2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

543/2019 Foru Agindua, apirilaren 26koa, hauteskunde-mahaietan Gi­puz­koako Foru Aldundiak izango dituen ordezkarien­tza­ko ordainsariei buruzkoa.

Departamentuko foru diputatuak honako agindu hau eman du 2019ko apirilaren 26an:

«Maia­tza­ren 26an, aldi berean egingo dira toki-hauteskundeak, Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeak eta Europako Parlamenturako hauteskundeak.

Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeak dei­tzen dituen administrazioa den Foru Aldundiak hiru hauteskunde-prozesu horietan hauteskunde-mahaietako behin-behineko boto-kontaketari dagozkion datuak bildu eta ezagu­tze­ra emateko zerbi­tzu­a eskainiko du bozketa-egunean bertan.    

Horretarako, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 91.3 eta 98.2 artikuluetan xedatutako ondorioetarako hauteskunde-mahaien aurrean Foru Aldundiaren ordezkari gisa arituko direnak izenda­tze­ko, egoki jo da udal idazkariei lagun­tza eska­tzea, aurrekoetan bezala. Donostiako kasuan, edonola ere, beste modu batera jokatuko da hauteskunde-emai­tzak jaso­tze­ko.       

Horrenbestez, per­tso­na horiek eskainiko dituzten zerbi­tzu­ak ordain­tze­ko, on­tzat jo da mahaiko 68,42 euroko zenbatekoa ezar­tzea.

Hori dela eta, Gi­puz­koako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak 40.2.f) artikuluan eta Gobernan­tza­ko eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuaren egitura organikoari eta fun­tzio­nalari buruzko urtarrilaren 31ko 7/2017 Foru Dekretuak 1.1.e) artikuluan emandako ahalmenez baliatuz, foru diputatu honek

EBAZTEN DU

Lehenengo.  Maia­tza­ren 26ko toki-hauteskundeetan, Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeetan eta Europako Parlamenturako hauteskundeetan, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko udalerri guztietan -Donostiakoan salbu- hauteskunde-mahaiek egiten duten behin-behineko boto-kontaketaren datuak Foru Aldundiaren izenean bildu eta bidaliko dituztenen zerbi­tzu­ak ordain­tzea.

Ordainduko den zenbatekoa 68,42 euro izango da, udalerrian era­tzen den mahai bakoi­tze­ko.         

Bigarren.  Aurreko atalean ezarritako zenbatekoaren arabera udalerri bakoi­tza­ren­tzat atera­tzen diren diru kopuruak aurrekontuko 0310.100.227.19.00.2019 kontu sailaren kargura ordainduko zaizkio dagokion udalari; eta udalak interesdunei ordainduko die, aldez aurretik idazkariak jakinarazitako zerrendaren arabera.

Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek foru agindu honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraz­ter­tze­ko hautazko errekur­tso­a aurkezteko foru diputatu honi, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berraz­ter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke.»     

Hau guztia denen jakinaren gainean jar­tzen da.

Donostia, 2019ko apirilaren 26a.—Juan José de Pedro Alonso, Departamentuko idazkari teknikoa.              (2733)