3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZUMAIAKO UDALA

Iragarkia

Alkateak 2019ko ekainaren 12ko 627/2019 Alkate erabakiz honako deialdia onartu du:

Euskara zerbi­tzu­aren deialdia euskara ikasteko dirulagun­tzak emateko.

1.    Xedea.

Deialdi honen xedea da diru lagun­tzak norgehiagoka erregimenean emateko moduan arau­tze­a eta euskara ikasten aritu direnei horretarako dirulagun­tzak ematea.   

2.    Onuradunak.

Helduen­tza­ko euskaldun­tze eta alfabeta­tze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulagun­tza hauen onuradun, betiere araudi honetan ezarritako bal­din­tzak bete­tzen badituzte. 

3.    Eskaerak.

Zumaiako Udaleko Euskara Zerbi­tzu­ak prestatutako ereduaren arabera aurkeztuko dira eskaerak (I. eranskinean ematen da eredu hori).

Arau-oinarriak eskura­tze­ko, agiriak eskura­tze­ko eta informazioa eska­tze­ko, jo helbide honetara: Euskara Zerbi­tzua, Zu­maiako Udala Foruen plaza 1 zenbakira edo eta Udalaren www.zumaia.eus webgunera.     

Eskabideak aurkezteak deialdi honetan jasotako bal­din­tza guztiak berariaz eta oso-osorik onar­tzen direla esan nahi du. 

2019/2019 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiazta­tzen duten ikasleek, HABEk 2019. urtean euskara-ikasleen­tza­ko egingo duen diru-lagun­tze­tarako deialdian parte hartu beharko dute. Zumaiako Udalaren dirulagun­tza HABEk emandakoaren osagarria izango da eta 11. artikuluan zehazten den ehunekoa izango da gehieneko muga.

4.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerak I. eranskinaren jarraibideen arabera aurkeztu beharko dira eta eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a)  Dirulagun­tza­ren eskaera normalizatua, I. eranskinean ematen denaren modukoa, behar bezala beteta.

b)  Nortasun Agiriaren fotokopia.

c)  Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria.  

d)  Egindako ikastaroan asisten­tzi­a %80tik gorakoa izan dela ziurta­tzen duen agiria, euskaltegiak edo ikasketa zentroak berak emana.

5.    Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Eskaerak uztailaren 1etik 15erako epean aurkeztu beharko dira lehenengo deialdian (urritik ekainerako ikastaroak) eta urriaren 1etik 15era bitartean bigarren deialdian (udako ikastaroak).

Eskabideak, behar bezala beteta, toki hauetako batean aurkeztu behar dira:

— Zumaiako Udaleko erregistroan edo Euskara Zerbi­tzu­an (Foruen plaza 1, 20750, Zumaia). Ordutegia: 07:45-14:30.

— Eskariak, halaber, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetatik edozein erabilita aurkeztu ahalko dira.

Eskabidea orria posta bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal ireki batean eraman behar da: Correos-eko enplegatuak data eta zigilua jar­tze­ko, aurkezteko epearen barruan. Horrela bakarrik ulertuko da eskabidea posta bulegoan utzi zen egunean izan duela sarrera Zumaiako Udaleko Erregistroan.   

— Zumaiako Udalaren www.zumaia.eus egoi­tza elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez.

— Aplikagarria den araudiak dioen beste edozein eratan.

Egiazta­tzen bada aurkeztutako dokumentazioa ez dagoela osorik edo dokumentazio horrek ez dituela bete­tzen oinarri hauetan adierazitako bal­din­tzak, per­tso­na interesdunari eskatuko zaio akats formalak egutegiko hamar eguneko epean konpon­tze­ko edo beharrezkoak diren agiriak aurkezteko. Adieraziko zaio, hori egiten ez badu, eze­tsi­tzat joko dela bere eskaera, eta hura ar­txi­batuko dela, bestelako tramiterik egin gabe, indarreko araubideak adierazten duen moduan.

6.    Aurrekontuko diru-hornidura.

Aipatutako dirulagun­tza­rako 24.000,00 € daude 1 0200. 481.335.10.01 2019 (105) kontu-sailean, eta hauek banatuko dira oinarriek diotena bete­tzen duten eskain­tzen artean.   

7.    Eskaerak balioztatu eta lagun­tzak emateko bal­din­tzak.            

Eskaerak emateko irizpidea izango da bal­din­tza guztiak bete­tzen dituela ziurta­tzea. Horretarako, Euskara Zerbi­tzu­ko teknikariek egiaztatuko dute eska­tzai­leek bal­din­tza guztiak bete­tzen dituztela. Hau da:   

— Egindako ikastaroan %80ko asisten­tzi­a egiazta­tzea.

— Egindako ikastaroa ordaindu izana.

— Zumaian erroldatuta egotea.

8.    Diruz lagun daitezkeen gastuak.

Diruz lagun daitezkeen gastuak dira diruz lagun­tzen diren jarduerak egiteko egin behar direnak, baldin eta oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira. Alderdi horri dagokionez, beti bete beharko da Dirulagun­tze­i buruzko Lege Orokorraren 31. artikulua (azaroaren 17ko 38/2003 Legea).           


9.    Eskaerak aztertu eta baliozta­tzea.

Euskara ikasteko dirulagun­tzak ematerakoan eskaerak aztertu eta baliozta­tze­a Zumaiako Udaleko Euskara Zerbi­tzu­ko teknikariei dagokie.

10.    Erabakia.

Euskara zerbi­tzu­burua izango da instrukzioaren arduraduna eta, aurrez Euskara Ba­tzor­dean txos­ten teknikoa aurkeztu eta gero, ebazpen proposamena egingo duena.

Guztia gehienez 6 hilabeteko epean egin beharko da, eskabideak aurkezteko epea amai­tzen denetik hasita.    

Aipatutako epea igaro eta gero, Udalak eskabideren bati buruzko erabaki zeha­tzik hartu gabe izango balu, eran­tzu­na ezezkoa dela esan nahiko du horrek.

11.    Dirulagun­tza­ren zenbatekoa eta hura ordain­tze­ko modua.

— Ohiko ikastaroak;

Euskara ikasteko diru lagun­tzen barruan, ohiko ikastaroak direnean, ikastaroaren kostuaren %75 ordainduko zaio per­tso­na bakoi­tza­ri. Hala ere, ikastaroak iraun bitartean langabezian egon diren ikasleei eta egoera hori behar bezala egiazta­tzen dutenei, ikastaroaren kostuaren %100 ordainduko zaie. 

— Ikastaro trinkoak eta barnetegiak;

Ikastaro trinkoak dira egunean hiru ordutik gorako ikastaroak (3 ordukoak barne). Bestalde, barnetegien kasuan ez dira ostatu-gastuak diruz lagunduko.               

Beraz, kasu hauetan, langabezian dauden ikasleei eskola orduen matrikularen %75 ordainduko zaie, gehienez ere, 600 euroko topearekin. Gainerako guztiei eskola orduen matrikularen %50 ordainduko zaie, gehienez ere 450 euroko topearekin.           

— Autoikaskun­tza:

Kasu hauetan langabezian dauden ikasleei matrikularen %100 ordainduko zaie, gehienez ere 600 euroko topearekin.   

Gainerakoei, berriz, matrikularen %75 ordainduko zaie, gehienez ere 450 euroko topearekin.

— Ordainketa:

Banku-transferen­tzi­a bidez egingo da dirulagun­tzen ordainketa, onuradunaren titularitatepeko kontu batean.

Dirulagun­tza emango dela jakinarazi eta gero, onartutako zenbatekoaren %100 ordainduko da.

Ordaindu beharreko kantitatea aurrekontuan izendatutako kopurua baino handiagoa bada, orduan, banaketa propor­tzi­onala egingo da eska­tzai­le guztien artean.     

Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du eskumena esleituta duen organoak, aldaketaren zenbatekoaren arabera, dirulagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.               

12.  Araubidea eta erreku­tso­ak.

Deialdi honek aurreikusi gabeko alderdi guztietan, bete­tze­koak izango dira azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulagun­tze­i buruzko lege orokorra (azaroaren 18an argitaratua Estatuko Aldizkari Ofizialean), lege horren garapeneko erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 errege-dekretuaren bidez onartua (uztailaren 25ean argitaratua Estatuko Aldizkari Ofizialean) eta Zumaiako Udalaren dirulagun­tzak emateko Ordenan­tza Arau­tzai­le Orokorra.

Interesatuek deialdi honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkez dezakete administrazioarekiko auzietako Donostiako epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.          

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraz­ter­tze­ko hautazko errekur­tso a aurkezteko oinarri hauek onartu dituen organo eskudunaren aurrean, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berraz­ter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke.

Zumaia, 2019ko ekainaren 12a.—Oier Korta Esnal, jarduneko alkatea.            (3956)