3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Iragarkia

Diru-lagun­tzen Ba­tzor­de Orokorrak 2019ko maia­tza­ren 16an egindako bilkuran, segidan jaso­tzen den ebazpen-proposamena egin du Usurbilen hu­tsik dagoen merkatari­tza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duen ekin­tza­i­learen­tzat lokalaren alokairurako diru-lagun­tzen inguruan.   

Interesatuek, iragarki hau Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den biharamunetik konta­tzen hasita 10 laneguneko epea dute, ebazpen-proposamen honi alegazioak aurkezteko beharrezko ikusten badute.     

Usurbil, 2019ko maia­tza­ren 16a.—Xabier Arregi Iparragirre, alkatea.             (3313)

DIRU-LAGUN­TZEN BA­TZOR­DE OROKORRAREN
EBAZPEN-PROPOSAMENA

Usurbilen hu­tsik dagoen merkatari­tza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duen ekin­tza­ilearen­tzat lokalaren alokairurako diru-lagun­tza.

Ikusirik

2019ko otsai­laren 12an argitaratu zen Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean Usurbilen hu­tsik dagoen merkatari­tza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duen ekin­tza­ilearen­tzat 2019 urteko diru-lagun­tza­ren oinarriak arautuz. Aurtengoan ebazpena bi epetan emango dela zehazten da, lehenengoa apirilaren 30 arte aurkeztu dituzten eskariena eta bigarrena irailaren 30 arte aurkeztu dituzten eskariena.

Diru-lagun­tza honen bitartez gehienez ere bi urteren alokairu gastuak diruz lagunduko dira:

— Lehenengo urtean alokairu gastuaren %40a, gehienez ere 300 € hilean.

— Bigarren urtean gastuaren %30a, gehienez ere 200 € hilean.

Lokalaren alokairuaren prezioa gehienez ere 10 €/m²ko izango da.

Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa, alokairu gastuei dagokiena bakarrik izango da (BEZ-a eta bestelako zerga eta tasen ordainketa eta atxi­kipenak kanpo utzi­ta) eta ez dira lokalaren erabilerari lotuak egon daitezkeen bestelako gastuak kontuan hartuko (komunitate gastuak, ura eta argindarraren gastuak, e.a.).          

Udalaren deialdian onartutako diru-lagun­tza, gehienez ere 12 hilabeteko alokairu gastuei dagokiena izango da. Datorren urtean diru-lagun­tza jaso­tzen jarraitu ahal izateko, dagokion urteko deialdian diru-lagun­tza­ren luzapena eskatu beharko da. Diru-lagun­tza gehienez ere 24 hilabeteko alokairu gastuei dagokiona izango da.              

Lehenengo epea amaituta, apirilaren 30 artekoa, eskaera bat jaso da:

Eska­tzai­lea: Ander Benito Barona.

IFK: 34.106.457X.

Enpresaren jarduera: Higiezinen agen­tzia.

Ander Benito Baronak,Etxe­beste kalea 15ean, helbidean kokaturiko behe-solairuan, 56 m²ko lokalaren alokairu kontratua aurkeztu du, hilean 500 €-ko prezioarekin.

Beraz, oinarrietan ager­tzen denaren arabera lehenengo urtean diruz lagundu daitekeena kontutan hartuz (alokairu gastuaren %40a, gehienez ere 300 €), 200 € dagozkio hilean, bigarren urtean berriz (alokairu gastuaren %30a, gehienez ere 200 €), 150 € hilean.

Interesatuak, eskatu bezala nahitaezko agiri hauek aurkeztu ditu:

— Eskabide agiria eta zinpeko aitorpena (I eranskina).    

— Nortasun agiriaren fotokopia.

— Alokairuan har­tzen den kontratuaren kopia, ondorengo hauek zehaztuz: kokapena, azalera eta alokairuaren prezioa.

— Enpresa proiektua eta jardueraren bideragarritasun plana (II. eranskina).

— Soldatapeko langilerik baldin badu: kontrataturiko per­tso­na bakoi­tza­ren kontratuaren kopia eta Seguran­tza sozialeko altaren egiaztagiria.

— Banke­txe edo aurrezki erakunde batek emandako agiria, non eskaera egin duen erakundea kontu korronte baten titularra dela ziurta­tzen den.

— Beste diru-lagun­tza baten aitorpena (III. eranskina).

— Erakundeak ez duela inor bazter­tzen adierazten duen agiria (IV. eranskina).

— Emakume eta gizonen berdintasunari lotutako ziurtagiria (V. ziurtagiria).

— Foru Ogasuneko zerga betebeharretan egunean dagoela egiazta­tzen duen ziurtagiria.

— Gizarte Seguran­tza­ko diruzain­tza orokorrarekin dituen betebeharretan egunean dagoela egiazta­tzen duen ziurtagiria.

Aurkeztutako agirien egiaztapena egin ondoren 2019ko maia­tza­ren 10ean epaimahai kalifika­tza­ilea bildu da, (Garapen eta Hezkun­tza Saileko arduradun politikoa, Siadeco, Beterri-Burun­tza ekinean zerbi­tzu­ko teknikaria eta Garapen eta Hezkun­tza saileko teknikaria), oinarrietan ezarritako balorazio erizpideen arabera puntuazioak emateko. 

Proiektuak balora­tze­ko irizpideak (9. artikulua):

a)  Aurreikusitako inber­tsi­oa: 1.500 €-ko, 0,2 puntu, gehienezko puntuazioa 10 puntu izanik.     


b)  Sortutako enplegua: Sortutako bigarren lanpostutik aurrera sortutako enplegua har­tzen da kontuan. Bai norberaren bai besteren kontura lanaldi osoz, eta gu­txie­nez sei hilabeteko hasierako iraupenarekin sortutako lanpostu bakoi­tze­ko 2 puntu. Lanpostu bakoi­tze­ko puntuazio hori 3 puntukoa izango da baldin eta lanera­tzen den per­tso­nak gu­txie­nez %33ko desgaitasuna badu, edo emakumea bada, edo 55 urte edo gehiago baditu edo lehenengo lanpostua eska­tzen duen per­tso­na bada. Gehienez ere 10 puntu.   




c)  Enpresa proiektuan euskerak duen presen­tzi­a eta zehazten diren hizkun­tza erizpideak: 10 puntu.

d)  2005eko Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunaren Legea ain­tza­ko­tzat hartuta, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromiso maila, bai zuzendari­tza­ri begira, bai egiteko asmoa duten jarduerei begira. Hiru ikuspuntutik egiten da balorazio berezi hau: sexu rolak eta estereotipoak hausten lagun­tzen duten ekimenak; emakumeen ahaldun tze­a eta autonomia susta­tzen duten ekimenak; emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan sen­tsi­bilizazio edo preben­tzi­o ekimenak: 10 puntu. 

e)  Originaltasuna eta berrikun­tza maila merkatuan dagoenarekin alderatuz eta enpresa planean zehazten denean oinarrituz, 15 puntuarte.  

f)   Alokairuagatik ordaindu beharreko prezioa: 10 €/m²ko preziotik jeisten den euro bakoi­tze­ko 5 puntu: 15 puntu arte.

g)  Ixtera doazen jardueren jarraipena ziurta­tzen duen egitasmoa izatea: 25 puntu arte.

h)  Usurbilgo herri merkatari­tza­ren eskain­tza osatu eta aberasten duen proiektua izatea, 25 puntu arte.        


i)  Enpresa planaren kalitate teknikoa: 20 puntu.

j)  Ekin­tza­ile edo ekin­tza­ile taldearen gaitasuna: 20 puntu.

Proiektuak lagun­tza eduki­tze­ko gu­txie­nez 50 puntu eskuratu beharko ditu.

Eska­tzai­leak lortutako emai­tza:

Eska­tzai­lea: Ander Benito.

Guztira: 63,7.

Bestalde, Hezkun­tza eta Garapen Ekonomiko arloko teknikariak txos­tena egin du eta maia­tza­ren 16ean egingo den Hezkun­tza eta Garapen Ekonomiko ez-ohiko Ba­tzor­dean, honen berri emango du.

Eta kontuan harturik

— Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, diru-lagun­tzak arau­tzen dituena.

— Diru-lagun­tzak arau­tze­ko udal ordenan­tza (Gi­puz­koako Aldizkari Ofiziala, 2008/07/01).

— Usurbilen hu­tsik dagoen merkatari­tza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duen ekin­tza­ilearen­tzat 2019 urteko diru-lagun­tza­ren oinarriak (Gi­puz­koako Aldizkari Ofiziala, 2019/02/12).

Guzti hau kontuan izanik, diru-lagun­tzen Ba­tzor­de Orokorrak, 2019ko maia­tza­ren 16ko bilkuran, ebazpen-proposamen hau egiten dio Alkate-lehendakariari:

Lehenengoa: Usurbilen hu­tsik dagoen merkatari­tza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duen ekin­tza­ilearen­tzat diru lagun­tza onar­tzea.

Eska­tzai­lea: Ander Benito Barona.

IFK: 34.106.457X.

Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa: 200 € / hilean.

12 hilabet: 2.400 €.

Bigarrena: Hilero justifikatutako ordainketa bakoi­tza­ri dagokion lagun­tza ekonomikoa gainditutako hilabetera jasoko du ekin­tza­ileak. Lagun­tza ekonomiko hau jaso ahal izateko, hilero ordainagiria aurkeztu beharko du Erregistro Nagusian.

Hirugarrena: Garapen ekonomiko diru-lagun­tzak aurrekontu-partida honen kargura joango dira: 1.5000.481.241.00.02 (A 829/2019).

Laugarrena: Ebazpen proposamena Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta interesatuak alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea izango du Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitara­tzen den biharamunetik konta­tzen hasita.     

Bosgarrena: Udaleko iragarki taulan eta www.usurbil.eus web orrian ere behin behineko proposamenaren eta behin betiko ebazpenaren berri emango da.