2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

Udal Zergen Kudeaketa Zerbi­tzua

Ordainaldi iragarkia

Udal Zergak Kuedea­tze­ko Zerbi­tzu­buruak, honako ebazpen hau eman du:

Donostian, gaurko datan, eta indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, ondoko hau,

EBA­TZI DUT

Zergadunei eta gainerako interesatuei jakinaraztea Abal­tzi­sketa, Aduna, Aizarnazabal, Albiztur, Alegia, Alkiza, Al­tzo, Amezketa, Anoeta, An­tzu­ola, Arama, Asteasu, Ataun, Aia, Azpeitia, Beizama, Belaun­tza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Zegama, Zerain, Zestoa, Zizurkil, Elduain, Elgeta, Ezkio, Gain­tza, Gabiria, Getaria, Hernialde, Ikaztegieta, Irura, Itsa­sondo, Larraul, Leaburu-Txa­rama, Lizar­tza, Mutiloa, Olaberria, Orexa, Orio, Ormaiztegi, Soraluze-Placencia de las Armas, Errezil, Leintz-Ga­tza­ga, Segura, Zaldibia, Mendaro, Baliarrain, Orendain, Al­tza­ga, Gaztelu eta Itsa­soko Udaletako 2019ko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren borondatezko epealdiko kobran­tza kanpaina 2019ko maia­tza­ren 15etik uztailaren 2ra egingo dela, biak barne.      
               

Aurtengo apirilaren 25a baino lehen helbideratutako ordainagiriak entitate finan­tza­rioen kontu korronteetatik kobratuko dira zuzenean, ordain­tze­ko borondatezko epea amai­tzen den egunean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira maia­tze­an zehar. Ordainketa entitate lagun­tza­ileen bidez (banku, aurrezki ku­txa eta kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Ekainaren 7a iri­tsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxe­an jaso, hurrengo bulego hauetako edozeinetan eskatu beharko du:

— Udal Zergen Kudeaketa Zerbi­tzua: Errotaburu Pasealekua, 2-3. Donostia.

— Donostiako Herritarren Arretarako Bulegoa: Okendo 20.          

— Donostiako Herritarren Arretarako Bulegoa: Errotaburu Pasealekua 2.

— Irungo Herritarren Arretarako Bulegoa: Francisco de Gainza, 1.

— Eibarko Herritarren Arretarako Bulegoa: Arragueta kalea, 2.

— Azpeitiko Herritarren Arretarako Bulegoa: Julian Elorza, 3.

— Tolosako Herritarren Arretarako Bulegoa: San Fran­tzi­sko, 45.

— Bergarako Herritarren Arretarako Bulegoa: Toki Eder, 5.          

Jendearen­tza­ko ordutegia, larunbatetan eta jaiegunetan ezik, honako hau izango da: 8:30etatik 14:00etara.

Borondatezko kobran­tza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandu­tza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.    

Andoain, Are­txa­baleta, Azkoitia, Beasain, Deba, Eibar, Elgoibar, Eskoria­tza, Hondarribia, Hernani, Ibarra, Idiazabal, Irun, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Lezo, Arrasate-Mondragón, Mutriku, Oñati, Oiar­tzun, Pasaia, Errenteria, San Sebastián, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Bergara, Villabona, Ordizia, Urre­txu, Zarautz, Zumarraga, Zumaia, Lasarte-Oria eta Astigarragako udalek beren gain hartua dute, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren indarrez, bertako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatezko epealdian kobra­tze­ko eskumena.             

Donostia, 2019ko maia­tza­ren 6a.—Juan Miguel Mendizabal Eguibar, Udal Zergak Kudea­tze­ko zerbi­tzu­burua.            
                (2881)