2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

0310/077/2019 Foru Agindua, abuztuaren 26koa, Eszena ikuskizunak sustatu eta sal­tze­ko eta arte eszenikoen alorrean sen­tsi­bilizazio, prestakun­tza eta bitarteko­tza programak dituzten Gi­puz­koako konpainia eszenikoei (an­tze­rkia eta dan­tza) diru lagun­tzen 2019. ekitaldiko deialdia onar­tzen duena.   

2018ko uztailaren 10eko Diputatuen Kon­tsei­luko akordioaren bitartez, Kultura Zuzendari­tza Nagusiak kudea­tzen dituen programen kontura emango diren diru lagun­tzen oinarri arau­tzai­leak onartu ziren.

Diru lagun­tza lerro hau Diputatuen Kon­tsei­luak 2018ko mar­txo­aren 27ko bileran onartutako 2017-2019 Diru Lagun­tzen Plan Estrategikoan dago sartuta.

3. oinarri orokorrak jaso­tzen du diru lagun­tzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez. 

Bidezko da beraz adierazitako programa horien 2019ko deialdia egitea.

Hori guztiagatik, Kultura, Lankide­tza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatu honek,

ERABAKI DU

Lehena.  2019. ekitaldiko diru lagun­tzen deialdia Eszena ikuskizunak sustatu eta sal­tze­ko eta arte eszenikoen alorrean sen­tsi­bilizazio, prestakun­tza eta bitarteko­tza programak dituzten Gi­puz­koako konpainia eszenikoei (an­tze­rkia eta dan­tza) diru lagun­tzak emateko.

Deialdi hori Foru Agindu honen eranskin gisa jaso da.   

Bigarrena.  Deialdi horri aurre egiteko ehun eta laurogei mila (180.000) euroko gastua baimen­tze­a aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0210.130.470.00.02.2019                                               90.000,00

1.0210.130.481.00.21.2019                                               18.000,00

5.0210.130.470.00.02.2020                                               60.000,00

5.0210.130.481.00.21.2020                                               12.000,00

Foru Agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegietan, argitarapenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili aurretik, berraz­ter­tze­ko errekur­tso­a aurkez diezaiokete partikularrek Kultura, Lankide­tza, Gazteria eta Kirol Foru Diputatuari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egoki­tzat hartutako beste edozein aurkez daiteke.             

Jakin dezazun eta bidezko ondorioetarako igor­tzen dizudana.

Donostia, 2019ko abuztuaren 26a.—Ana Urkola Aranburu, idazkari teknikoa.               (5562)

ERANSKINA

Eszena ikuskizunak sustatu eta sal­tze­ko eta arte eszenikoen alorrean sen­tsi­bilizazio, prestakun­tza eta bitarteko­tza programak dituzten Gi­puz­koako konpainia eszenikoei (an­tze­rkia eta dan­tza) diru lagun­tzak emateko 2019 urteko deialdia.

Lehena.  Oinarri arau­tzai­lek.

Eszena ikuskizunak sustatu eta sal­tze­ko eta arte eszenikoen alorrean sen­tsi­bilizazio, prestakun­tza eta bitarteko­tza programak dituzten Gi­puz­koako konpainia eszenikoei (an­tze­rkia eta dan­tza) diru lagun­tzak ematea arau­tzen duten oinarriak, 2018ko uztailaren 10eko Diputatuen kon­tsei­luko akordio bitartez onartutakoak eta Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean 2018ko uztailaren 25ean argitaratutakoak dira.

Bigarrena.  Eska­tzai­leak, diruz lagungarri diren jarduerak eta bal­din­tzak.

Diru lagun­tza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo bal­din­tzak bete­tzen dituztenek:

— Gi­puz­koan zerga eta sozietate helbidea duten per­tso­na fisiko nahiz juridiko- pribatuak izatea.

— Ekonomi Jardueren gaineko Zergan, an­tze­rki jarduerekin zer ikusia duen atalean izen emanda egotea, eta gainera, per­tso­na juridikoa denean bere helburu edo gizarte xedea an­tze­rki edota dan­tza jarduerekin zer ikusia duena izatea.              

— Azken bost urteetan gu­txie­nez 3 eszena ikuskizun profesional ekoiztu eta zabaldu izatea eta deialdiko urtean aktibo izatea gu­txie­nez deialdiaren aurreko urtean edo urtean ber­tan ekoiztutako an­tze­zlan batekin.

Diru lagun­tza­ren xede izango dira honako arloetako jarduerak:

2.1.  Eska­tzai­leak ekoi­tzi­tako eszena ikuskizunen (an­tze­rkia eta/edo dan­tza) sustapen eta salmenta.

2.2.  Arte eszenikoen alorreko sen­tsi­bilizazio, prestakun­tza edo bitartekari­tza jarduerak Gi­puz­koan.

Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak deialdiak ezar­tzen duen urte naturalaren barnean burutu beharko dira, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

Hirugarrena.  Eskaerak aurkeztekoepea eta tokia.

1.    2019. urtean, diru lagun­tza hauek eska­tze­ko azken eguna irailaren 30a izango da.

2.  Eskaerak, Kultura Zuzendari­tza Nagusiak emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobe­tsi­ko da, ahal dela eta dituzten ezaugarriek bide hori ixten ez badie, Gi­puz­koako Foru Aldundiko egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.gi­puz­koa.eus), helbidean barrena, diru lagun­tzen atarian sartu eta ondorio hauetarako ber­tan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz. eskaerak eta dokumentazio osagarria internet bidez aurkezterakoan administrazio publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.

Laugarrena.  Dokumentazioa.

Diru lagun­tza­ren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak dira, oro har, 3.3 oinarri orokorrean xedatutakoak, eta ondoren aipa­tzen dena:

a)  Ekonomi Jardueren gaineko Zergan altan dagoela egiazta­tzen duen agiriaren fotokopia, beti ere deialdi honek aipatutako jarduerarekin zerikusia duen atalari dagokionean.

b)  Sozietateen gaineko Zergari buruz (sozietateak direnean) edo PFZi buruz (per­tso­na fisikoak direnean) eska­tzai­leek azken ekitaldian egindako aitorpenaren fotokopia.           

c)  Gizarte Segurantz ren egiaztagiria, urte honi dagokiona, eska­tzai­lea ber­tan izen emanda dagoela eta urte honetan enplegatuak estal­tze­ak eragindako ordainketak egunean dauzkala adieraziko duena.

d)  Azken 5 urteetan (deialdikoa barne) ekoiztutako ikuskizunen zerrenda eta ezaugarri nagusiak.               

Bosgarrena.  Lagun­tzen gehieneko zenbatekoa.

Oro har, diru lagun­tza­ren zenbatekoa ez da izango diruz lagundutako egitasmoa gara­tze­ko aurreikusten den gastuaren %70 baino handiagoa.

Proiektu guztiek aurkeztutako aurrekontuaren %30 gu­txie­nez beste finan­tza­bide ba­tzu­ekin estali beharko dute, izan publikoa nahiz pribatua.

Gehienera 21.000 €ko diru lagun­tzak izango dira.

Seigarrena.  Diru lagun­tza ordena­tzea.

Oro har, diru lagun­tzak ordainduko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta hori behar bezala zuritu ostean, 11. oinarri orokorrean ezarritakoari jarraikiz zuritu ere.

Dena den, egiazta­tzen bada diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finan­tza­keta dela, kontura egindako ordainketak egin ahal izango dira diru lagun­tza emateko ebazpenean ezarritako moduan.        

Zazpigarrena.  Lagun­tzen finan­tza­zioa eta aurrekontua.

Baimendutako gastua, ehun eta laurogei mila (180.000) eurokoa da, aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0210.130.470.00.02.2019                                               90.000,00

1.0210.130.481.00.21.2019                                               18.000,00

5.0210.130.470.00.02.2020                                               60.000,00

5.0210.130.481.00.21.2020                                               12.000,00

Zortzigarrena.  Jakinarazpena.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluan arabera; betiere, emandako diru lagun­tzak Kultura Zuzendari­tza Nagusiaren webgunean argitara­tze­a baztertu gabe. 

Bederatzigarrena.   Araudi aplikagarria.

Bere oinarri arau­tzai­leetan ezarritakoaz gain, lagun­tza hauek Gi­puz­koako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hori gara­tze­ko onartutako erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak) arautuko dituzte.

Hamargarrena.  Eskaera eredua.