3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGOIBARKO UDALA

Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak 2019ko apirilaren 29an hartu zuen Akordioaren Laburpena Elgoibarko Udalaren deialdia, droga mendekotasunak edo eta bestelako menpekotasun psikologikoak izanik, tratamendua Elgoibarko udalerritik kanpoko zentroetan jaso­tzen duten per­tso­nei, lehiarik gabeko prozeduraren bidez eta banakako ebaluazioaren araubideari jarraiki, garraio gasturako dirulagun­tzak emateko. BDNS (Identif.): 453046.

Dirulagun­tze­i buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraiki, deialdia argitara ematen da. Testu osoa Dirulagun­tzen Datutegi Nazionalean kon­tsu­lta daiteke: (http://www.pap.minhap. gob.es/bdnstrans).

1.    Dirulagun­tza­ren xedea.

Dirulagun­tze­i buruzko Lege Orokorraren 23.2 artikuluan eta diru-lagun­tza arau­tzen duten oinarrietan xedatutakoaren arabera, Udal honek deialdia egiten du Droga mendekotasun arazoak eta mendekotasun psikologikoak izanik, Elgoibartik kanpoko EAEko zentro publikoren edo itunduren batean tratamendua jaso­tzen duten per­tso­nei 2019 urtean dirulagun­tzak emateko.

2.    Dirulagun­tza eska­tze­ko bete behar diren baldin­tzak.

Hain zuzen ere, ondorengo baldin­tzak bete­tzen dituzten per­tso­nek jaso ahal izango dituzte dirulagun­tza hauek, baldin eta Dirulagun­tze­i buruzko Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezar­tzen den debeku batean ere sartuta ez badaude:

a)  Elgoibarren erroldatua egotea eskaera aurkezten den momentuan.

b)  Adinez nagusia izatea, eta 18 urtetik beherakoa izanez gero, gurasoak edo legezko tutoreak izango dira lagun­tza eskatu behar dutenak.

c)  EAEko zentro publikoren edo itunpeko zentroren batean, droga mendekotasunen edo beste mendekotasun psikologiko ba­tzu­ei aurre egiteko tratamenduren bat egitea, gu­txi­enez eskabidea egin baino bi hilabete lehenago.

3.    Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.

Zenbatekoa: 2.000 €.

4.    Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Dirulagun­tzak eskura­tze­ko eskaerak aurkezteko epea 2019ko abenduaren 31ra artekoa izango da, oinarri hauek Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskaerak, eta eskaerei eran­tsi­tako dokumentazioa, bestalde, deialdia egiten duen organoari aurkeztu beharko zaizkio, eta per­tso­na onuradunak edo bere ordezkariak sinatu beharko du.

Eskaerak Udaleko HAZ (Herritarren Arreta Zerbi­tzua) bulegoan aurkeztu beharko dira.

Elgoibar, 2019ko maia­tza­ren 2a.—Ane Beitia Arriola, alkatea.        (2844)