2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

544/2019 Foru Agindua, apirilaren 26koa, Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeetan parte hartuko duten hauteskunde-ba­tzor­deetako kide eta lagun­tza­ileen­tzako ordainsariei buruzkoa.

Departamentuko foru diputatuak honako agindu hau eman du 2019ko apirilaren 26an:

«Diputatu nagusiaren apirilaren 1eko 1/2019 Foru Dekretuaren bidez (apirilaren 2ko Gi­puz­koako Aldizkari Ofiziala, 63. zk.), Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeen deialdia egin zen: maia­tza­ren 26an izango direnak, toki-hauteskundeekin eta Europako Parlamenturako hauteskundeekin batera.

Hauteskunde horiei dagokienez, eta Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 22.1 artikuluak xedatutakoa betez, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuak parte har­tzen dutenen­tza­ko ordainsariak eta kalte-ordainak ezar­tzen ditu 6. artikuluan: horien artean, probin­tzi­ako eta eskualdeko hauteskunde-ba­tzor­deetako kide eta horien zerbi­tzu­peko langileen­tza­koak, nahiz Lehen Auzialdiko epaile eta bake-epaileen­tza­koak.

Hala, toki-hauteskundeak eta Europako Parlamenturako hau­tes­kundeak dei­tzen dituen Estatuko Administrazioak 605/1999 Errege Dekretuaren 6.1.4 artikuluan jasotako kopuruak ordain­tzen dizkie probin­tzi­ako eta eskualdeko hauteskunde-ba­tzor­deetako kideei eta horien zerbi­tzu­peko langileei: artikulu horren beraren 10. zenbakian aurreikusi igoera, administrazio publikoetako langileen ordainsarietarako urteko aurrekontuen legean onar­tzen dena, aplikatuta.      

Alabaina, hirugarren hauteskunde-prozesu bat gehi­tze­ak –Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietakoa– lana areago­tze­a dakar Gi­puz­koako Lurralde Historikoko Hauteskunde Ba­tzor­dearen­tzat, eta hark esleituta (2019ko apirilaren 5eko erabakia, apirilaren 9ko 68 zk. Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa) hauteskunde horien ondorioetarako, hurrenez hurren, «Deba-Urola», «Bidasoa-Oiar­tzun» eta «Donostialdea», eta «Oria» barrutiak bere gain dituzten Bergarako, Donostiako eta Tolosako eskualdeko hauteskunde-ba­tzor­deen­tzat.

Hori dela eta, Gi­puz­koako Foru Aldundiak ordain osagarri bat ordaindu behar die, Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeak dei­tzen dituen administrazioa den aldetik. Ordain horren zenbatekoa Estatuko Administrazioak beste bi hauteskunde-prozesuengatik ordaindu behar dituen kopuruen heren bat izango da.

Halaber, 605/1999 Errege Dekretuaren 6. artikuluaren 5. eta 6. zenbakietan ezarritako eran, Estatuko Administrazioak probin­tzi­ako eta eskualdeko hauteskunde-ba­tzor­deen lagun­tza­ileek emandako aparteko zerbi­tzu­ak ordain­tzen ditu, probin­tzi­a bakoi­tze­an benetan era­tzen diren mahai bakoi­tze­ko kopuru bat oinarri­tzat hartuz. Arrazoi berarengatik, hain zuzen, langile horiei ere sari osagarri bat ordaindu behar zaie: benetan eratutako mahai bakoi­tza­ri dagokion kopuruaren heren batekoa, kasu honetan ere; eta Gi­puz­koako Lurralde Historikoko Hauteskunde Ba­tzor­dea arduratuko da zenbateko hori irizpide objektiboen arabera bana­tze­az.   

Buka­tze­ko, 605/1999 Errege Dekretuaren 6.2. artikuluan aurre­ikusten denaren osagarri, honako ordaina ere onartu be­har da: Lehen Auzialdiko epaileei eta bake-epaileei eman beharrekoa, mahaietatik datozen hauteskunde-dokumentazioaren gutun-azalak jaso­tze­agatik eta boto-kontaketa egin behar duten eskualdeko hauteskunde-ba­tzor­deetara (Bergara, Donostia eta Tolosakora) eramateagatik; hori guztia Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluaren 3. eta 5. zenbakietan xedatutakoari jarraikiz. Horrenbestez, epaile bakoi­tzak jaso beharreko ordaina 605/1999 Errege Dekretuaren 6.2. artikuluan aurreikusitako kopuruaren heren bat izango da, irizpide berari jarrai­tze­a egoki iri­tzi denez.

Horri dagokionez, kontuan hartu behar da ezein hogeita lau udalerri eskualdeko bi hauteskunde-ba­tzor­de ezberdinei dagozkiela: toki-hauteskundeetarako eta Europako Parlamenturako hauteskundeetarako bata; eta Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeetarako bestea. Beraz, lan hori egingo duten epaileen garraio-gastu handiagoak ordaindu behar dira.   

Hori dela eta, Gi­puz­koako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak 40.2.f) artikuluan eta Gobernan­tza­ko eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuaren egitura organikoari eta fun­tzio­nalari buruzko urtarrilaren 31ko 7/2017 Foru Dekretuak 1.1.e) artikuluan emandako ahalmenez baliatuz, foru diputatu honek

EBAZTEN DU

Lehenengo.  Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeetan egingo dituzten lanak direla eta, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko Hauteskunde Ba­tzor­deko kideei ondorengo sariak ordainduko zaizkie, toki-hauteskundeengatik eta Europako Parlamenturako hauteskundeengatik Estatuko Administrazioak ordainduko dizkienen osagarri gisa:

— Lehendakaria: 1.269,90 euro.

— Idazkaria: 1.185,24 euro.

— Bokal judizialak: 541,82 euro.

— Hautesle Errolda Bulegoaren Gi­puz­koako ordezkaria: 541,82 euro.

— Bokal ez judizialak: 304,77 euro.

Bigarren.  Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeetan egingo dituzten lanak direla eta, Bergarako, Donostiako eta Tolosako eskualdeko hauteskunde-ba­tzor­deetako kideei ondorengo sariak ordainduko zaizkie, toki-hauteskundeengatik eta Europako Parlamenturako hauteskundeengatik Estatuko Administrazioak ordainduko dizkienen osagarri gisa:

— Lehendakaria: 1.185,24 euro.

— Idazkaria: 1.100,58 euro.

— Bokal judizialak: 507,96 euro.

— Bokal ez judizialak: 304,77 euro.

Hirugarren.  Aurreko ataletan aipa­tzen diren ordainsariak jaso­tze­ko eskubidea kargua har­tzen den unean sortuko da; eta hauteskunde-ba­tzor­deek beren eginkizunak bete­tzen dituzten denbora guztirako izango da, hau da, era­tzen direnetik legezko epea igaro delako beren agintaldia amai­tzen den arte.            

Kide horietakoren bat bere ba­tzor­dearen legezko agintaldiak irauten duena baino denbora gu­txi­ago egoten bada bere karguan, benetan egon den denborari propor­tzi­oz dagokion zenbatekoa bakarrik jaso­tze­ko eskubidea izango du. Hauteskunde-ba­tzor­deren bateko kide bat ba­tzor­de berean ordainsari desberdineko kargu batean baino gehiagotan ari­tzen bada, kargu bakoi­tze­an egondako denborari dagozkion propor­tzi­ozko zatiak kobratuko ditu.

Laugarren.  Lurraldean era­tzen den hauteskunde-mahai bakoi­tze­ko 20,32 euroko zenbatekoa ezar­tzen da Gi­puz­koako Lurralde Historikoko Hauteskunde Ba­tzor­deko, eta Bergara, Donostia eta Tolosako eskualdeko hauteskunde-ba­tzor­deetako per­tso­nal lagun­tza­ileek Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeetan egingo duten aparteko lana ordain­tze­ko; zenbateko hori Estatuko Administrazioak toki-hauteskundeengatik eta Europako Parlamenturako hauteskundeengatik ordainduko dizkien ordainsarien osagarria izango da.            

Gi­puz­koako Lurralde Historikoko Hauteskunde Ba­tzor­deak kon­tze­ptu honi dagokion zenbatekoa aipatutako hauteskunde-ba­tzor­deen artean banatuko du, irizpide objektiboen arabera.

Bosgarren.  Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeetan eskualdeko hauteskunde-ba­tzor­deren baten egoi­tza izango ez diren Gi­puz­koako udalerrietako bake-epaileek eta lehen auzialdikoek 21,03 eurona jasoko dituzte: mahaietan hauteskundeei buruzko dokumentazioaren gutun-azalak jaso eta boto-kontaketa egin behar duten eskualdeko hauteskunde-ba­tzor­deetara eramateagatik.

Seigarren.  1.347,68 euroko zenbateko bat ezar­tzen da, epaileen joan-etorri gastu handiagoak ordain­tze­ko: eskualdeko bi hauteskunde-ba­tzor­de ezberdinei –bat toki-hauteskundeetarako eta Europako Parlamenturako hauteskundeetarako; eta bestea Ba­tzar Nagusietarako– dagozkien 24 udalerrietako epaileei.

Gi­puz­koako Lurralde Historikoko Hauteskunde Ba­tzor­deak banatuko du zenbateko hori irizpide objektiboen arabera.

Zazpigarren.  Aurreko ataletan adierazitako diru kopuruen bidez ordainduta geratuko dira bai hauteskunde-prozesuaren garapen arrunta; baita, kasua balitz, hauteskundeen errepikapena edo hauteskunde-prozesuaren ondorioz gerta litekeen beste edozein bozketa-ekin­tza ere. Beraz, kasu horietan ez da ordainketa berririk egingo.

Zortzigarren.  Foru agindu honetan aipa­tzen diren zenbatekoak aurrekontuko 0310.100.227.19.00.2019 kontu sailaren kargura ordainduko dira, hauteskunde-ba­tzor­deen agintaldia amaitu ondoren.

Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek foru agindu honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraz­ter­tze­ko hautazko errekur­tso­a aurkezteko foru diputatu honi, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berraz­ter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke.»     

Hau guztia denen jakinaren gainean jar­tzen da.

Donostia, 2019ko apirilaren 26a.—Juan José de Pedro Alonso, Departamentuko idazkari teknikoa.              (2734)