3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ARRASATEKO UDALA

Hirigintza

Espediente hasiera kalifikazio juridikoa alda­tze­ko Udalaren titulartasuneko bi etxe­bizi­tza­ri.

Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak, 2019ko maia­tza­ren 9an egindako bilkuran, besteak beste, akordio hau hartu zuen:

Lehena.  Hasiera batean onar­tze­a Udalaren bi etxe­bizi­tza atxi­ki­tze­a gizarte zerbi­tzu­ei lotutako zerbi­tzu­ak emateari, ondare ondasun kalifikazioa izatetik pasatuz jabari publiko kalifikazioa izatera. Bi etxe­bizi­tza horiek hauek dira: Zeharkalea estalia 2-B eta Zeharkalea estalia 3-B.

Bigarrena.  Hilabete bateko informazio publiko izapidea buru­tzea. Aldi hori hasiko da Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean dagokion iragarkia argitara­tzen denetik. Halaber, iragarkia jarriko da Udale­txe­ko Ediktuen Taulan eta www.arrasate.eus helbide elektronikoan. Aldi horretan espedientea aztertu ahal izango da eta bidezko­tzat jo­tzen diren alegazioak egin ahal izango dira. 

Arrasate, 2019ko maia­tza­ren 9a.—Maria Ubarre­txe­na Cid, alkatea. (3115)