ZUMAIAKO UDALA
Zumaiako udaleko udal
hilerriaren erregimen eta funtzionamendurako araudiaren behin betiko
onarpena.
Udalaren 2019ko martxoaren
28ko ohiko osoko bilkuran Zumaiako Udaleko udal hilerriaren erregimen eta funtzionamendurako
Araudiaren hasierako onarpena eman zen.
Aipatutako Arautegia
30 laneguneko epean, jendaurrean jarri zen, 2019ko apirilaren 15ean Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean
argitaratutako iragarkiaren bidez eta ez zenez aurkeztu inolako
erreklamaziorik edo alegaziorik, Arautegia behin betiko izaeraz onartutzat
ematen da.
Beraz, Toki
Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2
artikuluan ezarritakoaren arabera, iragarki honetan eranskin gisa argitaratzen
da Arautegiaren testu osoa.
Administrazio bidean
behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren
Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, iragarkia argitaratzen den
hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Zumaia, 2019ko
ekainaren 4a.—Jarduneko Alkatea.
(3886)
Zumaiako udaleko udal
hilerriaren erregimen eta funtzionamendurako araudia.
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Hilerriaren
deskripzioa.
Zumaiako herriak
hiru Udal Hilerri ditu.
Zumaiako Udal
Hilerria; Bestea Oikia Auzoan dagoen hilerria eta Artadi auzoan dagoena.
Zumaiako Udal
Hilerria ArritokietakoAndre Mari ermita ondoan kokatuta dago.
Hilerriaren barruan
hiru alde bereizten dira:
— Alde nagusia:
Egitura errektangularra duen lekua da, erdian eskailerarekin. Eskailera
horretatik bukaeran dagoen lekura sartzen da. Alde nagusi hau kaleetan
banatuta dago, kale bakoitza bere izenarekin, eta leku horretan daude
panteoiak.
Sarreran ezkerretara
sei panteoi dituen partzela bat dago eta 192 kolunbario dituen beste atal
bat.
Eskuin aldera,
gorputegi eta biltegitzat erabiltzen den lokal txiki bat dago.
Eskailerak igo eta
ezkerraldean, helduak lurperatzeko partzela bat dago.
— Handitutako aldea:
Hilerriaren alde berria da, 1981. urtean erai kitakoa. Harresien ondoan eta
barne aldean nitxo guztiak daude (gaur egun 492).
Nitxoen ondoan
hezurtegiak daude.
2.
artikulua. Hilerriaren titularitatea.
Zumaiako Udalaren
jabegokoa den Zumaiako Udal Hilerria zerbitzu publikoari lotutako herri
jabariko ondarea da, Toki Korporazioen Ondasunei buruzko Araudiaren
4.artikuluaren arabera (1372/1986 Errege Dekretua) eta Udalari dagokio
hilerriaren administrazioa, zuzendaritza eta zainketa lanak egitea, beste
aginte edo organismoen berezkoak diren eskumenen kalterik gabe.
3.
artikulua. Udalaren eginbeharrak.
Hilerria
administratu, zaindu eta zuzentzeko eginbeharrei dagokienez honako hauek
dagozkio Udalari:
a) Hilerria
antolatu, zaindu eta egokitzea.
b) Herritarrek
hilerrian edozein lan edo instalazio egin nahi dutenean, horretarako baimena
eman eta zuzendaritza zein ikuskatze lana egitea.
c) Hilobi-baldintzak
ematea eta edozein eratako hilobi-eskubideak onartzea.
d) Dagokion
ordenantza fiskalean legez ezarritako eskubide eta tasak kobratzea.
e) Orain
arte hartu diren edo aurrerantzean hartuko diren osasun eta garbitasun
neurriak betetzea.
f) Hilobien
erregistroa egitea.
g) Bere
zerbitzuari atxikitako langileak izendatzea eta kargutik kentzea.
4.
artikulua. Hilerriaren ordutegia.
Hilerria jendearentzat
irekita egongo da Udalak, zerbitzuaren beharren arabera, ezartzen dituen
orduetan.
Ordutegia
hilerriaren sarreran ezarritako kartel baten bitartez jakinaraziko da.
Hobiratzeak eta
hobitik ateratzeak ohiko ordutegiaren barruan egingo dira. Hala ere,
hildakoaren familiakoek hilerriko arduradunari hileta orduaren berri eman
beharko diote.
Partikularrek egiten
dituzten edozein motako obrak ere, jendearentzako irekita dagoen ordutegiaren
barruan eta Udalaren baimenarekin egingo dira.
5.
artikulua. Hilerrirako sarrera.
Beren egoeragatik
edo beste arrazoi batzuengatik leku horretako ordena eta lasaitasunari eragin
diezaieketen pertsonei sarrera eragotziko zaie.
Era berean,
hilerrian ezingo da bertako ordena hautsi dezakeen animaliarik sartu.
6.
artikulua. Erantzukizuna hondamenengatik.
Hilerriko bideetan
edo instalazioetan egindako kalteen erantzuleak izango dira kalteak sortu
dituztenak edo tutoreak edo, hala badagokio, kalteen sortzaile zuzenen
jabeak. Eta berehala konpontzera behartuta egongo dira edo, beharrezkoa
denean, kalte horiek ordaintzera.
Udalak ez ditu bere
gain hartzen hilerrian gerta daitezkeen gurutze, harlosa eta abarren haustura
eta hondamenak, zuzenean udaleko langileei egotzi ezin direnean.
7. artikulua. Hilerriaren
garbiketa.
Hilerriko langileen
ardura izango da hilerriaren zaintza eta garbitasun orokorraren lanak egitea,
eta partikularren kontura izango da edozein eratako hilobiak, apaingarriak eta
instalazioak zaindu eta garbitzea.
Baldin eta partikularrek
ez badituzte hilobiak garbi eta txukun zaintzen, eta udal zerbitzuek egoera
eskasean daudela ikusten badute, lan hori egin dezala eskatuko diote hilobiaren
titularrari. Titularrak ez badu ezarritako epean agindutakoa betetzen, Udalak
berak egin ditzake lan horiek titularraren ordez eta haren kontura, Araudi
honetan eskubideen iraungipenari buruz aurreikusten denaren kalterik gabe.
II. KAPITULUA
PERTSONALA
8.
artikulua. Pertsonalaren adskripzioa.
Hilerriak zuzeneko
kudeaketa badu, ezargarria den legedian langileak hartzeko aurreikusitakoaren
arabera hartuko ditu bere langileak.
9.
artikulua. Bere langileen edo enpresa emakidadunaren langileen
eginbeharrak.
Hilerriko pertsonalak
honako betebeharrak izango ditu:
a) Hilerria
eta bere dependentziak garbitu, barneko eremua antolatu eta landareak eta
arboladia zaintzea.
b) Toki
horretan dauden gauza guztiak zaintzea bai hilobien apaingarriak, bai zerbitzua
emateko beharrezko elementu, lanabes eta erremintak.
c) Hilerriko
lekuak garbitasun egoera onean edukitzea.
d) Hobiratzeko
entregatzen zaizkion gorpu eta gorpuzkiak jaso eta eramatea. Edonola ere,
eskatu egin beharko du Udalak behar bezala betetako hobiratzeko baimena eta
zerbitzua bete ondoren, bere adostasuna adieraziz dagokion udal sekziora itzuli
Guzti hori egin gabe ezin izango du inolaz ere hobiratzerik egin.
e) Hobiratzeko
eta hobitik ateratzeko, edo hala balegokio, edonolako hilobiak itxi edo estaltzeko
beharrezko lanak egitea.
f) Hilerriko
giltza gordetzea, eta hilerria egunero ireki eta ixtea, Udalak besterik agintzen
ez badu behintzat.
g) Eremu
horretako ordena egokia mantentzea.
h) Behar
diren edozein eratako hilobiak prest edukitzea, arrazoi hau dela eta, lurperatze
lanetan inoiz etenik sortu gabe.
i) Hobiratzeak,
hobitik ateratzeak eta lekualdatzeak egiteko beharrezkoak diren agirien
kopiak gordetzea eta baita, adierazten zaion beste edozein agiri ere,
hobiratutakoen eta berrobiratutako guztien erregistroa egunean edukiz, eta
horien leku zehatza seinalatuz.
j) Alkateak
eta jurisdikziopeko beste aginte batzuek beren eskumenen arabera emandako
agindu bereziak betetzea.
k) Nitxo,
panteoi, kolunbario eta hobiak hustu eta garbitzetik jasotako arropa, lanabes
eta tresnak suntsitzeaz arduratzea.
III. KAPITULUA
HOBIRATZEAK, HOBITIK ATERATZEAK ETA LEKUALDATZEAK
10. artikulua. Arautegia.
Gorpuen edo
gorpuzkinen hobiratzea, hobitik ateratzea eta lekualdatzeak, gorpuen
osasun zaingoari buruz aldi bakoitzean indarrean dauden arau eta
lege-xedapenak ezarritakoaren arabera egingo dira.
Hobiratze, hobitik
ateratze eta lekualdatze guztiak Udalaren baimenarekin egingo dira, eta
beharrezkoa denean, dagokien osasun eta judizial agintarien baimenarekin.
Gorpuak edo
gorpuzkinak hobitik atera daitezke, hilerrian bertan lekualdatu eta berrobiratzeko
edota beste hilerri batera eramateko.
Era berean, Udalak
zerbitzu hauei dagozkien tasak argitaratuko ditu.
11. artikulua. Udalaren
baimena.
Hobiratzeko,
hobitik ateratzeko edo lekualdatzeak egiteko beharrezko agiriak betetzeko
ardura izango du hobiratzaileak, eta hildakoaren familiartekoren batek sinatu
ondoren agiriaren kopia bat emango dio honi, beste kopia bat Udalari eta bera
geratuko da hirugarren kopiarekin.
Udalaren baimenean
ondorengo datuak zehaztuko dira:
a) Hildakoaren
izen-abizenak.
b) Heriotzaren
data.
c) Eskatzailearen
izen-abizenak eta hildakoarekin duen harremana.
d) Emango
den zerbitzu mota (hobiratzea, hobitik ateratzea edo lekualdatzea).
e) Hobiratzea,
hobitik ateratzea edo lekualdatzea non egingo den.
Udalak ematen
dizkion hiru aleetatik, hilerriko arduradunak Udalari baimenaren ale orijinala
itzuliko dio behar bezala sinatuta, bertan ezarritakoa behar bezala bete
duela egiaztatzeko, eta dagokion Erregistro liburuan idazteko. Bigarren ale
sinatua familiakoei itzuliko zaie, eta hirugarrena hilerri bertako bulegoetan
artxibatuta geratuko da.
Udalaren baimena lortzeko
ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:
1. Hobiratzea
denean:
a) Normalizatuta
dagoen eskaera-orria beteta.
b) Gorpua
beste herri batetik Zumaiara ekarri bada, Osakidetzaren bidezko baimena.
c) Kolunbarioetan errauts-kutxatila kontsezioa lortzeko hiltzean
Zumaiako udal-erroldan zegoenaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.
d) Dagokion ordenantza fiskalean ezarrita dauden tasak ordaindu
dituenaren ordainagiria.
2. Hobitik
ateratzea denean:
a) Normalizatuta
dagoen eskaera-orria beteta.
b) Osakidetzaren
baimena, hala dagokionean.
3. Hilerri
barruan egindako lekualdatzea denean:
a) Normalizatuta
dagoen eskaera-orria beteta.
b) Gorpuzkinak
panteoi batean berriro hobiratzeko, hilobi-erabilera eskubidearen kontzesioaren
titulua. Hildakoa eskubidearen titularra ez denean, honen edo bere oinordekoen
baimena aurkeztu beharko da.
c) Dagokion
ordenantza fiskalean ezarrita dauden tasak ordaindu dituenaren ordainagiria.
IV. KAPITULUA
HILOBI-ERABILERA ESKUBIDEAK
12. artikulua. Hilobi-erabilera
eskubidearen definizioa.
Hilobi-erabilera
eskubidea hilerriko hilobi ezberdinak erabiltzeko kontzesioa da, eta hau
Udalak emango du, Araudi honen 2.artikuluari jarraiki bera baita jabetzaren
titularra.
13. artikulua. Hilobi-erabilera
eskubidearen sailkapena.
Nahiz eta hilobi
mota ezberdinak izan, eta baita hauek erabiltzeko epeak ere, hilerriko
hilobien erabilera-eskubide guztiek aldi baterako izaera izango dute.
Hilobi motak:
— Lurpean hobiratzea.
— Banakako nitxoa.
— Panteoia.
— Hezurtegia.
— Kolunbarioa.
— Hezurtegi
orokorra.
14. artikulua. Hilobi-erabilera
eskubidearen tasak.
Hilobi-erabilera
eskubidearen titularitatea edukitzeak berarekin dakar zerga bat ordaintzea,
dagokion ordenantza fiskalean ezarritakoaren arabera.
15. artikulua. Hilobi-erabilera
eskubidearen kontzesioa eta erregistroa.
Hilobi-erabilera
eskubidearen kontzesioa Udalak ziurtatuko du berak emandako titulu baten
bidez. Era berean, hau bermatuta geratuko da dagokion Erregistro Liburuan idatziz.
16. artikulua. Hilobi-erabilera
eskubidearen transmisioa.
Hilobi-erabilera
eskubidearen kontzesioak ez dakar salerosketarik. Udalak gorpua edo gorpuak
epe jakin batean, hilobian egotea errespetatu behar du.
Aurrean zehaztutako
kontzesioa ezin izango da salerosi, ez aldatu, ezta bestelako trukaketarik
egin ere. Hala ere «mortis causa»z egindako eskualdaketak onartuko dira, Udalak
Araudi honetan zehaztutakoaren arabera horretarako baimena ematen badu. Hori
dela eta, hilobi-erabilera eskubidearen titular orok bere hil ondorenerako
onuradunak izenda ditzake.
Titularrak onuraduna
berariaz izendatzen ez badu, hilobi-erabilera eskubidearen titularitatea
testamentuzko oinordekoei transmitituko zaie, eta testamenturik ez badu egin,
lege zibilean aurreikusita dagoen oinordetza ordenaz transmitituko da.
Era honetan, «ab
intestato» ondorengotzan alargunak dagokion hilobi-erabilera eskubidearen
gaineko usufruktua mantenduko du, jabetza soila testamentuko zerrenda lehena
azaltzen den oinordekoarena izanik. Usufruktu hori amaitu egingo da
usufruktuduna hiltzen denean edo berriro ezkontzen denean.
Eskubide bereko
oinorde bat baino gehiago badago, hauek elkarren arteko adostasunez titular
berria izendatu beharko dute eta adostasunik ez badago, Udalak, zozketa bidez,
espedientean agertzen diren guztien artean bat izendatuko du.
Hilobi-erabilera
eskubidearen titular berriak, urtebeteko epean, hilobi-erabilera eskubidea
bere izenean jartzea eskatu beharko du, eta honetarako dagokion kontzesioaren
titulua eta transmisioa egiaztatzen duten gainerako agiriekin aurkeztu beharko
du.
17. artikulua. Titulu
baten aldaketa edo jaulkipen berria egitea.
Hilobi-erabilera
eskubidearen tituluetan antzematen diren izen-akatsak edo beste edozein
motakoak titularraren eskariz zuzenduko dira, aldez aurretik hauek justifikatu
eta egiaztatu ondoren. Egindako aldaketa hauek Hilobien Erregistro liburuan
jaso egingo dira.
Edozein arrazoi dela
ere, titulu bat hondatu egin bada, behin hondatutakoa itzuli ondoren berria
egingo da.
Lapurtua izan bada
edo galdu eginez gero, dagokion espedientea izapidetu ondoren, bikoitza egingo
da titularraren izenean.
18. artikulua. Hilobi-erabilera
eskubidea galdu edo iraungitzea.
Udalak
hilobi-erabilera eskubidea iraungitzat edo galdutzat jo eta eskubide hori
bereganatzeko aukera du ondoko kasuetan:
a) Hilerria
hondamen egoeran badago. Hondamen egoera honek eta ondoriozko iraungipenak
dagokion administrazio espedientea izapidetu beharra izango du.
b) Hilobia
abandonatuta badago. Abandonatutzat hartuko da titularra hil eta eskubidearen
titular berriak urtebeteko epean bere aldeko transmisioa egin dadin eskatzen
ez badu.
c) Goiko
paragrafoan adierazitako transmisioa egin dadila eskatuta ere, hilobia egoera
eskasean badago, Udalak adierazitako epean, berau egoera egokian ez bada jartzen.
d) Kontzesioari
ezarritako epea bukatu eta, hala behar izanez gero, bi hilabeteko epean hura
luzatzea eskatu ez badu.
e) Dagokion
ordenantza fiskalean ezarritako tasak ez badira ordaintzen.
f) Titularrak
eskubide horri uko egiten badio.
g) Antza,
kontzesioaren utziera edo hilobiaren mantenuan utzikeria izan bada. Aurrekotzat
hartuko da itxuraz hilobia ez erabiltzea edota hilobiaren mantenurako gutxieneko
lanak ez egitea. Arrazoi honegatik lehengoratzeko, dagokion administrazio espedientea
izapidetuko da.
h) Titularra
hil egiten bada.
19. artikulua. Iraungipeneko
espediente administratiboa.
Iraungipeneko
espediente administratiboa, ondorengo era honetan bideratuko da:
a) Iraungipena
eraikuntza partikularraren hondamen egoeragatik denean, helbidea ezagutzen
den titularraren zitazioa barneratuko du espedienteak, eta helbidea ezagutzen
ez bada, espedientearen berri emango da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktua argitaratuz eta hedapen
handienetakoa duen egunkari batean, onuradunei, oinordekoei edo aldekoei 30
eguneko epea emanaz, beren eskubidea alegatu ahal izateko.
Hauetako norbait
agertuz gero eraiketa edo konponketa lanak ezarritako epean egiteko
konpromisoarekin, espedientea eten egingo da bere mugaeguna arte, eta une
horretan egindako obrei buruz informatuko dute Zerbitzu Teknikoek. Ados egonez
gero, espedientea artxibatu egingo da beste izapiderik egin gabe; horrela ez
bada, iraungipena aitortuko da.
b) Aurreko
artikuluaren b) ustezkoan, espedienteak bere helbidea ezaguna den titularraren
zitazioa barneratuko du, eta helbidea ezagutzen ez bada, espedientearen berri
emango da Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean ediktua argitaratuz, eta hedapen handienetakoa duen egunkari
batean, 30 eguneko epea emanaz, onuradunek, oinordekoek eta aldekoek beren
eskubidea alega dezaten. Epe hori iragan ondoren, iraungipena aitortuko da.
c) Aurreko
artikuluaren gainerako kasuetan, iraungipeneko espediente administratiboa
titularrari zitazioa egitera mugatuko da, zortzi eguneko epea emanaz
ordainketan egunean jartzeko edo luzapena eskatzeko. Eta epea iraganez gero
hori egin gabe, gorpuzkinak hezurtegi orokorrera eramango dira edo, hala
balegokio, erraustu egingo dira.
20. artikulua. Hilerria
ixtea.
Hilobi-erabilera
eskubideen kontzesioaren epea hala zehaztuta badago ere, edozein arrazoi dela
eta aipatutako epea amaitu aurretik hilerria itxi behar bada, kontzesioa
amaitu arteko epeagatik titularrek kalte ordainak jaso ahal izango dituzte,
baina ordaindutako tasaren zati proportzionalean soilik, eta ondorio
guztietarako kontzesiodunak egindako obra edo instalazioak aintzat hartu
gabe.
V. KAPITULUA
LURPEAN HOBIRATZEA
21. artikulua. Lurperatzea.
Hilkutxan dagoen
gorpua hobiratzaileak lurrean horretarako egindako hobian sartzeari lurperatzea
deitzen zaio.
22. artikulua. Lurperatzearen
emakida-aldia.
Hilobi-erabilera
eskubide hau hildakoan lortzen da, beste hilobi-erabilera eskubide baten
titularra ez den kasuan.
Udal honetako
langileek aterako dituzte gorpuzkiak hilobitik hezurtegi orokorrera eramateko
legezko epea igaro ondoren, eta beti ere, familiartekoek entregatzea eskatu
ez badute, beste hilerri batera eramateko edo hilobi-erabilera eskubideren bat
daukaten hezurtegira eramateko.
Udalak urte horretan
hilobitik aterako diren gorpuzkien zerrenda argitaratuko du, familiartekoek
erreklama ditzaten.
Udal honetako
langileek aterako dituzte gorpuzkiak hilobitik hezurtegi orokorrera eramateko.
VI. KAPITULUA
BANAKO NITXOAK
23. artikulua. Banako
nitxoak.
Banako nitxoak
dira hilkutxak sartzen diren lekuak eta hilerrian handitutako aldian kokatuta
daude.
Heriotzaren
ondoren gorpuak gordetzeko eta zaintzeko lekuak dira.
24.artikulua. Banako
nitxoen kontzesio epealdia.
Udalak eraikitako nitxoen
erabilera eskubidearen kontzesioak aldi baterako izaera izango du, eta 15
urte luzaezineko epeaz emango dira.
Adierazitako aldi
baterako izaerak berarekin dakar, kontzesioaren epea bukatutakoan,
familiakoek gorpuzkinak ez badituzte eskatu beste hilobi mota batera lekualdatzeko,
Udalak gorpuzkinak hobitik ateratzea eta hezurtoki orokorrera lekualdatzea
xedatuko duela. Horrela bada, nitxoetan aurkitzen diren objektu edo gauzei dagokionean,
Kode Zibilaren 615. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
25. artikulua. Banako
nitxoak ixtea.
Banako nitxoak
horrela itxiko dira:
a) Hilerriaz
arduratzen den pertsonalak, hobiratzea burutu bezain laster, nitxoaren
iragazkortasuna ziurtatuko duen adreiluzko trenkada bat egingo du kanpoaldetik
zarpeatua.
b) Kontzesioaren
titularrak behin betiko apaindurazko estalkia jarriko du Udalak adierazitako
berezitasunen arabera.
VII. KAPITULUA
PANTEOIAK
26. artikulua. Panteoiak.
Hilerriko alde
nagusian dauden lurrazpiko eraikinak dira. Aldi berean, gauza bat baino gehiago
gordetzeko eta zaintzeko daude, beste gauza batzuen artean, hilkutxak,
errauts-ontziak edo gorpuzkin-kutxatilak.
27.
artikulua. Panteoien kontzesioaren epealdia.
Panteoien erabilera
eskubidearen kontzesioak aldi baterako izaera izango du, eta 50 urte
luzaezineko epeaz emango dira. Aurrekoa dela ere, eta kontuan hartu gabe kontzesioak
adjudikatu izandako data, Ordenantza hau indarrean sartzen denetik 50 urteko
iraupena izango dute orain artean dauden kontzesio guztiek.
28.
artikulua. Panteoien kontzesioaren luzapena.
Panteoietan hobiratzeko
eskubidearen kontzesioaren epea amaitutakoan, lehengo kontzesioaren titular
beraren aldeko epealdi berria eska daiteke, hau gehienez ere 25 urteko eperako
eman ahal izango da, Udalerrian dauden beharrak aztertu ondoren, eta luzapena
eskatzen duenean indarrean dagoen Ordenantza fiskalean ezarritakoaren
arabera, dagozkion eskubideak ordaindu ondoren.
29. artikulua. Kontzesioa
iraungita duten panteoien kontzesio berria.
Araudi honen 18.
artikuluan adierazten diren arrazoiengatik kontzesioa iraungita duten
panteoiak Udalak bereganatuko ditu eta, egokiak diren barrualdeko edo
kanpoaldeko garbiketa lanak egin ondoren, Araudi honen 27 artikuluan
adierazitako baldintzetan esleitu ahal izango dizkie titular berriei.
30.
artikulua. Panteoien edukiera.
Panteoiaren
edukierak ahalbidetzen duen gorpu kopurua hobiratu ahal izango da, eta
hilobi-erabilera eskubidearen titularrak ahalmena izango du gorpuak kontzesioaren
epea amaitu arte bertan uzteko, gorpuzkinak murrizteko data horretara arte
panteoiko bertako hezurtegian gera daitezen; edo gorpuzkiak hobitik ateratzeko,
aldez aurretik erregelamenduzko baimenak lortu eta Ordenantza fiskaletan
ezarritakoaren arabera dagozkion eskubideak ordaindu ondoren.
31.
artikulua. Panteoiak ireki eta ixtea.
Panteoiak ireki eta
ixteko harlauzen lekualdatzea hilerriko pertsonalak egingo du bere kontura.
VIII. KAPITULUA
BANAKO HEZURTEGIAK
32. artikulua. Banako
hezurtegiak.
Banako hezurtegiak
hilerriaren handitutako aldean gorpuzkinen kutxatilak gordetzeko dauden
lekuak dira. Nitxoetatik, panteoietatik edo lurretik gorpuzkinak atera
ondoren hauek utzi eta gordetzeko dira.
33.
artikulua. Banako hezurtegien kontzesio epealdia.
Banako hezurtegien
erabilera eskubidearen kontzesioak aldi baterako izaera izango du, 15
urterako emango da.
34. artikulua. Banako
hezurtegien erabilera.
Banako hezurtegiek
banakako erabilera izango dute, eta, beraz, hilotz bakarraren gorpuzkinak gordetzeko
soilik izango dira.
35.artikulua. Banako
hezurtegiak ixtea.
Banako hezurtegiak
horrela itxiko dira:
a) Hilerriaz
arduratzen den pertsonalak, gorpuzkinak banako hezurtegiaren barruan sartu
bezain laster, banako hezurtegiaren iragazkortasuna ziurtatuko duen adreiluzko
trenkada bat egingo du kanpoaldetik.
b) Kontzesioaren
titularrak behin betiko apaindurazko estalkia jarriko du Udalak adierazitako
berezitasunen arabera.
IX. KAPITULUA
HEZURTEGI OROKORRA
36. artikulua. Hezurtegi
orokorra.
Hezurtegi orokorra
da, behin zegokion hilobi-erabilera eskubidearen kontzesio epealdia igaro
ondoren, familiakoek eskatu ez dituzten gorpuzkinak gordetzeko hilerrian
egokitutako lekua. Hezurtegi orokorraren xedea da behin gorpuzkinak nitxoetatik,
panteoietatik edo lurretik atera ondoren, hauek mugagabeko denboraldiaz jagon
eta gordetzea.
37. artikulua. Hezurtegi
orokorraren erabilera.
Hilobi-erabilera
eskubideen kontzesio epeak amaitzen direnean, Udalak gorpuzkinak hezurtegi
orokorrera lekualdatuko ditu. Lekualdatzea ez da ordaindu beharko.
X. KAPITULUA
KOLUNBARIOAK
38. artikulua. Kolunbarioak.
Erraustutako hilotzaren
edo gorpuzkien errauts-kutxatila gordetzeko lekuari esaten zaio
kolunbario.
Alde nagusiko
sarreran ezkerretara 192 kolunbario eraiki dira. Bakoitzak 60x50x75 cm. ditu.
39. artikulua. Kolunbarioen
kontzesioaren epealdia.
Udalak eraikitako
kolunbarioen erabilera eskubidearen kontzesioak aldi baterako izaera izango
du, eta 15 urte luzaezineko epeaz emango dira.
Emakida-epea amaitu
eta hilabetera inork ez badu errauts-kutxatila jasotzeko eskatu, Udalak
hezurtegi orokorrera eramango du.
40. artikulua. Kolunbarioen
erabilera.
Kolunbarioek
banakako erabilera izango dute, eta, beraz, errauts-kutxatila bat gordetzeko
soilik izango dira.
41. artikulua. Kolunbarioak
ixtea.
Kolunbarioak horrela
itxiko dira:
a) Hilerriaz
arduratzen den pertsonalak, hobiratzea burutu bezain laster,
kolunbarioaren tapa jarriko du.
b) Kontzesioaren
titularrak behin betiko apaindurazko estalkia jarriko du Udalak adierazitako
berezitasunen arabera.
42. artikulua. Kolunbarioen
emakida esleitzea.
Kolunbarioen emakida
hurrenkera eskaera dataren arabera emango da.
Errauste-kutxatilak
modu antolatuan gordeko dira; horretarako, ezkerretik eskuinera eta behetik
gora gordeko dira. Ezingo da hurrengo ilarako kolunbariorik erabili azpikoak
erabat beteta egon arte.
XI. KAPITULUA
APAINDURARI BURUZKO XEDAPENAK
43. artikulua. Titularren
betebeharrak.
Panteoi, nitxo,
banako hezurtegi, kolunbario eta lurra erabiltzeko eskubideen titularren
betebeharra izango da elementu hauek higiene, apaindura eta kontserbazio-egoera
egokian mantentzea.
Titularrek ezin
izango dute hilerriaren gaur egungo estetika hautsi dezakeen elementurik
jarri. Hori dela eta, hilarri, lauza, itxitura eta gainerako
apaindura-elementuek gaur egun daudenen irizpide estetiko berak jarraituko
dituzte:
1. Nitxoak.
Nitxoaren berezko
egitura egina dagoenez, estaldura izango da alda daitekeen gauza bakarra, eta
kareharrizkoa egin beharko da. Grabaketari dagokionez, hizki beltzak erabiliko
dira, han gordetako gorpuzkinen izena eta bi abizen bakarrik jartzea onartuz,
eta jaiotza-heriotzaren datak, eguna, hila eta urtea, hala balegokio, gurutzea
edo ikurra eta argazki bat jartzea ere onartuz. Era berean, gehienez 10 cm-ko
zabalera duen lorontzi-euskarri bat ere jar liteke. Erabat debekatuta geratzen
da kandelak, olioa eta erregaiak jartzea.
2. Hezurtegia.
Hezurtegiaren
berezko egitura egina dagoenez, alda daitekeen gauza bakarra estaldura da, eta
kareharrizkoa egin beharko da. Grabaketari dagokionez, hizki beltzak erabili
beharko dira, han gordetako gorpuzkinen izena eta bi abizen bakarrik jartzea
onartuz, eta jaiotza-heriotzaren urteetako datak, hala balegokio, gurutzea
edo ikurra eta argazki bat jartzea ere onartuz. Erabat debekatuta geratzen
da kandelak, olioa eta erregaiak jartzea.
3. Panteoiak.
Panteoien eraiketa
horretarako ezarritako lekura mugatuko da, eta ezin izango da emakida lekua
gainditu ezta lurpean ere. Panteoiaren eraikuntza beraren eta bere
apaingarrien altuerari dagokionez, inguruko paretaren altuera ezin izango dute
gainditu, eta paretarik ez balego, altueraren muga 2 metrokoa izango da.
4. Kolunbarioak.
Kolunbarioen berezko
egitura egina dagoenez, alda daitekeen gauza bakarra estaldura da, eta
granitozkoa egin beharko da. Grabaketari dagokionez, hizki beltzak erabili
beharko dira, han gordetako gorpuzkinen izena eta bi abizen bakarrik jartzea
onartuz, eta jaiotza-heriotzaren urteetako datak, hala balegokio, gurutzea
edo ikurra eta argazki bat jartzea ere onartuz. Erabat debekatuta geratzen
da kandelak, olioa eta erregaiak jartzea.
44. artikulua. Udalaren
ahalmena.
Zumaiako Udalak
ahalmena izango du etorkizunean arau zehatzak garatzeko hilerrian erabili
ahal izango diren lauza, panteoi itxitura, hilarri, hizki e.a.en ereduei
dagokionean.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehenengo xedapen
gehigarria.
Araudi honetan
zehazten diren zerbitzuak Udalak zuzenean kudeatu ahal izango ditu, edota kontzesio
bidez, honetarako dagokion administrazio-kontratuaren espedientea izapidetu
ondoren.
Bigarren xedapen
gehigarria.
Araudi honetan
zehazten ez dena Toki-araubideari buruzko legediak eta gorpuen osasun
zaingoaren araudiak adierazitakoari jarraituz araupetuko da.
AZKEN XEDAPENA
Araudi hau indarrean
sartuko da testua bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitara-tu eta biharamunetik hasita hamabost eguneko epean.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabetuta
geratuko dira Araudi honen aurkakoak diren Ordenantza, Araudi edo Udal bando
guztiak.
Erabaki honek bide
administratiboari amaiera jartzen dio eta horren aurka interesatuek
administrazioarekiko auzi errekurtsoa tarteratu ahal izango dute Euskal
Herriko Justizia Auzitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean, iragarkia Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratu
eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.