2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

03-030/2019 Foru Agindua, maia­tza­ren 7koa, turis­mo sektorean aplikatutako ikerketarako bekak emateko 2019ko deialdia onar­tzen duena.             

2019ko apirilaren 30eko Diputatuen Kon­tsei­luko akordioaren bitartez, Kultura Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudea­tzen dituen programen kontura bekak eta lagun­tzak ematea arau­tzen dituen oinarri arau­tzai­leak onartu ziren.

Oinarri horiek turismoaren sektorean aplikatutako ikerketarako bekak emateko lerroa jaso­tzen dute.

3. oinarri orokorrak jaso­tzen du diru lagun­tzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez.

Diru lagun­tza­ren ildo hau Gi­puz­koako Foru Aldundiaren 2017-2019 Diru Lagun­tzen Plan Estrategikoan jasota dago. 

Bidezko da beraz adierazitako programa horien 2019ko deialdia egitea.

Horrregatik guztiagatik, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatu honek,

ERABAKI DU

Lehena.    2019. ekitaldiko deialdia egitea, turismoaren sektorean aplikatutako ikerketarako beka bat emateko. Ikerketa hori Gi­puz­koako Lurralde Historikoaren oraina eta etorkizunari begira interesekoak diren alderdietan gauzatu behar da.

Deialdi hori Foru Agindu honen eranskin gisa jaso da.   

Bigarrena.    Deialdi horri aurre egiteko hamar mila (10.000) euroko gastua baimen­tzea, aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0230.300.480.02.01.2019                                                 6.000,00

5.0230.300.480.02.01.2020                                                 4.000,00

Foru Agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegietan, argitarapenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili aurretik, berraz­ter­tze­ko errekur­tso­a aurkez diezaiokete partikularrek Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Foru Diputatuari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egoki­tzat hartutako beste edozein aurkez daiteke.           

Donostia, 2019ko maia­tza­ren 7a.—Ana Urkola Aranburu, idaz­kari teknikoa.                (3003)

ERANSKINA

2019. ekitaldiko deialdia egitea, Turismo sektorean aplikatutako ikerketarako bekak emateko.

Lehena.    Oinarri arau­tzai­leak.

Turismoaren sektorean aplikatutako ikerketarako beka baten emateko oinarri arau­tzai­leak 2019ko apirilaren 30ean onartu ziren, Diputatuen Kon­tsei­luaren erabakiaren bidez, eta Gi­puz­koako Aldizkari Ofizial berean argitaratu ziren. Ikerketa hori Gi­puz­koako Lurralde Historikoaren oraina eta etorkizunari begira interesekoak diren alderdietan gauzatu behar da.

Bigarrena.    Eska­tzai­leak eta baldin­tzak.

Turismo alorrerako, beka hau eskuratu ahal izango dute hurrengo uniber­tsi­tate titulua dutenek:     

— Turismoko Gradua edo diplotamatura.

— Gizarte Zien­tzi­en arloko Gradua.

Aipatutako goiko betekizun horiek bete gabe izan arren, eskabidea egiten duenak uste badu beken deialdia egiteko ebazpena argitara­tzen den ekitaldiko ekainerako betekizunok beteko dituela, eskabidea onartuko da eta behin-behinean ebaluatuko da azken emai­tze­i begira. Beka emateko orduan bete beharreko baldin­tza izango da, beka behin betiko emateko orduan eskabide-egileak ikasketak burututa dituela egiazta­tze­a agirien bidez; horretarako, dagokion dokumentazio akademikoa aurkeztu beharko du Gi­puz­koako Foru Aldundiko Turismo Zuzendari­tzan.

Beka hau lortu ahal izango dute, honako baldin­tza hauek bete eta behar bezala egiazta­tzen dituzten per­tso­nek:

a)  Beka eska­tzen duen urteko abenduaren 31n 31 urte bete gabeak izatea eta gu­txi­enez 16 urte izatea.

b)  Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko edozein herriko auzotar izatea azken hamar urteotan gu­txi­enez bost urtez.

c)  Atze­rriko tituluak behar bezala homologatu beharko ditu beka eskaera aurkezten den unean Hezkun­tzan eskumena duen ministerioak.

d)  Lana bakarka edo taldean egin ahal izango da. Azken kasu horretan, beka bakarra izango da, eta taldearen ordezkaria proiektuaren arduradun-zuzendari bat izango da.         

Hirugarrena.  Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

1.    Diru lagun­tza horien eskaerak aurkezteko epea 21 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epea buka­tzen den eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduna hartuko da azkeneko egun­tzat.

2.  Eskaerak, Kultura Zuzendari­tza Nagusiak emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobe­tsi­ko da, ahal dela eta dituzten ezaugarriek bide hori ixten ez badie, Gi­puz­koako Foru Aldundiko egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.Gi­puz­koa.eus), helbidean barrena, diru lagun­tzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.

Eska­tzai­leak ez badu sinadura elektronikorik, pasahi­tzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiazta­tze­ko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du paperean sinatuta.

Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuari zuzenduta, Gi­puz­koako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuaren Erregistro Orokorrean (Koldo Mi­txe­lena, Urdaneta 9, 20006 Donostia) edota Gi­puz­koako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gi­puz­koa plaza z/k, behe solairua, 20004 Donostia).

Laugarrena.    Dokumentazioa.

Diru lagun­tza­ren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak dira, oro har, 3.3 oinarri orokorrean xedatutakoak, ondoren aipa­tzen direnak,

a)  Azken hamar urteotan gu­txi­enez bost urtez Gi­puz­koako Lurralde Historikoko edozein herritako auzotarra izan dela egiazta­tzen duen auzotartasun egiaztagiria.            

b)  Agiri-bidezko curriculum vitae eta espediente akademikoa. Aipatuta doazen justifikatu gabeko gorabeherak ez dira inola ere kontuan hartuko.

c)  Egingo den ikerketa proiektua, gehienez 15 orri izan beharko dituena, ondorengo epigrafeetan egituratua:

— Izenburua.

— Proiektuaren aurkezpena.

— Proiektuaren helburu zeha­tzak (bekaren iraupena kon­tuan hartuta).

— Gaiaren interesgarritasuna eta ikerketen egungo egoera.

— Hipotesia, metodologia eta lan egitasmoa.

— Iturriak eta berariazko bibliografia.

— Aurreikusitako gastuen aurrekontua (joan etorriak, materiala, eta abar).

d)  Uniber­tsi­tateko irakasle edo sona handiko iker­tza­ile batek egindako txos­tena, ikerketa proiektua bermatuko duena.              

Bosgarrena.    Lagun­tzen gehieneko zenbatekoa eta iraupena.

Beka bat, gehienez 10.000 €koa.

Bekaren xede diren lanen iraupena gehienez hamar hilabetekoa izanen da, beka eman izanaren jakinarazpena jaso eta handik aurrera.

Seigarrena.    Diru lagun­tza ordena­tzea.

Beharrezko izapide administratiboak egin ondoren bekaren ordainketa honela egingo da:

— Zenbateko osoaren %60, abenduaren 13an.

— Zenbateko osoaren %40, bekaren indarraldiaren amaieran eta ikerketa lana aurkeztu ondoren.

Zazpigarrena.    Lagun­tzen finan­tza­zioa eta aurrekontua.

Baimendutako gastua, hamar mila (10.000) eurokoa da, aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0230.300.480.02.01.2019                                                 6.000,00

5.0230.300.480.02.01.2020                                                 4.000,00

Zortzigarrena.    Jakinarazpena.

Diru lagun­tze­i buruzko ebazpena Gi­puz­koako Foru Aldundiaren egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.Gi­puz­koa.eus), diru lagun­tzen atarian argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena egin­tzat ulertuko da lege ondorio guztietarako hura argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Edozein kasutan, lege ondorioetarako eraginik ez badu ere, ondoko bitartekoren baten edo ba­tzu­en bidez ere jakinarazteko saioa egingo da: ebazpena departamentuko web orrian sartuz, edo posta elektronikoz, telefonoz, faxez. Halaber, Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 17. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bedera­tzi­garrena.    Araudi aplikagarria.

Bere oinarri arau­tzai­leetan ezarritakoaz gain, lagun­tza hauek Gi­puz­koako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hori gara­tze­ko onartutako erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak) arautuko dituzte.

Hamargarrena.  Eskaera eredua.