3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Hasiz Hazi Beka Ekin­tza­ileen­tzat Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunearen erabilerarako beka.    

Usurbilgo Udaleko Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak 2019ko maia­tza­ren 23ko bilkuran, besteren artean Hasiz Hazi Beka Ekin­tza­ileen­tzat Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunearen erabilerarako beka oinarriak onar­tze­a erabaki zuen.

Erabaki hau finkoa da eta amaiera jarri dio administrazio-bideari.

ERREKUR­TSO­AK

— Erabaki honen aurka auzitara jo aurretik, interesdunak, hala nahi izanez gero, erabakia berraz­ter­tze­ko errekur­tso­a aurkez dezake urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen arabera Tokiko Gobernu Ba­tza­rraren aurrean. Eska­tzai­leak hilabeteko epea dauka horretarako: erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrerako hilabete osoa.          

— Bestela, erabaki hau berraz­ter­tze­ko eskatu ordez, edo berraz­ter­tze­ko errekur­tso­aren eran­tzu­naren aurka joko balu, zu­zen zuzenean administrazioarekiko auzi-errekur­tso­a aurkez dezake. Interesatuak bi hilabeteko epea dauka horretarako, erabaki ho­nen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Errekur­tso­a aurkeztekotan Gi­puz­koako Kon­ten­­tzi­oso-Adminis­­tra­­­tiboetarako Epaitegira jo behar da. Bestaldetik, birjarpen errekur­tso­a eran­tzun gabe utzi­ko balu Administrazioak, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa, berariazko araudiaren arabera presun­tzi­ozko ekin­tza gertatu den biharamunetik aurrera.     

Ondorioz oinarrien testu osoa argitara­tzen da eta eskaerak aurkezteko epea, iragarkia Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 2019ko irailaren 30 arte interesatuek beka jaso­tze­ko eskaerak aurkez di­tza­ten, dagokion dokumentazio guztiarekin.

Usurbil, 2019ko maia­tza­ren 23a.—Xabier Arregi Iparragirre, alkatea.             (3515)

Hasiz Hazi Beka. Ekintzaileentzat kabiene elkarteak duen elkarlan-guneanaren erabilerarako beka.

Usurbilgo Udalak, enpresa proiektu berri bat duen ekin­tza­ileari lagun­tze­ko, 2019 urteko Kabiene elkarteak duen elkarlan gunean urtebeteko erabilera ordain­tze­ko lagun­tza deialdia arau­­tuko duten oinarri hauek onartu ditu.              

Beka hau Kabiene eta Usurbilgo Udalaren arteko lankide­tzan oinarri­tzen da. Kabiene Usurbilgo elkartea 2016ean sortu zen, herriko hainbat profesionalen premiek bul­tza­tuta eta helburu argi ba­tzu­ekin, hala nola elkarlaneko ekonomia eta justizia soziala susta­tze­a eta heda­tzea; lokal bat eskain­tze­a profesionalek, elkarteek eta artistek, lanerako espazioak ez ezik, baliabideak eta esperien­tzi­ak parteka­tze­ko leku bat izan dezaten; norbanakoekin eta beste elkarte ba­tzu­ekin elkarlanean arituta sor­tzen diren proiektu laboralak eta artistikoak erraztea eta susta­tzea; eta proiektu horiek abiarazteko espazio bat eskain­tzea.  

Usurbilgo Udalak bestalde, ekin­tza­ileei lagun­tza eskaini na­hi die sor daitezkeen enpresa proiektu berriak garatu ahal izateko. Horretarako Beterri Burun­tza eskualdeko ekinean zerbi­tzu­an eskain­tzen diren lagun­tzaz balia­tze­ko aukera ere izango dute.

1. artikulua.  Xedea.

Ebazpen honen xedea da Usurbilgo Udalaren diru-lagun­tzen oinarri erregula­tza­ileak ezar­tzea, norgehiagoka erregimenean, 2019. urtean, enpresa proiektu berri bat duen ekin­tza­ileari, urtebeteko erabilera diruz ordain­tze­ko Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunean beti ere berdintasun, ingurumen eta euskara arloko legeria kontuan izanik.            

Elkarlan gune hau, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperien­tzi­ak parteka­tze­ko leku bat izango da. Bekadunek ber­tan lanean ari diren kideen esperien­tzi­atik ikasi ahal izango dute eta harreman-sare indartuago batekin ekin ahal izango diote lanari.

Beterri-Burun­tza ekinean, enpresak sor­tzen lagun­tze­ko ahol­kulari­tza zerbi­tzu­az baliatu ahal izango dira. Ideia batetik abiatu eta proiektu bat gara­tze­rakoan, enpresaren bideragarritasun plana presta­tze­rakoan eta abian jar­tze­koan (finan­tza­keta, lege-irizpideak, diru-lagun­tzak) lagun­tza eskuratu ahal izango dute.

Bestalde Beterri-Burun­tza Udalen Elkarlan Sorguneen progra­maren bitartez eskualdeko zentroen sare bat sor­tze­a sustatu nahi da, ekimen publiko-pribatuaren bidez, eta horren bidez, eremu horiek erabiliko dituzten per­tso­nen arteko trukeak eta elkarlana bul­tza­tuko da. Beterri Burun­tza Elkarlan espazioa proiektuan sor­tzen den sarean ere koka­tzen da proiektu hau, Kabieneren parte-har­tze­aren eskutik.

Diru-lagun­tza honetan kontutan izango da Usurbilgo Udalaren diru-lagun­tzak arau­tzen dituen Ordenan­tza­ren III. kapituluaren I. atala, 2017-2019rako diru-lagun­tzen plan estrategikoa, eta 2005eko Berdintasun legeak 3. artikuluan jaso­tzen duena. Honen arabera, 16, 18.4 eta 23. artikuluetako prin­tzi­pio orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-aginte guztiei aplikatuko zaizkie baita erakunde pribatuei ere, baldin eta Erkidegoko herri aginteetako batekin kontratuak edo lankide­tza-hi­tzar­menak sina­tzen badituzte, edo herri-aginte horiek emandako lagun­tzen edo diru-lagun­tzen onuradunak badira. Artikulu horietan hau jaso­tzen da:

a)  Egiten dituzten estatistika, inkesta eta datu-bilketa guztietan sexu-aldagaia sistematikoki sartuko da.

b)  Euskal herri-aginteek ez dute hizkera sexista erabiliko, ez zuzenean, ez beste per­tso­na edo erakunde ba­tzu­en bitartez sor­tzen dituzten dokumentuetan eta euskarrietan.      

c)  Euskal herri-aginte guztiek, beren zuzendari­tza-orga­noe­tako eta organo kolegiatuetako kide izateko per­tso­nak izenda­tze­rakoan, izendatutakoen artean trebakun­tza, gaitasun eta prestakun­tza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkari­tza orekatua izan dadila sustatu behar dute. Xede horretarako, beharrezkoak diren arauzko neurriak edo bestelakoak hartuko dituzte.

Itzu­li beharrik gabeko diru-lagun­tzak izango dira lagun­tza ekonomiko horiek.

2. artikulua.  Onuradunak.

Diru-lagun­tza hauen subjektu onuradunak honako hauek izan daitezke:

a)  Adinez nagusiak.

b)  Beterri-Burun­tza eskualdeko udalerriren batean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) errol­datuta dauden per­tso­nak.

c)  Usurbilgo udalerrian enpresa bat sor­tze­ko ekimena dutenak.

d)  Jarduera berdinari dagokion ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda ez daudenak edo gehienez ere 2019. urtean alta eman berri dutenak. Gara­tzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu, deialdiaren helburua ekin­tza­ileen ekimen berriak defini­tzen eta abiarazten lagun­tze­a baita.  

e)  Beterri-Burun­tza ekinean zerbi­tzu­aren eskutik, negozio ideiaren proiektu proposamena landu badute eta Kabieneko erabilerak irauten duen bitarteko lan plana ekinean zerbi­tzu­arekin adostu badute.

f)  Usurbilgo Udalarekiko zerga-betebeharrak beteta badituzte.

Elkarlanerako eremuan antola­tzen diren jarduera guztietan, berdintasunaren prin­tzi­pioa hartuko dute kontuan: berdintasunezko tratua eskainiko da; aukera berdintasuna; diber­tsi­tatea eta desberdintasuna errespetatuko dira; genero ikuspegia barneratuko da; ekin­tza positiboa; eta sexuen araberako rol eta estereotipoak desagertuko dira. Gainera eremu honetan gara­tzen diren ekin­tza guztietan euskararen erabilera sustatuko dute, eta sexu, arraza edo jatorri etniko, erlijio edo sinesmen, minusbaliotasun, adin edo sexu-orientabidean oinarritutako diskriminazio eza bermatuko dute.

Plantilla handituz gero, kideak aukera­tze­ko prozesuan edo jardunean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatuko dute.

Onuradunek beti ere, Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluak ezar­tzen dituen betebehar guztiak bete beharko dituzte.

3. artikulua.  Eskariak aurkezteko lekua eta dokumentazioa.

Eskariak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira Udalak horretarako jarriko dituen eskari-orrietan. Halaber, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipa­tzen dituen lekuetan ere aurkeztu ahal izango dira.          

Diru-lagun­tza eskaera egiteko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

1.  Eskabide-orria, zinpeko aitorpena eta ida­tzi­zko konpromisoa (I. eranskina).

2.  Proiektuko sus­ta­tzai­leen Nortasun agiriaren kopia.   

3.  Proiektuko sus­ta­tzai­leen Curriculum Vitaeak.

4.  Berdintasunaren alorrean eginiko prestakun­tza ekin­tzen egiaztagiriak, buruturiko ordu kopuruen zehaztapenarekin.

5.  Eratu berriak diren proiektuak izanez gero, Jarduera Ekonomikoen Zergan eta dagokion Gizarte Seguran­tza­ren erregimenean emandako altaren kopia.

6.  Banke­txe edo aurrezki erakunde batek emandako agiria, non eskaera egin duena kontu korronte baten titularra dela ziurta­tzen den.

7.  Negozio ideiaren proiektua (II. eranskina).

8.  Lan plana, Beterri-Burun­tza ekinean zerbi­tzu­arekin adostua, non aurreikusitako jarduerak, lortu nahi diren helburuak eta egutegia zehaztu beharko bai dira (III. eranskina).

9.  Emakumeen eta gizonen berdintasunari lotutako ziurtagiria (IV. eranskina).

Eskaera orrian sexuaren aldagaia adieraziko da eta aurkezten dituzten agiri guztietan hizkun­tza ez-sexista erabiliko dela bermatuko da.

4. artikulua.  Epeak.

Eskaerak aurkezteko epea, iragarkia Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 2019ko irailaren 30 arte.           

Aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe badago edo oinarrietako bal­din­tza­ren bat bete­tzen ez badu, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari aka­tsak zuzendu di­tzan edo dagokion dokumentazioa gehitu dezan. Eta jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68.1 artikuluaren arabera, hala egin ezean, eskaeran atze­ra egindako­tzat joko dela, horretarako ebazpena 21. artikuluan jasotako moduan eman ondoren.          

5. artikulua.  Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.

Diru-lagun­tza­ren zenbateko osoak ez du gaindituko ondorengo partidan azal­tzen den diru izendapena.

Gastua aurrekontu-partida honen kargura joango da 1.5000.481.241.00.02.

2.178.00 € ezar­tzen dira horretarako. Bekaren gehieneko zenbatekoa 1.089,00 €koa izango da, beti ere ekin­tza­ileak 12 hilabetetako erabilera izaten badu Kabienen.               

Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa, 12 hilabetetako alokairu gastua (75 €/hileko), eta honi dagokion %21eko BEZ-a (15,75 €/hileko) izango da.

Oinarri hauetan aurreikusitako lagun­tzak ez dira bateragarri izango beste edozein erakunde publikok helburu berarekin ematen dituenekin.

6. artikulua.  Prozedura.

Hauta­tze eta jarraipen ba­tzor­de bat eratuko da Kabiene elkartea, Beterri-Burun­tza Ekinean zerbi­tzua, Siadeco eta Garapen eta Hezkun­tza saileko teknikariaren artean. Hauek arduratuko dira eskabideak aztertu eta ebalua­tze­az, Ekinean zerbi­tzu­ko teknikariak txos­tena egin ondoren.              

Hauta­tze eta jarraipen ba­tzor­deak diru-lagun­tza eskariak baloratu ondoren, arloko teknikariak txos­tena egin eta Garapen eta Hezkun­tza ba­tzor­dera eramango du, honek txos­tena kontutan hartuta bere iri­tzi­a eman dezan. Ondoren, Diru-lagun­tzen Ba­tzor­de Orokorrak ebazpen proposamena egingo du.  

Jarraian, Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ebazpen proposamenaren inguruko iragarkia eta interesatuak 10 eguneko epea izango du alegazioak aurkezteko Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitara­tzen den biharamunetik konta­tzen hasita.

Azkenik, Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak emango du diru-lagun­tze­i buruzko behin betiko ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskaria aurkezteko epea amai­tzen den egunetik zenba­tzen hasita.

Behin betiko ebazpena Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Aipaturiko epea igaro ondoren ebazpenik eman ezean, ulertu behar da eskaria gai­tze­tsi egin dela, gerora egin daitekeen ebazpenaren kaltetan izan gabe.

Udaleko iragarki taulan eta www.usurbil.eus web orrian ere behin behineko proposamenaren eta behin betiko ebazpenaren berri emango da.

7. artikulua.  Diru-lagun­tza­ren Ba­tzor­de Orokorra.

Diru-lagun­tzen Ba­tzor­de Orokorra modu honetara osatuko da:

— Udalean diru-lagun­tzak bana­tzen dituen Ba­tzor­de bakoi­tze­ko lehendakaria eta teknikaria.

— Alkatea.

— Udal idazkaria.

— Udal kontuhar­tzai­lea.

Ba­tzor­deko kideren batek berdintasun prin­tzi­pioa bete­tzen dela bermatu beharko du.

Diru-lagun­tza Ba­tzor­de Orokorraren fun­tzio­ak, besteak beste, hauek izango dira:

— Udal diru-lagun­tzak bana­tze­ko irizpideak batera­tzea.  

— Diru-lagun­tzen legezkotasuna berma­tzea.

— Diru-lagun­tza bikoizketak ekiditea.

8. artikulua.  Balora­tze­ko irizpideak.

Diru-lagun­tzak ematekoan proiektuak hartuko dira kontuan, ondoko irizpideen arabera:

— Jardueraren nahiz enpresa kudeaketaren inguruko prestakun­tza teknikoa: 15 puntu arte.

— Jardueraren inguruko esperien­tzi­a profesionala: 10 puntu.         

— Proiektuaren koheren­tzi­a maila, sus­ta­tzai­leen profila eta merkatuarekiko: 15 puntu.

— Berrikun­tza (eskainitako zerbi­tzu­arekiko, bezeroarekiko interakzioarekiko...) eta inpaktu soziala (bokazio eralda­tza­ilea, ikuspegi soziala, ingurumen ikuspegia, elkarlan ikuspegia...): 10 puntu.

— Kabienen aurki­tzen diren eskain­tza osatu eta aberasten duen proiektua izatea, lehendik ez dagoen jarduera batean oinarritutako negozioa delako edota lehendik dagoenarekiko osagarria delako: 10 puntu.

— Usurbilen erroldatua: 10 puntu.

— Proiektuaren sus­ta­tzai­leak emakumeak badira: 10 puntu.            

— Berdintasun gaien inguruan egindako prestakun­tza­ren ba­lorazioa: Gehienezko puntuazioa 3 puntu.

— 51 ikastordutik 99ra bitarteko ikastaroak: 0,5 puntu.

— 100 ordutik gorako ikastaroak: Puntu 1.

— 2005eko Gizonen eta Emakumeen Arteko Berdintasunerako Legea ain­tza­ko­tzat hartuta, diru-lagun­tzak ematekoan kontuan izango da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromiso maila, bai zuzendari­tza­ri begira, bai egiteko asmoa duten jarduerei begira. Hiru ikuspuntutik egiten da balorazio berezi hau: sexu rolak eta estereotipoak hausten lagun­tzen duten ekimenak; emakumeen ahaldun­tze­a eta autonomia susta­tzen duten ekimenak; emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan sen­tsi­bilizazio edo preben­tzi­o ekimenak. 7 puntu.

9. artikulua.  Diru-lagun­tza ordain­tzea.

Diru-lagun­tza eman dela jakinarazi bezain laster, diru-lagun­tza­ren %80a ordainduko da, eta honetarako ez zaie inongo bermerik eskatuko onuradunei.

Gainerako %20a ordainduko da 11. artikuluan zehazten den memoria aurkezten denean eta baita ere Kabieneko erabilerari dagozkion faktura agiriak Eta kontuan izango dira, halaber, Ordenan­tza­ren 12. artikuluan aipa­tzen diren aspektu guztiak.

10. artikulua.  Betebeharrak.

Deialdi honetako diru-lagun­tzak jaso dituzten entitate onuradunek, Usurbilgo Udalaren diru-lagun­tzak arau­tzen dituen Ordenan­tza­ren 6. artikuluak ezar­tzen dituen betebeharrak bete beharko dituzte.

Besteak beste, ondorengo hauek:

— Beka emateko oinarri izan den jarduera programa.

— Lan planean adierazitakoa gauza­tzea, enpresa sorkun­tza­ren eta kudeaketaren alorreko prestakun­tza jarduerak barne.

— Tutore­tza plana bete­tzea.

— Gehienez ere 6 hilabetetako epean bideragarritasun pla­na egitea.

— Diru-lagun­tza eskaini duen Usurbilgo Udalak egin beharreko egiazta­tze-jarduketei trabarik ez jar­tzea, ez eta esku-har­tzai­le­tza­ri dagozkion finan­tza-kontroleko jarduketei, Herri kontuen Euskal Epaitegiaren jarduketei edota eskumen hori duten bestelako organoen jarduketei ere.

— Beste administrazio edo erakunde ba­tzu­etatik (publiko nahiz pribatuetatik, estatuko nahiz na­zio­ar­te­koetatik) helburu berbererako beste diru-lagun­tza­rik jaso­tzen bada, diru-lagun­tza eskaini duen organoari horren berri ematea.

— Diru-lagun­tza eskain­tze­ko garaian kontuan hartutako atalen batean aldaketarik gertatuz gero (objektiboa nahiz subjektiboa izan), diru-lagun­tza eskaini duen organoa aldaketa horren jakinaren gainean jar­tze­a eta beronen onespena izatea.

— Indarrean dauden xedapenen arabera Gizarte Seguran­tza­ren eta Ogasun Publikoaren aurrean dituzten betebeharrak ezagu­tzea, Usurbilgo Udalak ezarritakoak barne.

Horretarako, eska­tzai­leek ida­tzi­zko aitorpenean adieraziko dute Gizarte Seguran­tza­rekiko betebeharretan egunera dagoela eta Ogasun Arloko betebeharrak bete­tzen dituela.

Bestalde, udal betebeharrei dagokienez, udalak berak ofizioz, dagozkion ziurtagiriak eskura di­tza­ke.             

— Kabiene elkarlan gunean antola­tzen diren ekin­tze­tan parte har­tze­a eta baita ere eskualdeko elkarlan espazio proiektuan sor­tzen direnetan.

11. artikulua.  Diru-lagun­tza justifika­tzea.

Diru-lagun­tza justifika­tze­ko, entitate edo per­tso­na onuradunak jarraian zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko du, erabilera amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean.    

a)  Burututako jarduerak eta lortutako emai­tzak zehazten dituen memoria sinatua. (V. eranskina).

b)  Alokairuari dagozkion ordainagiri originalak edo fotokopia konpul­tsa­tuak.

12. artikulua.  Dirua itzul­tzea.

Deialdi honetako 11. artikuluaren b) paragrafoak ezar­tzen duena betez, diru-lagun­tza eman deneko jardueraren gastuaren aurrekontuari dagokion gastua justifika­tzen ez bada, diru-lagun­tza osoa edo zati bat eta dagokion berandu­tze-interesa itzu­li beharko da, halaxe ezar­tzen baitu Usurbilgo Udalaren diru-lagun­tzak arau­tzen dituen Ordenan­tza­ren bereko 15. artikuluak eta, beti ere, Ordenan­tza bereko 16. artikuluak arau­tzen duen prozedura jarraituz.

13. artikulua.  Araudi osagarria.

Deialdi honek ezar­tzen ez duenari dagokionez, ain­tzat hartuko da Usurbilgo Udalaren diru-lagun­tzak arau­tzen dituen Ordenan­tzak ezar­tzen duena, Usurbilgo Udalaren Diru-lagun­tzen 2017-2019 plan estrategikoak jasotakoa eta Herri Administrazioetako Diru-lagun­tzak arau­tzen dituen 38/2003 Legearen xedapenak.