3
TOKI ADMINISTRAZIOA

URRETXUKO UDALA

Urre­txu­ko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) hasierako onarpena.

Urre­txu­ko Udalba­tzak 2019ko maia­tza­ren 13an egindako Bilkuran hartutako akordioz hasierako onespena eman zaio Hiri Antolamenduaren Plan orokorrari, Plana jendaurrean azalduko da, Lur-zoruaren Testu Bategina onar­tzen duen ekainaren 20ko 2/2008 Errege Dekretu Legegileko 11.1 artikuluaren eta Lur-zoruari eta Hirigin­tza­ri buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 90.5 artikuluaren arabera.          

Jendaurrean azaldu beharreko Informazioa ondokoa izango da: Ingurumen-Ebaluazio Estrategikorako Hirigin­tza planeamenduarekin batera doan Ingurumen-Azterketa Estrategikoa, kontuan izanda batetik abenduaren 9ko 21/2013 Ingurumen Ebaluazio Legearen 21 artikulua (urriaren 16ko 211/2012 eman dion erredakzioaren arabera), eta bestetik Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsai­laren 27ko 3/1998 Lege Orokorreko 46 artilkulua.

Epea: Agiri horiek jendaurrean egongo dira iragarki hau Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunetik eta 45 lan egunetan.

Jendaurrean azaldu eta azter­tze­ko tokia: Agiriak udale­txe honetako Idazkari­tzan eta www.urre­txu.eus web orrianhttp:
//www.urre­txu.eus/ egongo dira ikusgai. Interesatutako edozein Korporazio, Elkarte, edo per­tso­nak aztertu ahal izango du; eta egokiak irudi­tzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izango ditu.

Oharrak, iradokizunak edota alternatibak aurkezteko tokia: Urre­txu­ko Udaleko Erregistro Orokorra. Iparragirre kalea 20, 20700 Urre­txu.

Era berean, Osoko Bilkura horretan, lizen­tzi­en emakida etetea erabaki zen, 2 urteko epean, 2/2006 Legeko 85 artikuluaren arabera, eremu hauetan:

— A.U. 2 Labeaga 2.2 Rodríguez azpieremua.

— A.U. 3 San Martín 3.1 Elguea azpieremua.

— A.U. 10 Nekolalde 10.1 Altamira-Sta Barbara azpieremua.

— A.U. 15 Ipar-Ipeñarrieta 15.1 Ipeñarrieta azpieremua.

— A.U. 15 Ipar-Ipeñarrieta 15.2 Camineros azpieremua.

— Klasifikazio alda­tzen dituzten lurzoruak.

— TRRNNSS A.I.R. 9 Lizeoa.

— TRRNNSS A.I.R. 18 Pagoeta txa­letak.

— TRRNNSS A.I.R. 20 Ipeñarreita 40.

Eta hau argitara­tzen da, Lurzoruaren eta Hirigin­tza­ren ekainaren 30eko 2/2006 legearen 90. artikuluak xedatutakoa betez.

Urre­txu, 2019ko maia­tza­ren 14a.—Jon Luqui Albisua, alkatea.       (3224)