3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGOIBARKO UDALA

Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak 2019ko apirilaren 29an hartu zuen Akordioaren laburpena. Akordio horren bitartez, deialdia egiten da, Euskara arloko diru-lagun­tzak norgehiagoka bidez emateko. Eranskina - Elgoibarko Udal Euskaltegia ez den beste euskaltegi batean edo barnetegian euskara ikasteko dirulagun­tzak. norgehiagoka-araubidez emateko Dirulagun­tza deialdia. BDNS (Identif.): 459375.       

Argitara ematen da deialdiaren laburpena dirulagun­tze­i buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Testu osoa Diru­lagun­tzen Datutegi Nazionalean kon­tsu­lta daiteke: (http:// www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

1.  Dirulagun­tza­ren xedea.

Dirulagun­tze­i buruzko Lege Orokorraren 23.2 artikuluan eta dirulagun­tza arau­tzen duten Oinarrietako I. eranskinean xedatutakoaren arabera, Udal honek deialdia egiten du Elgoibarko Udal Euskaltegia ez den beste euskaltegi batean edo barnetegian euskara ikasteko dirulagun­tzak norgehiagoka-araubidez emateko.

2.  Dirulagun­tza eska­tze­ko bete behar diren bal­din­tzak.

Betiere Dirulagun­tze­i buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debekuen pean eror­tzen ez badira, dirulagun­tza hauek eskuratu ahal izango ditu honako bal­din­tza hauek bete­tzen dituen edozein per­tso­na fisikok edo juridikok:

— Elgoibarren erroldatuta egotea, gu­txie­nez, euskaltegiko matrikula egiten duen egunetik hasi eta dirulagun­tza eskaera eba­tzi arte, edo barnetegi egonaldia baino bi hilabete aurretik eta dirulagun­tza eskaera eba­tzi arte.

— Barnetegiko ikastaroei dagokienez, ikasten jardutea, langabezian egotea edo pen­tsi­oduna zein erretiratua izatea.

3.  Dirulagun­tza­ren zenbatekoa.

Zenbatekoa: 3.000 €.

4.  Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Dirulagun­tze­tarako eskabideak eta haiei eran­tsi­tako dokumentazioa aurkezteko epea irailaren 26ra artekoa izango da, deialdi honen iragarkia Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; eta deialdia egiten duen organoari zuzenduta eta onuradunak edo hura ordezka­tzen duen per­tso­nak sinatuta egon behar dute eskabideek.

Herritarren­tza­ko Arreta Bulegoan aurkeztu behar dira eskabideak (Santa Ana 2).

Oinarriak eta eskari normalizatua eskuragarri daude Udaleko Euskara Sailean, euskara@elgoibar.eus, eta Udalaren web gunean www.elgoibar.eus.  

Elgoibar, 2019ko ekainaren 3a.—Ane Beitia Arriola, alkatea.         
                (3719)