3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ORDIZIAKO UDALA

Euskara arloko dirulagun­tzak emateko deialdia, 2019koa

2019ko ekainaren 13ko Alkate­tza­ren 625. Dekretu bidez erabaki zen Euskara arloan 2019an emango diren dirulagun­tzen deialdia egitea. Ondoren, deialdi hau argitara­tzen da jendeak jakin dezan eta dagozkion ondorioak izan di­tzan.

Ordiziako Udalerrian euskara susta­tze­ko jardueretarako dirulagun­tzak emateko oinarriak.            

Oinarrien xedea:

Oinarri hauen xedea da Ordiziako Udaleko Euskararen Delegazioak kudea­tzen dituen hainbat programaren kontura ematen diren dirulagun­tzak emateko oinarriak arau­tzea. Dirulagun­tza horiek ondoren zehazten direnak izango dira.

— Euskara ikasten edo hobe­tzen diharduten bizilagunei dirulagun­tzak.

— Udako euskarazko ikastaroetara joa­te­ko dirulagun­tzak (UEU, EHU, Hik hasi).

— Merkatari­tza, ostalari­tza eta enpresa alorrean euskarazko errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jar­tze­agatik eta udalerriko elkarteek webguneak euskaraz jar­tze­agatik dirulagun­tzak.

— Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa egiteko herritarrei dirulagun­tzak ematea eta kirol arloko hezi­tza­ileei berariazko prestakun­tza euskaraz jaso­tze­ko dirulagun­tzak ematea.        

— Udalerriko kirol elkarteei euskarazko formazioa emateagatik dirulagun­tzak ematea.

Dirulagun­tza hauen oinarriak I., II., III., IV. eta V. eranskinen bitartez arau­tzen dira, hurrenez hurren.

I. ERANSKINA

Euskara ikasten edo hobe­tzen diharduten bizilagunei dirulagun­tzak.

I.  XEDEA

1. artikulua.  Lagun­tzen helburua.

Euskara ikasten edo hobe­tzen diharduten bizilagunei dirulagun­tza publikoak ematea da oinarri hauen xedea. 

2. artikulua.  Eskumena duen organoa.

Deialdia Ordiziako Udalak onartuko du eta deialdiaren zabalpena eta argitalpena bermatuko du.

3. artikulua.  Araudia.

Lagun­tzen emakidak nahiz dirulagun­tza emai­learen eta onuradunen arteko lege harremanak oinarri hauen arabera eta dirulagun­tzak ematerakoan indarrean dagoen araudiaren arabera xedatuko dira.

Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gaietarako Ordiziako Udaleko Dirulagun­tzak arau­tze­ko Ordenan­tza (Gi­puz­koako Aldizkari Ofiziala. 2014-1-14, 8. zk.) eta azaroaren 17ko Dirulagun­tzen 38/2003 Legea (Estatuko Aldizkari Ofiziala. 2003-11-18) hartu­ko dira oinarri.

II.  ESKA­TZAI­LEAK

4. artikulua.

Dirulagun­tza hauen eska­tzai­leek honako bal­din­tza­ren bat bete beharko dute:

— 16 urtetik gora izatea, diruz lagun­tze­a eska­tzen den ikastaroa amai­tzen den datarako eta Ordizian erroldatuta egotea.

— Egoi­tza soziala Ordizian duen eta euskara plana duen enpresa batean lan egitea; euskara susta­tze­ko Udalarekin hi­tzar­mena sinatu duen merkatal-establezimendu batean lan egitea; edota Udalarekin euskara susta­tze­ko hi­tzar­mena sinatu duen Ordiziako kirol-talde bateko begiralea edo entrena­tza­ilea izatea.

Dirulagun­tza honetatik kanpo gera­tzen dira, xede berbererako beste erakunde pribatutik edo publikotik, HABEtik izan ezik, dirulagun­tza jaso duten ikasleak.

5. artikulua.  Lagundu daitezkeen ikastaroak.

HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskaldun­tze­ko eta alfabeta­tze­ko ikastaroak lagundu ahal izango dira, 2018ko irailetik 2019ko irailera bitartean antolatutakoak.

a)  HABEk homologatutako ikastaroak.

— Modulazio ezberdineko ikastaroak

— Barnetegiak. Ez da lagun­tza­rik emango egoi­tza gastuetarako.

— Auto-ikaskun­tza.

— Udako ikastaroak.

b)  Ikastaro ez homologatuak: Modulazio txi­kikoak, baina beti ere ikasturtean zehar urrats bat gaindi­tzen bada.

6. artikulua.  Dirulagun­tza jaso­tze­ko bal­din­tzak.

— Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.

— Eska­tzai­leek Ordizian erroldatuta egon behar dute diruz la­gun­tze­a eska­tzen den ikastaroa amai­tzen den datarako (azken eguna barne).

— Erroldatu gabeko eska­tzai­leen kasuan, gu­txie­nez sei hilabetez egon behar dute lanean Ordiziako enpresa, merkatal establezimendu edota kirol-talde batean, diruz lagun­tze­a eska­tzen den ikastaroa amai­tzen den datarako.   

Oharra: Ikasleak, erroldatuta dagoen Udalaren dirulagun­tza jaso­tzen badu, ezingo dio eskaerarik egin Ordiziako Udalari.           

— Euskarazko ikastaroan gu­txie­nez %85etik gorako asisten­tzi­a egiazta­tzea; horretarako, ikastaroaren hasiera- eta amaie­ra-data hartuko dira kontuan. Asisten­tzi­an egindako huts egiteak zuri­tze­ko gaixotasun agiriak bakarrik onartuko dira.

III.  DIRULAGUN­TZEN ZENBATEKOA

7. artikulua.  Dirulagun­tza motak.

— Beka. Beka eskaria egiteko, etxe­ko bizikide kopuruari eta azken urteko errenta aitorpenari begiratuko zaio, gehienez ere beheko diru-sarrera garbiak onartuko direlarik. Beka eska­tze­ko bal­din­tzak bete­tzen dituztenei, matrikula kostuaren %100 itzu­liko zaie; ezarritako gu­txie­neko ordu kopurua baino gu­txi­ago eginez gero, %60.

Bizikide kopurua                              Diru-sarrera garbia

1                                                11.663,27 €

2                                                18.998,17 €

3                                                24.949,55 €

4                                                29.594,79 €

5                                                33.583,28 €

6                                                37.435,84 €

Bizikide­tza­ko unitate­tzat jo­tzen da ohiko helbidean elkarrekin bizi diren per­tso­na guztiak. Gurasoekin bizi diren 30 urtetik gorako beka-eska­tzai­leak, ordea, kide bakarreko bizikide­tza unitate­tzat hartuko ditu Udalak. Era berean, gurasoekin bizi diren eska­tzai­learen anai-arrebak 30 urtetik gorakoak direnean, ez dira bizikide­tza­ko unitateko kide konputagarri­tzat hartuko.           

— Dirulagun­tza langabetuei, eta ikasleei. Dirulagun­tza eska­tze­ko bal­din­tzak bete­tzen dituztenei, matrikularen %85 itzu­liko zaie; ezarritako gu­txie­neko ordu kopurua baino gu­txi­ago eginez gero, %40.

— Dirulagun­tza lanean ari direnei (eta goian adierazitako «diru-sarrera / bizikide kopurua» taulan ager­tzen diren baremo­ak bete­tzen ez dituztenei). Dirulagun­tza eska­tze­ko bal­din­tzak bete­tzen dituztenei, matrikularen %45 itzu­liko zaie; ezarritako gu­txie­neko ordu kopurua baino gu­txi­ago eginez gero, %15.

— Dirulagun­tza 12 urtetik beherako seme-alabak dituzten gurasoei %85. Ezarritako gu­txie­neko ordu kopurua baino gu­txi­ago eginez gero, %40.

— Dirulagun­tza Ordizian dauden eta euskara plana duten enpresetako arduradun eta enplegatuei; euskara hi­tzar­mena sinatu duten merkatal establezimenduetako arduradun eta enplegatuei; eta euskara susta­tze­ko hi­tzar­mena sinatu duten kirol-taldeetako kirol-begirale eta entrena­tza­ileei. Dirulagun­tza eska­tze­ko bal­din­tzak bete­tzen dituztenei, matrikularen %85 itzu­liko zaie; ezarritako gu­txie­neko ordu kopurua baino gu­txi­ago eginez gero, %40.              

Edozein kasutan, urteko gehienez ere 500 €ko (barnetegien kasuan 650 €) dirulagun­tza jasoko du eska­tzai­le bakoi­tzak.

8. artikulua.

Curriculum berriaren araberako A1A0/ A1A1/ A2A1/ A2A2/ B1A2/ B1B1 azpimailak behin bakarrik lagunduko dira. Azpimaila hauetan lehendik diruz lagundu den azpimaila bigarren urtez errepika­tzen dutenei, murriztu egingo zaizkie dirulagun­tzak:

— Beka eska­tzai­leak: %70.

— Ikasle, langabetu eta gurasoak: %50.

— Lanean ari direnak: %25.

Aldiz, B2B1/ B2B2/ C1B2 /C1C1 azpimailak, bigarren aldiz diruz lagun­tze­ko aukera eskainiko da.              

Horretarako, ikaslearen azken bost ikasturteetako ikas-prozesua hartuko da kontuan. Ikas-prozesua jarraitua denean, aurreko ikasturtean diruz lagundutako azpimaila baino baxuagorik ez da lagunduko.

Dirulagun­tzen ondorioetarako C2C1 eta C2C2 azpimailak azpimaila bakar­tzat hartuko dira eta behin bakarrik lagunduko dira.

Ez dute banakako dirulagun­tza­rik jaso­tze­ko aukera izango jadanik Udalak diruz lagun­tzen dituen berariazko ikastaroetan parte har­tzen dutenek.

IV.  ESKABIDEAK

9. artikulua.  Eskabideak egiteko epeak.

Eska­tzai­leak ikastaroa amaitu ondoren egin beharko du dirulagun­tza eskaera. Herritarren Arretarako Udal Bulegoan (Kale Nagusia, 26-behea), 8:00etatik 13:30era bitartean, ondoren zehazten denaren arabera:

a)  Neguko ikastaroak (urria-ekaina).

— Urrian hasten diren ikastaroak: 2019ko ekainaren 24tik uztailaren 8ra.

— Otsa­ilean hasten diren ikastaroak: 2019ko ekainaren 24tik uztailaren 8ra.

— Barnetegiak eta xede berezietako ikastaroak: Ikastaroa amaitu eta bi asteren barruan.

b)  Udako ikastaroak (uztaila-urria).

— Ikastaroak amaitu eta bi asteren barruan.     

10. artikulua.  Eskabide orriarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

— Eskaera-orria, behar bezala beteta.

— NAren fotokopia.

— Matrikularen ku­txa­ko ordainagiria(k).

— Euskaltegiak egindako ziurtagiria. Ber­tan honako hauek adierazko dira: Matrikularen ordainketari buruzko informazioa, ikastaroaren hasiera eta amaiera datak, ordutegia, ikasleak jasotako ordu kopurua, egindako maila edo azpimailak, gainditu diren ala ez, aprobe­txa­mendua eta asisten­tzi­ari buruzko informazioa.

Beka-eska­tzai­leen kasuan:

— Azken urteko errenta aitorpenaren kopia edo egin ez izanaren arrazoia adierazten duen Ogasun sailaren ziurtagiria.

Langabetuen kasuan:

— Langabetuek lan-bizi­tza­ren agiria aurkeztu beharko dute, agirian ikastaroak iraun duen bitartean eska­tzai­lea zein lan-egoeran egon den zehaztuko da.

Ikasleen kasuan:

— Uniber­tsi­tateko edota bestelako ikasketen matrikula-ordainagiriak.

Gurasoen kasuan:

— Familia liburuaren kopia.

Erroldatu gabeko ikasleen kasuan:

— Lan egiten duten Ordiziako zerbi­tzu enpresa edo entitatearen agiria eta ikastaro horrengatik beste dirulagun­tza­rik jaso­tzen ez dutela dioen ziurtagiria.

11. artikulua.

Aurkeztutako dokumentazioak aka­tsen bat baldin badu edo osatu gabe baldin badago, interesatuei egutegiko hamar eguneko epea emango zaie, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hu­tsak konpon di­tza­ten. Zerrendak (www.ordizia-euskaraz.eus webgunean) ezagu­tze­ra emateko epeak honakoak izango dira:

— Neguko ikastaroetakoak: 2019ko uztailak 11. Aka­tsak zuzen­tze­ko epea: 2019ko uztailaren 12tik 22ra.

Epea amaitu eta aka­tsak konpondu edota dokumentazioa osatu ez badituzte, eskaera ber­tan behera utzi dutela joko da, eta prozedura ar­txi­batu egingo da.               

V.  PROZEDURA

12. artikulua.  Izapide­tzea, proposamena eta ebazpena.

1.  Eskaerak ezarritako epean jasoko dira.

2.  Euskara Zerbi­tzu­ko teknikariek eskariak ebaluatu ondoren, txos­tena egin eta Euskara Delegaziora eramango dute, honek txos­tena kontuan izanda bere irizpena eman dezan.              

3.  Jarraian, www.ordizia-euskaraz.eus webgunean argitaratuko dira eta interesatuak 10 eguneko epea izango du alegazioak aurkezteko eta aka­tsak zuzen­tze­ko.      

4.  Behin betiko ebazpena eskaera aurkeztu zenetik gehienez ere hiruhilabeteko epean emango da Alkate­tza Dekretu bidez.

13. artikulua.  Beste dirulagun­tze­kin bateragarritasuna.

Oinarrien arabera emandako dirulagun­tzak bateragarriak izan­go dira soilik HABE erakundeak ematen dituen dirulagun­tze­kin, baldin eta gainfinan­tzi­aziorik gerta­tzen ez bada. Horrelakoetan, dagozkion kenketak egingo dira, aldea ez ordainduz edo dagokion kopurua itzul­tze­ko eskatuz. Halaber, HABEk osotasunean finan­tza­tzen dituen ikastaroen kasuan, Udalak ez du dirulagun­tza­rik emango.   

14. artikulua.  Dirulagun­tzen finan­tza­keta.

Oinarri hauen xede diren dirulagun­tze­tarako Udalaren 2019ko aurrekontuan finkatutako kopurua erabiliko da. Aipatu diru kopurua dirulagun­tza jaso­tze­ko bal­din­tzak bete­tzen dituzten ikasle guztien artean banatuko da.              

Aurrekontuan jasotako zenbatekoa gehitu ahal izango da, baldin eta Euskara arloko beste programa ba­tzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira, Alkatearen ebaz­pen bidez.

Guztiarekin ere, dirulagun­tzen zenbatekoa ezin izango da egindako ikastaroen matrikula-kostua baino handiagoa izan.

15. artikulua.  Dirulagun­tza ordain­tzea.

Ikastaroa amaituta, dirulagun­tzen behin betiko ebazpena emanda, dirulagun­tza ordainketa bakarrean kitatuko da banku transferen­tzi­a bidez. Beti ere, ez badu ikastaro beragatik dirulagun­tza­rik jaso­tzen beste erakunde batetik.

16. artikulua.  Onuradunaren betebeharrak.

— Dirulagun­tza emateak eska­tzen dituen bal­din­tza eta betebeharrak interesatuak bete­tzen dituela egiazta­tzea.

— Ordiziako Udalak egin beharreko egiazta­tze-lanak onar­tze­a eta lagun­tza eskain­tzea, eta era berean, kontrol-organoek egin beharreko beste egiazta­tze eta finan­tzen kontrolerako jardueretan ere lagun­tzea; aipatu jarduerak egiteko eskatutako informazio guztia emango da.

— Beste edozein administrazio edo erakundetatik (publiko nahiz pribatua, nazio mailako nahiz na­zio­ar­te­koa) jasotako dirulagun­tzak organo emai­leari jakinaraztea, halakorik jaso bada.           

— Emakidaren ebazpena ida­tzi baino lehen, zerga ordainkizunetan egunean egotea. Bal­din­tza hori Udalak berak egiaztatuko du. 

VI.  ARGITARA EMATEA

17. artikulua.

Emandako dirulagun­tzen, onuradunen eta zenbatekoen zerrendak, Euskara Zerbi­tzu­aren webgunean (www.ordizia-euskaraz.eus) eta iragarki taulan argitaratuko dira.    

II. ERANSKINA

Udako euskarazko ikastaroetara joa­te­ko dirulagun­tzak (UEU, EHU, Hik Hasi).

1. artikulua.  Lagun­tzen helburua.

Dirulagun­tza honen xedea da Ordiziako bizilagunak, euskal hizkun­tza­ren eta kulturaren arloko ezagu­tza zabal­tze­ko euskarazko ikastaroetan parte har­tze­ra bul­tza­tzea. Horrela bada, Ordiziako Udalak dirulagun­tza emango du, Udako Euskal Uniber­tsi­tateak (UEUk), EHU-UPVk (euskaraz) eta Hik Hasik antola­tzen dituen ikastaroen matrikula ordaindu ahal izateko. 

2. artikulua.  Jaso­tza­ileak eta bete beharreko bal­din­tzak

— Ikastaroak euskaraz izatea.

— Ordizian erroldatuta egotea eta Udalarekin zorretan ez egotea.

— Ikaslea edo erretiratua izatea nahiz langabezian egotea.

— Gu­txie­nez %85eko asisten­tzi­a ziurta­tzea.

3. artikulua.  Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

— Eskaera-orria, behar bezala beteta.

— NAren fotokopia.

— Ikasle, langabetu edo erretiratu, egoera hori ziurta­tzen duen agiria.

— Matrikularen ku­txa­ko ordainagiria(k).

— Ikastaroa antolatu duen erakundeak egindako ziurtagiria, eska­tzai­leak ikastaroa egin duela eta %85eko gu­txie­neko asisten­tzi­a ziurta­tzen duen agiria.

4. artikulua.  Epeak.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 4an amaituko da.

Dokumentazioa eta informazioa lor­tze­ko eta eskabideak aurkezteko lekua: Herritarren Arretarako Udal Bulegoan (Kale Nagusia, 26-behea), 8:00etatik 13:30era bitartean.

5. artikulua.  Dirulagun­tzen zenbatekoa eta ordainketa.

Bal­din­tzak betez gero, matrikula kostuaren %50 itzu­liko dio Udalak eska­tzai­leari.

Lagun­tza­tik kanpo geratuko dira garraio eta ostatu gastuak.

Udako ikastaroetarako dirulagun­tzak emateko partida berezia dauka Ordiziako Udalak. Beraz, dirulagun­tzak partida agortu artekoak izango dira. Partida horretan jasotako diru kopurua baino handiagoa balitz eskaera, lagun­tzak eska­tzai­le guztien artean propor­tzi­onalki banatuko dira.      

Dirulagun­tzak ezingo du inola ere eska­tzai­leak egingo duen jardueraren gastua baino handiagoa izan, ez bere horretan, ez beste Administrazio Publiko edo bestelako erakunde publiko nahiz pribatuk emandako dirulagun­tze­kin batera.

6. artikulua.  Ebazpena eta jakinarazpena.

Dirulagun­tza eskabideei buruzko erabakia har­tze­ko eskumena Euskara Saileko delegatuak izango du eta berak erabakiko du oinarri hauen interpretazioari buruz sor daitekeen edozein zalan­tza.

Ebazpenak eman eta jakinarazteko epea 2 hilabetekoa izango da gehienez ere, dokumentazioa aurkezteko epea amai­tu eta hurrengo egunetik konta­tzen hasita. Kasu guztietan (dirulagun­tza onartu ala ez) ebazpenaren berri emango zaio eska­tzai­leari.

7. artikulua.  Onuradunaren betebeharrak.

— Dirulagun­tza emateak eska­tzen dituen bal­din­tza eta betebeharrak interesatuak bete­tzen dituela egiazta­tzea.

— Ordiziako Udalak egin beharreko egiazta­tze-lanak onar­tze­a eta lagun­tza eskain­tzea, eta era berean, kontrol-organoek egin beharreko beste egiazta­tze eta finan­tzen kontrolerako jardueretan ere lagun­tzea; aipatu jarduerak egiteko eskatutako informazio guztia emango da.

— Beste edozein administrazio edo erakundetatik (publiko nahiz pribatua, nazio mailako nahiz na­zio­ar­te­koa) jasotako dirulagun­tzak organo emai­leari jakinaraztea, halakorik jaso bada.           

Emakidaren ebazpena ida­tzi baino lehen, zerga ordainkizunetan egunean egotea. Bal­din­tza hori Udalak berak egiaztatuko du.      

III. ERANSKINA

Merkatari­tza, ostalari­tza eta enpresa alorrean euskarazko errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jar­tze­agatik eta udalerriko eta elkarteei web­guneak euskaraz jar­tze­agatik dirulagun­tzak. 

1. artikulua.  Lagun­tzen helburua.

Deialdi honen xedea da errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaldun­tze­agatik entitateei dirulagun­tzak emateko bal­din­tzak arau­tzea.

2. artikulua.  Jaso­tza­ileak.

Oinarri hauen bidez arau­tzen diren dirulagun­tzak eska di­tza­kete helbide fiskala Ordizian daukaten per­tso­na físiko edo juridikoek, bai eta bere jarduera ekonomikoa Ordiziako udalerrian dauden lokaletan egiten dutenek ere.

3. artikulua.  Bete beharreko bal­din­tzak.

— Testua zuzen ida­tzi­ta egon beharko da; Euskara Zerbi­tzu­ak on­tzat eman beharko du errotuluan eta gainon­tze­ko elementuetan jarri beharreko testua, beti ere inprimatu baino lehen.

Webguneen kasuan, Euskara Zerbi­tzu­ak, ez du bere gain har­tuko webguneetako edukiak euskara­tze­ko ardura. Nolanahi ere, euskara mailaren kalitatea bermatu behar denez, Euskara Zerbi­tzu­ak zenbait itzu­lpen zerbi­tzu­ren telefonoak eskainiko ditu lan hori errazteko.             

— Izen propioa bakarrik ager­tzen bada ez da ino­lako dirulagun­tza­rik emango. Dendariak ez du dirulagun­tza­rik jasoko errotulu berrian izen berezia soilik ager­tzen bada; adibidez, «Aran­txa» edo «Txi­meleta». Aldiz, jasoko du dirulagun­tza izen generikoa ere ager­tzen bada, esaterako, «Aran­txa oinetakoak» edo «Txi­meleta belar-denda».

— Aipatutako elementu bakoi­tze­ko (errotulu, irudi korporatibo, webgune) behin bakarrik eskatu ahal izango da dirulagun­tza.

— Izaera ez ofizialeko entitateek bakarrik jaso ahal izango dituzte dirulagun­tza hauek.

— Bateraezinak izango dira kon­tze­ptu honetan Udalak eman lezakeen dirulagun­tza eta publizitatearen izenean errotulu beragatik enpresa batek eman lezakeena.               

4. artikulua.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Eska­tzai­leek dirulagun­tzak eska­tze­ko honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

— Euskara Zerbi­tzu­an emango dieten eskabidea behar bezala beteta.

— Ateratako materialaren ale bat.

— Xehatutako fakturaren kopia.

— Zerga ordainkizunetan eta Gizarte Seguran­tza­ren aurrean egunean dagoela egiazta­tzen duten agiriak.

5. artikulua.  Eskabideak aurkezteko epea.

2019 urtean burututako ekin­tzen eskabideak abenduaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira. Hala ere, dirulagun­tza­ren xedea dena azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egiten denean epea bi hilabetetan luzatuko da, 2020ko otsai­la­ren 28ra arte.

6. artikulua.  Eskabideak balora­tze­ko irizpideak eta dirulagun­tza­ren zenbatekoa.

Eman beharreko dirulagun­tzak kalkula­tze­ko, irizpide hauek hartuko dira kontuan, edozein kasutan entitate bakoi­tza­ri kon­tze­ptu bakoi­tze­ko behin bakarrik emango zaio dirulagun­tza:

6.1.  Errotuluen kasuan.

Kanpoko errotulua (eta eguzki-oihalak errotulu fun­tzio­a egiten badu) euskara hu­tsez jarriz gero, kostuaren %50 ordainduko du Udalak. Dirulagun­tza gehienez ere 300 eurokoa izango da.      

6.2.  Irudi korporatiboaren kasuan.

Ordiziako Udalak honako hauek har­tzen ditu, besteak beste, irudi korporatiboaren elementu­tzat:

a)  Eskaparateetako errotulazioa.

b)  Establezimenduaren barruko errotulazioa.

c)  Ibilgailuen errotulazioa.

d)  Kartazalak.

e)  Paperetako menbretea.

f)  Bisita-txa­rtelak.

g)  Identifikazio-zigilua.

h)  Produktuak bil­tze­ko papera.

i)  Pol­tsak.

j)  Inprimakiak (albaranak, fakturak).

Elementu hauetako testua euskara hu­tsez jarriz gero, kostuaren %50 ordainduko du Udalak. Dirulagun­tza gehienez ere 120 eurokoa izango da.

6.3.  Webguneen kasuan.

Udalerriko aisialdi, kultur eta kirol elkarteek ere eskatu ahal izango dute dirulagun­tza mota hau.

a)  Euskara hu­tse­zko webguneak. Kostuaren %50 ordainduko du Udalak; gehienez ere 350 euro.              

b)  Webgune nagusia beti euskaraz ireki­tzen da eta erabil­tzai­leari aldiro, hala nahi badu, hizkun­tzaz alda­tze­ko aukera ematen dio. Kostuaren %50 ordainduko du Udalak; gehienez ere 250 euro.

c)  Hizkun­tza aukera­tze­a sarbide duten webguneak. Kostuaren %50 ordainduko du Udalak; gehienez ere 150 euro.  

7. artikulua.  Ebazpena, jakinarazpena eta ordainketa.

Dirulagun­tza eskabideei buruzko erabakia har­tze­ko eskumena Euskara Saileko delegatuak izango du eta berak erabakiko du oinarri hauen interpretazioari buruz sor daitekeen edozein zalan­tza.

Ebazpenak eman eta jakinarazteko epea 2 hilabetekoa izango da gehienez ere, dokumentazioa aurkeztu eta hurrengo egunetik konta­tzen hasita. Kasu guztietan (dirulagun­tza onartu ala ez) ebazpenaren berri emango zaio eska­tzai­leari.               

Dirulagun­tzak ordainketa bakar baten bidez emango da, behin dirulagun­tza ematea erabaki eta gero.

8. artikulua.  Onuradunaren betebeharrak.

— Dirulagun­tza emateak eska­tzen dituen bal­din­tza eta betebeharrak interesatuak bete­tzen dituela egiazta­tzea.

— Ordiziako Udalak egin beharreko egiazta­tze-lanak onar­tze­a eta lagun­tza eskain­tzea, eta era berean, kontrol-organoek egin beharreko beste egiazta­tze eta finan­tzen kontrolerako jardueretan ere lagun­tzea; aipatu jarduerak egiteko eskatutako informazio guztia emango da.

— Beste edozein administrazio edo erakundetatik (publiko nahiz pribatua, nazio mailako nahiz na­zio­ar­te­koa) jasotako dirulagun­tzak organo emai­leari jakinaraztea, halakorik jaso bada.           

Emakidaren ebazpena ida­tzi baino lehen, zerga ordainkizunetan eta Gizarte Seguran­tza­ren aurrean egunean dagoela egiazta­tzea.

IV. ERANSKINA

Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa egiteko herritarrei dirulagun­tzak ematea eta kirol arloko hezi­tza­ileei berariazko prestakun­tza euskaraz jaso­tze­ko dirulagun­tzak ematea.           

1.  Xedea.

Deialdi honen xedea da 2018-19 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa bukatu duten herritarren­tza­ko dirulagun­tzak emateko eta kirol arloan diharduten hezi­tza­ileei berariazko euskarazko prestakun­tza jaso­tze­ko bal­din­tzak arau­tzea.          

2.  Jaso­tza­ileak.

— Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa egin dutenen kasuan, Ordiziako udalerrian erroldaturik dauden per­tso­na fisikoek eskatu di­tza­kete oinarri hauen bidez arau­tzen diren dirulagun­tzak.

— Kirol arloko euskarazko formakun­tza egin dutenen kasuan, Ordiziako kirol elkarte bateko hezi­tza­ile edo entrena­tza­ilea izatea. 

3.  Onuradunek bete beharreko bal­din­tzak.

Dirulagun­tzak jaso­tze­ko, bal­din­tza hauek bete beharko dira:

— Ordizian erroldaturik egotea aisialdiko begirale edo zuzendari titulua lor­tzen ari direnen kasuan edo kirol arloko euskarazko formakun­tza jaso­tzen ari direnen kasuan, Ordiziako kirol elkarte bateko kide izatea.    


— Ikastaroak euskaraz izan behar du eta Eusko Jaurlari­tzak homologatua.

— Aisialdiko formazio ikastaroak jaso dituztenen kasuan, ikastaroaren alderdi teorikoa zein praktikoa gaindi­tzea.        


— Beste edozein administrazio edo erakundetatik (publiko nahiz pribatua, nazio mailako nahiz na­zio­ar­te­koa) dirulagun­tza­rik jaso bada, organo emai­leari jakinaraztea.            

— Zerga ordainkizunetan egunean dagoela egiazta­tzea. Bal­din­tza hori Udalak berak egiaztatuko du.             


4.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabide ereduarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko ditu eska­tzai­leak:

a)    NAren fotokopia.

b)    Kirol hezi­tza­ile edo entrena­tza­ileen kasuan, elkartearen ziurtagiria, Ordiziako kirol elkarteren bateko hezi­tza­ilea dela egiazta­tzen duena.

c)    Ikastegiaren ziurtagiria, matrikularen zenbatekoa eta ikastaroaren homologazioa eta hizkun­tza­ri buruzko xehetasunak ziurtatuko dituena. Aisialdiko hezi­tza­ileen kasuan, horrez gain, eska­tzai­leak alderdi teorikoa eta praktikoa gainditu duela dioen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.    


5.  Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

Urtero, aurreko urteko irailaren 1a eta urte horretako irailaren 30a bitartean hasi eta bukatutako ikastaroak lagunduko dira.

Dagokion ikastaroa bukatu eta hurrengo 30 egunen barruan aurkeztu beharko du interesatuak eskaera. Beranduenez azaroaren 15ean.

Eskaerak aurrez aurre aurkez daitezke Herritarren Arretarako Udal Bulegoan (Kale Nagusia, 26-behea), 8:00etatik 13:30etara bitartean, edota Internet bidez www.ordizia.eus webguneko zerbi­tzu telematikoen bidez.

6.  Dirulagun­tza­ren zenbatekoa eta aurrekontua.

Hauek izango dira banatuko diren dirulagun­tzak:

— Begirale ikastaroa: matrikularen %30a, gehienez ere 150 euro.

— Zuzendari ikastaroa: matrikularen %30a, gehienez ere 150 euro.

— Kirol arloko hezi­tza­ile edo entrena­tza­ileen­tzako euskarazko ikastaroak: %30a, gehienez ere 150 euro.

Programa honetara bideratutako dirulagun­tzen zebatekoa gehienez 2.500,00 € da eta 480.01.335.00 diru-partidatik bideratuko da.

Eskaera guztiak jaso ondoren, eska­tzai­leei dagokien diru­lagun­tza­ren %100 ordainduz, horretara iristeko adinako krediturik ez balego, dagoen diru-kopurua hainbanatu egingo da.               


7.  Prozedura eta dirulagun­tza ordain­tzea.

1.  Eskaerak ezarritako epean jasoko dira.

2.  Euskara Zerbi­tzu­ko teknikariek, eskariak ebaluatu ondoren, ebazpen proposamen bat egingo dute eta Euskara Delegazioak irizpena emango du.

3.  Jarraian, ebazpen proposamena interesatuari jakinaraziko zaio eta 10 eguneko epea izango du alegazioak aurkezteko.

4.  Ondoren, alkateak eba­tzi­ko du.

Ikastaroa amaituta, dirulagun­tzen behin betiko ebazpena emanda, dirulagun­tza ordainketa bakarrean kitatuko da banku transferen­tzi­a bidez. Beti ere, ez badu ikastaro beragatik dirulagun­tza­rik jaso­tzen beste erakunde batetik.

V. ERANSKINA

Udalerriko kirol elkarteei euskarazko formazioa emateagatik dirulagun­tzak ematea.        

1.  Xedea.

Deialdi honen xedea da kirol eremuan euskararen presen­tzi­a areago­tzea, eta horretarako, Ordiziako kirol elkarteei dirulagun­tza ematea beraien arloko prestakun­tza edo formakun­tza euskaraz izan dadin.

2.  Jaso­tza­ileak.

— Ordiziako kirol elkarteak, Udalarekin euskara susta­tze­ko hi­tzar­mena sinatuta dutenak.              

3.  Onuradunek bete beharreko bal­din­tzak.

— Ordizian kirol arloan euskara susta­tze­ko Ordiziako Udalarekin hi­tzar­mena sinatuta izatea.

— Elkarteak antolatutako ikastaroa euskaraz izatea.

— Beste edozein administrazio edo erakundetatik (publiko nahiz pribatua, nazio mailako nahiz na­zio­ar­te­koa) dirulagun­tza­rik ez jaso­tzea; eta halakorik jaso bada, organo emai­leari jakinaraztea.

— Emakidaren ebazpena ida­tzi baino lehen, zerga ordainkizunetan eta Gizarte Seguran­tza­ren aurrean egunean dagoela egiazta­tzea.

4.  Aurkeztu beharreko agiriak.

— Eskaera inprimakia.

— Arduradunaren edo erakunde eska­tzai­learen ordezkariaren NA.

— Euskaraz eman duten formakun­tza­ren deskribapen zeha­tza, ordu kopurua, parte har­tzai­le kopurua, landutako edukiak.            

— Formazioaren gastua jaso­tzen duen faktura edo ordainagiria.

— Zerga ordainkizunetan eta Gizarte Seguran­tza­ren aurrean egunean dagoela egiazta­tzen duten agiriak.        

5.  Eskaerak aurkezteko epeak eta tokia.

2018ko urritik 2019ko irailera bitartean egindako ikastaroetarako eskaerak 2019ko irailaren 30etik 2019ko urriaren 25era aurkeztuko dira.

Eskaerak aurrez aurre aurkez daitezke Herritarren Arretarako Udal Bulegoan (Kale Nagusia, 26-behea), 8:00etatik 13:30etara bitartean, edota Internet bidez www.ordizia.eus webguneko zerbi­tzu telematikoen bidez.

6.  Dirulagun­tza­ren zenbatekoa eta aurrekontua.

Udalak formazio saioaren gastuaren %50a finan­tza­tuko du goiko aldean zehaztutako bal­din­tzak bete­tzen badira, eta kirol-elkarte bakoi­tzak gehienez ere 750 €ko dirulagun­tza jasoko du kon­tze­ptu honengatik.

Programa honetara bideratutako dirulagun­tzen zenbatekoa gehienez 2.000,00 € da eta 481.01.335.00 diru-partidatik bideratuko da.

Eskaera guztiak jaso ondoren, eska­tzai­leei dagokien diru­lagun­tza­ren %100 ordainduz, horretara iristeko adinako krediturik ez balego, dagoen diru-kopurua hainbanatu egingo da.               


Hori guztia argitara­tzen da Erregimen Lokaleko Oinarriak arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoa betez eta ber­tan aurreikusitako ondorioetarako.

Erabaki honen aurka, Administrazioarekiko auzi-errekur­tso­a aurkez daiteke Euskal Autonomi Elkarateko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Sailean, Bilbon, honako hau Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita bi hilabeteko epean.    

Horrez gain, agindu horretan adierazitakoari jarraiki, administrazioarekiko auzi-errekur­tso­a aurkeztu aurretik berraz­ter­tze­ko errekur­tso­a jar­tze­ko eskubidea izango dute doakienek nahi izanez gero, Udal Ba­tza­rrean, aipatu erabakiak eta ordenan­tza Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita hilabeteko epean.

Ordizia, 2019ko ekainaren 13a.—Jose Miguel Santamaria Ecei­za, alkatea.     (3989)