3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGOIBARKO UDALA

Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak 2019ko apirilaren 29an hartu zuen Akordioaren laburpena. Akordio horren bitartez, deialdia egiten da, Euskara arloko diru-lagun­tzak norgehiagoka bidez emateko. II. eranskina. Uda­ko Euskal Uniber­tsi­tateak (UEU), Euskal Herriko Uniber­tsi­tateak (EHU) eta Hik Hasik euskara hu­tse­an antola­tzen dituzten ikastaroak egiteko dirulagun­tzak norgehiagoka-araubidez emateko Dirulagun­tza deialdia. BDNS (Identif.): 459513.     

Argitara ematen da deialdiaren laburpena dirulagun­tze­i buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Testu osoa Dirula­gun­tzen Datutegi Nazionalean kon­tsu­lta daiteke: (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

1.  Dirulagun­tza­ren xedea.

Dirulagun­tze­i buruzko Lege Orokorraren 23.2 artikuluan eta dirulagun­tza arau­tzen duten Oinarrietako II. eranskinean xedatutakoaren arabera, Udal honek deialdia egiten du Udako Euskal Uniber­tsi­tateak (UEU), Euskal Herriko Uniber­tsi­tateak (EHU) eta Hik Hasik euskara hu­tse­an antola­tzen dituzten ikastaroak egiteko dirulagun­tzak emateko.

2.  Dirulagun­tza eska­tze­ko bete behar diren bal­din­tzak.

Betiere Dirulagun­tze­i buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debekuen pean eror­tzen ez badira, dirulagun­tza hauek eskuratu ahal izango ditu honako bal­din­tza hauek bete­tzen dituen edozein per­tso­na fisikok edo juridikok:

Elgoibarren erroldatuta egotea ikastaroa hasi baino bi hilabete aurretik eta dirulagun­tza eskaera eba­tzi arte.    

3.  Dirulagun­tza­ren zenbatekoa.

Zenbatekoa: 600 €.

4.  Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Dirulagun­tze­tarako eskabideak eta haiei eran­tsi­tako dokumentazioa aurkezteko epea urriaren 31ra artekoa izango, deialdi honen iragarkia Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; eta deialdia egiten duen organoari zuzenduta eta onuradunak edo hura ordezka­tzen duen per­tso­nak sinatuta egon behar dute eskabideek.

Herritarren­tza­ko Arreta Bulegoan aurkeztu behar dira eskabideak (Santa Ana 2).

Oinarriak eta eskari normalizatua eskuragarri daude Udaleko Euskara Sailean, euskara@elgoibar.eus, eta Udalaren web gunean www.elgoibar.eus.  

Elgoibar, 2019ko ekainaren 4a.—Ane Beitia Arriola, alkatea.         
                (3745)