3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ITSASONDOKO UDALA

Oharra lehiaketa oposaketaren oinarriak alda­tzea

Uztailak 8ko Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean, Zerbi­tzu ani­tze­ko aguazil lagun­tza­ile lanpostua Lehiaketa oposizio bidez bete­tze­ko oinarriak argitaratu ziren. Era berean deialdiaren berri ematen zuen iragarkia uztailak 23ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Oharturik aipatu oinarrietan zenbait akats egin direla, indarrean dagoen udal honetako Lanpostuen zerrenda eta gainon­tze­ko araudi aplikagarria, kontutan izanda     

ERABAKI DUT

Lehena.    Aipatu oinarriak alda­tzea, jarraian zehazten denaren arabera:

— Esaten du:

Bete beharreko lanpostuak 2. Hizkun­tza eskakizuna du izendatua. Derrigortasun data 2005/12/30.

— Esan behar du:

Bete beharreko lanpostuak 2. Hizkun­tza eskakizuna du izendatua. Derrigortasun data 2015/12/31.

— Esaten du:

c)  Eskola ziurtagiria, Lehen Hezkun­tza­ko Lanbide Heziketako titulua edo indarrean dagoen legeriaren bidezko beste baliokide ba­tzu­en titulua eskura­tze­ko eskubideak ordaindu edo eduki­tzea.

— Esan behar du:

c)  Eskola ziurtagiria edo indarrean dagoen legeriaren bi­dezko beste baliokide ba­tzu­en titulua eskura­tze­ko eskubideak ordaindu edo eduki­tzea.

— Esaten du:

Laugarrena.  Instan­tzi­ak.

Lehiaketa-Oposizioan onartua izatea eskatuz egingo diren instan­tzi­ak Itsa­sondoko Udaleko Alkate Udalburu Jaunari igorriko zaizkio Prestatutako eredu oficial eta normalizatuaren arabera behar bezala beterik egon beharko duten instan­tzi­ak, Itsa­sondoko Udale­txe­ko Errejistro nagusian aurkeztuko dira, deialdi honen berri ematen duen iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den ondorengo egunetik konta­tzen hasita eta hogei egun natural epearen barruan, goizeko 9:00etatik 14:00 etara.

Halaber, eskabideak Administrazio Publikoen erregistroan aurkeztu ahalko dira, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan zehaztuak. Posta Bulegoetan aurkeztutako eskabideak Itsa­sondoko Udalari zuzenduko zaizkio gutunazal irekian, poste­txe­ko fun­tzio­narioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak poste­txe­aren bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.        

An­tze­man daitezkeen egitatezko errakun­tzak noiznahi zu­zendu ahal izango dira eskaerak aurkezteko epearen barruan, ofizioz edo interesatuak eskatuta.

— Esan behar du:

Laugarrena.  Instan­tzi­ak.

Lehiaketa-Oposizioan onartua izatea eskatuz egingo diren instan­tzi­ak Itsa­sondoko Udaleko Alkate Udalburu Jaunari igorriko zaizkio Prestatutako eredu oficial eta normalizatuaren arabera behar bezala beterik egon beharko duten instan­tzi­ak, Itsa­sondoko Udale­txe­ko Errejistro nagusian aurkeztuko dira, deialdi honen berri ematen duen iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den ondorengo egunetik konta­tzen hasita eta hogei eguneko epearen barruan, goizeko 9:00etatik 14:00 etara.

Halaber, eskabideak Administrazio Publikoen erregistroan aurkeztu ahalko dira, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan zehaztuak eta 30/1992 legearen 38.4 artikuluan zehaztuak ere. Posta Bulegoetan aurkeztutako eskabideak Itsa­sondoko Udalari zuzenduko zaizkio gutunazal irekian, poste­txe­ko fun­tzio­narioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak poste­txe­aren bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.  

An­tze­man daitezkeen egitatezko errakun­tzak noiznahi zu­zendu ahal izango dira eskaerak aurkezteko epearen barruan, ofizioz edo interesatuak eskatuta.

— Esaten du:

Bostgarrena.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerarekin batera ekarri beharreko agiriak:   

a)  Nortasun Agiriaren fotokopia.

— Esan behar du:

Bostgarrena.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerarekin batera ekarri beharreko agiriak:   

a)  Nortasun Agiriaren fotokopia edo Europar Batasuneko beste Estatu kideetako nazionalak eta Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatutak berre­tsi­tako na­zio­ar­te­ko tratatuen arabera langileen zirkulazio askea aplikagarri den kasuan N.A-ren parekagarri den identitate egiaztagiria eta hala badagokio, senidetasunaren bat egiazta­tzen duen dokumentua ere.           

— Esaten du:

Zazpigarrena.  Epaimahai Kalifika­tza­ilea.

Probetako Epaimahai Kalifika­tza­ilea honela osatuko da:  

Lehendakaria:

*  Udaleko arkitektua edo honek eskuordetutako teknikari bat.

Bokalak:

*  Herri Arduralari­tza­ren Euskal Erakundeak izendatutako teknikari bat.

*  Herri Ardulari­tza­ren Euskal erakundeak izendatutako teknikari bat euskarazko froga zuzen­tze­ko.

*  Udal langileen ordezkari bat.

*  Inguruko herriren batean deialdi honen an­tze­ko fun­tzio­ak bete­tzen dituen langile bat.

Idazkaria:

*  Korporaziokoa edo honek eskuordetutako fun­tzio­narioa.

— Esan behar du:

Zazpigarrena.  Epaimahai Kalifika­tza­ilea.

Probetako Epaimahai Kalifika­tza­ilea honela osatuko da:  

Lehendakaria:

*  Udaleko arkitektua edo honek eskuordetutako teknikari bat.

Bokalak:

*  Herri Arduralari­tza­ren Euskal Erakundeak izendatutako teknikari bat.

*  Herri Ardulari­tza­ren Euskal erakundeak izendatutako teknikari bat euskarazko froga zuzen­tze­ko.

*  Udal langile bat.

*  Inguruko herriren batean deialdi honen an­tze­ko fun­tzio­ak bete­tzen dituen langile bat.

Idazkaria:

*  Korporaziokoa edo honek eskuordetutako fun­tzio­narioa.

— Esaten du:

Lehiaketaldia.

Epaimahaiak ondorengo merezimenduak baloratuko ditu, betiere 20 puntu emanez gehienez, baldin eta laugarren oinarriko b) letraren arabera eskabidean adierazi eta behar bezala egiaztatu badira, kontuan hartuta beti ere, eskaerak aurkezteko epearen mugen barruan sar­tzen direla:

— Esan behar du:

Lehiaketaldia.

Epaimahaiak ondorengo merezimenduak baloratuko ditu, betiere 20 puntu emanez gehienez, baldin eta laugarren oinarriko eskabidean adierazi badira, kontuan hartuta beti ere, eskaerak aurkezteko epearen mugen barruan sar­tzen direla. Merituen egiaztapena eta Lehiaketa fasearen balorazioa, oposizio fasea amaitu ondoren burutuko da, gainditu duten per­tso­nen behin betiko erlazioa argitara­tze­arekin batera. Horretarako 10 egun balioduneko epea ezarriko da, lehiaketa fasean balora­tze­ko merituak egiazta­tze­ko. Ez dira kontutan hartuko eskabidean adierazi ez diren merituak.

— Esaten du:

Indarrean dagoen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. artikuluan ezarritakoaren arabera, izangaiek atze­ra bota ahal izango dituzte epaimahaikideak. Kasu horretan, epaimahaikideek parte har­tze­ari utzi beharko diote, eta horren berri eman beharko diote alkateari.

— Esan behar du:

Indarrean dagoen Sektore publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera, izangaiek atze­ra bota ahal izango dituzte epaimahaikideak. Kasu horretan, epaimahaikideek parte har­tze­ari utzi beharko diote, eta horren berri eman beharko diote alkateari.

Bigarrena.    Eskaerak aurkezteko epea luza­tze­a zor­tzi egunetan, iragarki hau Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den hurrengo egunetik konta­tzen hasita. Hasierako epean aurkeztu direnak on­tzat har­tzen dira.

Hirugarrena.    Eskaera aurkezturik duten izangaiek, epe horretan, lehendik aurkezturik duten eskaera osatu ahal izango dute eta hala nahi izanez gero merezimenduei buruzko dokumentu osagarriak aurkeztu.

Itsa­sondo, 2019ko abuztuaren 27a.—Alkatea.  (5592)