GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
DIPUTATU NAGUSIA
19/2019 Foru Dekretua,
uztailaren 1ekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko oinarrizko departamentu egiturari
buruzkoa.
Diputatu nagusiaren
ekainaren 29ko 3/2019 Foru Dekretuaren bitartez Foru Aldundiko departamentuak
eta horiei dagozkien jardun esparruak eta eginkizunak finkatu ostean, eta
diputatu nagusiaren ekainaren 29ko 4/2019 Foru Dekretuaren bidez foru
diputatuak izendatu eta gero, beharrezkoa da Foru Aldundiaren egungo antolaketa
departamentuen koadro berrira egokitzea.
Departamentu egitura
berriak Diputatu Nagusiaren Alorra eta bederatzi departamentu ditu, tartean
izen berriak ere badituztenak eta, orobat, Foru Aldundiaren jardun esparruko
eskumenen eta eginkizunen barne banaketa ekarri dutenak. Ondorioz, aldaketak
egin behar dira zenbait egitura eta organotan.
Horiek horrela, foru
dekretu honen xedea da Foru Aldundi berriaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea,
zuzendaritza nagusiei dagokiena. Ondoren, oinarrizko egitura organiko hori
osatu eta garatu egingo da, zerbitzuak ere zehaztuz, departamentu bakoitzeko
egitura organiko eta funtzionala ezarriko duten xedapenen bidez.
Hori dena aintzat
hartuta, diputatu nagusiak proposatuta eta Diputatuen Kontseiluak gaurko
bileran eztabaidatu eta onetsi ondoren,
XEDATZEN DUT
1. artikulua. Diputatu
Nagusia.
1. Uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako
Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari
buruzkoak, eta gainerako xedapenek ematen dizkioten eginkizunak betetzeko,
diputatu nagusiak berari laguntzeko Kabinetea izango du, kabineteburuaren
pean egongo dena; halaber, Diputatu Nagusiaren Laguntzarako Idazkaritza bat
eta Identitate Korporatiboko eta Harreman Instituzionaletako Bulego bat izango
ditu.
2. Diputatu nagusiaren ardura organiko eta funtzionalaren
mendean daude:
a) Estrategia Zuzendaritza Nagusia.
b) Komunikazio Zuzendaritza Nagusia.
c) Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza
Nagusia.
d) Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia.
e) Diputatu Nagusiaren Alorreko Idazkaritza, zerbitzu maila izango
duena.
3. Diputatu Nagusiaren Alorrari atxikitzen
zaio Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoa, zuzendaritza nagusi maila
izango duena.
2. artikulua. Ekonomia
Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentua.
Ekonomia
Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egitura hau izango
du:
a) Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritza Nagusia.
b) Berrikuntzako eta Internazionalizazioko Zuzendaritza Nagusia.
c) Turismo Zuzendaritza Nagusia.
d) Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia.
e) Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia.
f) Landa Udalerrien Garapenerako Zuzendaritza Nagusia.
3. artikulua. Kultura,
Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua.
Kultura, Lankidetza,
Gazteria eta Kirol Departamentuak egitura hau izango du:
a) Kultura Zuzendaritza Nagusia.
b) Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia.
c) Gazteria Zuzendaritza Nagusia.
d) Kirol Zuzendaritza Nagusia.
4. artikulua. Gobernantza
Departamentua.
Gobernantza
Departamentuak egitura hau izango du:
a) Araubide Juridikoko eta Pertsonen Kudeaketako Zuzendaritza
Nagusia.
b) Zerbitzuetako eta Administrazioaren Berrikuntzako eta
Eraldaketako Zuzendaritza Nagusia.
c) Estrategia Digitaleko Zuzendaritza Nagusia.
d) Herritarren Partaidetzako Zuzendaritza Nagusia.
e) Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zuzendaritza Nagusia.
5. artikulua. Proiektu
Estrategikoetako Departamentua.
Diputatu nagusiaren
ekainaren 29ko 3/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluak atxikitzen dizkion
fundazioez gain, Proiektu Estrategikoetako Departamentuak Idazkaritza Tekniko
bat izango du; baita esleituta dauzkan eginkizunak betetzeko nahikoa eta
egokia den egitura organikoa ere.
6. artikulua. Mugikortasuneko
eta Lurralde Antolaketako Departamentua.
Mugikortasuneko eta
Lurralde Antolaketako Departamentuak egitura hau izango du:
a) Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia.
b) Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia.
7. artikulua. Ogasun
eta Finantza Departamentua.
1. Ogasun eta Finantza Departamentuak egitura
hau izango du:
a) Ogasun Zuzendaritza Nagusia.
b) Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritza Nagusia.
c) Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusia.
2. Halaber, Ogasun eta Finantza
Departamentuaren organoa da Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa.
8. artikulua. Bide
Azpiegituretako Departamentua.
Bide Azpiegituretako
Departamentuak egitura hau izango du:
a) Errepide Zuzendaritza Nagusia.
b) Kudeaketa eta Plangintza Zuzendaritza Nagusia.
9. artikulua. Gizarte
Politiketako Departamentua.
Gizarte Politiketako
Departamentuak egitura hau izango du:
a) Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako Zuzendaritza
Nagusia.
b) Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako
Zuzendaritza Nagusia.
c) Haurren Babeseko eta Gizarte Inklusioko Zuzendaritza Nagusia.
d) Erakunde Publikoen Zuzendaritza Nagusia.
10. artikulua. Ingurumeneko
eta Obra Hidraulikoetako Departamentua.
Ingurumeneko eta
Obra Hidraulikoetako Departamentuak egitura hau izango du:
a) Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.
b) Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza Nagusia.
Xedapen indargabetzailea.
Indargabetu egiten
dira departamentuen egiturari buruzkoak izanik foru dekretu honek aurreikusten
duenarekin bat ez datozen xedapen guztiak.
Lehen xedapen
gehigarria. Aurrekontu eta antolaketa egokitzapenak.
1. Ogasun eta Finantza Departamentuak
departamentu egitura berriak eragiten dituen aurrekontu egokitzapenak
proposatuko dizkio Diputatuen Kontseiluari.
2. Gobernantza Departamentuak departamentu
egitura berriak eragiten dituen antolaketa egokitzapenak proposatuko dizkio
Diputatuen Kontseiluari.
Bigarren xedapen
gehigarria. Foru Aldundiko departamentuei egindako arau aipamenak.
Indarrean dagoen
araudian Foru Aldundiko aurreko departamentuei egindako aipamenak egungo
departamentuei egindakotzat hartuko dira, diputatu nagusiak emandako ekainaren
29ko 3/2019 Foru Dekretuak onartutako eginkizunen arabera eta foru dekretu
honek onartzen duen oinarrizko egiturarekin bat etorriz.
Amaierako xedapena. Indarrean
sartzea.
Foru dekretu hau Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratzen
den egun berean jarriko da indarrean.
Donostia, 2019ko
uztailaren 1a.—Markel Olano Arrese, diputatu nagusia. (4419)