3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ARRASATEKO UDALA

Oinarri-arauak, hautaketa proben deialdiarenak, Arrasateko Udaleko Giza Baliabideetako arduradun plantillako plaza horni­tze­ko, zeina 2019ko enplegu publikoaren eskain­tza­ri dagokio.

Lehena.    Deialdiaren helburua.

Oinarri hauen xedea lehiaketa-oposaketa askearen bidez, Arrasateko Udalaren langile plantillan hu­tsik dagoen Giza Baliabideetako Arduradun plaza bete­tze­ko deialdia arau­tze­a da, hain zuzen, karrerako fun­tzio­narioen­tzat gorderik dagoena.

Bigarrena.    Lanpostuaren ezaugarriak eta eginekoak.

*  Lanpostuaren ezaugarriak.

— Izena: Per­tso­nal burua.

LZko kodea: 9.

Sailkapen taldea: A1.

Jatorriko eskala: Administrazio orokorra / Administrazio berezia.

Titulazioa: Lizen­tzi­atura / Gradua zuzenbidean.

Dedikazioa: Esklusiboa eta jardunaren luzapena.

Udalhitz-Arrasate maila: 25.

Lanpostu mailako osagarria: 27.

Dedikazio osagarria: %20.

Eskatutako Hizkun­tza eskakizuna: 4, derrigorrezkoa, eta nahitaezkotasun eguna amaituta.

*  Lanpostuaren eginekoak.

Orokorrak:

— Giza baliabideen unitatea zuzendu eta kontrola­tzea, jarduerak koordinatuz, eta Udalaren antolaketa, per­tso­nal, informatika eta barne araudiko baliabide propioak izendatuz.

Zeregin esangura­tsu­enak dira:

— Per­tso­nal buru­tza­ren ordezkari­tza­ren berezko agintari­tza fun­tzio­nala buru­tze­a giza baliabideen kudeaketari buruz, Korporazioaren unitate guztietan.

— Lagun­tze­a eta aholkuak ematea gobernu organoei gai juridiko eta teknikoetan: langileen antolaketari eta kudeaketari buruz.

— Bete­tze­a Per­tso­nal ba­tzor­deko eta beste udal organo ba­tzu­en idazkari edo/eta aholkulari teknikoaren egitekoak: Hautaketa prozesuetako epaimahaiak, segurtasun eta osasuneko ba­tzor­dea, lanpostuen balorazio ba­tzor­dea, kontratazio mahaiak.  

— Txos­tenak, diktamenak eta erabaki proposamenak egitea gobernu organoen­tzat.

— Lagun­tze­a Udalaren defen­tsan erreklamazio judizialetan (auziak eta magistratura).

— Udalba­tza ordezka­tze­a gizarte-laneko erakundeen aurrean.

— Koordina­tze­a sailaren berezko jarduerak eta eskuhar­tze­ak administrazio unitateetako eta erakunde autonomoetako kudea­tza­ileekin eta arduradunekin.

— Lagun­tze­a eta informa­tze­a udal langileei eta haien legezko ordezkariei eta ordezkari sindikalei, eta parte har­tze­a negoziazio bileretan langileen lan baldin­tze­i buruz.

— Egiaztatu eta gainbegira­tze­a Korporazioaren langileen administrazioa. Nominak, lan kontratuak, izendapenak, likidazioak Gizarte Seguran­tzan eta Elkarkide­tzan, eran­tzu­kizun zibileko aseguruak istripuak eta bizi­tza, eta abar.

— Egiazta­tze­a I kapituluko aurrekontua egin izana (ordainketak), eta jarraipena egitea, bai eta dagozkion aldaketak proposa­tze­a ere.

— Informa­tze­a baimen eskaerak, lizen­tzi­ak, eszeden­tzi­ak, bateragarritasunak, dedikazio bereziak, erretiroak eta abar.

— Izapide­tze­a diziplina espedienteak, langileek hu­tse­giteak izanez gero.

— Enplegu eskain­tza publikoa egitea, eta prozesuak kudea­tze­a langileak aukera­tze­ko, bai eta lanpostuak horni­tze­a ere.

— Per­tso­nalaren prestakun­tza susta­tze­a eta jarduerak eta tramiteak gainbegiratu, kolaboratu eta antola­tze­a arlo horretan.

— Egiaztatu eta gainbegira­tze­a laneko arriskuen preben­tzi­o zerbi­tzu­aren eta enpresako osasun zerbi­tzu­aren fun­tzio­namendua.

— Kudeatu eta egunean eduki­tze­a antolamendu tresnak (lanpostuen zerrenda, organigramak, plantilak, lan pol­tsak eta abar) eta langileen erregistroa.

— Kudea­tze­a lanbide-jokaera eta errendimendua neur­tzen eta balioesten dituen zeregina ebalua­tze­ko sistemaren diseinua.

— Informatu eta kudea­tze­a udal zerbi­tzu­etako lan egutegiak eta oporraldietako urteko plana.

— Kudea­tze­a zer gorabehera izan diren udal zerbi­tzu­etan, titularra ez dagoelako, zereginak pilatu direlako eta abar.      

— Proposamenak egitea udal zerbi­tzu­en fun­tzio­namendua eta prestazioa hobe­tze­ko.

— Proiektuak bul­tza­tu eta gara­tze­a kudeaketa moderniza­tze­ko: Kalitate sistemak, espedienteak informatiza­tzea, leihatila bakarra, kudeaketa adierazleak, zerbi­tzu­en katalogoak eta abar.

— Kudea­tze­a informatika unitatearen espediente administratiboak.

— Kolabora­tze­a udalaren web orria kudea­tzen: Edukiak definitu eta antola­tzea, informazioa egiazta­tzea, eta eguneraketa kontrola­tzea.

— Gainbegiratu eta bul­tza­tze­a aplikatu daitezen udal zerbi­tzu guztietan identitate korporatiboaren eskuliburuko arauak.

— Kudea­tze­a barne araudiko edo zerbi­tzu orokorretako eremuaren hainbat gai.

— Kolabora­tze­a administrazio kontratazioko agiriak eta espedienteak idazten, per­tso­nal eta barne araudiko ondasunei eta zerbi­tzu­ei buruz.

— Udalba­tza­ko idazkaria ordeztea, hala behar izanez gero, hura ez dagoenean.

— Beste edozein zeregin egitea, bere kategoriakoa, hala eska­tzen badiote, betiere aurrez ikasi badu hori egiten.            

Hirugarrena.    Deialdian parte-har­tze­ko bal­din­tzak.

Deialdian parte hartu nahi duten per­tso­nek, onartuak izan daitezen, bal­din­tza guzti hauek bete beharko dituzte:             

a)  Espainiako naziotasuna eduki­tzea. Horrez gain, esku hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estaturen bateko naziotasuna edukiz gero, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berre­tsi tako na­zio­ar­te­ko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplika­tzen zaion estatu batekoa izanez gero. Halaber, Europar Batasuneko estatuetako naziotasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b)  16 urte beteak eduki­tze a eta nahitaezko erretiroa har­tzeko adin maximoa pasa gabea.

c)  Zuzenbide gradua edo lizen­tzi­atura izatea edo titulu hori lor­tze­ko eskubideak ordainduta eduki­tzea.       

Atze­rriko titulazioaren bat izanez gero, titulu horren homologazioa egiazta­tzen duen ziurtagiria eduki beharko da.

d)  Euskarako 4. hizkun­tza-eskakizunaren jabe izatea, zor­tzigarren oinarrian jasotakoarekin bat.

e)  Lanpostuaren berezko eginkizunak bete­tze­ko fun­tzio­ gaitasuna eduki­tzea. Bal­din­tza hori bere garaian egingo den osasun azterketa zeha­tza­ren bidez egiaztatu beharko da.              

f)  Diziplina-espediente batez edozein herri administrazio edo autonomia erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbi­tzu tik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako desgaikun­tza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta fun­tzio­narioen kidegoan edo eskalan sar­tze ko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuko an­tze rako eginkizunak bete­tze­ko. Beste estatu bateko nazionala izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina zehapenik edo baliokiderik ere, dagokion estatuan bal­din­tza berberetan enplegu publikora iristea erago­tzi­ko duenik, hain zuzen.               

g)  Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukera­tze ko eskubidea alde batera utzi­ta.

Oinarri honetan adierazitako bal­din­tza guztiak, d atalekoa izan ezik, –hortan xedatutakoa bete beharko da eta–, eskaerak aurkezteko epea amai­tzen den egunean bete beharko dira eta beroriek bere horretan mantendu udal honetako karrerako fun­tzio­nario gisa kargu har­tze­ko egunean.

Laugarrena.    Eskaerak aurkeztea.

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek oinarri hauen eranskin modura dagoen eskabide bidez agerrarazi behar dute hori (eredu ofizial eta normalizatuari egokiturik). Baita ere udal web orrian (www.arrasate.eus) edota Biztanleen Arreta Zerbi­tzu­ko bulegoan (BAZ) jaso daiteke eskabidea, Arano eta Garcia Maisu-maistrak, 8 helbidean.

Eskaerak, behar bezala beteta, Arrasateko Udale­txe­ko Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den biharamunetik 15 laneguneko epean.        

Eskabideak, halaber, aurkez daitezke urriaren 1eko, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, 16.4 artikuluan ezarritako moduan; baita telematikoki ere aurkeztu ahal izango dira Arrasateko Udalaren erregistro elektronikoan.     

Lehiaketa-oposizioan onartua izateko eskabideak Arrasateko Udalaren alkateari zuzenduko zaizkio, eta ondorengo bal­din­tzak bete behar dituzte baztertuak ez izateko:

— Hautagaiek 3. oinarrian eska­tzen diren bal­din­tza guztiak bete­tzen dituztela adieraziko dute. Hots, beti eskabideak aurkezteko azken egunean dituztenak, aurreko oinarrian jasotakoa kontutan hartuz.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda onar­tze ko ardura duen organoak prozeduraren edozein momentutan jakiten badu hautagaien batek ez dituela bete­tzen deialdian parte har­tze­ko ezarritako eskakizunak, hautagaia hautaketa-prozesutik kanporatuko du en­tzu­naldia eman ondoren.

— Halaber, hautagaiek lehiaketa aldian balora­tze­koak diren merezimenduei buruzko datuak adierazi beharko dituzte eskaeran.

Ez dira kontuan hartuko eskariarekin batera zehazten ez diren merezimenduak. Adierazitako merezimenduak Epaimahaiak hautagaiei eska­tzen dien unean egiaztatu beharko dira (egiaztagiriak aurkeztu), honela:

*    Administrazio Publikoren bateko esperien­tzia, hark eginiko ziurtagirien bidez egiaztatuko da. Honako hauek zehaztu beharko dira: enplegu harremana, betetako lanpostuaren izena, haren talde edo kategoria profesionala, enplegu harremanaren iraupena, dedikazio ehunekoa eta egindako zereginak. Arrasateko Udalean izan bada, nahikoa izango da eskabidean adieraztea, eta hautagaien espediente-per­tso­naletan jasotako datuen arabera baloratuko da.     

*    Enpresa pribatuan lan egindako esperien­tzi­a egiazta­tze­ko, enpresako ziurtagiria zeinetan honako hauek zehaztu beharko dira: enplegu harremana, betetako lanpostuaren izena, haren talde edo kategoria profesionala, enplegu harremanaren iraupena, dedikazio ehunekoa eta egindako zereginak eta Gizarte Seguran­tza­ren Diruzain­tza Nagusiak emaniko agiria (lan-bizi­tza) ekarri beharko dira. Enpresako ziurtagiriaren ordez lan-kontratuaren fotokopiak ere balioko du, edo Epaimahaiaren ustetan nahikoak izan litezkeen bestelako agiriak.

Aldiz, langile autonomoen kasuan, azken ziurtagiri hau Ogasunak jarduera ekonomikoari buruz emaniko ziurtagiri batekin ordezkatuko da.

*    Titulu akademiko ofizialei buruzko merezimendua egiazta­tze­ko, lortutako tituluaren fotokopia konpul­tsa­tua aurkeztu beharko da.

*    Prestakun­tza-ikastaroei buruzko merezimendua egiazta­tze­ko, ikastaroa eman duen erakunde ofizialak igorritako ziurtapena edo lortutako tituluaren fotokopia konpul­tsa­tua aurkeztu beharko da. Bietan, datu hauek agertu beharko dira nahitaez: erakunde antola­tza­ilearen izena, ikastaroaren izena, prestakun­tza-programa eta iraun duen eskola-orduak. 

Gauza bera prestakun­tza-ikastaroak eman izanaren kasuan.

— Desgaitasunen bat izan, eta denbora edo bitartekoen aldetik egoki­tza­penak behar baldin badituzte hautaketa-probak bal­din­tza berdinetan egin ahal izateko, horiek espresuki eskatu beharko dituzte parte har­tze ko eskaeran horretarako dagoen atalean, betiere, zehaztuz zer nolako egoki­tza­pena behar duten. Horrezaz gain, eskatutako egoki­tza­pena egiaztatuko duen mediku-ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

— Hautaketa-prozesuan parte har­tzen duten hautagaiek automatikoki baimena ematen dute prozesuaren inguruko argitalpenetan, aldizkari ofizialekoetan eta Udalaren iragarki-oholean eta webguneetan identifika­tze ko, izaera per­tso­naleko datuak babestearen indarreko araudiaren ondorioetarako.        

— Eskaerei agiri hauek eran­tsi­ko zaizkie:        

*    NANaren fotokopia.

*    Deialdian parte har­tze­ko eskatutako titulazioaren fotokopia.

*    Euskara azterketa ez egitearren, zor­tzi­garren oinarrian adierazitako agirietako baten fotokopia, hau da, lanposturako eska­tzen den hizkun­tza eskakizuna egiaztatuko duena.

Bosgarrena.  Hautagaiak onar­tzea.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda, Epaimahaiko partaideen izendapena eta oposaketako lehenengo ariketa zein egunetan egingo den iragar­tze­ko, Alkateak ebazpena emango du eta Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean eta Arrasateko Udale­txe­ko iragarki-taulan argitaratuko da. Gero, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68. artikuluan dioenaren arabera, 10 lanegun izango dira erreklamazioak egiteko. Udalaren web orrialdean ere argitaratuko da (www.arrasate.eus).

Erreklamaziorik egingo ez balitz, behin-behineko zerrenda behin betiko­tzat joko da besterik gabe. Erreklamaziorik egingo balitz, horiek onartu edo baztertu egingo dira, behin betiko zerrenda onar­tze ari buruz hartuko den ebazpen berri baten bidez, eta era berean argitaratuko da.

Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekur­tso­a jarri ahal izango duzu Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean, behin onartu eta baztertutakoen zerrenda Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunetik konta­tzen hasita bi hileko epean, eta bidezko den beste edozein helegite tartera­tze­a erago­tzi gabe.         

Seigarrena.    Epaimahai kalifika­tza­ilea.

Epaimahai Kalifika­tza­ilea kide titularrek eta ordezkoek osatuko dute, eta horien izendapena Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Arrasateko Udaleko iragarki oholean. Hauek izango dira kideak:

Mahaiburua:

— Udaleko idazkaria, eta ordezkoa, udal teknikari bat edo beste Administrazio bateko teknikari bat.

Mahaikideak:

— Hiru mahaikide: Udal teknikari bat/edo edo beste Administrazio batekoa, eta ordezkoa, udal teknikari bat edo beste administrazioko teknikari bat.

— Herri Arduralari­tza­ren Euskal Erakundeak izendatutako kide bat eta ordezkoa Herri Arduralari­tza­ren Euskal Erakundeak izendatuta.

— Herri Arduralari­tza­ren Euskal Erakundeko teknikari bat, hizkun­tza-eskakizuna egiazta­tze­ko proba egiteko, egoki bada.           

Idazkaria:

— Udaleko karrerako fun­tzio­nario bat eta ordezkoa udaleko karrerako fun­tzio­nario bat.

Epaimahai kalifika­tza­ileko kideei aplikatuko zaizkie Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23 eta 24. artikuluetan jaso­tzen diren absten­tzio- eta ezespen- kausak.

Langileak hauta­tze­ko organoek kolegiatua jardungo dute eta, osaketa, berriz, profesionaltasun- eta inpar­tzi­altasun-prin­tzi­pioei jarraiki egingo da. Era berean, emakume eta gizonen arteko parekotasuna gogoan hartuko da.

Epaimahaia osatuko duten mahaikideen erdiak gu­txie­nez eduki behar du lanpostu bakoi­tza eskura­tze ko eska­tzen den tituluaren ezagupen arlo bereko titulua, eta mahaikide guztiek ikasketa maila bereko edo handiagoko tituluaren jabe izan beharko dute.

Epaimahaiak komenigarri­tzat jo dezaken probetan gai ezberdinetan adituak diren aholkularien lankide­tza eska lezake.   

Epaimahaikideak beraiek dira deialdiaren oinarriak bete­tze­aren eta ezarritako epeetara lo­tze­aren eran­tzu­leak. Deialdi honen oinarrien aplikazioa interpreta­tze­an sor daitezkeen zalan­tzak edo erreklamazioak epaimahaiak eba­tzi­ko ditu; gehiengoaz, eta aurreikusita ez dauden kasuetan egin behar dena ere erabakiko du.          

Epaimahaia ezingo da osatu eta ezingo du jardun baldin eta, gu­txie­nez, lehendakaria eta idazkaria, edo horiek ordezka­tzen dituzten per­tso­nak, eta kideen erdia gu­txie­nez ez badaude. Zenbaketatik kanpo gera­tzen da idazkari diharduena. Epaimahaikide guztiek hi­tza eta botoa edukiko dituzte, idazkariak izan ezik; horrek hi­tza edukiko du, baina botorik ez. Epaimahaiaren erabakiak botoen gehiengoaz hartuko dira, eta, berdinketa egonez gero, presidente diharduenak eba­tzi­ko du. Deialdi hau behar bezala gara­tze aldera, epaimahaiak oinarri hauetan aurreikusten ez diren gaien inguruan erabakiak har­tze­ko ahalmena izango du.               

Epaimahaiaren jardunbidea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak agin­tzen duenari atxi­kiko zaio.

Epaimahaiaren ebazpenen aurka gora jo­tze­ko errekur­tso­a jarri ahalko da alkate-udalburuaren aurrean. Hilabeteko epea izango da horretarako, iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuta.

Jakinarazpenak: urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, xedatutakoaren ondorioetarako, hautaketa-prozeduratik erator­tzen diren administrazio-egin­tzak udalaren web orrian argitaratuko dira. Horrek jakinarazpena ordeztuko du eta ondorio berak izango ditu.

Zazpigarrena.  Lehiaketa.

Lehiaketa aldiak ez du bazter­tze-indarrik edukiko eta ezingo da kontuan hartu oposizio-aldiko probak gaindi­tze­ko. Ai­tzi­tik, oposizio- aldia gaindi­tzen duten hautagaien­tzat izango da.        

Epaimahaiak jarraian adierazten diren merezimenduak baloratuko ditu, baldin eta laugarren oinarrian dioen bezala, eskaeran adierazi eta behar bezala egiaztatu badira. Erreferen­tzi­a izango da beti eskaerak aurkezteko azken eguna.

1.    Lanbide-esperien­tzia.

— Administrazio publikoen arloan emandako zerbi­tzu­ak, A1 edo talde horrekin parekatutako lanpostuetan, betiere giza baliabideak edo/eta langileak kudea­tze ko ardura izan badute: gehienez, 14 puntu (0,15 puntu hilabete bakoi­tze­ko).

— Enpresa pribatuan edota libre erdie­tsi­tako lan-esperien­tzi­a deituriko lanpostuaren an­tze­ko eginkizun edo berdinak eginez, gehienez ere 8,00 puntu arte, hileko 0,9 puntu.    

Lan-eskarmentua ba­tze­ko egindako lanaldiak batuko dira eta, behin hori egin ondoren, hilabete bat baino gu­txi­agoko frakzioak ez dira kontuan hartuko.

Lanbide-esperien­tzi­aren atal honetan, gehienez, 14 puntu lortu daitezke.

2.    Titulu akademiko ofizialak.

Baloratuko dira deialdian parte har­tze­ko beharrezkoa denaz bestelako tituluak, bai eta masterrak, diplomak eta uniber­tsi­tateen berezko tituluak ere, betiere erabilgarriak badira deituko lanpostuan ari­tze­ko. Gehienez ere puntu 4 emango dira.            

— Lizen­tzi­adun/gradu titulu bakoi­tze­ko: 4 puntu.

— Doktore graduko: 2 puntu.

— Graduondoak, 250 ordu arte: 0,50 puntu.

— Graduondoak, 250 ordutik gora: 1 puntu.

Epaimahaiak baloratuko ditu adierazitako bestelako titulu ofizialak egokiak diren edo ez.

3.    Prestakun­tza eta hobekun­tza ikastaroak.

Prestakun­tza edo hobekun­tza ikastaroak eman edo gainditu izana, deituriko lanpostuaren eginkizunekin edo horretan jarduteko trebetasunekin loturiko gaietan zerikusi zuzena dutenak edo horiek eman izana, bai eta ponen­tzi­ak ere, eta abar, gehienez ere 2 puntu irizpide hauen arabera: 

— Ikastaroa 10 ordu arte: 0,10 puntu.

— 10 eta 30 ordu artean: 0,20 puntu.

— 31 eta 60 ordu artean: 0,30 puntu.

— 61 eta 100 ordu artean: 0,50 puntu.

— 100 ordutik gora: 0,75 puntu.

Zor­tzi­garrena.  Oposaketa aldia.

Lehenengo ariketaren deia Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean, Arrasteko Udale­txe­ko iragarki oholean eta udaleko web orrian argitaratuko da. Ber­tan, azterketa egiteko eguna, ordua eta lekua adieraziko dira. Hurrengoak iragar­tze­ko, Epaimahaia haien berri jakiteko era egokienaz baliatuko da.   

Oposaketa aldiko ariketak egiteko ordena aldatu ahal izango da proba bakoi­tza egiteko deituriko hautagai-kopuruaren arabera eta IVAPek hautaketa prozesuetan hizkun­tza eskakizunen azterketak egiteko deialdi bateratuetarako ezarriko duen egutegiaren baitan.

Halaber, ariketa bat baino gehiago batera egitea erabaki daiteke. Kasu horretan, aurreko ariketa gainditu dituztenen ariketak bakarrik baloratuko dira.

Epaimahaiak egindako deialdira bertara­tzen ez diren hautagaiak, adierazitako egun, leku eta orduan alegia, hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira, nahiz eta bertara­tze a guztiz ezinezkoa izan zaielako izan.

Nortasuna egiazta­tze ko agiriren bat eraman beharko da probetara, eta epaimahaiak edozein momentutan eskatu ahal izango du dokumentazio hori erakusteko.             

Oposizioak honako ariketak izango ditu:

— Lehenengo ariketa. Ezagupen teorikoko proba, derrigorrezkoa eta kanpora­tza­ilea. Bi atal izango ditu:

A atala) Ida­tziz oinarri hauen I eranskineko gaiei buruz prestatutako aukerako galderak eran­tzun beharko dira. Epaimahaiak erabakiko du, proba hasi aurretik, gaizki eran­tzu­ten diren galderek penalizatuko diren ala ez.

Gehienez 10 puntu eskuratu ahal izango dira, eta hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira 5 puntu eskura­tzen ez dituzten hautagaiak.

B atala) Epaimahaiak jarri edo preparatutako galderei edota gaiei eran­tzun beharko da ida­tziz, horretarako jarritako denbora barruan. Galderak II. eranskinean doan gai espezifikoei buruzkoak.

Atal honetaz gehienera 20 puntu emango dira eta gu­txie­nez 10 lortu beharko dira aurrera pasa­tze­ko.

— Bigarren ariketa: Euskara. Derrigorrezkoa eta bazter­tza­ilea.

Ariketa hau gaindi­tze­ko beharrezkoa izango da lanpostuari esleitutako euskarako 4. hizkun­tza eskakizuna gaindi­tzea, edo IVAPek emandako ziurtagiriaren bidez egiazta­tze a edo Europako Hizkun­tzen Erreferen­tzi­a Marko Bateratuaren C-2 mailarekin homologatutako euskara ezagu­tza egiazta­tzen duen titulu edo egiaztagiriren bat izatea, hain zuzen ere azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren 3. artikuluan eta hurrengoetan zerrendatutakoren bat.

Ariketa honi Gai edo Ez Gai kalifikazioa emango zaio.

Hala ere, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 43.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen euskararen erabilera normaliza­tze­ko prozesua arau­tzen duena, 3. hizkun­tza eskakizuna egiazta­tzen duten hautagaiek hautaketa-prozesuan jarraitu ahal izango dute. Behin berori amaitutakoan eta hautaketa-prozesu osoa gainditu duten bakar batek ere ez badu 4. hizkun­tza eskakizuna egiazta­tzen, orduan, hautaketa-prozesua gainditu, punturik gehien lortu eta 3. hizkun­tza eskakizuna egiaztatu duenak beteko du lanpostua.

— Hirugarren ariketa: Derrigorrezkoa eta bazter­tza­ilea.

Epaimahaiak emango duen denboraren barruan lanpostuaren eginkizunekin edota II eranskian dagoen gai-zerrendarekin zerikusia duen proba praktiko edo teoriko-praktikoak egin beharko dituzte hautagaiek.

Proba horien barruan sartu ahal izango dira txos­tenak egitea, jarduketa-plan baten garapena, jardueren memoria, eginkizunekin zerikusia duten proiektuak edo Epaimahaiari bidezkoak daizkien beste proba-mota.

Epaimahaiak erabaki lezake, hautagaiek irakur dezaten ariketa hau Epaimahaiaren aurrean. Baloratuko diren alderdiak, batez ere, ondokoak izango dira: analiza­tze­ko gaitasuna eta arrazionalki aplikatuko duen ezagu­tza teorikoa, adierazitako arazo praktikoei konponbidea emateko.

Epaimahaiak erabakiko du hautagaiek, ariketa egin bitartean, lege kodeak erabil­tze­ko aukera batuten, betiere ariketaren izaera eta edukia kontuan harturik.

Ariketa hau gehienez ere 40 punturekin baloratuko da eta gaindi­tze­ko, gu­txi enez 20 puntu lortu beharko dira.             

— Laugarren ariketa: Derrigorrezkoa eta bazter­tza­ilea. Bi atal izango ditu:

Gaitasun probak. Gaitasun intelektualari buruzko testa egin beharko da, lanpostuaren zereginetara egoki­tze­ko ahalmen poten­tzi­alak eta hautagaiaren trebetasun tekniko-profesionalak ebalua­tze­ko. Gehienez ere 5 puntu eskuratu ahal izango dira.            

Nortasun proba. Nortasunari buruzko testa egin beharko da, hautagaia eska­tzen den profil profesionalari egoki­tzen zaion azter­tze­ko. Proba hau, epaimahaiak nahi izanez gero, elkarrizketa per­tso­nalaren edo/eta talde dinamikaren bidez osatu ahal izango da. Gehienez ere, 10 puntu eskuratu ahal izango dira.        

Ariketa hau gaindi­tze­ko, gu­txie­nez 7,5 puntu lortu beharko dira bi atalen baturan.

Bedera­tzi­garrena.  Epaimahaiaren proposamena.

Azken kalifikazioa emango da hautagai bakoi­tza­ren­tzat oposaketa eta lehiaketa faseetan lortutako puntuazio guztiak batuta, eta ondoren Epaimahai Kalifika­tza­ileak puntuaziorik altuena lortu duena izenda­tze a proposatuko du. Halaber, proposamena argitaratuko du Udalaren iragarki oholean eta Udalaren web orrian.     

Berdinketa emango balitz, ondorengo irizpideen arabera jardungo li­tza­teke, ordenari jarraiki:

a)  Hirugarren ariketan punturik gehiena erdie­tsi duena.

b)  Bigarren ariketan punturik gehiena erdie­tsi duena.

b)  Lehenengo ariketan punturik gehiena erdie­tsi duena.

d)  Lehiaketaldiko 1. atalean punturik gehiena erdie­tsi duena.

e)  Lehiaketaldiko beste atal bakoi­tze­an punturik gehiena erdie­tsi duena, oinarrietan jasotako ordena jarraituz.            

Epaimahaiak inoiz ez du dei egindako lanpostuak baino hautagai gehiago proposatuko.

Aurrekoa hala izanik ere, proposaturiko hautagaiari jarrai­tzen dieten guztiekin zerrenda osagarria egingo du Epaimahaiak, hain zuzen, hautatutako hautagaiak karrerako fun­tzio­nario gisa lanpostuaren jabe­tza hartu baino lehen izendapenari uko egingo balio edo, ondorengo oinarrian adierazten den praktikaldia ez balu gaindituko, lanpostua bete ahal izateko.  

Oposaketa amaitutakoan, hautagaietako inork ez balitu gainditu azterketa bazter­tza­ile guztiak, Epaimahaiak deialdia hu­tsik geldi­tze­a proposatuko du.

Hamargarrena.    Bal­din­tzak egiazta­tzea.

Proposatutako per­tso­nak ekarriko du, aipatutakoa argitara­tzen denetik konta­tzen hasita 10 laneguneko epean, bal­din­tzak bete­tzen dituela adierazten duten jatorrizko egiaztagiriak, alegia, deialdian parte-har­tze­ko oinarrietan eskatu direnak, eta lehiaketa fasean baloratutako merituenak.

Baldin eta goian esandako epearen barruan, tartean halabeharrezko arrazoirik ez bada behin­tzat, hautagaiak ez balitu egiaztagiriak aurkeztuko, edo ez balu eskatutako bal­din­tzak bete­tzen dituela egiaztatuko, ezin izango li­tza­teke izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztaturik geratuko lirateke. Kasu horretan, organo eskudunak, lehiaketa-oposizioa gaindituta azkeneko puntuazioan hurrengo lekuan legokeena izendatuko luke.

Hamahikagarrena.    Izendapena.

Hautatua izan den eta aurreko oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu duen hautagaia praktiketako fun­tzio­nario izendatuko da, organo eskudunaren erabaki baten bidez.

Praktikaldian, ezen sei hilabete iraungo baitu, bete­tzen duen lanpostuak ezarrita daukan ordainkizunak eskuratuko ditu.               

Praktikaldia amaitutakoan eta hautagaia bere lanpostura egoki­tze ari buruz, Epaimahian parte hartu duten udal teknikariek aldeko txos­tena egin ondoren, karrerako fun­tzio­nario izendatuko da.

Hautagaiak praktikaldia ez balu gaindituko, izendapeneko eskubide guztiak galduko lituzke, horretarako organo eskudunak hartuko zukeen akordio bidez.

Azken kasu horretan zein proposaturiko hautagaiak lanpostuari uko egingo balio, organo ahalmenduak praktiketako fun­tzio­nario izendatuko du zerrenda osagarriko lehen per­tso­na, betiere hautagaiak adierazitako agiriak ekarri ondoren; gero, oinarri honi jarraiki jardungo da.

Adierazitako egoeraren bat berriro gertatuko balitz, modu berean jardungo da zerrenda osagarria agortu arte.

Hamabigarrena.  Ustekabekoak.

Epaimahaiak eskumena izango du, sor litezkeen zalan­tzak argi­tze ko eta deialdia ondo gauzatu dadin hartu beharreko erabakiak har­tze­ko.

Hamahirugarrena.  Inpugnazioak.

Deialdia, oinarriak eta horietatik eta Epaimahaiaren jardunaren ondorioz izan daitezkeen egin­tza administratibo guztiak inpugnatu ahalko dira, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako epeetan eta forman.

Arrasate, 2019ko maia­tza­ren 23a.—Maria Ubarretxena Cid, alkatea.               (3594)

I ERANSKINA

 1.    Espainiako Konstituzioa, 1978ko abenduaren 27koa (Atariko Titulua eta I Titulua).

 2.    Espainiako Konstituzioa, 1978ko abenduaren 27koa (VIII Titulua).

 3.    3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal. Autonomia Erkidegoko Estatutuarena (Atariko Titulua, I Titulua, II Titulua eta III Titulua).

 4.    7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituena (I Titulua eta II Titulua).

 5.    7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituena (IV Titulua eta V Titulua).

 6.    7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituena (VI Titulua eta VII Titulua).

 7.    2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (I eta II Tituluak).

 8.    2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (III eta IV Tituluak).

 9.    39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (Atariko Titulua eta I Titulua).

10.    39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (II Titulua).

11.    39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (III Titulua).

12.    40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena (Atariko Titulua: II Kapitulua, 1,2 eta 3 atalak, 1 eta 4 azpiatalak).

13.    40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena (I Titulua: I eta II Kapituluak).

14.    40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena (III Titulua).

II ERANSKINA

I.  ADMINISTRAZIO-PROZEDURA ERKIDEA ETA
ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ERREGIMEN JURIDIKOA

 1.    Administrazio prozedura erkidearen gaineko xedapen orokorrak: prozeduraren bermeak, prozeduraren hasiera, ordenazioa eta instrukzioa.

 2.    Prozeduraren amaiera: Xedapen orokorrak, ebazpena, atze ra egitea eta uka­tzea, iraungi­tzea.

 3.    Administrazio prozedura erkidearen tramitazio sinplifikatua.

 4.    Administrazio egin­tzak gauza­tze a eta Administrazio-bidean dauden ekin­tzak berrikustea.

 5.    Administrazio errekur­tso­ak: oinarri orokorrak.

 6.    Gora jo­tze­ko errekur­tsoa, aukerako berraz­ter­tze­ko errekur­tso a eta berrikusteko ez-ohiko errekur­tsoa.

 7.    Administrazio publikoen ondare-eran­tzu­kizuna. Herri-administrazioen zerbi­tzu­ra dauden aginteen eta langileen ardura.

 8.    Sektore Publikoa elektronikoki fun­tzio­na­tzea.

II.  EUSKADIKO TOKI ARAUBIDEA ETA TOKI ERAKUNDEAK

 9.    Toki erakundeek araudiak egiteko duten ahalmena. Ordenan­tzak eta araudiak egiteko prozedura. Herritarren parte-har­tze­a ordenan­tza eta araudiak egi­te­rakoan.           

10.    Publizitate aktiboaren arloko betebeharrak euskal toki erakundeetan. Informazio publikoaren eskuragarritasunaren eta erreklamazio-organoaren arloetako prin­tzi­pioak; Herritarren parte-har­tzea.

11.    Tokiko zerbi­tzu publikoen kudeaketa.

12.    Toki Erakundeen finan­tza keta.

13.    Tokiko eremuko zigor-eskumena. Zeha­tze­ko ahalaren prin­tzi­pioak. Zehapen prozedurari buruzko arauak. Fun­tse­zko alderdiak (2015/40 Legea) eta (39/2015 Legea).           

III.  ENPLEGU PUBLIKOA

14.    Herri Administrazioetako langileak. Zuzendari­tza ko langile publiko profesionalak.

15.    Toki erakundeen zerbi­tzu­ko langileak bereziki.

16.    Langile publikoen eskubideak: eskubide indibidualak eta taldean balia­tzen direnak; Lanbide-karreran aurrera egiteko eta barne-sustapena izateko eskubidea; jarduna ebalua­tzea.

17.    Ordainsari-eskubideak.

18.    Erakundeetan negoziazio kolektiboa, ordezkari­tza eta parte-har­tze a izateko eskubidea. Bil­tze ko eskubidea.

19.    Langile publikoen eskubideak eta betebeharrak. Jokabide-kodea.

20.    Lanaldi, baimen eta oporrei buruzko eskubidea.

21.    Langile publikoen betebeharrak. Jokabide-kodea.

22.    Zerbi­tzu-harremana eskura­tzea.

23.    Zerbi­tzu-harremana gal­tzea.

24.    Jardun profesionala antola­tzea: Giza Baliabideak planifika­tze­a eta Estatuko oinarrizko araudian enplegu publikoa egitura­tzea.

25.    Fun­tzio­ Publikoa egitura­tze az eta antola­tze az, euskal autonomia araudian.

26.    Egoera administratiboak.

27.    Diziplina Araubidea.

28.    Bateraezintasunen erregimena: 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, herri-administrazioen zerbi­tzu­ra dauden langileen bateraezintasunei buruzkoak.

29.    Lanpostuak bete­tzea: prin­tzi­pioak eta prozedurak: lehiaketa eta izendapen askea.

30.    Karrerako fun­tzio­narioen mugikortasuna: genero indarkeria eta indarkeria terroristaren ondorioz; langile lan-kontratudunen mugikortasuna eta aldi baterako mugikortasuna administrazio publikoen artean

31.    190/2004 Dekretua, urriaren 13koa, euskal herri administrazioetako fun­tzio­narioen lanpostuak bete­tze­ko araudia onar­tze­ko dena: giza baliabideen birbanaketa; lanpostuen berra­txi­kipena; langileen berrizendapena giza baliabideak arrazionaliza­tze­ko programen arloan; zerbi­tzu eginkizunak.          

32.    4/1992 Legea, uztailaren l7koa, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa. V titulua.

33.    315/1994 Dekretua, uztailaren 19koa, Euskal. Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakun­tza- araudia onar­tzen duena.

34.    Euskararen erabilera normaliza­tze a Euskal Fun­tzio­ Publikoaren 6/1989 Legean. 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normaliza­tze ko prozesua arautuko duena.

IV.  LAN-ZUZENBIDEA, GIZARTE SEGURAN­TZA ETA
LAN-AUZIBIDEA

35.    Lanaren banakako harremana: Eremua eta iturriak. Oinarrizko lan eskubideak eta betebeharrak. Lan kontratuaren elementu eta eraginkortasuna. Lan kontratu motak.

36.    Lanaren banakako harremana: Kontratutik sortutako eskubide eta betebeharrak. Klasifikazio profesionala eta lanaren sustapena. Soldatak eta soldata bermeak. Lan denbora.

37.    Lan kontratua alda­tzea, etetea eta iraungi­tzea.

38.    Ordezkari­tza kolektiborako eta enpresako langileen bil­tze­ko eskubideak.

39.    Negoziazio kolektiboa eta hi tzar men kolektiboak Langileen Estatutuan.

40.    Gatazka kolektiboak. Grebarako eskubidea, gu­txie­neko zerbi­tzu­ak.

41.    36/2011 Legea, urriaren 10ekoa, jurisdikzio soziala erregula­tze­koa. Eskumen jurisdikzionala gauza­tze ari buruzkoa.

42.    Lan arloko prozesua. Prin­tzi­pioak eta espezialitateak. Aurreko erreklamazio administratiboa. Demanda. Adiskide­tze judiziala eta epaiketa.

43.    Ohiko lan-prozesua eta prozesu motak. Kalera­tzea.       

44.    Errekur­tso­en erregimena lan arloko orden jurisdikzionalean. Aplika­tze­aren gaineko errekur­tsoa. Kasazioko errekur­tsoa. Doktrina batera­tze­ko kasazioko errekur­tsoa. Berrikusteko errekur­tsoa.

45.    Lan arloko exekuzioa. Behin betiko exekuzioa, behin-behineko exekuzioa. Erreferen­tzi­a berezia kalera­tze­en arloari.

46.    Gizarte Seguran­tza. Erakunde Kudea­tza­ileak eta zerbi­tzu komunak. Erregimen orokorra eta erregimen bereziak.

47.    Gizarte Seguran­tzan kotiza­tzea. Kuota: kon­tze­ptua eta izaera juridikoa. Subjektu behartuak eta subjektu eran­tzu­leak. Kotiza­tze­ko betebeharraren jaio­tza eta iraupena. Kontingen­tzi­a arrunten eta lan-kontingen­tzi­en kotizazioa.

48.    Gizarte Seguran­tza­rekiko kotizazio-oinarriak. Kon­tze­ptua eta bazterketak. Kotizazio-oinarriak zehaztea. Kotiza­tze­a ondorengo egoeretan: aldi baterako ezintasuna, amatasuna, aitatasuna, haurdunaldian edo edoski­tze naturalean arriskua, altan egotea ordainsaririk gabe, langabezia, lanaldi par­tzi aleko kontratua, lanaldi murriztua.

49.    Langabezia egoeran kotiza­tzea. Soldatak berma­tze ko fondoa eta Lanbide Heziketa. Aparteko orduen kotizazio gehigarria. Ordaindutako eta hartu gabeko oporrei dagokien eskuratutakoen kotizazioa.

50.    Gizarte Seguran­tza­ren jarduera babeslea. Aldi baterako ezintasun, amatasun, aitatasun, haurdunaldian edo edoski­tze naturalean arrisku egoeretan babesa ematea.

V.  ARRISKUEN PREBEN­TZI­OA

51.    azaroaren 8ko 31/1995 Legea Lan-arriskuen Preben­tzi­oari buruzkoa: Eskubideak eta betebeharrak eta preben­tzio-zerbi­tzu­ak.

52.    azaroaren 8ko 31/1995 Legea Lan-arriskuen Preben­tzi­oari buruzkoa: langileen kon­tsu­lta eta partaide­tza.

53.    39/1997 Errege Dekretua urtarrilaren 17koa, preben­tzi­o zerbi­tzu­en araudia onar­tzen duen: Arriskuen ebaluazioa eta preben­tzi­o ekin­tzen plangin­tza.

54.    54. 39/1997 Errege Dekretua urtarrilaren 17koa, preben­tzi­o zerbi­tzu­en araudia onar­tzen duena: Preben­tzio- ekin­tze­tarako baliabideak antola­tzea.

VI.  ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN JURISDIKZIOA

55.    Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa: eremua, organoak eta eskumenak.

56.    Administrazioarekiko auzien errekur­tso aren zatiak eta xedea.

57.    Administrazioarekiko auzien prozedura lehenengo auzialdian edo bakarrean: errekur­tso a jar­tze­a eta interesatuak epa­tzea, demanda eta eran­tzu­na, froga eta senten­tzia.      

58.    Prozedura amai­tze­ko beste era ba­tzuk eta prozedura laburtua.

59.    Apelazio-errekur­tso arrunta.

60.    Kasazio-errekur­tsoa.

61.    Epaiak exekuta­tze a Administrazioarekiko auzien prozeduran.

VII.  ARAU ESPEZIFIKOAK ETA BESTE BA­TZUK

62.    Datu per­tso­nalen babesa: datuen babeserako prin­tzi­pio orokorrak eta horiek ezar­tze ko eremua.

63.    Per­tso­nen eskubideak izaera per­tso­naleko datuak babesteko, titulartasun publikoko eta titulartasun pribatuko fi­txa­tegiak.

64.    4/2005 Legea, otsai­laren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoa: aplikazio-eremua eta prin­tzi­pio orokorrak; toki-administrazioaren eskumenak eta fun­tzio­ak.

65.    4/2005 Legea, otsai­laren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoa: antolamendu instituzionala eta koordinazioa euskal administrazio publikoen artean.

66.    19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskura­tze­ko bideari eta gobernu onari buruzkoa: aplikazio-eremu subjektiboa; publikotasun aktiboa; informazio publikoa eskura­tze ko eskubidearen kon­tze­ptua eta arau­tzea; gobernu onaren lege-araubidea.

67.    Arrasateko Udaleko organigrama.

VIII.  KALITATEA ETA ETENGABEKO HOBEKUN­TZA ADMINISTRAZIOAN

68.    Oinarrizko kon­tze­ptuak: kalitate kon­tze­ptua, kalitatearen kudeaketa sistemak, bikaintasun ereduak.

69.    Kalitate eta hobekun­tza tresnak: etengabeko hobekun­tza, 5S metodologia, zerbi­tzu kartak, prozesuen araberako kudeaketa.

Kontuan hartuko dira aipatutako legedian hautaketa-prozesuak irauten duen bitartean izan diren aldaketak.