3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGOIBARKO UDALA

Iragarkia

Elgoibarko Alkate andreak, 2019ko maia­tza­ren 15ean emandako ebazpenaren bidez, diruzain bat bitarteko fun­tzio­nario izenda­tze­ko egingo den deialdia eta arautuko duten oinarriak onartu zituen.

Honen bidez, oinarriak argitara­tzen dira.          

Elgoibar, 2019ko maia­tza­ren 15a.—Ane Beitia Arriola, alkatea.      (3260)

Diruzain bat bitarteko fun­tzio­nario izenda­tze­ko deialdiaren oinarriak.

Lehenengoa.  Deialdiaren xedea.

Oinarri hauen xedea da, lehiaketa-oposaketa sistemaren bitartez, diruzain bat bitarteko fun­tzio­nario izenda­tze­ko hautapen probetarako deialdia egitea. Hala ere, bitarteko fun­tzio­nario izenda­tze­ko, nahitaezkoa izango da lanpostu hori beteko duen gaikun­tza nazionaleko fun­tzio­nariorik ez egotea.         

Lanaldia Udalak ezarriko duena izango da, betiere, zerbi­tzu­aren izaera eta premiak kontuan izanik.

Hona hemen lanpostuaren ezaugarriak:

— Titulazioa: Zuzenbidean lizen­tzi­atua, Enpresen Administrazioan eta Zuzendari­tzan lizen­tzi­atua, Ekonomian lizen­tzi­atua, Aktuario­tza eta Finan­tza Zien­tzi­etan lizen­tzi­atua edo baliokidea.

— Taldea: A1.

— Soldata maila: 22 Udalhitz.

— Hizkuntz Eskakizuna: IVAPeko LH4, derrigorrezkoa.

Nazio mailako gaikun­tza duten Tokiko Administrazioko fun­tzio­narioen araubide juridikoa arau­tzen duen mar­txo­aren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren arabera, diruzainak honako fun­tzio­ hauek izango ditu:

a)  Tokiko Erakundeko organoaren, dagokionaren, titularitatea eta zuzendari­tza.

b)  Tokiko Erakundearen fun­tsak, balioak eta efektuak balia­tze­a eta zain­tzea, indarrean dauden lege xedapenen arabera, eta bereziki, ondoren zehaztuko diren fun­tzio­ak:

1.  Diruzain­tza­ko planak, egutegiak eta aurrekontuak egitea; Erakundeak dituen betebeharrak garaiz ase­tze­ko diru baliagarritasunak bana­tzea; Korporazioak hartutako akordioei jarraiki, legez ezarrita dauden lehentasunak arta­tzea; eta halaber, horni­tza­ileei ordain­tze­ko aurreikuspenei buruzko informazioa ematea, berankortasunari buruzko araudiak finka­tzen duen gehienezko epea bete­tzen dela berma­tze­ko.            

2.  Fun­tsen, balioei eta efektuen zain­tza antola­tzea, Udalburuak emandako jarraibideen arabera.  

3.  Kobran­tzak eta ordainketak egitea, indarrean dagoen araudiaren, Fun­tsak Balia­tze­ko Planaren eta Udalburuak emandako jarraibideen arabera, eta ordainketa agin­tza­ilearekin eta kontu-har­tzai­learekin batera, dagozkien bankuko kontuen aurkako ordainketa materialak egiteko baimena ematea.

4.  Kontaketa aktak sina­tzea.

c)  Araudiak berankortasuna dela eta ezar­tzen dituen txos­tenak, Tokiko Erakunde bakoi­tza­ren betebeharrak ordain­tze­ko legez ezarritako epeak bete­tze­ari buruzkoak, egitea.  

d)  Tokiko Erakundearen finan­tza kudeaketarako zerbi­tzu­ak zuzen­tzea, zorpe­tze eragiketak hi­tza­rtzeko edo alda­tze­ko proposamenak egitea eta horiek kudea­tzea, Korporazioaren organo eskudunek emandako jarraibideen arabera.

e)  Tokiko Erakundearen horni­tza­ileei ordain­tze­ko batez besteko aldia presta­tze­a eta egiazta­tzea, eta aurrekontuko egonkortasunari, finan­tza iraunkortasunari, gastu publikoari eta berankortasunari buruzko legedia bete­tze­ko, beste administrazio ba­tzu­ei eman behar zaizkien, edo webgunean nahiz bestelako hedabideetan argitaratu behar diren datu estatistikoak eta kudeaketa adierazleak presta­tze­a eta egiazta­tzea, baldin eta horiek diruzain­tza­ri berari dagozkion fun­tzio­ei buruzkoak badira.

Kudeaketa eta diru bilketa fun­tzio­ak honako hauek har­tzen ditu bere baitan:

a)  Diru-sarreren eta zergabilketaren kudeaketa zerbi­tzu­en buruzagi­tza.

b)  Kudeaketa eta zergabilketa prozeduren sustapena eta zuzendari­tza.

c)  Zerga-bil­tza­ileei, agente betearazleei eta zergabilketako administrazio unitateetako buruei ematen zaizkien balio-karguen orriak baimen­tzea, eta halaber, zergabilketan lagun­tzen duten beste erakunde publiko ba­tzu­ei balioak ematea eta horietatik balioak jaso­tzea.

d)  Premiamenduzko administrazio espedienteetan premiamenduzko probiden­tzi­ak ematea, eta nolanahi ere, horien aurkako errekur­tso­ak ebaztea eta bahitutako ondasunen enkanteak baimen­tzea.

e)  Zergabilketaren kudeaketan bidezkoak diren eran­tzu­kizuneko espedienteak tramita­tzea.

Hautaketa prozesu guztia gaindi­tzen duten per­tso­nek lan-pol­tsa bat osatuko dute Elgoibarko Udalaren eta beste udal ba­tzu­en aldi baterako premiak ase­tze­ko.          

Sailkapenaren hurrenkera aldatu ahal izango da, lan-pol­tsak kudea­tze­ko berariaz onartu ahal izango den araudian ezarritako kasuetan eta eran.

Bigarrena.  Izangaien bal­din­tzak.

Deitutako lanpostua eskuratu ahal izateko honako bal­din­tza hauek bete beharko dira:

a)  Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren bateko herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berre­tsi­tako Na­zio­ar­te­ko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplika­tzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.  

Parte hartu ahal izango dute, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita haien ondorengoek eta bere ezkontidearenek ere, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta hogeita bat (21) urte baino gu­txi­agokoak badira, eta adin horretatik gorakoak, baina haien pen­tzu­tan bizi direnak.

b)  16 urte beteta izatea eta derrigorrezko erretiro adinera ez iristea.

c)  Indarrean dagoen araudiaren arabera, bateraezintasunari edo ezgaitasunari buruzko legezko kausa batean ere sartuta ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera eskubidea errespetatuko da.

d)  Diziplinako espediente bidez edozein herri-administrazioko zerbi­tzu­tik kenduta edo kanporatuta ez egotea, eta erabateko desgaikun­tza­rik edo desgaikun­tza berezirik ez izatea enplegu edo kargu publikoak bete­tze­ko. Atze­rriko izangaiek, bestalde, egiaztatu egin beharko dute ez dutela beren gain norberaren estatuko fun­tzio­ publikoan jardutea galarazten dien desgaikun­tza­rik edo baliokiderik, ezta diziplinazko zigorrik edo zigor penalik ere.

e)  Lanpostuaren zereginak egiteko gaitasun fun­tzio­nala egitea eta dagozkion zereginak egitea erago­tzi­ko duen gaitasunik edo akats fisikorik nahiz fisikorik ez eduki­tzea. Inguruabar hau dagokion unean egiaztatu beharko da, horretarako, gainditu duen izangaiak mediku-azterketa bat egin beharko du Udalak berariaz ezarriko dituen zerbi­tzu­etan.

f)  Zuzenbidean lizen­tzi­atuaren, Enpresen Administrazioan eta Zuzendari­tzan lizen­tzi­atuaren, Ekonomian lizen­tzi­atuaren, Aktuario­tza eta Finan­tza Zien­tzi­etan lizen­tzi­atuaren tituluaren edo titulu baliokideren baten jabe izatea edo titulua lor­tze­ko eskubideak ordainduta eduki­tzea. Atze­rriko titulazioen kasuan, horiek homologatuta daudela egiazta­tzen duen egiaztagiria izan beharko da.

Izangaiek deialdian onar­tze­ko eskaera orriak aurkezteko epea bukatu aurretik bete beharko dituzte bal­din­tza horiek, eta lanpostua jabe­tzan hartu arte mantendu beharko dituzte.      

Hala eta guztiz ere, prozeduraren edozein unetan, Epaimahaiak jakiten baldin badu izangaietakoren batek ez dituela deialdian eskatutako bal­din­tzak bete­tzen, Epaimahaiak deialditik kanpo utzi­ko du, interesdunari en­tzu­naldia egiteko aukera eskaini ondoren; eta egun horretan ber­tan, horren berri emango dio hautaketa prozesuaren deialdia egin duen agintari­tza­ri.

Hirugarrena.  Eskabideak.

Eskaerak behar bezala beteta aurkeztuko dira honako leku hauetakoren batean:

a)  Elgoibarko Udalak Elgoibarko (20870) Santa Ana kalea 2 zenbakian duen HAZen.

b)  Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan aurreikusitako leku guztietan.

c)  Correosen bulegoetan. Kasu honetan, gutun-azal irekietan aurkeztuko dira eskaerak aurkezteko epearen barruan, ziurtatu aurretik, Correoseko fun­tzio­narioak data jarri eta zigila­tze­ko. Kasu honetan bakarrik uste izango da eskarak aurkeztu diren egunean sartu direla Elgoibarko Udalaren Erregistro Nagusian. Eskaera izango da zigilatuta egon beharko dena.    

d)  Elgoibarko Udalaren egoi­tza elektronikoko erregistro elektronikoaren bidez: www.elgoibar.eus.

e)  Ezarri beharrekoa den araudian aurreikusitako gainerako era guztietan.

Lehiaketa-Oposaketan onar­tze­ko eskaerak Alkate andreari zuzenduko zaizkio, eta horiek honako bal­din­tza hauek bete beharko dituzte onartuak izan daitezen:

a)  Euskararen ezagu­tza izan ezik, izangaiek zehazki jasota utzi beharko dute Bigarren Oinarrian eskatutako bal­din­tza guzti-guztiak bete­tzen dituztela eskaerak aurkezteko epea buka­tzen den egunerako.               

b)  Izangaiek Zuzenbideko Lizen­tzi­atu, Enpresen Administrazioko eta Zuzendari­tza­ko Lizen­tzi­atu, Ekonomiako Lizen­tzi­atu edo Aktuario­tza eta Finan­tza Zien­tzi­etako Lizen­tzi­atu tituluaren edo titulu baliokideren baten fotokopia aurkeztu beharko dute, edo bestela, titulazioa lor­tze­ko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria. Atze­rriko titulazioak baldin badira, titulua homologatuta dagoela egiazta­tzen duen kreden­tzi­ala egiaztatu beharko da.

c)  Izangaiek jasota utzi beharko dute eskabideetan Autonomia Erkidegoko zein hizkun­tza ofizialetan egin nahi dituzten Oposaketa aldiko ariketak. Edonola ere, gaitasun psikologikoak ebalua­tze­ko probak horiek diseina­tze­ko erabili diren hizkun­tzan edo hizkun­tze­tan egingo dira.

d)  Izangaiek IVAPeko 4. hizkun­tza eskakizuna edo baliokidea egiazta­tzen duen agiria aurkeztu ahal izango dute, euskarako azterketa egitetik salbue­tsi­ta geldi­tze­ko.

e)  Izangaiek NANaren, NIEren edo 2. oinarrian zehaztutako lehenengo bal­din­tza bete­tzen dutela egiazta­tzen duen agiriaren fotokopia aurkeztuko dute.

f)  Bidezkoa bada, desgaitasunen bat duten per­tso­nek behar dituzten denbora eta baliabide egoki­tza­penak eskatu eta justifikatu beharko dituzte. Desgaitasun maila kalifika­tze­ko eskumena duen organo teknikoaren teknikari fakultatiboaren irizpena eran­tsi beharko da, Epaimahaiak eskatutakoa bidezkoa den ala ez baloratu ahal izan dezan.

Eskaerak bat etorriko dira Elgoibarko Udaleko Herritarren Arreta Zerbi­tzu­an (Santa Ana Kalea 2) eta webgunean eskuratu ahal izango den eredu ofizial eta normalizatuarekin. Eskaerak aurkezteko epea 10 lanegunekoa izango da, dagokion iragarkia Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Los errores de hecho que pudieran advertirse podrán subsanarse en cualquier momento dentro del plazo de presentación de instancias, de oficio o a petición del interesado.

Laugarrena.  Datu per­tso­nalak babesteko lege organikoa bete­tzea.

Informazioa trata­tze­an, kontuan izango da Datu Per­tso­nalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Berma­tze­ko abenduaren 5eko 3/2018 Legean eta ezarri beharrekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa.

Datu per­tso­nalak hautaketa prozesuan parte har­tze­ko eskabideak kudea­tze­ko xedearekin tratatuko dira, interesdunak emandako baimenari jarraiki, eta datuok trata­tze­ko ardura duenari ematen zaizkion aginte publikoez baliatuta. Bestalde, aginte horiek jasota daude, hurrenez hurren, Europar Parlamentuak eta Kon­tsei­luak, datu per­tso­nalen tratamenduari eta datu libre horien zirkulazio askeari dagokienez, per­tso­na fisikoak babesteko 2016ko apirilaren 27an eman zuen 2016/679 Araudiaren (EU) 6.1. artikuluaren a) eta e) hizkietan.            

Tratamenduaren arduraduna:

Elgoibarko Udaleko antolamendu arloa. Telefonoa 943.741.050, per­tso­nala@elgoibar.eus.

Tratamenduaren legitimazioa:

5/2015 Legegin­tza­ko Errege Dekretua, urriaren 30ekoa. Herri Langilearen Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bateratua onar­tzen duena; 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Fun­tzio­ Publikoari buruzkoa.

Bosgarrena.  Izangaiak onar­tzea.

Arestian adierazitakoa eginda, Alkateak Ebazpena emango du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onar­tze­ko. Horiek Udalaren Iragarki Oholean eta Udalaren webgunean jarriko dira jendaurrean, eta 5 laneguneko epea emango da erreklamazioak egiteko eta eskabideetako aka­tsak zuzen­tze­ko.

Behin-behineko zerrendak behin betiko bihurtuko dira, baldin eta erreklamaziorik egiten ez bada. Erreklamazioren bat izanez gero, beste Ebazpen baten bitartez one­tsi­ko edo eze­tsi­ko dira; eta halaber, Ebazpen horren bitartez onartuko dira behin betiko zerrendak, zein­tzuk arestian adierazitako eran argitaratuko baitira.

Arestiko Ebazpenari jarraiki, onartu gisa ageri diren izangaiak bertaratu ahal izango dira probak egi­te­ra, baita, baztertu­tzat ageri diren per­tso­nak ere, baldin eta deitutako egin­tzan ber­tan, aurka egiteko aurkeztu dituzten bitartekoak Eba­tzi gabe baldin badaude. Erreklamazioaren emai­tza aurakoa baldin bada, izangaia prozesutik kanpo geldituko da behin betiko.          
               

Seigarrena.  Epaimahai Kalifika­tza­ilea.

Epaimahaia osatuko duten kideen izendapenak udalaren iragarki oholean eta webgunean argitaratuko dira. Sektore Publiko Araubide Juridikoari buruzko Legearen 23. eta 24. artikuluetan absten­tzi­oari eta errekusazioari buruz aipa­tzen dena ezarriko zaie epaimahaikideei.

Hona hemen epaimahaiaren osaera:

Epaimahaiburua:

— Antolakun­tza Arduraduna.

Epaimahaikideak:

— Gi­puz­koako Foru Aldundiko hiru diruzain, kontu-har­tzai­le, idazkari-kontu-har­tzai­le edo fun­tzio­nario, hain zuzen ere, arlo honetako ezagu­tza dutenak (jardunean edo eszeden­tzi­an).

Idazkaria:

— Elgoibarko Udaleko Idazkari Nagusia.

Euskararen ezagu­tza balora­tze­ko besterik ez, Herri Arduralari­tza­ko Euskal Erakundearen ordezkari bat izendatuko da. 

Epaimahaien jarduera bat etorriko da, organo kolegiatuak direla eta, Administrazio Prozedurari buruzko Legean jasota dauden xedapenekin.

Epaimahaiaren lanetan aholkulariak edo enpresa adituak aritu ahal izango dira, epaimahaiak egoki­tzat jo­tzen dituen probetan. Bestalde, aholkulari hauek beraien espezialitate teknikoetan lagun­tze­ra mugatuko dira.   

Behin epaimahaia eratuta, honek balio osoz jardun dezan, beharrezkoa izango da epaimahaikideen gehiengoa ber­tan egotea.

Epaimahaiaren akordioak bozken gehiengoaren bidez hartuko dira. Berdinketak epaimahaiburu gisa diharduen per­tso­nak izango duen kalitatezko bozkaren bitartez eba­tzi­ko dira.

Postuak hu­tsik daudelako, kanpoan direlako edo gaixorik daudelako epaimahaiburua eta horren ordezkoa epaimahaian ez baldin badaude, horiek hierarkia, an­tzi­natasun eta adin handiena dituzten epaimahaikideek ordezkatuko dituzte, arestiko hurrenkerari jarraiki.

Postuak hu­tsik daudelako, kanpoan direlako, gaixorik daudelako, edo legezko beste arrazoiren bat tarteko dela, idazkaria eta horren ordezkoa epaimahaian ez baldin badaude, horien ordezkoak gehiengoaren akordioaren bidez aukeratutako epaimahaikideak izango dira.

Epaimahaiak erabateko autonomia izango du fun­tzio­na­tze­ko, bestalde, prozeduraren gardentasunaz eta objektibotasunaz, proben edukiaz eta deialdiaren oinarriak her­tsi­ki bete­tze­az arduratuko da.

Horretaz gain, antolamendu juridikoaren arabera, oinarri hauek ezar­tze­an sor­tzen diren zalan­tza guztiak eba­tzi­ko ditu eta beharrezkoak diren akordioak hartuko ditu deialdia era egokian garatu dadin.Halaber, oinarrietan aurreikusi gabeko kasuak direla eta hartu behar diren irizpide guztiak ezarriko ditu.     

Epaimahai Kalifika­tza­ilearen ebazpenak lotesleak izango dira izendapena osatu behar duen organoaren­tzat. Edonola ere, organo honek ebazpen horiek berrikusi ahal izango ditu, indarrean dagoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusita dagoenaren arabera.

Komunikazioetarako eta gainerako gorabeheretarako, Epaimahai Kalifika­tza­ilearen helbidea honakoa izango da: Elgoibarko Udala, Antolakun­tza arloa, Kalegoen plaza, Elgoibar.

Zazpigarrena.  Hautaketa prozesuaren hasiera eta bilakaera.

Oposaketaren lehenengo ariketa egiteko tokia eta eguna Elgoibarko Udalaren iragarki oholetan eta webgunean argitaratuko dira, hautaketa prozesurako onartu eta baztertu diren per­tso­nen zerrenda behin behingoz onar­tzen duen ebazpenarekin batera.

Parte hartuko duten izangaiei ariketa bakoi­tze­rako dei egingo zaie, eta horretarako deialdi bakarra egingo da. Oposiziogileren bat, dei egiten zaion unean, ariketaren batera aurkezten ez baldin bada, ekitaldi horretan eta gainerakoetan parte har­tze­ko duen eskubidea ber­tan behera geldituko da, eta ondorioz, hautaketa prozesutik kanpo geratuko da.

Epaimahaiak ariketak egiteko denbora eta baliabideak egokituko ditu desgaitasuna duten izangaien­tzat, baldin eta egoki­tza­pena behar badute eta eskaeran horrelakorik eskatu badute, hartara, parte har­tzen duten gainerako per­tso­nek dituzten aukera berdinak izan di­tza­ten, baldin eta horrekin eskatutako gaitasun maila murrizten edo gu­txi­tzen ez bada.   

Lehenengoaren ondoren, gainerako ariketak egiteko iragarkiak Epaimahaiak egingo ditu, gu­txie­nez, ariketa hasi baino 48 ordu lehenago, ariketa bera egin behar bada. Beste ariketa bat egin behar izanez gero, aurrerapena 72 ordukoa izango da.      

Prozesuaren edozein unetan, Epaimahaiak jakiten baldin badu izangairen batek ez dituela deialdian eskatutako bal­din­tzak bete­tzen, izangai hori deialditik kanpo utzi­ko da, interesdunari en­tzu­naldia egiteko aukera eskaini ondoren. Halaber, egun horretan ber­tan, horren berri emango dio hautaketa prozesua deitu duen agintari­tza­ri.

Epaimahaiak oposaketa aldiko ariketak egiteko hurrenkera aldatu ahal izango du. Hurrenkera alda­tzen baldin bada, Epaimahaiak izangaiei jakinaraziko die hori, gu­txie­nez, ariketa hasi baino 12 ordu lehenago.

Zor­tzi­garrena.  Hautaketa prozedura.

Epaimahaiak, une oro, behar bezala identifika­tze­ko eskatu ahal izango die izangaiei. Hori dela eta, oposaketa aldiko ariketa guztietara NANa edo, epaimahaiaren iri­tziz, izangaiaren nortasuna egiazta­tze­ko nahikoa izango den beste agiri ofizialen bat (pasaportea, gidabaimena, Atze­rritarren Identifikazio Zenbakia, e.a.) aldean dutela bertaratu beharko dira.              

Oposaketa aldiko ariketa bakoi­tza egin ostean, hau da, ariketak zuzendu eta izangaien nortasuna argitu eta bakoi­tza­ren kalifikazioa zehaztu baino lehen, ariketa gaindi­tze­ko gu­txie­neko puntuazioa lor­tze­ko beharrezkoa den ezagu­tza maila edo atalasea ezarri ahal izango du.

Epaimahaiak erabaki ahal izango du ariketak oinarri honetan ber­tan zehaztu ez den beste hurrenkera batean egitea, baita egun berean, proba bat baino gehiago egitea ere. Kasu honetan, aurreko ariketak gainditu dituztenen ariketak kalifikatuko ditu.

Arau orokor gisa, hiru laneguneko epea ezarriko da, epaimahaiaren ebazpena argitara­tzen den egunetik hasita, egindako azterketen berrikusketa eska­tze­ko edo azterketen kalifikazioei buruzko erreklamazioak aurkezteko.           

Ariketa ida­tzi­ak egiteko orduan, Epaimahaiak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, ahal den guztian, izangaien anonimotasuna berma­tze­ko.

Izangaiak Lehiaketa-Oposaketa sistemaren bitartez aukeratuko dira.

— Oposaketa Aldia:

Oposaketa aldian honako ariketa hauek egingo dira.

Lehenengo ariketa: Nahitaezkoa eta bazter­tza­ilea. Ariketa teoriko-praktikoa.

Epaimahaiak planteatuko dituen kasu praktiko bat edo ba­tzuk eba­tzi beharko dira, baita galdera teorikoak ere, hain zuzen, lanpostuaren gai-zerrendarekin eta fun­tzio­arekin zerikusia dutenak.

Epaimahaiak oposiziogileei eskatu ahal izango die, planteatutako kasuren baten inguruko defen­tsa egin edo argibideak eman di­tza­tela.

Ariketa honi, gehienez ere, 70 puntu emango zaizkio; eta gaindi­tze­ko, ezinbestekoa izango da, gu­txie­nez, 35 puntu lor­tzea.

Bigarren ariketa: Nahitaezkoa eta bazter­tza­ilea. IVAPen 4. hizkun­tza eskakizuna egiazta­tzea. Ariketa hau egiteko hurrenkera aldatu ahal izango da, IVAPek hautaketa prozesuetako hizkun­tza eskakizunen azterketak egiteko ezar­tzen duen egutegiari jarraiki.      

Proba hau egitetik salbue­tsi­ta egongo dira, dagokion fotokopia aurkeztuta, antolamendu juridikoak ezarritakoari jarraiki, IVAPek ematen duen 4. hizkun­tza eskakizunaren titulu edo egiaztagiri baliokideren bat dutela egiazta­tzen duten izangaiak, baldin eta titulu horiek proba hau egin aurretik eskuratu badira.
               

Izangaietako batek ere 4. hizkun­tza eskakizuna egiazta­tzen ez badu, lanpostu horri 3. hizkun­tza eskakizuna ezarriko zaio, deialdi hori estal­tze­ko xede bakarrerako.

Hirugarren ariketa: Nahitaezkoa eta bazter­tza­ilea. Kanpoko erakunderen batek proba psikoteknikoak edota elkarrizketa egingo ditu, per­tso­na jakin bat lanpostu honetarako egokia den zehazteko. Proba hori bazter­tza­ilea izango, da eta 0 eta 30 puntu arteko kalifikazioa emango zaio. Gu­txie­nez, 15 puntu lortu beharko dira proba gaindi­tze­ko.

— Lehiaketa aldia:

Lehenengo ariketaren behin betiko emai­tzak argitara­tze­arekin batera, 5 egun naturaleko epea emango da merezimenduak alega­tze­ko eta egiazta­tze­ko. Dena dela, Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialaren iragarkian eskaerak aurkezteko finkatutako azken egunaren aurretik lortutako merezimenduak bakarrik baloratuko dira.

Lehiaketa aldia ez da bazter­tza­ilea izango, eta gehienez ere, 25 puntu emango dira. Alegatu eta egiaztatutako merezimenduak, ondoren zehaztuko direnak, aztertu eta baloratuko dira, eta bakoi­tza­ri dagokion puntuak emango zaizkio, merezimenduei buruzko honako baremo honen arabera:

1.  Esperien­tzia; Gehienezko puntuazioa 20 puntu. Ez dira sartuko bekak eta laneko praktikak.

a)  Lehenengo edo bigarren mailako diruzain postuetan eskainitako zerbi­tzu­ak, 0,75 puntu hilabete oso bakoi­tze­ko. Hortik beherako denbora zatiak ez dira kontatuko. Gehienez ere, 20 puntu.

b)  Lehenengo edo bigarren mailako diruzain postuetan eskainitako zerbi­tzu­ak, 0,50 puntu hilabete oso bakoi­tze­ko. Hortik beherako denbora zatiak ez dira kontatuko. Gehienez ere, 20 puntu.

c)  Edozein mailatako idazkari­tzak dituzten udaletan idazkari-kontu-har­tzai­le postuetan eskainitako zerbi­tzu­ak, 0,25 puntu hilabete oso bakoi­tze­ko. Hortik beherako denbora zatiak ez dira kontatuko. Gehienez ere, 15 puntu.

d)  Diruzain­tza­ko, zerga-bilketako, kontu-har­tzai­le­tza­ko edo errentetako teknikari jardunean eskainitako zerbi­tzu­ak, 0,25 puntu hilabete oso bakoi­tze­ko. Hortik beherako denbora zatiak ez dira kontatuko. Gehienez ere, 15 puntu.

e)  Udalei zerbi­tzu­ak eskain­tzen dizkieten enpresa pribatuetan, diruzain­tza­ko, zerga-bilketako, kontu-har­tzai­le­tza­ko edo errentetako teknikari jardunean eskainitako zerbi­tzu­ak, 0,10 puntu hilabete oso bakoi­tze­ko. Hortik beherako denbora zatiak ez dira kontatuko. Gehienez ere, 10 puntu.

Laneko esperien­tzi­a Herri Administrazioak edo enpresa kontrata­tza­ileak emandako egiaztagiriaren bitartez egiaztatuko da. Ber­tan jasota geldituko dira egindako lanak, eskainitako zerbi­tzu­ak, lanaldia, eta hala badagokio, kontratazioaren modalitatea. Laneko esperien­tzi­a egiazta­tze­ko lan kontratua eta lan bizi­tza era aurkeztu ahal izango dira. Izangaiek, gainera, INSSk jaulkitako lan bizi­tza aurkeztu beharko dute, eta atze­rrian egindako lanak baldin badira, dagokion erakunde publikoak jaulkitakoa. Enpresa pribatuetan eskainitako zerbi­tzu­en kasuan, jasota utzi beharko da zein udaletan eskaini diren zerbi­tzu­ak.             

Interesdunek alegatu egin beharko dituzte Elgoibarko Udalean eskainitako zerbi­tzu­ak; hala ere, ez dituzte egiaztatu beharko; izan ere, zerbi­tzu horiek Administrazio honek zenbatuko ditu. Gainerako Herri Administrazioetan eskainitako zerbi­tzu­en denbora, bestalde, administrazio bakoi­tzak xede horretarako duen ereduaren bidez egiaztatuko da.

Zerbi­tzu­ak zenba­tze­ko, zerbi­tzu­ak lanaldi arruntaren barruan eskaini badira, erabiliko den formula izango da lan egindako urte oso­tzat 360 egun har­tzen dituena, eta lan egindako hilabete oso­tzat, berriz, 30 egun har­tzen dituena. Zerbi­tzu­ak lanaldi par­tzi­alean edo lanaldi murriztuan eskaini baldin badira, kontaketa propor­tzi­onalki egingo da egiaz eskaini den denboraren arabera. Familia kon­tzi­liazioagatiko murrizketak salbue­tsi­ta egongo dira.      

2.  Prestakun­tza osagarria, lanpostuaren fun­tzio­ekin bat baldin badator, eta epaimahaiaren iri­tziz, izangaien hobekun­tza profesionalaren mesederako bada. Gu­txie­nez, 10 orduko ikastaroak baloratuko dira, eta 0,1 puntu emango dira 10 orduko. Gehienez ere, 5 puntu emango dira.

Ez dira baloratuko titulazio akademiko jakin bat eskura­tze­ko ikasketa planaren parte diren ikastaroak. Ez dira ain­tzat hartuko ikastaroen agiri bidezko egiaztapenak, baldin eta horietan iraupena ageri ez bada.        

Bedera­tzi­garrena.  Prozesuaren azken kalifikazioa eta berdinketa.

Behin betiko sailkapenaren hurrenkera oposaketa aldian (ariketa bakoi­tze­an lortutako puntuazioaren batura) eta lehiaketa aldian (merezimendu bakoi­tza­rekin lortutako puntuazioaren batura) lortutako puntuazioen baturaren bidez zehaztuko da.

Euskal Fun­tzio­ Publikoari buruzko Eusko Legebil­tza­rraren 6/1989 Legearen 27.2 artikuluan, eta halaber, Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunari buruzko Eusko Legebil­tza­rraren otsai­laren 18ko 4/2005 Legearen 20.4. a) artikuluan xedatutakoa bete­tze­ko, gaitasun bera izanik, lehentasuna emango zaio, dagokion plazan, %40tik beherako ordezkari­tza duen sexuari, baldin eta berdinduta dagoen beste izangaiak, sexuagatiko diskriminazioan sartu gabe, neurri hau ez ezar­tze­a justifika­tzen duten arrazoiak bete­tzen baditu, hala nola, lana eskura­tze­ko eta lan sustapenerako zailtasunak dituzten talderen bateko partaide izatea.

Arestiko paragrafoan ezarritakoa ezarrita ere, izangaiek berdinduta jarrai­tzen baldin badute, hurrenkera honako irizpide hauen arabera ezarriko da:

1.  Azterketa teoriko-praktikoan puntuazio handiena lortu duenaren alde egingo da.

2.  Esperien­tzi­aren atalean puntuazio handiena lortu duenaren alde egingo da.

3.  Lehiaketa aldian puntuazio handiena lortu duenaren alde egingo da.

4.  Zozketa egingo da.

Lehiaketa-oposaketaren emai­tza eta kalifikazio guztiak Elgoibarko Udalaren iragarki oholean eta webgunean argitaratuko dira.

Hautaketa prozesuaren azken kalifikazioa egin ostean, Epaimahaiak, akordio baten bidez, gainditutakoen zerrenda egingo du, lortutako kalifikazioen arabera. Behin adierazitako zerrenda eginda, Epaimahaiak gainditu duten izangaien behin betiko zerrendak argitaratuko ditu Elgoibarko Udalaren iragarki oholean eta webgunean.

Behin-behineko zerrenda horiek argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek 3 laneguneko epea izango dute egoki­tzat jo­tzen dituzten erreklamazioak egiteko.          

Erreklamazioak egiteko epea iraungita, eta aurkeztutako alegazioak eba­tzi­ta, Alkateak agindua emango du gainditu dutenen behin betiko zerrendak argitara­tze­ko.

Prozesu honen baitan egingo diren zerrendekin lan pol­tsa egingo da aldi baterako zerbi­tzu­ak eskain­tze­ko.    

Hamargarrena.  Agiriak aurkeztea eta izendapena egitea.

Nolanahi ere, izendapena egin aurretik, proposatutako oposiziogileak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du Antolakun­tza Sailean:

— NANaren fotokopia.

— Deialdi honen hirugarren oinarrian eskatutako tituluen fotokopia.

— Zinpeko adierazpena, kargu publikoetan jarduteko gaitasunaz gabeturik ez dagoela, eta zigor espedientearen bidez, Herri Administrazioen zerbi­tzu­tik bereizita ez dagoela adierazteko.

— Zinpeko aitorpena, Herri Administrazioen zerbi­tzu­ra dauden langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/84 Legean aurreikusitako bateraezintasun arrazoi batean ere sartuta ez dagoela adierazteko.

— Elgoibarko Udalaren zerbi­tzu medikoen egiaztagiri medikoa, fun­tzio­an normaltasunez ari­tze­a erago­tzi­ko dion gaixotasunik edo akats fisikorik ez duela adierazteko.

— Desgaitasuna duten izangaiek, gainera, dagokion plazaren fun­tzio­ak bete­tze­ko gaitasunari buruzko egiaztagiria aurkeztu beharko dute, hain zuzen, dagokion Administrazio organoak jaulkitakoa.

Arestiko dokumentazioa aurkezteko epearen barruan, izangaiak bere dokumentazioa aurkezten ez badu, edo eskatutako bal­din­tzak bete­tzen dituela egiazta­tzen ez badu, hautaketak ez du ondoriorik izango, eta ezeztatuta geldituko dira hark egindako jarduera guztiak.

Bitarteko fun­tzio­narioaren izendapena, bestalde, aldi baterako izango da, eta izendapen hori indargabetu egingo da, plaza gaikun­tza nazionala duen fun­tzio­narioren batek bete­tzen duenean.

Bitarteko fun­tzio­nario izendatuko den izangaiak Korporazioak egoki­tzat jo­tzen dituen prestakun­tza edo hobekun­tza ikastaroak egin beharko ditu, bete behar duen plazaren berezko fun­tzio­ak egiteko beharrezkoa den gaitasuna edo beharrezkoak diren ezagu­tzak eskura­tze­ko, Euskal Fun­tzio­ Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/89 Legearen 28. artikuluan ezarritakoaren arabera.       

Hamaikagarrena.  Deialdia aurkara­tzea.

Interesdunek deialdia, oinarriak eta horietatik nahiz Epaimahaiaren jardueratik sortuko diren administrazio egin­tza guztiak aurkaratu ahal izango dituzte, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 aurreikusitako kasuetan eta eran.        

GAI ZERRENDA

1.   30/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

2.   Udal antolakun­tza: Udalaren organoak. Udalaren eskumenak.

3.   Tokiko organo kolegiatuen fun­tzio­namendua. Deialdia eta aztergaiak. Bileren eta akordioen araubidea. Bozketak. Aktak eta akordioen egiaztagiriak.

4.   4/2005 Legea, otsai­laren 18koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoa. Berdintasunaren arloan euskal aginte publikoen jarduera arautu eta bideratu behar dituzten prin­tzi­pioak. Kontu-har­tzai­le­tza­ren hainbat arlotan berdintasuna susta­tze­ko neurriak.

5.   3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Per­tso­nalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Berma­tze­ari buruzkoa: II. titulua.

6.  Zergak. Kon­tze­ptua, xedea eta motak. Zergen erlazio juridikoa. Zerga obligazio materialak. Zerga obligazio nagusia. Konturako ordainketak. Zerga obligazio osagarriak. Zerga administrazioaren obligazioak eta betebeharrak. 

7.  Zergapekoak. Motak. Eskubideak eta bermeak. Oinordekoak. Zerga eran­tzu­leak. Zerga ordenamenduan jarduteko gaitasuna. Zerga helbidea.

8.  Zerga obligazio nagusia kuantifika­tze­ko elementuak eta konturako ordainketak egiteko betebeharrarenak. Zerga-oinarria. Likidazio-oinarria. Karga mota. Zerga zorra.   

9.   Zergapekoei informazioa eta lagun­tza ematea. Gizarte lankide­tza zergak aplika­tze­an, zerga prozedurak. Erre­gu­la­zioa. Faseak. Zerga likidazioak. Proba. Jakinarazpenak. Zergapekoen etxe­bizi­tze­tan sar­tzea. Salaketa publikoa.        

10.    Zerga kudeaketaren jarduerak eta prozedurak. Zerga kudeaketa, abian jar­tze­ko erak. Zerga kudeaketaren prozedurak.

11.    Zerga ikuskapena. Araubide juridikoa. Ikuskapenaren prozedurak eta jarduerak. Egiazta­tze­ko eta iker­tze­ko prozedura.

12.    Zerga zorra iraungi­tze­ko erak, enumerazioa. Kredituaren bermea, kreditu motak eta definizioa. Zorra ordain­tzea. Legitimazioa. Ordain­tze­ko era. Ordain­tze­ko epeak. Zorra kon­tsi­gna­tzea.

13.    Ordainketa atze­ra­tze­a eta zatika­tzea. Araubide juridikoa. Eskumena. Eskaera. Ondorioak. Bermeak. Ebazpena. Interesak.

14.    Preskriba­tze­a eta iraungi­tzea. Zorra konpen­tsa­tzea. Barka­tzea. Huts egindakoen eta kreditu kobraezinen adierazpena egitea.

15.    Zerga-bilketa prozedurak. Zerga-bilketa aldiak. Premiamenduzko prozedura. Hasiera. Premiamenduzko probiden­tzia. Edukia eta Jakinarazpena. Prozedura etetea. Bermeak exekuta­tzea.

16.    Ondasunak eta eskubideak bahi­tzea. Eginbidea. Praktika. Bahikun­tzak meta­tzea. Bahikun­tza motak. Jabe­tza­ren Erregistroan preben­tzi­ozko ida­tzo­harra egitea. Gertakariak.

17.    Bahitutako ondasunak gordailuan uztea. Bahitutako ondasunak besteren­tzea. Premiamenduzko prozeduraren kostuak. Premiamenduzko prozedura buka­tzea.

18.    Zerga urraketak eta zigorrak. Zigorrak mailaka­tze­ko irizpideak. Kon­tze­ptua eta motak. Zigor prozedura.     

19.    Zerga arloko berrikusketa bide administratiboan. Prozedura bereziak. Motak. Hasiera eta tramitazioa. Oker egindako sarrerak itzul­tzea. Prozedura. Kontabilitatea.

20.    Birjarpen errekur­tsoa. Ondorioak. Erreklamazio ekonomiko-administratiboak. Eskumenak. Zenbatekoak. Interesdunak. Prozedura ekonomiko-administratiboa.

21.    Errekurritutako egin­tza etetea. Kasuak. Bermeak. Etetearen ondorioen hedadura. Uka­tzea. Berrikusketa prozedurak ebazten dituzten egin­tzak exekuta­tzea. Bermeen kostua itzul­tzea.

22.    Tokiko Erakundeen zerga eskumena. Zerga arloko arauzko eskumena. Ordenan­tza fiskalak.

23.    Tokiko Ogasunen baliabideak. Zerrenda. Zuzenbide pribatuko sarrerak, definizioa, xedea muga­tzea. Zergak. Tokiko zergen prin­tzi­pioak, Tokiko zerga ordenamenduaren iturriak. Zergak, zerrenda­tzea. Zerga bereziak. Egitate zergapegarria. Zergapekoak. Oinarri zergapegarria. Zerga kuota.

24.    Zuzenbide publikoko bestelako sarrerak. Zerga itunduetan, ez itunduetan eta prezio publikoetan parte har­tzea. Kreditu eragiketak. Ezarpen eremua. Xedea, tresnak eta bermeak. Kreditu eragiketak hi­tza­rtzea. Epe luzeko kredituen eragiketak baimen­tze­ko araubidea.               

25.    Tokiko Erakundeen Aurrekontu Orokorrak. Egitea eta onar­tzea. Aurrekontuen edukia.

26.    Aurrekontuaren egitura. Gastuen aurrekontuko kredituak: definizioa, egoera eta lotura juridikoaren mailak. Kreditu aldaketak: motak, kon­tze­ptua, finan­tza­zioa eta tramitazioa.   

27.    Aurrekontuko kredituen arau orokorrak. Aurrekontuko aldaketak, enumerazioa, definizioa. Gastuak exekuta­tze­ko faseak. Eskumenak. Sarrerak exekuta­tze­ko faseak. Ordainketa aginduen euskarriei buruzko dokumentazioa.

28.    Aurrekontuak luza­tzea. Justifikatu beharreko ordainketak eta ku­txa finkoko aurrerakinak: definizioa, jarraipena eta kontabilitate kontrola.

29.    Tokiko Erakundeetako diruzain­tza. Araubide Juridikoa. Kaxa batasunaren prin­tzi­pioa. Diruzain­tza­ren fun­tzio­ak. Antolakun­tza. Fun­tsen egoera: ku­txa eta bankuko kontuak. Ordainketa egitea: lehentasun hurrenkera, ordain­tze­ko prozedurak eta bitartekoak. Kon­tzi­liazioaren egoera-orria.

30.    Finan­tza plangin­tza. Diruzain­tza plana eta fun­tsak xeda­tze­ko plana. Diruzain­tza­ko soberakinak errentagarri egitea. Diruzain­tza­ko eragiketak. Interes tipoen arriskua finan­tza eragiketetan. Diruzain­tza­ko kudeaketaren kontabilitatea.          

31.    Tokiko Erakundeen Aurrekontu Orokorrak likida­tzea. Egoera-orriak eta urteko kontuak.

32.    Tokiko erakundeen eta autonomiadun organismoen kontabilitatea: eredu normala, erraztua eta oinarrizkoa. Tokiko kontabilitatearen eredu normalaren eta erraztuaren jarraibideak: egitura eta edukia. Oinarrizko ereduaren berezitasunak.

33.    Tokiko erakundeen kontu orokorra: edukia, eraketa, onarpena eta kontu-ematea. Udalba­tza­rrari, kudeaketa organoei, barne kontrolerako organoei eta bestelako herri administrazioei eman beharreko gainerako informazioa.

34.    Aurrekontu egonkortasuna eta finan­tza iraunkortasuna. Tokiko erakundeei informazioa emateko betebeharrak. Egonkortasunaren, gastu arauaren eta zorraren mugaren helburuak bete­tzea.

35.    Finan­tza iraunkortasunaren azterketa. Aurrezki garbia. Administrazioaren ordainketa epeak. Berankortasunaren aurkako borroka merkatari­tza­ko eragiketetan. Merkatari­tza zorra kontrola­tze­a sektore publikoan. Ordain­tze­ko epe ertaina.

36.    Udal zerbi­tzu­en egiazko kostua kalkula­tzea. 309/2016 Foru Agindua, ekainaren 10ekoa, Gi­puz­koako tokiko erakundeek eskain­tzen dituzten zerbi­tzu­en egiazko kostua kalkula­tze­ko epeak eta irizpideak ezar­tzen dituena.

37.    Barne kontrolaren kon­tze­ptua eta zerbi­tzu publikoan aplika­tze­ko aukera. Tokiko erakundeen eta horien ardurapeko erakundeen jarduera ekonomiko-finan­tza­rioaren barne kontrola. Kontu-har­tzai­learen fun­tzio­a: eremu subjektiboa, eremu objektiboa eta modalitateak. Eragozpenen aipamen berezia.

38.    19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskura­tze­ari eta gobernu onari buruzkoa; eta 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Tokiko Erakundeei buruzkoa: informazio ekonomiko-finan­tza­rioaren arloan eta aurrekontuei buruzko informazioaren arloan publizitate aktiboa egiteko betebeharra.

39.    Laneko Segurtasun eta Osasun Institutu Nazionala. Oinarrizko jarraibidea datuak ikusteko pantailak erabil­tzen dituzten langileen­tzat.