3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZARAUZKO UDALA

Iragarkia

Udal honetako Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak, 2019ko maia­tza­ren 13an egindako bilkuran, hurrengo dirulagun­tzak emateko deialdia onartu zuen:

— Euskara eta UEUko ikastaroak egiteko dirulagun­tzak emateko 2019rako deialdia.

Xedapen hauek ezar­tzen dituzte oinarri arau­tzai­leak:

1.  Zarauzko Udalak eta bere Erakunde Autonomoek dirulagun­tzak emateko Ordenan­tza Orokor arau­tzai­lea (2008ko uztailaren 22ko Gi­puz­koako Aldizkari Ofiziala, 140 zk.).              

2.  Euskara ikastaroak egiteko dirulagun­tzak emateko oinarri espezifikoak. 2019. urterako oinarri espezifikoak (2019ko mar­txo­aren 28an egindako osoko bilkuran).

Zarautz, 2019ko ekainaren 6a.—Xabier Txurruka Fernández, jarduneko alkatea.            (3843)

Euskara eta UEUko ikastaroak egiteko dirulagun­tzak emateko 2019rako deialdia.            

Zarauzko Udaleko Euskararen Ordenan­tzak bere 41. artikuluan dio Udalak neurri egokiak hartuko dituela euskara gizarte esparru guztietan erabil dadin eta, oro har, gizarte bizi­tzan euskararen presen­tzi­a gehi dadin. Horretarako, ordenan­tza­ren arabera, bitartekoetako bat euskararen zabalpen fun­tzio­nala da, alegia, elebidunen kopurua handi­tze­a eta hobeago­tzea, euskara ez dakitenek ikasi dezaten bideak jar­tzea, eta dakitenak alfabetatu daitezen bitarteko egokiak bidera­tzea.               



Zarauzko Udalak oso garran­tzi­tsu­tzat irizten dio helduen euskaldun­tze­an eta alfabeta­tze­an eragiteari. Bestalde, araututako ikastaroetatik aparte, euskara hu­tse­an ikastaroak egiteak (UEU) ere garran­tzi berezia har­tzen du hizkun­tza­ren ikuspuntutik. Horrexegatik, hain zuzen ere, aurrekontu partida bat ezarri du 2018-2019 ikasturtean zehar euskaldun­tze ikastaroetara eta UEUko udako ikastaroetara doazen Zarauzko biztanleei bekak emateko.           

1.  Helburua.

Deialdiaren xedea ondorengoa da: 2018-2019 ikasturtean zehar helduen­tza­ko euskaldun­tze eta alfabeta­tze ikastaroak egin dituzten zarauztar orori dirulagun­tzak emateko bal­din­tzak arau­tzea. Era berean, UEUko udako ikastaroak egin dituzten herritarrei ere matrikula gastuetarako dirulagun­tza emango zaie. Eta hori guztia Zarauzko Udalaren dirulagun­tzak arau­tzen dituen ordenan­tzak ezar­tzen duena kontuan izanik.     


2.  Lagun­tzak emateko prozedura.

Lagun­tza hauek elkarrekiko lehiakortasun jardunbideaz emango dira.

3.  Onuradunak.

Onuradunak honako bal­din­tza hauek bete beharko ditu:  

a)  Euskaldun­tze- edo alfabeta­tze ikastaroren bat edo, UEUko udako euskarazko ikastaroren bat egin izatea 2018-2019 ikasturtean.

b)  Dirulagun­tza­ren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea.

c)  Ikastaroan eskainitako orduen %80 har­tze­a gu­txie­nez.            

Hartutako orduen ehunekoa (%) kalkula­tze­ko, ikasleak ikastaroa noiz hasi duen hartuko da kontuan.            

Onuradunak izateko debekua:

Oinarri hauetan araututako dirulagun­tzak ezingo ditu jaso ondorengo zirkunstan­tzi­aren batean dagoen norbanakoak:    

— 38/2003 Legeak, azaroaren 17koak, dirulagun­tze­nak, 13.2 artikuluan zerrendatutako edozein.  

— 26/2015 Lege Organikoak, uztailaren 28koak, ezarritakoari jarraikiz, sexu-delituengatik administrazio-, lan- edo zigor-arloko zehapenak jaso dituzten per­tso­na fisiko nahiz juridikoei.             

— Emakume eta Gizonen Benetako Berdintasunari buruzko mar­txo­aren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean ezarritako betekizunak bete­tzen ez dituzten per­tso­na fisiko nahiz juridikoei.

— Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren prin­tzi­pioa­ren aurkako helburuak, sarbide-sistemak, fun­tzio­na­mendua, ibilbidea, jarduera, antolaketa edo estatutuak dituzten, eta sexuaren, ideologiaren, jaioterriaren, nazionalitatearen edo sexu-joeraren ziozko diskriminazioa egiten duten per­tso­na fisiko nahiz juridikoei (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Zarauzko Udal Ordenan­tza­ren 38. artikulua).

— Berdintasunerako eta sexuagatik diskriminatuta ez izateko eskubidea urra­tze­agatik administrazio-, lan- edo zigor-arloko zehapenak jaso dituzten per­tso­na fisiko nahiz juridikoei (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Zarauzko Udal Ordenan­tza­ren 38. artikulua).

4.  Eskariak aurkezteko lekua eta epea.

Inprimakiak (Euskarako 7.7.A, eta 7.7.B ereduak) osorik eta ongi beteta, Udale­txe­ko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira:

— Udale­txe­a (HAZ – Herritarren Arreta Departamentua, Kale Nagusia 29): astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara; ostegunetan: 17:00etatik-19:00etara.

— Udal Zerbi­tzu Telematikoak.

Halaber, 2015eko urriaren 1eko Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipa­tzen dituen lekuetan ere aurkeztu ahal dira.  

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aipatutakoaren arabera, posta bulegoetan aurkezten diren eskaera-orriak aurkezpen-epearen barruan eta gutun-azal irekian eman behar dira, ziurtatu aurretik Poste­txe­ko fun­tzio­narioak data eta zigilua jar diezaien. Horrela bakarrik ulertuko da instan­tzi­ak posta bulegoan utzi ziren egunean izan dutela sarrera Zarauzko Udalaren Erregistro Nagusian. Instan­tzi­a da zigilua eraman behar duena.               

Edonola ere, dirulagun­tza­ren eskaera ikastaroa bukatu ondoren egingo du ikasleak, ondorengo bi epe hauetakoren batean:

— Zkia.: 1.

Gaia: 2019ko uztaila baino lehen bukatutako ikastaroak.

Epearen hasiera: 2019ko uztailaren 1a.

Epearen amaiera: 2019ko uztailaren 15a.

— Zkia.: 2.

Gaia: 2019ko uztailetik irailera bitartean egindako ikastaroak.

Epearen hasiera: 2019ko irailaren 16a.

Epearen amaiera: 2019ko urriaren 4a.

5.  Zuzkidura eta aurrekontuko partida.

Dirulagun­tza eskaria uztailaren 1etik uztailaren 15a bitartean egin behar den ikastaroen lagun­tze­tarako, 2019. urtean 33.500,00 euroko kopurua jarriko da, ondorengo partidaren kontura: 1 0701.481.01.335.00 2019 04319 «Euskara susta­tze­ko dirulagun­tzak».

Era berean, dirulagun­tza eskaria irailaren 16tik urriaren 4ra bitartean egin behar den ikastaroen lagun­tze­tarako, 2019. urtean 2.500,00 euroko kopurua jarriko da, ondorengo partidaren kontura: 1 0701.481.01.335.00 2019 04319 «Euskara susta­tze­ko dirulagun­tzak».

Halaber, ekonomia-ekitaldi baten barruan emango diren lagun­tzen bolumen osoak ez du izendatutako dirua gaindituko.               

Lehenengo aldian, alegia, dirulagun­tza eskaria uztailaren 1etik uztailaren 15a bitartean egin dutenen artean, ordaindu beharreko kantitatea handiagoa bada aurrekontuan horretarako izendatutako kopurua baino, orduan, aldi horretan banaketa propor­tzi­onala egingo da. 

Bigarren aldian, alegia, dirulagun­tza eskaria irailaren 16tik urriaren 4ra egin dutenen artean, ordaindu beharreko kantitatea handiagoa bada aurrekontuan horretarako izendatutako kopurua baino, orduan, aldi horretan banaketa propor­tzi­onala egingo da.      

Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, dirulagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.   

6.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera inprimakiarekin (7.7A Eranskina) batera, agiri hauek aurkeztu behar ditu eska­tzai­leak:

a)  Eska­tzai­learen NANaren fotokopia.

b)  Matrikularen ordainagiria.

c)  Euskaltegiaren edo UEUren bertara­tze-ziurtagiria, eska­tzai­learen asisten­tzi­a (%tan), ikastaroaren ordu teorikoak eta ikasleak gainditutako urrats-kopurua, adieraziko dituena.   

d)  Ikastaroa Zarauzko euskaltegietatik kanpoko euskaltegiren batean egiten bada, hori horrela egitearen arrazoiak zein­tzuk diren azaldu beharko da ida­tziz. Kanpoan egindako ikastaro berbera Zarauzko bi euskaltegietako edozeinetan egiterik balego, ez da dirulagun­tza­rik emango.

e)  Langabeen kasuan, Lanbideren «Izen ematearen aldiei buruzko txos­tena» eta «lan bizi­tza­ren ziurtagiria» (ikasturteak irauten duen bitartean Lanbiden izena emanda egon beharko du eska­tzai­leak).

f)  Xede bererako eskatutako edo jasotako bestelako dirulagun­tze­i buruzko eta 3. artikuluan zehazten den dirulagun­tza publikoak jaso­tze­ko debekurik ez izatearen inguruko zinpeko aitorpena. (7.7.B eranskina).

g)  Zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak egunean dituela egiazta­tzen duen zinpeko aitorpena. (7.7.B Eranskina).

Zarauztarra izatearen bal­din­tza Udalak berak egiaztatuko du Udal Erroldaren bidez.

Era berean, Zarauzko Udal Euskaltegiko ikastaroren baterako dirulagun­tza eskaria egin dutenen kasuan, Udalak berak egiaztatuko du ikastaroan hartutako orduen ehunekoa euskaltegiko datu-basearen bidez.

Nolanahi ere, eska­tzai­leei behar besteko informazio osagarria eskatu ahal izango zaie eskatutako dirulagun­tza behar bezala baloratu ahal izateko.

7.  Dirulagun­tzak eslei­tze­ko eta neur­tze­ko irizpideak.   

Eman beharreko dirulagun­tzak kalkula­tze­ko, honako irizpideok hartuko dira kontuan:

a)  Euskaldun­tze eta alfabeta­tze ikastaroak:

1.  Ikastaroak irauten duen bitartean langabezia-txa­rtela duen ikasleak: ordaindutako matrikularen %100 izango da bekaren zenbatekoa. (d) atalean ezarritako mugen arabera).     

2.  Gainerakoak: ikasleak ordaindutako matrikularen %75 izango da bekaren zenbatekoa.

b)  Udan egindako euskara ikastaroak eta UEUkoak.

1.  Ikastaroak irauten duen bitartean langabezia-txa­rtela duen ikasleak: ordaindutako matrikularen %75 izango da bekaren zenbatekoa.

2.  Gainerakoak: ikasleak ordaindutako matrikularen %50 izango da bekaren zenbatekoa.

c)  Gainera, Udalak dirulagun­tze­tan ordaindu beharreko kantitatea handiagoa bada aurrekontuan horretarako izendatutako kopurua baino, orduan, kasu horretan banaketa propor­tzi­onala egingo da eska­tzai­le guztien artean.

d)  Eska­tzai­le bakoi­tzak ikastaro mota bat baino gehiagorako dirulagun­tza eska dezake, baina urteko gehienez ere 500,00 euro (700,00 euro barnetegietarako) jaso ahal izango ditu.

8.  Bateragarritasuna.

Emango den dirulagun­tza bateragarria izango da xede berarekin jaso daitekeen beste edozeinekin, baldin eta gainfinan­tzi­aziorik ez badago lagun­tzen den xedearen guztirako kostuan. Horrelakoetan dagozkion kenketak egingo dira, aldea ez ordainduz edo dagokion kopurua itzu­ltzeko eskatuz.        


Zarauzko Udalak eskubide izango du eska­tzai­le bakoi­tzak emandako edozein datu beste administrazio publikoekin erka­tze­ko.     

2018/2019 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiazta­tzen duten ikasleek, HABEk 2019. urtean euskara-ikasleen­tza­ko egingo duen dirulagun­tze­tarako deialdian parte hartu beharko dute. Zarauzko Udalaren dirulagun­tza HABEk emandakoaren osagarria izango da.

9.  Ebazpena eta jakinarazpena.

Prozeduraren ebazpenak administrazio-bidea amaituko du, eta eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori konta­tzen hasiko da deialdia argitara­tzen denetik aurrera.

Prozeduraren ebazpena jakinaraziko zaie interesatuei Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 40. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta bidera­tze­a egingo da lege horretako 42 eta 44 artikuluek jaso­tzen dituzten xedapenen arabera; betiere, emandako dirulagun­tzak Zarauzko Udalaren web gunean argitara­tze­a baztertu gabe.

Organo eskudunak.

— Antolamendua eta instrukzioa (Instrukzio-organoa): Euskara Departamentuko arduraduna.

— Azterketa eta balioespena (Balioespen Ba­tzor­dea): Kide ani­tze­ko organo bat, dirulagun­tza ematen duen Departamentuko informazio-ba­tzor­deko kideek osatutakoa.             

— Ebazpena (Organo eskuduna): Alkate­tza­ri edo Tokiko Gobernu Ba­tza­rrari egokituko zaio, Udalaren administrazio-antolamenduan une bakoi­tze­an indarrean diren eskumenekin eta aldi bateko eskuorde­tze­ekin bat etorriz.

10.  Errekur­tso­ak.

Interesatuek deialdi honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkez dezakete administrazioarekiko auzietako Donostiako epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.          

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraz­ter­tze­ko hautazko errekur­tso­a aurkezteko oinarri hauek onartu dituen organo eskudunaren aurrean, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berraz­ter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke.