elektronikoen bidez
aurkeztu behar izango dituzte parte hartzeko eskaera, eta, hala badagokio,
6.1. oinarrian aipatzen diren dokumentuak.
Parte hartzeko
eskaera aurkezteko, interesdunek hautapen prozesu honetarako berariaz prestatu
den inprimaki elektronikoa erabili behar dute, zeina eskuragarri egongo baita
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko «Enplegu Publikoa» atalean
(https://egoitza.gipuzkoa.eus).
Eskaera bitarteko elektronikoz
aurkeztuta, eskaera aurkeztu izanaren agiria jasoko du izangaiak, eskaeran bertan
adierazitako helbide elektronikoan.
5.1.2. Hautapen
prozesuan parte hartzeko eskaera, behar bezala beteta, Gobernantzako foru
diputatuari zuzendu behar zaio.
Izangaiek eskaeraren
atal guztiak bete behar dituzte, eta adieraziko dute 3. oinarrian ezarritako
baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela. Adierazpen horretatik salbuesten
da euskarazko ezagutzaren baldintza, zeinari 10.2. oinarrian ezarritakoa
aplikatuko baitzaio.
Izangaiek
oposizioaldiko ariketak egiteko aukeratzen duten hizkuntza ofiziala zehaztuko
dute, euskara ala gaztelania.
5.2. Aurkezteko
epea.
Eskaerak aurkeztu
ahal izango dira deialdia eta oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasi
eta, gehienez, deialdiari buruzko iragarkia Estatuko
Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik 20 egun
balioduneko epea amaitu arte.
5.3. Hautapen
prozesuan parte hartzeko tasa ordaintzea.
5.3.1. Hautapen
prozesuan parte hartzeko ordaindu beharreko tasa 20,00 eurokoa da, hala xedatzen
baitu 5/2019 Foru Arauak, martxoaren 11koak, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta
haren organismo autonomoetako langile izateko hautapen probetan parte hartu
nahi dutenei eman beharreko zerbitzuengatik tasa bat ezartzen duenak (2019ko
martxoaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari
Ofiziala, 53. zk.).
Azterketa tasa edo
eskubideak ordaintzetik salbuetsita egongo dira % 33ko edo hortik gorako
desgaitasun gradua aitortuta duten izangaiak.
5.3.2. Tasaren
ordainketa eskaera aurkezteko izapidean egingo da, bitarteko elektronikoak
erabiliz.
5.3.3. Onartutakoen
eta baztertutakoen behin betiko zerrendaren arabera baztertutako izangaiek tasa
itzultzeko eska dezakete aipatutako zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik
hasita. Eskaera egiteko, «Enplegu publikoa» atalean izangaien eskura jarriko
den eskaera orria aurkeztu beharko dute erregistro elektronikoaren bidez.
5.4. Datu
pertsonalen babesa.
5.4.1. Informazioaren
tratamenduak kontuan hartuko du 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu
Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa, eta
aplikagarri diren bestelako arauak.
Datu pertsonalak
hautapen prozesuan parte hartzeko eskaerak kudeatzeko ez besterako
erabiliko dira, interesdunak emandako baimenean eta datu tratamenduaren
arduradunari aitortutako ahal publikoetan oinarrituta, hain zuzen ere Europako
Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen
tratamenduari eta zirkulazio libreari dagokienez pertsona fisikoak
babestekoak, 6.1 artikuluaren a) eta e) letretan xedatutakoaren arabera,
hurrenez hurren.
5.4.2. Nolanahi
ere, eskaera orrian, izangaiei berariazko adostasuna emateko eskatuko zaie, Funtzio
Publikoko Zerbitzuak honako hau egiteko baimena izan dezan:
a) Hautapen prozesuan parte hartzeko behar den titulazioa dutela
egiaztatzea.
Izangairen batek
titulazioa egiaztatzeko baimenik ematen ez badu, izangaiak berak aurkeztu
beharko du jatorrizko agiria edo kopia konpultsatua, 11.6 oinarrian
xedatutakoari jarraituz.
b) Desgaitasun mailaren aitorpena egiaztatzea, eta, hala badagokio,
irizpen tekniko fakultatiboa, baldin eta aitorpen hori Gipuzkoako Foru
Aldundiak egin badu.
Desgaitasuna egiaztatzeko
baimenik ematen ez badu, edo desgaitasuna Gipuzkoako Foru Aldundia ez den
beste administrazio batek aitortu badio, izangaiak dagokion dokumentazioa
aurkeztu behar du, 6.1.1 eta 11.6 oinarriei jarraituz.
5.4.3. Orobat,
parte hartzeko eskaeran, izangaiek beren datuak beste administrazio publiko
batzuei lagatzeko berariazko baimena eman beharko dute, 17. oinarrian
aurreikusitako ondorioetarako. Datu lagapen horren helburu bakar eta esklusiboa
izango da administrazio publiko horiek enplegu eskaintzak egin ahal izatea,
legez aurreikusi bezala; eta izangaiaren onarpena berariaz jasotzen ez bada,
lagapenaren aurka dagoela joko da.
5.4.4. Izangaiek
emandako datu pertsonalak «Hornikuntza eta Hautaketa» izeneko tratamendu
jarduerara ekarriko dira. Tratamenduaren arduraduna Araubide Juridikoko eta Pertsonen
Kudeaketako Zuzendaritza Nagusia da.
Datuak atzitzeko,
zuzentzeko, ezerezteko, mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko
aukera dago, eta horretarako, idatzia bidali behar da Gobernantza
Departamentuko Idazkaritza Teknikora, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia
helbidean, edo egoitza elektronikoan: https://egoitza.gipuzkoa.eus.
Seigarrena. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
6.1. Eskaerarekin
batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
6.1.1. Hautapen
prozesuan onartua izan eta parte hartu ahal izateko, nahikoa izango da
prozesuan parte hartzeko eskaeran izangaiak bere erantzukizunpean
adieraztea betetzen dituela prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza
guzti-guztiak, eskaerak aurkezteko epearen azken egunari begira, betiere, salbu
hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatearena.
Esanak esan:
— Eskaerarekin
batera aurkeztu ahal izango da 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen
agiria, euskararen proba ez egiteko, baina egiaztatze hori euskarako probaren
lehen ariketa egiteko jarri den aurreko eguna arte ere aurkez daiteke, dagokion
agiria Epaimahai Kalifikatzaileari bidaliz.
— Desgaitasuna
izanik azterketa tasa edo eskubideak ordaintzetik salbuetsiak izan nahi
duten izangaiek honako hau aurkeztu beharko dute: % 33ko edo hortik gorako desgaitasun gradua aitortuta dutela ziurtatzen
duen agiriaren jatorrizkoa edo kopia konpultsatua, organo eskudunak egina,
salbu gaitasun hori Gipuzkoako Foru Aldundiak deklaratu duenean eta izangaiak
Funtzio Publikoko Zerbitzua berariaz baimendu duenean hura egiaztatzeko,
5.4.2.b) oinarrian ezarritako baldintzetan.
— Desgaitasuna duten
pertsonek, bitartekoen egokitzapena eta/edo denbora gehigarria eskatzen
badituzte hautapen probak egiteko, % 33ko edo hortik gorako desgaitasun gradua
aitortua dutela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak
egina, eta irizpen tekniko fakultatiboa, desgaitasun gradua kalifikatzeko
eskumena duten organo teknikoek emana, non modu frogagarri batean egiaztatzen
dituzten desgaitasun gradua ekarri duten urritasun iraunkorrak, salbu
desgaitasun hori Gipuzkoako Foru Aldundiak deklaratu duenean eta izangaiak
Funtzio Publikoko Zerbitzua berariaz baimendu duenean hura egiaztatzeko,
5.4.2.b) oinarrian ezarritako baldintzetan.
6.1.2. Funtzio
Publikoko Zerbitzuari ez bazaio berariaz baimenik ematen desgaitasun maila
egiaztatzeko 5.4.2.b) oinarrian xedatutakoari jarraituz, edo desgaitasuna Gipuzkoako
Foru Aldundia ez den beste administrazio batek aitortu badu, izangaiak aurreko
bi paragrafoetan adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin
batera.
6.1.3. Dokumentazio
hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren langile espedientean badago, ez da aurkeztu
beharrik izango. Hala bada, nahikoa izango da, parte hartzeko eskaeran,
espediente hori aipatzea. Izangai bakoitzari dagokio bere langile
espedientearen edukia aztertzea, eta eskatutako agiriak espediente horretan
daudela egiaztatzea.
Ondore horietarako,
Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen espedientetzat hartzen da Gipuzkoako
Foru Aldundian funtzionario edo lan kontratudun langile gisa lanean ari diren
edo aritu diren pertsonen espedientea. Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundian funtzionario
edo lan kontratudun langile gisa inoiz lan egin ez duten pertsonek ez dute
espediente hori.
6.2. Hautapen
prozesuan zehar aurkeztu behar den dokumentazioa.
— Euskara:
4. hizkuntza
eskakizuna badutela ziurtatzen duten izangaiek hori egiaztatzeko
dokumentazioa aurkeztu beharko dute, 10.2 oinarrian aurreikusitakoaren arabera.
— Merezimenduak:
Hautapen prozesuan
zehar, merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko 5 egun balioduneko epea
irekiko du Epaimahaiak.
Merezimenduak
alegatu eta egiaztatzeko, inprimaki elektroniko bat erabiliko da, zeina,
berariaz prestatuta, eskuragarri egongo baita Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza
elektronikoko «Enplegu Publikoa» atalean.
Ez kasu batean ez
bestean (euskara eta merezimenduak), ez dira aurkeztu behar Gipuzkoako Foru
Aldundiko langileen espedientean dagoeneko jasota dauden agiriak;
horrelakoetan, kontuan har daitezen, nahikoa izango da epe barruan alegatzea.
Nolanahi ere,
izangai bakoitzari dagokio bere langile espedientearen edukia aztertzea, eta
egiaztatzea bertan jasota daudela euskarako hizkuntza eskakizuna nahiz
alegatu nahi dituen merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien jatorrizkoak
edo kopia konpultsatuak.
6.3. Hautapen
prozesuaren amaieran aurkeztu behar den dokumentazioa.
Hautapen prozesua
gainditzen duten izangaiek praktiketako funtzionario izendatuak izan
aurretik aurkeztu behar dute 3. oinarrian adierazitako parte hartzeko baldintzak
betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa, jatorrizkoak edo dagozkien
kopia konpultsatuak aurkeztuz, 11.6. oinarriak dioenaren arabera.
6.4. Dokumentuen
itzulpenak eta konpultsak.
6.4.1. Dokumentazio
guztia euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztuko da, eta, bestela, euskararako edo
gaztelaniarako itzulpen ofizialarekin joango da. Eskainitako zerbitzuen
orriaren kasuan, itzulpena zinpeko itzultzaile batek egin behar du; gainerako
dokumentazioa, aldiz, zinpeko itzultzaileak egina edo dagokion kontsulatu
edo bulego diplomatikoak baliozkotua izan daiteke.
6.4.2. Bitarteko
elektronikoak erabiliz aurkezten diren dokumentuak ez dira zertan konpultsatu.
Zazpigarrena. Izangaiak onartzea.
Eskaerak aurkezteko
epea amaitu ondoren, Gobernantzako foru diputatuak onartuen eta baztertuen
behin-behineko zerrendak onartu eta argitaratuko ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Gipuzkoako Foru
Aldundiaren egoitza elektronikoko iragarki taulan, eta 9. oinarrian
adierazitako «Enplegu Publikoa» atalean, Epaimahai Kalifikatzailearen
izendapenarekin eta lehenengo ariketaren datarekin batera.
Zerrenda horietan
izangaien izena eta bi abizenak agertuko dira, baita beren nortasun agiri
nazionalaren edo agiri baliokide baten ausazko lau zenbaki ere. Onartu ez
izanaren arrazoiak ere adieraziko dira, halakorik balego.
Zerrenda horretan
baztertutzat ageri diren pertsonek 10 egun balioduneko epea izango dute,
zerrenda iragarkia Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko
iragarki taulan argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, baztertze hori
eragin duten akatsak edo hutsuneak konpontzeko edo zerrenden kontrako
erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamaziorik edo
eskatutako zuzenketarik aurkezten ez bada, behin-behineko zerrendak behin
betikotzat joko dira, besterik gabe. Aurkezten badira, horiek baietsi edo ezetsi
egingo dira, behin betiko zerrendak onetsiko dituen ebazpen baten bitartez.
Ebazpen hori oinarri honetako lehenengo paragrafoan aipatu bezala argitaratuko
da.
Behin-behineko
zerrendatik kanpo geratu eta epearen barruan haien aurkako erreklamazioa
aurkezten duten izangaiek aukera izango dute hautapen probak egiteko,
kautelazko izaeraz, baldin eta erreklamazioa ez bada ebatzi azterketaren
egunerako.
Era berean, behin
betiko zerrendatik kanpo geratu eta bidezkoa den errekurtsoa aurkeztu dutela
egiaztatzen duten izangaiek aukera izango dute hautapen probak egiteko,
kautelazko izaeraz, baldin eta errekurtsoa ez bada ebatzi azterketaren
egunerako.
Behin betiko
zerrendetatik kanpo geratu diren izangaiek berraztertzeko errekurtsoa jar
dezakete, ebazpena eman duen organo beraren aurrean, ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta
hilabeteko epean; bestela, zuzenean aurkaratu dezakete, bi hilabeteko epean,
Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian.
Onartuen zerrendan
azaldu arren, interesdunek ez dute ondorioztatu behar hautapen prozesuan
eskatutako baldintzak betetzen dituztela onartu zaienik. 11.6. oinarriaren
arabera aurkeztu behar den dokumentazioa aztertuta, ikusten bada baldintzaren
bat ez dutela betetzen, interesdunek galdu egingo dituzte prozedura honetan
parte hartzearen ondorioz egoki dakizkiekeen eskubide guztiak.
Zortzigarrena. Epaimahai Kalifikatzailea.
8.1. Izendapena.
Gobernantzako foru
diputatuaren foru aginduz izendatuko dira hautapen probak egin eta kalifikatzeaz
arduratuko den Epaimahai Kalifikatzaileko kideak.
Izendapenak
argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean, egoitza elektronikoko iragarki taulan, eta 10. oinarrian
adierazitako «Enplegu Publikoa» atalean, onartutako eta baztertutako izangaien
behin-behineko zerrendekin eta lehenengo ariketaren datarekin batera.
8.2. Osaera.
Epaimahai Kalifikatzaileak
osaera teknikoa izango du nagusiki; espezialitate, inpartzialtasun eta
profesionaltasun irizpideei jarraituko die; eta emakumeen eta gizonen arteko
parekidetasuna bilatuko du.
Nolanahi ere,
Epaimahai Kalifikatzailea osatzerakoan kontuan hartuko dira, batetik,
Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak
(urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duenak) 60.
artikuluan xedatzen duena; eta, bestetik, 6/1989 Legeak, uztailaren 6koak,
Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 31. artikuluan xedatzen duena.
Epaimahai Kalifikatzailea
honela osatuta egongo da:
Epaimahaiburua:
— Gipuzkoako Foru
Aldundiko karrerako funtzionario bat titular gisa, eta beste bat, ordezko.
Mahaikideak:
— Gipuzkoako Foru
Aldundiaren edo beste administrazio publiko batzuen zerbitzuan ari diren
karrerako hiru funtzionario, titular gisa, eta beste hainbeste, ordezko gisa.
— Herri Arduralaritzaren
Euskal Erakundeak izendatutako karrerako funtzionario bat, titular gisa, eta
beste bat, ordezko.
— Euskara maila neurtzeko
ez besterako, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bat
izendatuko da, titular gisa, eta beste bat, ordezko.
Idazkaria:
— Gipuzkoako Foru
Aldundiko karrerako funtzionario bat titular gisa, eta beste bat, ordezko.
Epaimahaiak erabaki
dezake, bere jardunerako, aholkulari espezialisten laguntza eskatzea,
hautapen prozesuko proba batzuetarako edo guztietarako. Aholkulari
espezialistek hitza bai baina ez dute botorik izango, eta haien lana mugatuko
da Epaimahaiari laguntzera, beren espezialitate teknikoetan.
8.3. Abstenitzea
eta errekusatzea.
Urriaren 1eko
40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, 23. artikuluan
aipatzen dituenetako egoeraren bat gertatzen denean, edo deialdia argitaratu
aurreko bost urteetan hautapen probetarako izangaiak prestatzeko lanetan
ibiliak direnean, Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin behar diote;
bestela, interesdunek errekusatu egin ditzakete, edozein unetan.
Abstenitzeko
arrazoi den egoeraren batean dagoen epaimahaikideak Gobernantzako foru diputatuari
jakinarazi behar dio, eta honek dagokion erabakia hartuko du.
Orobat,
errekusaziorik bada, Gobernantzako foru diputatuak ebatziko du dagokiona.
Epaimahaiko kideak
ez dira pertsonalki arituko izangaiekin hautapen prozesuarekin lotutako gaiei
buruz, eta eskatuko diete Epaimahai Kalifikatzailearekin harremanetan jarri
nahi badute deialdiaren oinarrietan ezarritako bideak erabil ditzatela.
8.4. Jarduteko
arauak.
Epaimahaiak, oinarri
hauetan ezarritakoaren kaltetan izan gabe, Sektore Publikoaren Araubide
Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 19.
artikulura ezarritako arauetara egokituko du bere jarduketa.
Epaimahaikide
guztiek izango dute hitza eta botoa, idazkariak izan ezik, honek hitza bai
baina botorik ez baitu izango. Bildutakoen botoen gehiengoaz hartuko dira
erabakiak. Berdinketa egonez gero, mahaiburuaren kalitate botoak erabakiko du.
Epaimahaikideren bat
ez badago, gaixorik badago, edo, oro har, arrazoi justifikaturen bat dagoenean,
epaimahaikide titularraren ordez dagokion ordezkoa jardungo da.
Mahaiburua edo haren
ordezkoa ez badago, gaixorik badago, kargua hutsik badago edo bestelako kausa
legalak behartzen badu, mahaikideen artean hierarkian, antzinatasunean eta
adinean lehena denak ordeztuko ditu, hurrenkera horretan.
Idazkaria edo haren
ordezkoa bileran ez badago, gaixorik badago, kargua hutsik badago edo
bestelako kausa legalak behartzen badu, Epaimahaiak gehiengoz erabakitzen
duen epaimahaikideak hartuko du haren tokia.
Idazkaria kide anitzeko
organoko kide batek ordezten badu, kide anitzeko organoko kide horrek bere
eskubideak mantenduko ditu, mahaikide den aldetik.
8.5. Ahalmenak.
Epaimahaiak
jarduteko autonomia osoa izango du, prozesua objektibotasunez garatzen dela
zainduko du, eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko du. Bere
jarduketetan independentziaren eta diskrezionalitate teknikoaren irizpideak
betetzen direla bermatuko du.
Era berean,
ordenamendu juridikoari jarraituz, Epaimahaiak oinarri hauen aplikazioz sortzen
diren zalantza guztiak ebatziko ditu, eta deialdiaren garapen egokirako
beharrezkoak diren erabaki guztiak hartuko ditu, oinarrietan aurreikusi ez
diren egoeren aurrean jarraitu beharreko irizpideak ezarriz.
Hautapen prozesuaren
edozein unetan, Epaimahaiak jakiten badu dagokion deialdian parte hartzeko
eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituen izangairen bat dagoela,
interesdunari entzunaldia eman ondoren, izangai hori kanporatzea proposatu
behar dio organo eskudunari, hautapen prozesuan parte hartzeko eskaeran hark
jarritako okerrak edo faltsukeriak adierazita.
Epaimahaiak,
prozesuan, jatorrizko dokumentuak eska ditzake; bai eta, zalantzarik izanez
gero, merezimenduak behar bezala baloratzeko eta/edo baldintzak betetzen
direla egiaztatzeko beharrezko jotzen duen beste edozein dokumentu ere.
Epaimahaiak
dagozkion neurriak hartuko ditu, oposizioaldian egiten diren idatzizko
ariketen edukiaren gaineko konfidentzialtasuna bermatzeko, eta, ahal den
guztietan, izangaien nortasuna zein den jakin gabe zuzendu ahal izateko.
Epaimahaiak hautapen
prozesutik kanpo utzi ditzake azterketa orrietan beren nortasuna
ezagutarazteko izen, marka edo zeinuak idazten dituzten izangaiak, edo ariketak
egitean iruzurrezko edozein jarduketa egiten dutenak.
8.6. Kalte-ordainak.
16/1993 Dekretuak,
otsailaren 2koak, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoak, V.
kapituluan adierazitako bertaratze sariak emango dira.
8.7. Egoitza.
Komunikazioetarako
eta gainerako gorabeheretarako, Epaimahai Kalifikatzailearen egoitza Funtzio
Publikoko Zerbitzuan egongo da, Donostiako Gipuzkoa plaza z.g. helbidean.
Bederatzigarrena. Hautapen prozesuaren publizitatea.
Lehenengo ariketa
egiteko deialdia Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoko iragarki
taulan eta «Enplegu Publikoa» atalean argitaratuko da, onartuen eta baztertuen
behin-behineko zerrendarekin eta Epaimahai Kalifikatzailearen izendapenarekin
batera.
Prozeduraren
ondoriozko beste komunikazio eta jakinarazpenak Gipuzkoako Foru Aldundiko
egoitza elektronikoko iragarki taulan argitaratuko dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus).
Era berean, hautapen
prozedurari buruzko informazio sistematizatua izangaien eskura jarriko da egoitza
elektronikoko «Enplegu Publikoa» atalean: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/enplegu-publikoa.
atal horrek izaera informatiboa izango du eta, hortaz, jakinarazpen ofizialtzat
aurreko paragrafoetan aipatutakoak joko dira.
Egoitza
elektronikoaren «Enplegu Publikoa» atalean:
— Kontsultatu ahal
izango dira, besteak beste, deialdiaren oinarriak, onartutako eta baztertutako
izangaien behin-behineko eta behin betiko zerrendak, ariketak egiteko data, eta
lortutako kalifikazioak.
— Prozesuan
onartutako izangaiak prozesura harpidetu daitezke; horrela, argitalpen berri
bat egiten denean, abisua jasoko dute harpidetza egitean adierazitako posta
elektronikoko helbidean.
Deialdiari buruzko
informazio orokorra hemen egongo da interesdunen eskura:
Atari - Hautaketa
prozesuetarako Jendaurreko Informazio Bulegoa.
Gipuzkoako Foru
Aldundia.
Gipuzkoa plaza,
z.g.
20004 Donostia.
Telefonoa:
943.113.344.
Hamargarrena. Hautapen prozesua.
Hautapen sistema
oposizio-lehiaketa izango da.
Izangaiak, ez pertsonalki,
ez hirugarrenen bidez, ezingo dira zuzendu Epaimahai Kalifikatzaileko
kideengana, hautapen prozesuarekin lotutako ezeri buruz hitz egiteko. Hautapen
prozesuaren inguruko zalantzak sortuz gero, idatziz planteatu behar zaizkio
Epaimahai Kalifikatzaileari, eta honek, kide anitzeko organoa denez,
dagokiona erabakiko du.
Epaimahaiak hautapen
prozeduratik kanpo utzi ahal izango du probetako edozeinen garapen normala eragozten
duen edo berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioekin bat leialtasunik
gabe jokatzea eragiten duen iruzurrezko edozein jarduera burutzen duen pertsona
oro, jokaera hori jasota lagaz, dagokion bilkurako aktan.
Era berean, ez da
onartuko hautapen prozesuko inolako probatan zehar dispositibo edo bitarteko
elektronikorik edukitzea edo erabiltzea, tresna horiek lehen aipatutako printzipioak
saihestu edo urratzeko erabil daitezkeenean.
Izangai batek arau
horiek urratzen baditu, une horretan bertan geratuko da kasuan kasuko
probatik zein hautapen prozesutik kanpo, eta, horrenbestez, ez da inola ere
prozesu horretatik ateratzen den lan poltsan sartuko.
10.1. Oposizioaldia.
10.1.1. Hautapen
probak ez dira 2020ko urtarrilaren 10a baino lehen hasiko.
Lehen ariketa
egiteko tokia, eguna eta ordua Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko
iragarki-taulan eta 9. oinarrian adierazitako «Enplegu Publikoa» atalean
argitaratuko dira, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko
zerrendekin eta Epaimahai Kalifikatzailearen izendapenarekin batera.
Hautapen probak
hasten direnean, hurrengo iragarkiak ez dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharrik
izango. Iragarki horiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko
iragarki-taulan eta 9. oinarrian adierazitako «Enplegu Publikoa» atalean emango
ditu aditzera Epaimahaiak, probak hasteko unea baino gutxienez hamabi ordu lehenago,
ariketa bera den kasuan, edo hogeita lau ordu lehenago, ariketa berri bat
baldin bada.
Ariketa bat amaitu
eta hurrengoa hasi bitartean 10 egun balioduneko tartea utzi beharko da, gutxienez,
eta 45 egun baliodun, gehienez.
10.1.2. Izangaiek
ezagutu beharreko legeak izango dira deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen
denean indarrean daudenak.
10.1.3. Ariketa
bakoitzeko dei bakarra egingo zaie izangaiei, eta bertaratzen ez direnak
hautapen prozesutik baztertuta geratuko dira, behar bezala justifikatutako eta
Epaimahaiak libreki onartutako aparteko egoerak gertatzen direnean izan ezik.
Izangaiek, identifikatzearren,
NANa eraman beharko dute probetara, edo horren baliokidea den identitatea
egiaztatzeko dokumentu ofizial bat.
10.1.4. Hautapen
prozesuan izangaiek izango duten hurrenkeraren hasiera «Q» letrak adieraziko
du, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuaren bidez onartutako
Erregelamenduaren 17. artikuluak aipatzen duen zozketaren emaitzari
jarraituz.
Ez baldin badago izangairik
lehen abizena «Q» letrarekin hasten zaionik, «R» letraz hasten den abizena duen
izangaia izango da hurrenkeran lehena, eta horrela hurrenez hurren.
10.1.5. Desgaitasuna
duten pertsonek hala eskatuz gero, arrazoizko egokitzapenak eta doiketak
egingo dira hautapen probak egiteko, denborari eta bitartekoei dagokienez,
baldin eta probaren edukia desitxuratzen ez bada eta zailtasun maila edota
eskakizun maila jaisten ez bada.
Aurkeztutako
dokumentazioa ikusi ondoren, Epaimahai Kalifikatzaileak ebatziko du
bidezkoa den edo ez egokitzapenak egitea eta nolako egokitzapenak egingo
diren, hautapen proba bakoitzaren ezaugarri bereziak kontuan hartuta. Egokitzapenak
ez dira automatikoki onartuko, soilik onartuko dira desgaitasunak egin
beharreko probarekin lotura zuzena duen kasuetan.
Epaimahai Kalifikatzaileak
ziurtagiri edo informazio osagarriak eskatu ahal izango dizkio izangaiari,
eskatu zaizkion egokitzapen horiek onartu behar diren baloratu ahal izateko.
Era berean, Epaimahaiak zerbitzu espezializatuen txostena eta, behar izanez
gero, laguntza eskatu ahal izango du.
10.1.6. Oposizioaldian
honako hiru ariketa hauek egin beharko dira:
— 1. ariketa: Ezagutza
teorikoen proba. Derrigorrezkoa eta baztertzailea. 0 eta 12 puntu artean
balioetsiko da.
— 2. ariketa: Gai
praktikoen eta teoriko-praktikoen proba. Derrigorrezkoa eta baztertzailea. 0
eta 23 puntu artean balioetsiko da.
— 3. ariketa:
Gaitasunak ebaluatzeko probak. Derrigorrezkoa eta baztertzailea. 0 eta 5
puntu artean balioetsiko da.
Oposizioaldiko
ariketa bakoitza amaitzean, Epaimahai Kalifikatzaileak argitaratuko ditu
izangaiek lortutako behin-behineko emaitzak. Emaitzak argitaratu ondorengo
egunetik aurrera, izangaiek 5 egun balioduneko epea izango dute ariketaren
inguruko erreklamazioak aurkezteko Epaimahai Kalifikatzaileari. Epe horretan,
ariketaren kopia bat eskatu ahal izango dute izangaiek, baina horrek ez du
etengo erreklamazioak aurkezteko epea. Ezarritako epea amaitu eta aurkeztutako
erreklamazioak ebatzi ondoren, halakorik balego, Epaimahai Kalifikatzaileak
ariketaren behin betiko emaitzak argitaratuko ditu.
Ariketa gainditu ez
duten izangaiek erreklamazioa edo errekurtsoa aurkezten badute eta hurrengo
ariketa egiteko egunean artean ebatzi gabe baldin badago, izangaiek ariketa
egiteko eskatu dezakete, kautelaz. Epaimahai Kalifikatzaileak dagokiona ebatziko
du, behar bezala arrazoituta eta inguruabarrak kontuan izanda. Kautelaz
egindako ariketek ez dute baliorik izango baldin eta erreklamazioa edo errekurtsoa
ezesten bada.
— Lehenengo ariketa:
Ezagutza teorikoen proba.
Derrigorrezkoa eta
baztertzailea.
Ariketa honek bi
atal izango ditu eta egun berean edo egun desberdinetan izan daitezke. Bi
atalak egun berean egiten badira, atal horien ordena alda daiteke.
Ariketa honetan
gehienez 12 puntu lortu ahal izango dira, eta gainditzeko gutxieneko
puntuazioa 6 izango da; hala ere, probako atal bakoitzak gutxieneko
puntuazio bat izango du gainditzeko.
— A) atala:
Hautazko erantzunak
dituen galdera sorta bat erantzun beharko da idatziz; galderak deialdiko gai
zerrenda orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira eta erantzun
zuzen bat bakarrik izango dute. Epaimahai Kalifikatzaileak galderak ofizioz deusezta
ditzake, horretarako arrazoiak ikusten baditu.
A) atalean gehienez ere 3 puntu lortu ahal izango dira, eta gainditzeko
gutxieneko puntuazioa 1,2 puntu izango da. Nolanahi ere, aurkeztutako
izangaien % 40 gutxieneko
puntuazio horretara iritsiko ez balitz puntuazioa egokitu egingo litzateke
gaindituen portzentaia hori atera dadin. Kasu horretan, gutxienezko
puntuazio hori lortzen duten guztiek gaindituko dute atal hau.
Atal honetan, erantzun
oker bakoitzak erantzun zuzen baten laurdena kenduko du; hau da, lau erantzun
okerrek erantzun zuzen bat kenduko dute. Zuriz utzitako erantzunak ez dira
erantzun oker izango.
— B) atala:
Hautazko erantzunak
dituen galdera sorta bat erantzun beharko da idatziz; galderak deialdiko gai
zerrenda espezifikoan zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira eta erantzun
zuzen bat bakarrik izango dute. Epaimahai Kalifikatzaileak galderak ofizioz
deusezta ditzake, horretarako arrazoiak ikusten baditu.
Galderak hizkuntza
ofizialetako batean idatzita egongo dira, edo euskaraz edo gaztelaniaz,
aukeran.
B) atalean gehienez ere 9 puntu lortu ahal izango dira, eta gainditzeko
gutxieneko puntuazioa 4,5 izango da. Nolanahi ere, B) atalera aurkeztu
direnen % 40,
lortu duten puntuazioa edozein dela, eta betiere A) atala gainditu badute,
Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko foru diputatuak 2015eko
abenduaren 10ean emandako foru aginduak, zerrenden kudeaketari buruzkoak, 2.3
artikuluan jasotako lan poltsan sartuko dira, lehendabiziko ariketa gainditzen
dutenekin batera.
Atal honetan, erantzun
oker bakoitzak erantzun zuzen baten herena kenduko du; hau da, hiru erantzun
okerrek erantzun zuzen bat kenduko dute. Zuriz utzitako erantzunak ez dira
erantzun oker izango.
— Bigarren ariketa:
Gai praktikoen eta teoriko-praktikoen proba.
Derrigorrezkoa eta
baztertzailea.
Ariketa honek bi
atal izango ditu eta egun berean edo egun desberdinetan izan daitezke Epaimahai
Kalifikatzaileak erabakitzen duenaren arabera. Bi atalak egun berean egiten
badira, Epaimahai Kalifikatzaileak atal horien ordena alda dezake.
Ariketa honetan
gehienez 23 puntu lortu ahal izango dira, eta gainditzeko gutxieneko
puntuazioa 11,5 izango da; hala ere, probako atal bakoitzak gutxieneko
puntuazio bat izango du gainditzeko.
Ariketa honen bi
atalak kalifikatzeko ebaluatuko da izangaien ezagutza maila, egindako
galderei emandako erantzunetan erakutsiko dutena. Hala, balioetsiko da
erantzun horien zuzentasuna, egokitasuna, osotasuna eta zehaztasuna. Era
berean, ortografia, gramatika eta lexikoari dagozkion akatsak zigortuko dira.
Ariketa honen atalak
gai zerrenda espezifikoko materiekin lotuta egongo dira.
— A) atala:
Bi proba egin
beharko dira:
— Gaztelaniatik
euskarara 250 hitz inguruko testu administratibo bat itzultzea.
— Euskaratik
gaztelaniara 250 hitz inguruko testu administratibo bat itzultzea.
Lehenengo ariketa
egin ondoren, bigarren ariketako A) atala egiteko zein material erabili
dezaketen jakinaraziko du Epaimahai Kalifikatzaileak.
A) atalean 15 puntu lortu ahal izango dira gehienez, eta gainditzeko
7,5 puntu lortu beharko dira gutxienez, proba bakoitza bereiz gainditzeko
behar den gutxieneko puntuazioa gorabehera.
Itzulpen proba
bakoitzean 7,5 puntu emango dira gehienez, eta 3 puntu lortu beharko dira gutxienez,
gainditzeko.
— B) atala:
Administrazio arloko
hitzaldi bat edo biren aldibereko interpretazioa egin beharko da euskaratik
gaztelaniara. Saioak ez dira 5 minututik gorakoak izango.
Atal honetan
gehienez ere 8 puntu lortu ahal izango dira, eta gainditzeko gutxieneko
puntuazioa 3,2 izango da.
— Hirugarren
ariketa: Gaitasunak ebaluatzeko probak.
Derrigorrezkoa eta
baztertzailea.
Ariketa honetan
gehienez 5 puntu lortu ahal izango dira, eta gainditzeko gutxieneko
puntuazioa 2,5 izango da.
Proba bat edo
gehiago egingo dira balioesteko izangaiek ba ote dituzten itzultzaile-interprete
goi mailako teknikari lanpostuak betetzeko beharrezkoak diren gaitasunak:
profesionaltasuna, talde lana, komunikazioa eta aldaketarekiko erantzun
positiboa.
Ondorio hauetarako,
Epaimahai Kalifikatzaileak erabakiko du zer motatako proba edo probak egingo
diren (testak, kontrasteko elkarrizketak, talde dinamika, rol probak,
elkarrizketak edo bestelako probak) eta proba eguna baino lehen argitaratuko da
izangaiei jakinarazteko. Proba motaren edo moten arabera, probak bideoz
grabatuko dira.
10.2. Euskara.
Deitzen diren
plazetako lanpostuek derrigorrezko 4. hizkuntza eskakizuna dute. Ondorioz,
parte hartzeko baldintza da eskakizun horri dagokion euskararen ezagutza
maila egiaztatzea.
Euskararen ezagutza
maila euskarako proba gaindituta egiaztatuko da. Probak Gai/Ez Gai kalifikazioa
jasoko du.
Nolanahi ere,
euskarako probaren lehen ariketa egiten den aurreko egunera arte, ondorengo
egoeraren batean egotea egiaztatzen duten agiriak Epaimahaiari aurkezten
dizkioten izangaiek ez dute euskarako proba egin beharrik izango:
— 4. hizkuntza
eskakizuna lortua izatea, edo eskakizun horrekin baliokidetutako titulu edo
egiaztagiri bat, 297/2010 Dekretuak, azaroaren 9koak, xedatutakoari jarraituz
(euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak
baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin
parekatzeko dena).
— Kasuan kasuko
baliokidetzea eskuratua izatea, hain zuzen ere euskaraz egindako ikasketa
ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta
ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den apirilaren 3ko 47/2012
Dekretuaren indarrez.
Euskarako proba egin
beharretik salbuetsita daudenek horren ziurtagiria aurkeztu beharko dute,
hautapen prozesuan parte hartzeko eskaerarekin batera edo hautapen prozesuan
zehar, betiere euskarako probaren lehen ariketa egiteko jarri den aurreko egunera
arte.
Hizkuntza
eskakizunaren edo baliokidetutako ziurtagirien edota tituluen lortze data,
nahiz azterketa egin beharrik ez izatea dakarten ikasketen onarpenaren lortze
data euskarako probari dagokion lehen ariketa egin aurrekoa izango da.
4. hizkuntza
eskakizunaren ziurtagiria ez dutenen kasuan, hori egiaztatzeko probak egitea
prozesuaren fase bat izango da.
Epaimahai Kalifikatzaileak
aditzera emango du hautapen prozesuko zein unetan egingo den euskarako proba.
Proba hori egiteko, aplikagarri izango da 10.1.3 oinarrian, deialdi bakarra
egiteari eta izangaiak identifikatzeari buruzkoan, xedatutakoa.
Euskararen 4. hizkuntza
eskakizuna egiaztatzeko probak egingo dira soilik.
10.3. Lehiaketaldia.
Lehiaketaldian
aztertu eta balioetsi egingo dira oposizioaldia gainditu duten eta 10.2
oinarriaren arabera 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatu duten izangaiek aldez
aurretik alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak. Nolanahi ere, oposizioaldia
amaitutakoan, Epaimahai Kalifikatzaileak hasiera eman ahal izango dio
lehiaketaldiari, euskarako proba egin edo horren emaitzak ezagutu aurretik.
Kasu horretan, oposizioaldia gainditu duten izangai guztiek beren merezimenduak
alegatu eta egiaztatu beharko dituzte, eta 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko
zain daudenek modu kautelarrean egingo dute.
Hautapen prozesuan
zehar, Epaimahai Kalifikatzaileak 5 egun balioduneko epea ezarriko du balioetsiko
diren merezimenduak adierazi eta egiaztatzeko.
Merezimenduen
alegazioa eta egiaztapena horretarako prestatutako inprimaki elektronikoaren
bitartez egin beharko da. Inprimaki elektroniko hori Gipuzkoako Foru
Aldundiaren egoitza elektronikoaren «Enplegu Publikoa» atalean egongo da
eskura eta izangai guztiek nahitaez bete beharko dute, dituzten merezimenduak
banan-banan zerrendatuta, merezimenduak baloratuko bazaizkie.
Epe horren barruan
eta baldintza berak betez, hautapen prozesutik baztertuta egon arren baztertze
horren kontrako erreklamazioa aurkeztu duten eta horren gaineko behin betiko
erabakiaren zain daudenek ere merezimenduak alegatu eta egiaztatu beharko
dituzte, kautelazko neurri gisa.
Lehiaketaldia ez da
baztertzailea izango, eta bertan lortutako puntuaketak ez dira kontuan
hartuko oposizioaldiko ariketak gainditzeko.
Deialdian parte hartzeko
eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretiko zirkunstantziei buruzko
merezimenduak balioetsiko dira, ez besterik.
Ezin izango dira
balioetsi, inolaz ere, aurkezteko ezarri den epean behar bezala alegatu eta
egiaztatu ez diren merezimenduak. Inprimaki elektronikoan berariaz alegatu ez
diren merezimenduak ez dira balioetsiko.
Merezimendu horiek
izangaiaren espedientean jada jasota baldin badaude, ez da egiaztatu beharrik
izango. Hala bada, nahikoa izango da aipatutako epean alegatzea, horrela egin
ezean ez baitira kontuan hartuko. Parte hartzaile bakoitzaren zeregina da
bere langile espedientearen edukia aztertzea eta eskaera orrian adieraziko
dituen merezimenduak egiaztatzeko behar diren dokumentu guztiak bertan
jasota daudela ziurtatzea.
Gipuzkoako Foru
Aldundiko langileen espedientetzat hartzen da Gipuzkoako Foru Aldundian funtzionario
edo lan kontratudun langile gisa lanean ari diren edo aritu diren pertsonen
espedientea. Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundian funtzionario edo lan
kontratudun langile gisa inoiz lan egin ez duten pertsonek ez dute espediente
hori.
Epaimahai Kalifikatzaileak
merezimenduen balioespena egingo du, eta lehiaketaldiaren behin-behineko emaitzak
argitaratuko ditu. Kalifikazio horiekin batera, dokumentazioa zuzendu beharra
duten izangaien zerrenda argitaratuko da, berariaz adieraziz zein
merezimenduren egiaztagiria zuzendu behar den. Argitalpen horren biharamunetik
aurrera, izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute egokitzat jotzen
dituzten erreklamazioak aurkezteko eta beharrezkoak diren zuzenketak egiteko.
Epe hori amaitutakoan, Epaimahaiak aztertuko ditu aurkeztutako erreklamazioak
eta zuzenketak, eta ondoren lehiaketaldiko behin betiko emaitzak argitaratuko
ditu.
10.3.1. Lan
esperientzia.
Gehienez ere 10
punturekin balioetsiko da Administrazio Publikoan karrerako funtzionario
edo bitarteko funtzionario gisa, edota kontratupeko langile gisa egindako
lana, ondorengo baremoaren arabera:
— Gehienez ere 10
punturekin balioetsiko da, 0,083 puntuz hilabete oso bakoitzeko, goi
mailako edo erdi mailako teknikari lanpostuan euskara/gaztelania itzultzaile
eta interpretari lanetan izandako lan esperientzia.
— Gehienez ere 5
punturekin balioetsiko da, 0,042 puntuz hilabete oso bakoitzeko, goi
mailako edo erdi mailako teknikari lanpostuan euskara/gaztelania itzultzaile
lanetan bakarrik edo euskara/gaztelania interpretari lanetan bakarrik izandako
lan esperientzia.
Zerbitzua lanaldi
murriztuan eman den aldi guztiak lanaldi osotzat hartuko dira.
Zenbaketa egiteko,
lanean emandako aldietako egunak batuko dira eta, behin batura egin ondoren,
hilabetetik beherako frakzioak alde batera utziko dira. Horretarako, 30 egun
naturalen batura hartuko da hilabetetzat.
Beste administrazio
publiko batzuetan egindako lana egiaztatzeko ziurtagiriak, eskuduna den
organoak emanak, ondoko datuak azalduko ditu: lanpostu zerrendaren araberako
lanpostuaren izena eta ezaugarriak (sailkapen taldea, eskala, azpieskala,
klasea, espezialitatea/kategoria, titulazioa), lanpostuaren eginkizunak eta
zereginak, lan harremana, lan egindako aldia, dedikazioaren ehunekoa eta lan
egindako aldi horretako egoera administratiboa.
Gipuzkoako Foru
Aldundian bertan egindako lanari badagokio, nahikoa izango da halaxe alegatzea
aipatutako epean.
10.3.2. Prestakuntza.
Hautapen prozesuan
parte hartzeko beharkizun gisa eskatutakoez bestelako titulazio akademiko
ofizialak edukitzea balioetsiko da, baita unibertsitateek edo unibertsitate
eskolek emandako unibertsitateen titulu propioak edukitzea ere, baldin eta
eskatutako lanpostuaren zereginak betetzeko eragin zuzena eta berariazkoa
badute.
Merezimendu gisa
adierazitako goragoko titulazio bat eskuratzeko behar diren tituluak ez dira
balioetsiko.
Atal honetako
tituluengatik gehienez ere 4 puntu lortu ahal izango dira, ondorengo baremoaren
arabera.
a) Titulazio akademiko ofizialak:
— Doktore titulua: 4
puntu tituluko.
— Gradu (MECES
esparruko 3. maila), lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza titulua: 4 puntu
tituluko.
— Gradu (MECES
esparruko 2. maila), diploma, arkitektura tekniko edo ingeniaritza teknikoko
titulua: 2 puntu tituluko.
— Unibertsitate
masterra: 2 puntu tituluko.
Unibertsitate
ikasketa bereko ziklo desberdinak gaindituta izatea egiaztatzen duten
izangaiei egiaztatutako ziklo gorenekoari dagokion titulua bakarrik balioetsiko
zaie.
Gradu titulua ez da
balioetsiko, baldin eta titulua lortzeko ikasketa berdinei dagokien unibertsitate
titulua (diplomatura edo lizentzia) dutenei zuzendutako egokitze-ikastaro bat
egin bada.
Gradu eta unibertsitate
masterraren bidez MECES esparruko 3. maila egiaztatzen denean, unibertsitate
masterra ez da merezimendu gisa balioetsiko, baldin eta deialdian MECES
esparruko 3. mailako lizentzia, arkitektura edo ingeniaritzako titulua duten
pertsonak parte hartzen badute.
Titulazio akademiko
ofizialak egiaztatzeko, aurkeztu ahal izango dira titulua bera, tituluaren ordezko
ziurtagiria edo titulua eskuratzeko tasak ordaindu izanaren zurigarria.
Titulu horiek eta, kasua bada, atzerriko ikasketak homologatzeko
ziurtagiriak, Hezkuntza Ministerioak edo unibertsitate errektoreek sinatuta
egongo dira.
b) Unibertsitateetako titulu propioak.
— 100 eta 499 ordu
artean: 1 puntu tituluko.
— 500 eta 999 ordu
artean: 1,5 puntu tituluko.
— 1000 ordu edo
gehiago: 2 puntu tituluko.
Era berean, ikerketa
gaitasuna edo ikasketa aurreratuen diploma 1 punturekin balioetsiko da.
Titulu horiek
dagokien organo eskudunak sinatutako diplomen bidez egiaztatuko dira, eta
espresuki adierazi behar dute zenbat ordu edo kreditukoak diren eta zein programa
edo gai ikasi diren.
Unibertsitateetako
titulu propioen iraupena soilik kreditu bidez adierazten bada, eta bestelakorik
zehazten ez bada, kredituko hamar ordu direla kalkulatuko da. ECTS kredituak
adierazten badira, baina bestelakorik zehazten ez bada, kredituko hogeita bost
ordu direla kalkulatuko da.
Ez dira baloratuko
ordu edo kreditu kopurua espresuki adierazia ez duten diplomen bidez
egiaztatutako unibertsitateko titulu propioak.
10.3.3. Hizkuntzak.
Frantsesa eta
ingelesa ezagutzea balioetsiko da.
Gehienez ere 2 puntu
emango dira, ondorengo baremoaren arabera:
— B-2 maila Hizkuntzen
Europako Erreferentzia Marko Bateratuan, 0,5 puntu hizkuntza bakoitzeko,
eta gehienez ere 1 puntu.
— C-1 maila Hizkuntzen
Europako Erreferentzia Marko Bateratuan, puntu 1 hizkuntza bakoitzeko, eta
gehienez ere 2 puntu.
Hizkuntza bereko
titulu bat baino gehiago egiaztatzen bada, maila gorenekoa bakarrik balioetsiko
da.
Merezimendu hau
egiaztatzeko dagokion ziurtagiria aurkeztu behar da.
Hamaikagarrena. Azken kalifikazioak, gainditutakoen
zerrenda eta lanpostuak aukeratzea.
11.1. Azken
kalifikazioak.
Izangai bakoitzak
lortutako azken kalifikazioa izango da hautapen prozesuan lortutako puntu
guztien batura.
Azken kalifikazioan
berdinketarik egonez gero, ez zaie lehentasunik emango emakumeei, deialdiaren
xede diren plazetan % 40tik
behera ez baitira.
Azken kalifikazioan
berdinketarik egonez gero, lehentasun hurrenkera ondorengo irizpideen arabera
ezarriko da, hurrenez hurren:
1. Oposizioaldiko
2. ariketan puntuaziorik handiena lortu duena.
2. Oposizioaldiko
1. ariketan puntuaziorik handiena lortu duena.
3. Oposizioaldiko
3. ariketan puntuaziorik handiena lortu duena.
4. Lehiaketaldian
adierazitako merezimenduetan puntu gehien lortu duena, 10.3 oinarrian
zehaztutako hurrenkeran.
11.2. Gainditutakoen
zerrenda.
Ariketen
kalifikazioa eta merezimenduen balioespena amaitutakoan, Epaimahai Kalifikatzaileak
argitara emango du gainditutakoen zerrenda lortutako puntuazio hurrenkeraren
arabera; halaber, Epaimahaiak argitaratuko du gainditutako izangaien artean funtzionario
izaera eskuratzeko proposatzen dituenen zerrenda, deitutako plaza kopurua
baino handiagoa izango ez dena, eta proposamen hori Gobernantzako foru
diputatuari helaraziko dio.
11.3. Lanpostuak
aukeratzea.
11.3.1. Gobernantzako
foru diputatuak, Epaimahai Kalifikatzaileak helarazi dion proposamenari
erabat lotetsita, foru agindu bidez, gainditutakoen zerrenda argitaratzea
xedatuko du, izangai bakoitzari dagokion lehentasun hurrenkera, eta
eskainitako lanpostuen zerrenda adierazita.
Foru agindu horretan
xedatuko da gainditutakoen zerrendako izangaiek 5 egun balioduneko epea izango
dutela eskainitako lanpostuen inguruan duten lehentasun hurrenkera adierazteko.
Erabakitako izangai kopuruak parte hartuko du lanpostuak aukeratzeko
prozesuan. Horretarako, inprimaki elektroniko egokia jarriko da izangaien
eskura.
11.3.2. Lanpostuetako
batzuk eskainitako lanpostu guztientzat exijigarriak ez diren baldintzak
badituzte, baldintza horiek betetzen dituzten izangaiek bi motatako
lanpostuen artean aukeratu ahal izango dute.
Baldintza jakinen
bat ezarrita duten lanpostuak ezin izango dituzte bete, inola ere, baldintza
hori egiaztatu ez duten izangaiek.
Eskainitako
lanpostuen inguruko lehentasun hurrenkera zehaztutako epean eta moduan
adierazten ez duen izangaiari esleituko zaio esleitzeko gelditzen den azken
lanpostua, edo Gobernantzako foru diputatuak erabakiko du; horretarako,
nahitaez bete beharko ditu lanpostu horren baldintzak.
11.4. Lanpostuen
esleipena.
Lanpostuak esleituko
dira exijitutako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean, kontuan
hartuta izangai bakoitzaren hurrenkera, eta adierazi dituzten lehentasunak.
Lehentasun hurrenkera erabakigarria izango da eskainitako lanpostuak esleitzeko.
11.5. Hautatutakoen
zerrenda.
Lanpostuak aukeratzeko
epea amaitutakoan, behin-behineko zerrenda bat prestatuko da, hautatutakoak eta
horietako bakoitzari dagokion lanpostua jasoz. Zerrenda hori argitara emango
da iragarkien taulan eta 10. oinarrian adierazitako «Enplegu Publikoa» atalean,
Gobernantzako foru diputatuak emandako foru aginduaren bidez, eta 5 egun
balioduneko epea ezarriko da erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamazioak jartzeko
epea amaituta, eta aurkeztu izan direnak ebatzi ondoren, hautatutako izangaien
eta bakoitzari esleitutako lanpostuaren behin betiko zerrenda argitaratuko
da.
11.6. Baldintzak
egiaztatzea.
11.6.1. Hautatutakoen
behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, izangai horiek 20 egun balioduneko
epea izango dute, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gipuzkoako
Foru Aldundiko (Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia) 1. solairuan dagoen Funtzio
Publikoko Zerbitzuan aurkezteko hautapen prozesuan parte hartzeko 3.
oinarrian adierazitako baldintzak egiaztatzen dituzten jatorrizko agiriak
edo kopia konpultsatuak. Hauek dira aurkeztu beharreko agiriak:
1. Nortasun
Agiri Nazionala edo, bestela, pasaportea nahiz nazionalitatea egiaztatzeko
balio duen beste edozein agiri. Aurkezten den agiriak indarrean egon behar du.
Hautapen probetara
aurkezten diren izangaiak, espainiarren edo Europar Batasuneko estatu kideetako
nazionalen ezkontideak edo ezkontidearen ondorengoak direlako aurkeztu badira,
ahaidetasun lotura hori egiaztatzeko agintari eskudunek emandako agiriak
aurkeztu beharko dituzte, baita ahaidetasun lotura horren ardatz den
espainiarrak edo Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalak egindako
zinpeko aitorpena edo hitzematea ere, non adierazten duen ezkontidearengandik
legez bananduta ez dagoela eta, hala dagokion kasuan, izangaia bere kontura
bizi dela edo bere kargura dagoela.
2. Zinpeko
aitorpena edo hitzematea, adierazten duena diziplinazko espedientearen bidez
edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia
erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez dagoela, eta
ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez duela enplegu edo
kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan
edo eskalan sartzeko. Era berean, legediak aurreikusitako inolako ezintasun
edo bateraezintasun kasuetan sartuta ez dagoela adierazten duen zinpeko
aitorpena edo hitzematea.
Espainiar
nazionalitatea ez duenak zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko
du, adierazteko ez dagoela ezgaituta edo antzeko egoera betean eta ez duela
jasan diziplina zigorrik edo antzekorik bere Estatuan, lan publikoan sartzea
debekatzen dionik.
Baldintza hori
egiaztatzeko, hautatutakoek eskura izango dute inprimaki normalizatu bat.
3. Oinarrietan
exijitutako titulazioa, edo titulua eskuratzeko tasak ordaindu izanaren
zurigarria, salbu eta izangaiek eskaera orrian berariazko baimena eman badiote
Funtzio Publikoko Zerbitzuari eskatutako titulazioa dutela egiaztatzeko,
5.4.2.a) oinarrian adierazitakoari jarraituz.
Atzerrian lortutako
titulazioak dituzten izangaiek aurkeztu beharko dute tituluen homologazioa edo
baliozkotzea egiaztatzen duen dokumentazioa.
Kualifikazio
profesionala, profesio arautuen esparruan, Europar Batasuneko Zuzenbideko
xedapenen babesean aitortua duten izangaiek, egiaztatu egin beharko dute
aitorpen hori.
4. Hizkuntza
eskakizuna egiaztatzen duen agiria.
5. Esleitutako
lanpostua betetzeko exijitutako bestelako baldintza berezien egiaztagiriak.
11.6.2. Lanpostuaren
berezko zereginak betetzeko behar den gaitasun funtzionala egiaztatuko da
Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztutako mediku zerbitzuak egindako
ziurtagiriaren bidez, non egiaztatuko den izangaiak baduela lanpostuaren
zereginak betetzeko beharrezkoa den gaitasun funtzionala eta ez duela inolako
gaixotasunik edo muga fisiko nahiz psikikorik zeregin horiek betetzeko.
Horretarako,
hautatutako izangaiek bidezko diren probak eta mediku azterketak egin beharko
dituzte. Proba horiek egiteari uko eginez gero, hautapen prozesutik baztertuta
geldituko dira.
11.6.3. Gobernantzako
foru diputatuak edo, bestela, Epaimahai Kalifikatzaileak, jatorrizko agiriak
eskatzeko aukera izango du; eta, zalantzazko kasuan, baita bestelako agiri
osagarriak ere, merezimenduak eta eskakizunen betearazpena behar bezala
balioesteko beharrezkotzat jotzen baditu.
11.6.4. Gipuzkoako
Foru Aldundiko langile espedientean dagoeneko jasota dauden agiriak ez dira
aurkeztu behar; horrelakoetan, kontuan har daitezen, nahikoa izango da epe
barruan alegatzea. Parte hartzaile bakoitzaren zeregina da bere langile
espedientearen edukia aztertzea eta ziurtatzea bertan jasota daudela
hautapen prozesuan parte hartzeko eskakizunak egiaztatzeko behar diren
jatorrizko dokumentu edo kopia konpultsatu guztiak.
11.6.5. Aurreko
11.6.1 oinarrian aipatutako epearen barnean, eta ezinbesteko kasua izan ezean,
izangaiek ez badute dokumentazioa aurkezten, edo ez badute egiaztatzen betetzen
dituztela eskatutako baldintza guztiak, galdu egingo dituzte hautapen
prozesuan parte hartzetik erator daitezkeen eskubide guztiak eta deuseztatuta
geratuko dira haien jarduera guztiak; ondorioz, ezingo dira izendatu. Edonola
ere, erantzukizuna eskatu ahal izango zaie parte hartzeko eskaerak faltsutzeagatik.
Lanpostuaren baldintzak
egiaztatzen ez direnean, eta hautatutako izangaiek lanpostuari uko egiten
diotenean praktiketako funtzionario izendatu aurretik, Gobernantzako foru
diputatuak azken kalifikazioetatik ateratako lehentasun hurrenkeraren
zerrendara jo dezake beste izangai batzuk hautatzeko, deitutako lanpostuak
bete egingo direla ziurtatzearren. Kasu horretan, 20 egun balioduneko epea
emango zaie 11.6. oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkezteko.
Horrelakoetan,
eskumena duen organoak izendapen proposamena egingo du, hautapen prozesua
gainditu eta onartuen behin betiko zerrendako puntuazio ordenan hurrengo
denaren alde.
Hamabigarrena. Praktiketako funtzionario izendatzea.
Aurreko oinarrian
adierazitako dokumentazioa aurkezteko ezarritako 20 egun balioduneko epea
amaitu ondoren edo, lehenago, baldin eta hautatutako izangaiek egiaztatu
badituzte eskatutako baldintza guztiak, praktiketako funtzionario
izendatuko dituzte izangaiak.
Gobernantzako foru
diputatuak praktiketako funtzionario gisa izendatzeko proposamena
aurkeztuko dio Diputatuen Kontseiluari, onar dezan.
Praktiketako funtzionario
izendatzeko erabakia Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko
iragarki taulan eta 9. oinarrian adierazitako «Enplegu publikoa» atalean argitaratuko
da.
Izendapenenaren
erabakian zehaztuko da noiz hasiko diren praktiketako funtzionario gisa.
Praktiketako funtzionarioaren
izendapenak iraungo du praktiketako funtzionario gisa hasten direnetik
karrerako funtzionario gisa plaza jabetzen hartzen duten arte, betiere
dagokion praktikaldia egin eta gainditu ondoren.
Hamahirugarrena. Praktikaldia.
Praktikaldia egin
beharko da, hautapen prozesuaren beste fase bat izango dena, derrigorrezkoa eta
baztertzailea.
Gehienez ere 6
hilabete iraungo du, aurreko oinarrian xedatutakoa eragotzi gabe.
Praktikaldia
ebaluatu eta kalifikatu egingo da, ondorengo aldagaiak balioetsiz:
— Betebeharrak eta lanak betetzea.
— Laneko kalitatea.
— Ikasteko jarrera.
— Ekimena.
— Ardura eta egokitze
maila.
— Lankidetzarako
jarrera.
— Erabiltzaileekiko
harremanak.
Ebaluazio Batzorde
bat eratuko da praktikaldia ebaluatzeko, eta Epaimahaiarentzat ezarritako
funtzionamendu arau berak izango ditu. Batzordea karrerako funtzionarioez
osatuta egongo da, eta praktikaldia baloratuko du izangai bakoitzari gai edo
ez gai kalifikazioa jarriz.
Ebaluazio Batzordearen
kideak hauek izango dira:
Batzordeburua:
— Funtzio
Publikoko zerbitzuburua.
Batzordekideak:
— Langileen
Hautaketa Ataleko burua.
— Euskararen
Normalizazio gaietan eskuduna den Departamentuko idazkari teknikoa.
— Idazkaria:
— Gobernantzako
Departamentuko teknikari bat.
Praktiketako funtzionario
guztiek Ebaluazio Batzordeak izendatutako tutore bat izango dute. Tutore
horrek praktiketako funtzionarioaren jardueren jarraipena egingo du, eta
ezarritako ebaluazio irizpideen araberako txostena prestatuko du. Ebaluazio prozedurak
izaera jarraitua izango du praktikaldian zehar.
Praktikaldia
amaitutakoan, Ebaluazio Batzordeak bilduko ditu tutoreek praktiketako funtzionarioei
buruz egindako txostenak, praktikaldi hori ebaluatu ahal izateko.
Ebaluazioa amaitu
ondoren, Ebaluazio Batzordeak Gobernantzako foru diputatuari aurkeztuko dio
proposamen bat, praktikaldia gainditu duten izangaiak karrerako funtzionario
izendatzeko.
Praktikaldia gainditzen
ez badu, hautapen prozesutik automatikoki baztertuta geldituko da izangaia, eta
karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu.
Horretarako, organo eskudunak ebazpen arrazoitua emango du, izangaiari entzun
ondoren.
Hamalaugarrena. Karrerako funtzionario izendatzea.
Diputatuen Kontseiluak
karrerako funtzionarioen izendapena egingo du, eta erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Gipuzkoako Foru
Aldundiaren egoitza elektronikoko iragarki taulan eta 9. oinarrian
adierazitako «Enplegu publikoa» atalean argitaratuko da.
Izendapen erabakian
zehaztuko da zer epe duten karrerako funtzionario izendatutakoek plaza jabetzan
hartzeko.
Ezarritako epearen
barruan, eta ezinbesteko kasua izan ezean, izendatutakoek ez badute plaza jabetzan
hartzen, galdu egingo dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionario
izaera eskuratzeko deialditik eratorritako eskubide guztiak.
Deitutako plazak
beteko direla ziurtatzeko, 11.6.5 oinarrian zehaztutako prozedura ezarri ahal
izango da, oinarri horretan jasotako kasuetan, baita beste hauetan ere:
a) Praktiketako funtzionario izendatutako izangairen batek
praktikaldia egiten ez badu, ezinbesteko kasurik egon gabe.
b) Izangairen
batek praktikaldia gainditzen ez badu.
c) Ezinbesteko
kasurik egon gabe, karrerako funtzionario izendatutako izangairen batek ez
badu plaza jabetzan hartzen horretarako ezarritako epean.
Hamabosgarrena. Lan poltsa.
Lan poltsak osatzeko aplikagarri izango dira Gobernantzako eta
Gizartearekiko Komunikazioko foru diputatuak 2015eko abenduaren 10ean emandako
foru aginduan, zerrenden kudeaketari buruzkoan (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 243 zk., 2015eko
abenduaren 21ekoa), edo horren ordezkoa izan daitekeen arauan, lan poltsen
osaketa eta kudeaketari buruz jasotako irizpideak, eta 10.1.6 oinarriak
aurreikusitakoa lehendabiziko ariketaren inguruan.
Hamaseigarrena. Administrazio publikoen arteko lankidetza.
Gipuzkoako Foru
Aldundiak, hala eskatuz gero eta 5.3.3. oinarrian aurreikusitako berariazko
baimena emanda, EAEko administrazio edo erakunde publikoen eskura jarri ahal
izango du aurreko oinarrian xedatutakoaren arabera eratutako lan poltsak osatzen
dituzten pertsonen zerrenda.
Dena dela, eskaera
horiei ematen zaien erantzuna poltsetan eskuragarri dauden langileen eta
Foru Aldundiak berak dituen langile beharren mende dago.
Hamazazpigarrena. Aurkaratzea.
Deialdia, oinarriak
eta horietatik nahiz Epaimahaiaren jokabidetik erator litezkeen egintza
administratibo guztiak, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen
Administrazio Prozedura Erkidearenak, ezarritako eran eta epeetan aurkaratu
ahal izango dira.
GAITEGI OROKORRA
1. gaia. 1978ko Konstituzioa. Printzipio
konstituzionalak: eskubidezko Estatu sozial eta demokratikoa. Konstituzioaren
balio gorenak.
2. gaia. Eskubide eta askatasunen erregulazioa
Konstituzioan. Oinarrizko eskubideak babesteko eta bermatzeko araubidea.
Etetea.
3. gaia. Botereak 1978ko Konstituzioan. Botere
legegilea, botere judiziala eta botere exekutiboa.
4. gaia. Estatuaren lurralde antolaketa. Autonomia
erkidegoak. Estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko harremanak. Autonomia
erkidegoen antolaketa politikoa eta administratiboa.
5. gaia. Euskal Herriko Autonomia Estatutua.
Euskadiren eskumenak. Euskadiko botereak.
6. gaia. Eusko Jaurlaritza: eraketa eta funtzionamendua.
Lehendakaria: estatutua, izendapena, eskumenak, karguztea eta ordeztea.
7. gaia. Lurralde Historikoak. Eskumenak. Foru
aldundiak eta Batzar Nagusiak.
8. gaia. Gipuzkoako Foru Aldundia. 6/2005 Foru
Araua, uztailaren 12koa.
9. gaia. Espainiako toki araubidea. Toki
administrazioa Konstituzioan. Udalerriaren antolaketa. Probintziaren
antolaketa eta eskumenak.
10. gaia. Europar Batasuna. Europar erkidegoaren
zuzenbidea: erregelamenduak, direktibak eta erabakiak. Erakundeak: Parlamentua,
Kontseilua, Batzordea eta Justizia Auzitegia.
11. gaia. Legea. Kontzeptua eta ezaugarriak. Lege motak.
Lege organikoa eta lege arrunta. Estatuko legeak eta erkidegoetako legeak.
Erregelamendua: erregelamenduak emateko ahala. Legearen eta erregelamenduaren
arteko harremanak. Legezkotasun printzipioa.
12. gaia. Egintza administratiboa: egintzaren
ekoizpena, edukia, motibazioa eta forma. Egintza administratiboen ustezko
legezkotasuna. Administrazio-egintzaren eraginkortasuna. Deuseztasun
erabatekoa, deuseztagarritasuna, egintzen berrikuspena bide administratiboan.
Isiltasun administratiboa.
13. gaia. Administrazio prozedura. Xedapen
orokorrak. Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten
eskubideak. Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea
eta betebeharra. Administrazio prozedurako interesdunaren eskubideak. Prozedura
administratiboaren faseak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
14. gaia. Administrazio publikoen zerbitzuan diharduten
langileak: tipologia. Funtzionario publikoen eskubideak eta betebeharrak. Gipuzkoako
Foru Enpleguaren Etikaren eta Kudeaketa Onaren Kodea
15. gaia. Administrazio publikoen ondare erantzukizuna.
Ondare erantzukizuna. Erantzukizun ekintza. Administrazio publikoko
agintarien eta enplegatuen erantzukizuna.
16. gaia. Espainiako zerga sistemaren antolamendua.
Printzipio konstituzionalak. Arau tributarioen aplikazioa. Tributuak, tributu
motak. Administrazio publikoen ogasuna. Baliabideen banaketa. Ekonomia Ituna.
17. gaia. Euskararen erabileraren normalizazioa
administrazio publikoetan: printzipio nagusiak, hizkuntza eskakizuna, hizkuntza
eskakizunen derrigortasuna.
18. gaia. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa,
emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa. Atariko titulua. Genero
ikuspegia Euskadiko botere eta administrazio publikoen jarduketan sartzeko
neurriak. 2/2015 Foru Araua, martxoaren 9koa, Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerakoa.
19. gaia. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa,
gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari
buruzkoa: I. eta II. tituluak. 4/2019 Foru Araua, martxoaren 11koa, Gobernu
Onari buruzkoa, foru gobernantza publikoaren esparruan.
20. gaia. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa,
datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa. Xedapen
orokorrak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Eskubide
digitalak.
GAI ZERRENDA
ESPEZIFIKOA
21. gaia. Iraupena eta maiztasuna adierazten duten
sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabil daitekeen.
22. gaia. –a eta bat.
23. gaia. Aditz aspektua: ebazten dut.
24. gaia. Aposizioa eta komunztadura.
25. gaia. Ehunekoak: idazkera, mugatzailea, aditzaren
komunztadura.
26. gaia. Zenbakien idazkera.
27. gaia. Aditzoinen forma.
28. gaia. Diptongoz bukatzen diren izenen
deklinabidea.
29. gaia. Izen sintagmen arteko juntadura.
30. gaia. Adierazpen izendatzaileen deklinabidea
(I): izen berezien baliokideak; adierazpen izendatzaileak izen arrunten
baliokide; adierazpen izendatzaileak idatziz nola deklinatu behar diren
zehazteko irizpide orokorra.
31. gaia. Adierazpen izendatzaileen deklinabidea
(II): Adierazpen izendatzaileen berezitasuna; pluraleko adierazpen izendatzaileen
deklinabidea; izen sintagma ez diren adierazpen izendatzaileen deklinabidea.
32. gaia. Erdal hitzen deklinabidea.
33. gaia. Atzerriko pertsona izenak. Grafia
irizpideak. Errege-erreginen eta kidekoen kasua.
34. gaia. Ortotipografia (I). Letrakera arrunta,
letrakera etzana, letrakera lodia, kakotxak.
35. gaia. Ortotipografia (II). Oinarrizko adieraz
besteko izen berezien deklinabidea, erdal izen bereziak, siglak, laburdurak.
36. gaia. Ortotipografia (III). Neurri izenak,
ehunekoak, ordinalak, bi puntuen ondorengo idazkera, barra, marratxoa,
bibliografia nola aipatu.
37. gaia. Letra larrien erabilera euskaraz (I). Letra
larriei buruzko ohar orokorrak; letra larriaren kokatze funtzioa.
38. gaia. Letra larrien erabilera euskaraz (II). Letra
larriaren nabarmentze funtzioa: pertsona eta jainko izen bereziak.
39. gaia. Letra larrien erabilera euskaraz (III).
Letra larriaren nabarmentze funtzioa: animalia izen bereziak; gauzakien izen
bereziak eta abstrakzioak.
40. gaia. Letra larrien erabilera euskaraz (IV). Letra
larriaren nabarmentze funtzioa: entitate abstraktuak.
41. gaia. Letra larrien erabilera euskaraz (V). Letra
larriaren nabarmentze funtzioa: leku izenak.
42. gaia. Letra larrien erabilera euskaraz (VI). Letra
larriak noiz ez diren erabili behar.
43. gaia. Puntuazio-markak (I): puntua, koma, puntu
eta koma.
44. gaia. Puntuazio-markak (II): bi puntuak,
etenpuntuak.
45. gaia. Puntuazio-markak (III): galdera eta
harridura markak, marra luzeak, parentesiak, elkarrizketa-marrak.
46. gaia. Puntuazio-markak (IV): komatxoak / aipu
markak.
47. gaia. Puntuazio-markak (V): apostrofoak,
zehar-marra edo barra etzana.
48. gaia. Laburtzapena: siglak, laburdurak, ikurrak.
Erabidea eta idazkera.
49. gaia Mailegua eta kalkoa.
50. gaia. Hitz elkartuen osaera eta idazkera (I): izen
elkarteak.
51. gaia. Hitz elkartuen osaera eta idazkera (II):
izenondo elkarteak.
52. gaia. Hitz elkartuen osaera eta idazkera (III):
aditz elkarteak.
53. gaia. Hitz elkartuen osaera eta idazkera (IV):
adberbio elkarteak.
54. gaia. Hitz elkartuen osaera eta idazkera (V):
zenbatzaile elkarteak.
55. gaia. Hitz elkartuen osaera eta idazkera (VI):
sinbolismo fonetiko eta hots uztardurak.
56. gaia. Hitz elkartuen osaera eta idazkera (VII):
exoelkarteak.
57. gaia. Hitz elkartuen osaera eta idazkera (VIII):
bikoiztapenak.
58. gaia. Hitz eratorpena.
59. gaia. Gipuzkoako herrien izendegi ofiziala.
60. gaia. Espainiako erresumako autonomia erkidegoen,
probintzien eta probintzia hiriburuen izenak.
61. gaia. Frantziako errepublikako eskualde,
departamendu eta hiriburu izenak.
62. gaia. Munduko estatu izenak, herritarren izenak,
hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
63. gaia. Kontinenteak, geografia izen nagusi batzuk
eta herritarren izenak.
64. gaia. Munduko geografiako zenbait izen (mendiak,
ibaiak, itsasoak).
65. gaia. Euskara batuaren ahoskera zaindua.
66. gaia. Kanpoko leku izenak euskaraz ahoskatzeko
irizpideak.
67. gaia. Aditz alokutiboa (hikako era):
indikatiboa.
68. gaia. Generoak aintzat hartzen dituen hizkuntza
inklusiboa euskaraz.
69. gaia. Los principios de la correspondencia (I).
Diferentes tipos de traducciones; dos orientaciones fundamentales en la
traducción; la distancia cultural y lingüística; definición de la traducción.
70. gaia. Los principios de la correspondencia (II).
Los principios que rigen la traducción orientada hacia la equivalencia formal;
los principios que rigen la traducción orientada hacia la equivalencia
dinámica; áreas de tensión entre las traducciones de equivalencia formal y las
traducciones de equivalencia dinámica; restricciones en el grado de
permisibilidad de la equivalencia dinámica en la traducción.
71. gaia. La naturaleza de la traducción (I).
Reproducción del mensaje; equivalencia más que identidad; equivalencia natural;
la equivalencia más cercana; la prioridad del significado; la importancia del
estilo; un sistema de prioridades; prioridad de la coherencia contextual sobre
la correspondencia verbal.
72. gaia. La naturaleza de la traducción (II). Razones
por las que la coherencia contextual debe tener prioridad sobre la
correspondencia verbal; prioridad de la equivalencia dinámica sobre la
correspondencia formal; la función informativa; la función expresiva; la
función imperativa; una comparación entre correspondencia formal y equivalencia
dinámica; prioridad de las necesidades de los destinatarios sobre las formas
del lenguaje.
73. gaia. El análisis gramatical (I). La gramática
tiene un significado; la misma construcción gramatical puede tener diferentes
significados; oraciones nucleares.
74. gaia. El análisis gramatical (II). Palabras con
estructuras complejas; clases de términos estructuralmente complejos; relación
entre las estructuras superficiales y las estructuras nucleares; la
determinación de la función estructural de los elementos mediante el contexto;
la retro-transformación como un tipo de paráfrasis; construcciones diferentes
que pueden expresar la misma relación entre las partes; transformaciones
gramaticales a partir de estructuras nucleares; análisis de series de
estructuras nucleares.
75. gaia. El significado referencial (I). Indicación
del significado; codificación sintáctica del significado; análisis de los
significados relacionados de diferentes palabras; relaciones jerárquicas entre
los significados de las palabras.
76. gaia. El significado referencial (II).
Solapamientos de áreas semánticas; el análisis de los significados relacionados
de una palabra; el problema de los sentidos figurados; el tamaño de las
unidades semánticas.
77. gaia. El significado connotativo.
78. gaia. Transferencia (I). Problemas personales en
la transferencia; fases de la transferencia; modificaciones semánticas en la
transferencia.
79. gaia. Transferencia (II). Modificaciones
estructurales.
80. gaia. Reestructuración (I). Variedades de
lenguaje; niveles de lengua en las sociedades con tradición literaria; factores
de variación en la lengua; estilo oral y escrito; niveles sociológicos de la
lengua; niveles situacionales de la lengua; tipos de discurso.
81. gaia. Reestructuración (II). Clasificación de los
rasgos estilísticos; estructura del discurso.
82. gaia. Comprobación de la traducción.
83. gaia. Las tildes en español.
84. gaia. Uso de los signos de puntuación en español.
85. gaia. Referencias anafóricas y catafóricas en
español.
86. gaia. Conectores.
87. gaia. La substantivación en español.
88. gaia. Uso de mayúsculas y minúsculas en español.
89. gaia. Ortografía y escritura de extranjerismos en
español.
90. gaia. Lenguaje inclusivo en español.
91. gaia. Hizkuntzaren prozesamendu automatikoa eta
itzulpen automatikoa.
92. gaia. Ordenagailuz lagundutako itzulpen tresnak.
93. gaia. 10/82 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen
erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
94. gaia. 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal
Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko
prozesua arautuko duena.
95. gaia. Euskararen erabilera normalizatzeko plana
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan
2018-2022 aldirako.
96. gaia. Gipuzkoako Foru Aldundiaren izendegi
elebiduna (departamentuak eta zuzendaritzak).
97. gaia. Komunikazio gaitasuna: komunikazio
gaitasunaren osagaiak eta dimentsio edo trebetasunak.
98. gaia. Euskararen egoera soziolinguistikoa (I). 16
urtetik gorakoen hizkuntza gaitasuna 2016an Euskal Autonomia Erkidegoan:
euskaldunak, euskaldun hartzaileak eta erdaldunak.
99. gaia. Euskararen egoera soziolinguistikoa (II). 16
urtetik gorakoen hizkuntza gaitasuna 2016an Gipuzkoan: euskaldunak,
euskaldun hartzaileak eta erdaldunak.
100. gaia. Euskararen egoera soziolinguistikoa (III).
16 urtetik gorakoen hizkuntza gaitasunaren bilakaera EAEn 1991-2016.