2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

545/2019 Foru Agindua, apirilaren 26koa, Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeetan parte hartuko duten udaletako idazkari eta langileen­tza­ko ordainsariei buruzkoa.

Departamentuko foru diputatuak honako agindu hau eman du 2019ko apirilaren 26an:

«Diputatu nagusiaren apirilaren 1eko 1/2019 Foru Dekretuaren bidez (apirilaren 2ko Gi­puz­koako Aldizkari Ofiziala, 63. zk.), Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeen deialdia egin zen: maia­tza­ren 26an izango direnak, toki-hauteskundeekin eta Europako Parlamenturako hauteskundeekin batera.

Hauteskunde horiek direla eta, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuak parte har­tzen dutenen­tza­ko ordainsariak eta kalte-ordainak ezar­tzen ditu 6. artikuluan.

Hala, toki-hauteskundeak eta Europako Parlamenturako hauteskundeak dei­tzen dituen Estatuko Administrazioak 605/1999 Errege Dekretuaren 6. artikuluaren 3.b) atalean jasotako kopuruak ordain­tzen dizkie udal idazkariei, eskualdeko hauteskunde-ba­tzor­deen ordezkari lanak egiteagatik (Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 11.4 artikulua); era berean, idazkariak ez diren udaletako langileek emandako aparteko zerbi­tzu­ak ere ordain­tzen ditu, aipatutako artikuluaren 7. zenbakian aurreikusitako moduan. Bi kasuetan, ezarritako kopuru horiei aplikatu behar zaie artikulu horren beraren 10. zenbakian aurreikusitako igoera: administrazio publikoetako langileen ordainsarietarako urteko aurrekontuen legean onar­tzen dena.               

Alabaina, hirugarren hauteskunde-prozesu bat gehi­tze­ak –Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietakoa– udaletako idazkari eta gainerako langileen­tzat lana gehi­tze­a ere badakar, eta horrek behar­tzen du Foru Aldundia, hauteskunde horiek dei­tzen dituen administrazioa den aldetik, konpen­tsa­zio osagarria ematera. Konpen­tsa­zio osagarri hori aipatu 6. artikuluaren 3. eta 7. zenbakietan aurreikusitakoen heren bat izango da.       

Idazkariei dagozkien ordainsariak zehazteko, idazkari den udalerrian edo udalerrietan benetan eratutako hauteskunde-mahaien kopurua har­tzen da kontuan, Idazkari­tza­ri dagokionez udalerri horiek elkartu edo metatu izaera duten alde batera utzi­ta. Halaber, udaletako gainerako langileek emandako aparteko zerbi­tzu­ak ordain­tze­ko, udalerrian benetan era­tzen den mahai bakoi­tze­ko zenbateko bat ezar­tzen da. 
               

Horrenbestez, 2019ko maia­tza­ren 26an deitutako hauteskundeetarako hauteskunde-atal, mahai eta hauteslekuen behin-behineko zerrenda argitaratu ostean (2019ko apirilaren 8ko 67. zk. Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean), jada aipatu udaletako langileei ordainsari osagarri gisa Gi­puz­koako Foru Aldundiak ordainduko dizkien zenbatekoak onartu behar dira.

Hori dela eta, Gi­puz­koako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak 40.2.f) artikuluan eta Gobernan­tza­ko eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuaren egitura organikoari eta fun­tzio­nalari buruzko urtarrilaren 31ko 7/2017 Foru Dekretuak 1.1.e) artikuluan emandako ahalmenez baliatuz, foru diputatu honek

EBAZTEN DU

Lehenengo.  Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeetan eskualdeko hauteskunde-ba­tzor­deetako ordezkari lanak egin behar dituztenez gero, Foru Aldundiak udal idazkariei ondorengo sariak ordainduko dizkie, toki-hauteskundeengatik eta Europako Parlamenturako hauteskundeengatik Estatuko Administrazioak ordainduko dizkienen osagarri gisa:            

— 372,51na euro, beren kargu 50 mahai baino gehiago dituzten Donostia eta Irungo udaletako idazkariei.   

— 338,64na euro, beren kargu 11 mahaitik 50era dituzten ondorengo udal hauetako idazkariei: Andoain, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Lasarte-Oria, Legazpi, Oiar­tzun, Oñati, Pasaia, Tolosa, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.        

— 304,77na euro beren kargu 10 mahai edo gu­txi­ago dituzten Gi­puz­koako Lurralde Historikoko gainerako udaletako idazkariei, beren eginkizunak udal bakar batean edo, elkarte edo metaketaren bidez, batean baino gehiagotan beteko dituzten alde batera utzi­ta.

Bigarren.  Aurreko atalean ezarritako ordainsari horiek jaso­tze­ko eskubidea hauteskunde-prozesu osoagatik dela ulertuko da. Idazkariak karguan denbora gu­txi­ago iraunez gero, kopuru propor­tzi­onala jaso­tze­ko eskubidea izango du.         

Hirugarren.  Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeetan udaletako gainerako langileek emandako aparteko zerbi­tzu­ak ordain­tze­ko, 16,93 euro jarriko ditu Foru Aldundiak udalerri bakoi­tze­an benetan eratutako mahai bakoi­tze­ko, Estatuko Administrazioak langile horiei toki-hauteskundeekin eta Europako Parlamenturako hauteskundeekin lotutako zerbi­tzu­engatik ordain­duko dienaren osagarri gisa.            

Aparteko zerbi­tzu­ei dagozkien diru kopuruak udalei ordainduko zaizkie; eta, ondoren, udal bakoi­tzak interesdunei ordainduko die, idazkariek erabakitako banaketaren arabera.               

Laugarren.  Aurreko lehenengo eta hirugarren ataletan ezarritako diru kopuruen bidez ordainduta geratuko dira bai hauteskunde- prozesuaren garapen arrunta; baita, kasua balitz, hauteskundeen errepikapena edo hauteskunde-prozesuaren ondorioz gerta litekeen beste edozein bozketa-ekin­tza ere. Beraz, kasu horietan ez da ordainketa berririk egingo.

Bosgarren.  Foru agindu honetan aipa­tzen diren zenbatekoak aurrekontuko 0310.100.227.19.00.2019 kontu sailaren kargura ordainduko dira, hauteskunde-ba­tzor­deen agintaldia amaitu ondoren.

Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek foru agindu honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraz­ter­tze­ko hautazko errekur­tso­a aurkezteko foru diputatu honi, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berraz­ter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke.»     

Hau guztia denen jakinaren gainean jar­tzen da.

Donostia, 2019ko apirilaren 26a.—Juan José de Pedro Alonso, Departamentuko idazkari teknikoa.              (2735)