2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

0310/076/2019 Foru Agindua, abuztuaren 26koa, Gi­puz­koan egindako ikus-en­tzu­nezko proiektuak ekoizteko eta heda­tze­ko diru lagun­tzen 2019. ekitaldiko deialdia onar­tzen duena.

2018ko uztailaren 10eko Diputatuen Kon­tsei­luko akordioaren bitartez, Kultura Zuzendari­tza Nagusiak kudea­tzen dituen programen kontura emango diren diru lagun­tzen oinarri arau­tzai­leak onartu ziren.

Diru lagun­tza lerro hau Diputatuen Kon­tsei­luak 2018ko mar­txo­aren 27ko bileran onartutako 2017-2019 Diru Lagun­tzen Plan Estrategikoan dago sartuta.

3. oinarri orokorrak jaso­tzen du diru lagun­tzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez. 

Bidezko da beraz adierazitako programa horien 2019ko deialdia egitea.

Hori guztiagatik, Kultura, Lankide­tza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatu honek,

ERABAKI DU

Lehena.  2019. ekitaldiko diru lagun­tzen deialdia Gi­puz­koan egindako ikus-en­tzu­nezko proiektuak ekoizteko eta heda­tze­ko diru lagun­tzak emateko (ikusen­tzu­nezkoak).

Deialdi hori Foru Agindu honen eranskin gisa jaso da.   

Bigarrena.  Deialdi horri aurre egiteko ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euroko gastua baimen­tze­a aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0210.130.470.00.05.2019                                               90.000,00

5.0210.130.470.00.05.2020                                               60.000,00

Foru Agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegietan, argitarapenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili aurretik, berraz­ter­tze­ko errekur­tso­a aurkez diezaiokete partikularrek Kultura, Lankide­tza, Gazteria eta Kirol Foru Diputatuari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egoki­tzat hartutako beste edozein aurkez daiteke.             

Jakin dezazun eta bidezko ondorioetarako igor­tzen dizudana.

Donostia, 2019ko abuztuaren 26a.—Ana Urkola Aranburu, idazkari teknikoa.               (5560)

ERANSKINA

Gi­puz­koan egindako ikus-en­tzu­nezko proiektuak ekoizteko eta heda­tze­ko diru lagun­tzen 2019ko deialdia (ikusen­tzu­nezkoak).

Lehena.  Oinarri arau­tzai­leak.

Gi­puz­koan egindako ikus-en­tzu­nezko proiektuak ekoizteko eta heda­tze­ko diru lagun­tzak ematea arau­tzen duten oinarriak, 2018ko uztailaren 10ko Diputatuen kon­tsei­luko akordio bitartez onartutakoak eta Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean 2018ko uztailaren 25ean argitaratutakoak dira.

Bigarrena.  Eska­tzai­leak, diruz lagungarri diren jarduerak eta bal­din­tzak.

Diru lagun­tza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo bal­din­tzak bete­tzen dituztenek:

*  Gi­puz­koan zerga eta sozietate helbidea duten per­tso­na físiko, irabazi asmorik gabeko entitateak nahiz enpresa pribatuak izatea, ikus-en­tzu­nezko proiektuak Gi­puz­koan zuzenean gara­tzen badituzte.

*  Oinarri hauen ondorioetarako, ikus-en­tzu­nezko lan­tzat har­tuko da hirurogei minutu baino gehiagoko iraupena duena eta lokal publiko batean proiektatuko dena.  

*  Ekonomi Jardueren gaineko Zergan, ikus-en­tzu­nezko jarduerekin zerikusia duen atalean izena emanda egotea, eta gainera, per­tso­na juridikoa denean, bere helburu edo gizarte xedea ikus-en­tzu­nezko jarduerekin zerikusia duena izatea.              

*  Gainera, diru lagun­tza jasoko duen proiektuak edo programak bal­din­tza hauek bete beharko ditu:

— Gi­puz­koako Lurralde Historikoan garatu beharko da.

— Ekonomikoki bideragarria izan behar du, eta hori gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu behar da, hau da, diru sarreren eta gastuen zenbatekoak baliokideak izango dira, eta diru sarreren atalean Kultura Zuzendari­tza Nagusiak eskatutako zenbatekoa zehaztuko da.

*  Entitate, enpresa edo partikular eska­tzai­le bakoi­tzak ekoizpen proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du deialdi honetara.

*  Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak deialdiak ezar­tzen duen urte naturalaren barnean burutu beharko dira, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

Hirugarrena.  Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

2019. urtean, diru lagun­tza hauek eska­tze­ko azken eguna irailaren 30a izango da.

Eskaerak, Kultura Zuzendari­tza Nagusiak deialdi bakoi­tze­an emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu beharko da, Gi­puz­koako Foru Aldundiko egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.gi­puz­koa.eus) helbidean barrena, diru lagun­tzen atarian sartu eta ondorio hauetarako ber­tan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz. eskaerak eta dokumentazio osagarria internetez aurkezterakoan administrazio publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.  

Laugarrena.  Dokumentazioa.

Diru lagun­tza ren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak dira, oro har, 3.3 oinarri orokorrean xedatutakoak, eta ondoren aipa­tzen dena:

a)  Proiektuaren azalpen memoria.

b)  Gidoiaren sinopsis.

c)  Kontu sailetan banatutako aurrekontua.

d)  Proiektuaren ekoispen plana.

e)  Fi­txa teknikoa eta artistikoa.

f)  Proiektuaren arduradun lan taldearen ibilbidea eta filmografia.

Bosgarrena.  Lagun­tzen gehieneko zenbatekoa.

Diru lagun­tza­ren zenbatekoa ez da inoiz ere gastuen %70 baino handiagoa izango, ez eta 40.000 eurotako kopurua baino handiagoa ere.

Diru lagun­tza hau bateragarria da jarduera bereko jaso daitezken bestelako lagun­tze­kin, beti ere lagun­tza guztien kopurua aurrekontu osoaren %70 ez badu gaindi­tzen.

Seigarrena.  Diru lagun­tza ordena­tzea.

Oro har, diru lagun­tzak ordainduko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta hori behar bezala zuritu ostean, 11. oinarri orokorrean ezarritakoari jarraikiz zuritu ere.

Dena den, egiazta­tzen bada diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finan­tza­keta dela, kontura egindako ordainketak egin ahal izango dira diru lagun­tza emateko ebazpenean ezarritako moduan.        

Zazpigarrena.  Lagun­tzen finan­tza­zioa eta aurrekontua.

Baimendutako gastua, ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) eurokoa da, aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0210.130.470.00.05.2019                                               90.000,00

5.0210.130.470.00.05.2020                                               60.000,00

Zortzigarrena.  Jakinarazpena.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluan arabera; betiere, emandako diru lagun­tzak Kultura Zuzendari­tza Nagusiaren webgunean argitara­tze­a baztertu gabe. 


Bedera­tzi­garrena.  Araudi aplikagarria.

Bere oinarri arau­tzai­leetan ezarritakoaz gain, lagun­tza hauek Gi­puz­koako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hori gara­tze­ko onartutako erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak) arautuko dituzte.

Hamargarrena.  Eskaera eredua.